Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskadi sasitropikala

Euskadi sasitropikala

amat 2007/04/17 08:00

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Deba arroko hainbat udalek “Euskadi Tropikal?” izeneko programa jarri dute martxan, gazteek industria arloan lan egin dezaten animatzeko.

Behin eta berriro aipatu izaten dugu Euskadi gizarte industriala dela, gure maila teknologiko handiari esker sekulakoak garela eta gure produktuak, berriz, kristonak nazioarteko merkatuetan. Baina ez dugu ostera aitortu nahi izaten, euskal industria 4.000 teknikoren beharretan dagoela bere premiei erantzuteko. Eta hau gertatzen da, jendea lanposturik ezaz kejatzen den une berean.

Tristea ez balitz barregarri samarra izango litzateke, baina mundu guztiak funtzionario, abogadu, kazetari, diseinugile edo artista izan nahi omen duen gizarte honetan gure ekonomiaren oinarri diren enpresa industrialek ez dute behar besteko teknikorik topatzen.

Beraz, panorama larria da benetan. Batetik, bagenekien gurean gero eta gazte gutxiagok nahi duela enpresari izan. Orain, berriz, jakin ere badakigu gazte jendeak ez duela gure betiko lan-merkatuak eskaintzen dituen lanpostuak gura.

Beste modu batez esanda, gazteek ez dute lanposturik sortu nahi, beste norbaitek eurentzako lanpostuak sortzea baizik. Eta, sortzekotan gainera, ez gero lanpostu industrialak, euren gustukoak baino.

Orain dela berrogeita bost urte inguru, 1960ko hamarkadaren desarrollismoarekin batera, gure aita zenak sarri asko esaten zigun: “Oingo gaztiok lehenago ikasten dozue gastatzen, irabazten baino”.

Zer ez ote lukeen orain esango, gaur egungo Euskadi sasitropikal honetan bizi balitz...

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal