Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Europa dugu maite

Europa dugu maite

amat 2007/03/27 10:08

Euskaldunok badakigu euskarak batzen gaituela eta uste dugu Euskaltzaindia dela zazpi lurraldeok elkartzen dituen erakunde bakarra. Baina, Euskaltzaindiaz gainera, bada beste erakunde bat Euskal Herri guztia biltzen duena: Europako Batasuna.

Zenbaitek besterik uste arren, Euskal Herrian beti izan da nagusi europarzaletasuna, bai behintzat orain 90 urteko abertzaleek Suitzako Nazioen Biltzarrean parte hartu zutenetik.

Geroztik, 1933ko Aberri Egunaren leloa “Europa” izan zen; Europaren alde egin zuen gerra aurreko euskal gobernuak, eta azken 50 urteotako itun europar guztien alde agertu izan dira beti gure alderdirik handienak, Erroma, Maastricht, Amsterdam nahiz Niza izan. Eta, ez ahaztu gero, europar konstituzioaren erreferendumean ere, baiezkoa atera zela irabazle Hegoaldean zein Iparraldean.

Jakinekoa da euskal abertzaletasunaren eskizofrenia. Batetik, nahiago du europarra izan, espainiarra edo frantsesa baino, baina, aldi berean, ez du sumatzen aurrez aurre duen Europa hori nahikoa denik.

Jarrera bi dira nagusi europarzaleon artean. Batetik, beraiek nahi duten Europa lortu arte muzin egingo diotenak. Eta, bestetik, oraingo Europa gustukoa ez denez, etengabe barrutik aldatu nahi dutenak.

Ni Euskal Herri guztia bere magalean biltzen duen Europaren alde nago, gure mugak hautsi dituen Europaren alde, peseta eta frankoa baztertu dituen Europaren alde. Eta, gurago nukeen Europa lortzeko, uste dut oztopoak ez daudela Bruselan edo Strasburgon, Parisen eta Madrilen baizik.

Europa maitasuna bezalakoa da. Atzo baino gehiago baina bihar baino gutxiago.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: