Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Matoiak

Matoiak

amat 2007/05/20 20:32

Hogeitaka pertsona saiatu ziren atzo, Balmasedan, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputatu Nagusia eta Iñigo Urkullu BBBren lehendakaria astintzen. Ez zen lar liskarrik jazo Bilbao eta Urkullu ez zirelako bakarrik joan, euren laguntzaileek babestu zituztelako eta alde egiten asmatu.

Ez da informatuegia izan behar jakiteko horrelako ekintzak ez direla goizeko hamar t'erdietan ustekabean eta beroaldian gertatzen, norbaitek eta bezperan erabaki duelako baino. Denok dakigu kale-borrokak ez duela "por libre" funtzionatzen, zenbait aginduren arabera baino. Anoetako espiritua, antza.

Gertatu ere Balmasedan gertatu zen, Ibilaldian. Beti ere erasoa eraso da, plaza irekian, kale-bazterrean zein eliza-atarian, baina euskararen onetan deitutako jaialdian gertatu izanak baditu bereak. Euskarak euskaldun guztiok biltzen omen gaitu eta irizpide politiko ezberdinak leuntzen. Gora gu ta gutarrak eta gainerako letania euskaltzale guztiak baina, hori bai, "guri komeni bazaigu astinduko zaituztegu edonon, aberriaren izenean gainera, arrazoia nork duen batere zalantzarik izan ez dezazuen".

Aberriaren izenean inor astintzea ez da berria. Manuel Irujo nafarrak (1891-1981) esana da, atzo Balmasedan astintze-lanetan jardun gura izan zutenak jaio aurretik: "El nacionalismo basado en los derechos de la persona humana es democracia; el nacionalismo que prescinde de ellos es fascismo, no importa su enunciado". Ez dakit nafar erromantzez esan zuenez balio ote duen baina ulertu... ulertzen da.

Segurutik atzoko Balmasedako koadrilakoek superabertzaletzat izango dute euren burua. Baina Madrilen eta "Fuerza Nueva"koak balira, ostera, matoi hutsak. Ba, horixe.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: