Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Tagzania

Tagzania

amat 2007/05/27 17:33

Gaur, hauteskunde-balantzea eta euskal futbolaren agoniak aipagai diren honetan, euskal enpresari gazte bik “There is no place called nowhere” (Ez da inonez izeneko lekurik) hitzaldia emango dute Silicon Valleyn. Luistxo Fernandez eta Garikoits Araolaza eibartarrek Tagzania aurkeztuko dute munduko adituen aurrean.

Zer ote Tagzania? Teknikoen ustez, Interneteko software soziala, bookmarking eta geotagging kontzeptuak erabiltzen dituena. Ez duzula ezer ulertu? Lasai, ezta nik ere.

Guk ulertzeko moduan esan dezagun Tagzania dela Internetez mapak egiteko programa edo kartografia digital pertsonala. Demagun Islandiara joan eta bueltan argazki eta mapa-albuma egin nahi dugula adiskideei nondik nora ibili garen erakusteko. Demagun Euskadin zehar mendibizikletaz ibiltzeko zidor-zirkuitoak bildu nahi ditugula edo Europako hiru izarretako jatetxeen mapa egin. Demagun bada, orain arte paperean egindako joan-etorriak Internetez egin nahi ditugula aurrerantzean. Ba, horretarako, aproposena eta doan: Tagzania.

Mapagintza elitista samarra izan da orain arte. Eskolan, lantegian, etxean edo autoan, guztiok dugu maparen bat. Denok gara zelan edo halan mapa-kontsumitzaileak baina inori ez zaigu sekula kartografia egiterik bururatu, longitude eta latitude koordenadak inorenak bailiren. Ba ez. Interneten bitartez eta Tagzaniari esker, orain edonork egin ahal izango du bere mapatxoa, eta eskuko telefonoan, norberaren blogean edo autoko GPSan sartu. Baita lagunei eskaini ere.

Orain arte Eibarko asmakizunik ezagunenak El Casco grapagailua eta Boj kortxo-kentzekoa ziren. Aurrerantzean, Tagzania. Jaioko dira berriak...

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: