Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eli Galdosen omenetan

Eli Galdosen omenetan

amat 2007/04/10 08:02

Jende asko bilduko da gaur, Oñatin, Eli Galdosen hiletan. Izan ere, Eli Galdosek bete-betean ordezkatzen zuen euskal politika abertzalearen bi aurpegietako bat.

Gazte jendeak beti ere gogoan ez duen arren, orain 30 urte euskal abertzaletasuna bitan zatitu zen. Batzuek erabaki zuten Espainiako demokrazia berri hura ez zela nahiko; ez zuela hauteskundeetan parte hartzerik merezi; Gernikako Estatutua kalterako baino ez zela; aukerarik onena, berriz, gatazka eta, zer gerta ere, ETA guztiaren abangoardia.

Eli Galdosek eta beste hainbatek erabaki zuten, ostera, demokrazia eskas hartan jokatu beharra zegoela; abertzaletasunaren indarrak hauteskundeetan neurtu behar zirela; Estatutua zitekeen baliapiderik egokiena izaki, herrigintzak erakunde propioak behar zituela eta, benetako abangoardia, hiritarron hitza besterik ez.

Geroztik, Eli Galdosek gizartea erakundetzeari ekin zion, Oñatiko alkate, Eusko Jaurlaritzaren sailburuorde, Gipuzkoako ahaldun nagusi nahiz Euzko Alderdi Jeltzalearen burukide gisa. Oñatiko ikastolaren sortzaileetakoa eta euskarazko herri-aldizkariak suspertzen aitzindari izan zen, Ertzaintzaren lehen promozioak eragin zituen, eta Leitzarango autopista zein Euskaltzaindiaren finantziazio publikoa errotik defenditu.

Eli Galdos ez zen esne-berbetan galdu. Helburuak aldarrikatu ezezik, baliapide egokiak bideratzen ahalegindu zen eta lortu beharreko emaitzak lortzen asmatu. Hori da politika... politikagintza alegia. Auskalo gero beste guztia zer den¡

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: