Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Batasunaren estrategia

Batasunaren estrategia

amat 2007/05/06 20:49

Batasunak Garaikoetxeari erantzun ez arren, lehendakari zaharra izan da Batasunaren jokoa bete-betean salatu duen politikoa. Garaikoetxearen ustez, Batasunak eskubide guztia du nahi duen estrategia aukeratzeko, baina ez du batere eskubiderik, ostera, bere estrategia beste alderdiei leporatzeko.

“ETA, Herria zurekin” lelopean Batasunak erabaki zuen orain 30 urte espainiar eta frantziar Estatuak borroka armatuaren bitartez makurtaraziko zituela eta etekin politikoak atera. Bakoitzak jakingo du estrategia hura ona edo txarra izan ote zen, baina historiak erakutsi du euren estrategia besterik ez zela izan.

Orain bost urte EAJk, EAk eta EBk aukeztu zuten Eusko Legebiltzarrean Alderdien Legea errekurritu nahia, baina ez zen helegitea atera PSEk, PPk eta... Batasunak berak kontra egin zutelako. Nahi beste eztabaidatu daiteke zergatik hartu ote zuen Batasunak erabaki hura, baina zalantzarik ez gero Batasunaren estrategia baino ez zela izan. Ez behintzat hirukoarena.

Orain Batasunak bere hainbat ordezkari aurkeztu ditu ASB eta ANVren izenean. Adibidetzat baino ez, batek daki zergatik Batasunak sartu duen Nafar Legebiltzarrerako ANVren zerrendetan Arantza Santesteban --bere burukideen arteko emakumerik ezagunena--, baina ezin izango du esan behintzat bere estrategia ez denik.

Zenbaitek uste du Batasunak ez duela hauteskundeetan parte hartzerik nahi. Alegia, benetan Foru Legebiltzarrean parte hartu nahi izanez gero ez lukeela Arantza Santestebanik jarriko. Auskalo gero Batasunak parte hartzerik nahi duen, ez duen nahi edo hauteskundeen ondoko argazkiaren beldur den baina, hori bai, bere estrategia denik ezin uka.

Bakoitzari berea.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: