Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eredu kontua

Eredu kontua

amat 2007/05/06 20:55
Esaera zaharrak zera dio: "Zer ikusi, hura ikasi". Baina ondo ikasteko, aurrenik eredu egokia aukeratzen ere jakin egin behar da. Eta ez dakit nik euskaldunok beti asmatu ote dugun gure arazoak konpontzeko modelurik eredugarrienak aukeratzeko orduan.

Izan ere, gure ekintza politikoa bideratzerako edo, berrogei urte luze daramatzagu Ipar Irlandara begira baina, gertatua gertatu, ez dirudi modelurik onena denik. Emaitzen arabera, behintzat, Ipar Irlandakoa baino eredu hobeak dira Quebec, Flandria edo... Eskozia.

Izan ere, abertzaleek hauteskundeak irabazi dituztela-eta, badirudi Eskozia jarri zaigula azken egunotan modan. Baina Eskozia hor zegoen, lehendik ere.

Berrogei urteko gatazka eta 3.500 hildakoren bueltan, Ipar Irlandak ez du oraindik Eskoziaren mailarik lortu. Tony Blair-ek Eskoziaren Itun Nagusiaren sarreran idatzi bezala: Scotland and England together in equal terms. Alegia, Eskozia eta Inglaterra, elkarrekin, maila berean.

Ez didazue gero ukatuko esaldi horri euskal lege zaharren kutsua darionik, foruen esangura, itunaren tradizioaren indarra. Eta hori bai dela, ezer izatekotan, gurearen muina: ituna, hitzarmena. Euskaldunok ez dugu iraun gerrak irabazteagatik --denak galdu baititugu-- aurrez aurre negoziatzeko gauza izan garelako baino. Borroka ezik, ituna izan da betidanik gure eredua. Gernikako Arbola da, eta ez borroka, euskal tradizioaren adierazlea.

Etorkizuna ezin da gatazka izan, beste edozein demokraziatan bezala, hauteskundeak irabaztea baizik. Eta gero... gerokoak.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: