Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eurovision 2007

Eurovision 2007

amat 2007/05/13 20:08

Bart eratu da, Helsinkin, Eurovision deritzan kanta-lehiaketaren 2007ko azken jardunaldia. Zeinek irabaziko eta, Serbiak irabazi. Bapo. Seguru gero onena dela. Ez dut nik bederen kontrakorik esango.

Nik esan dezakedana, ordea, zera da: denbora ez doala alferrik eta, urtez urte aldaketa nabarmenik ez sumatu arren, aldaketak sekulakoak izan direla azken hogeitaka urteotan. Hiru aldaketa nabari bai behintzat.

Lehen eta behingoz, azken jardunaldian parte hartu duten hogeita lau Estatuetatik hamaikak ez zutela orain hogei urte eskas kantatzerik izan. Eta ez, jakina, kantaririk ez zutelako, ofizialtasunez Estatu ez zirelako baizik. Alegia, Bosnia Herzegovina, Lituania, Ukraina, Armenia, Bielorrusia, Mazedonia, Eslovenia, Georgia, Letonia, Serbia eta Moldavia. Zenbaitek besterik uste edo esan arren, Mendebaldean ezezik Europan bertan ere mapa politikoa etengabe ari da aldatzen.

Horrez gainera, ez dut nik baloraziorik egingo baina bai, ordea, konstatazio hutsa. Orain hogeita hamar urte kantariak arrak ala emeak ziren. Ez zegoen, itxuraz behintzat, bitartekorik. Barteko ekitaldia ikusi ondoren, berriz, nik esango nuke --itxuraz ere behintzat--, “hirugarren bidea” ohiko bi aukera klasikoak bezain ugari dela Europako kantagintzan.

Eta, azkenik, gauza jakina da duela hogeita hamar urte kantariek euren nazio-hizkuntzaz kantatu ohi zutela beti, batere salbuespenik gabe. Orain, ordea, merkatu globala edo tarteko, ingelesa ari da nabarmen asko nagusitzen.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: