Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Andres Urdaneta kosmokrafoaren ildotik

Andres Urdaneta kosmokrafoaren ildotik

amat 2007/03/18 20:57

Ana Agirre Industria sailburuak euskal enpresak bisitatzen diharduela Mexikon, hasi dira Ordizian Andres Urdaneta kosmografoaren bosgarren mendeurrena prestatzen. Urdaneta izan zen haize “kontraalisioez” eta Kuro Shivo korronteaz baliatuz Asia eta Amerikaren arteko biderik bizkorrena aurkitu zuena. Hau da, puntu biren arteko distantziarik motzena ez dela beti lerro zuzena frogatu zuena.

Euskaldunok sarri hitzegiten dugu gure modernitatea XIX. mendeko industriaroaz hasi izan balitz bezala, ordurarte denok nekazari eta arrantzale apal izan izan bagina moduan. Baina, Jose Antonio Azpiazu historilariaren hitzetan: “El siglo XVI ha sido el más brillante de la historia vasca”.

Euskal Herria osoak 400.000 biztanle baino ez zituen mende hartan, euskalduna zen peninsulako “homo faberra“, erremintarik eta armarik gehienak euskal lantegietan ekoizten ziren-eta. Herri honek ez zituen Elkano, Legazpi edo Urdanetaren pareko itsagizonik ustekabean eman, itsas-tradizioaren jabe zelako baino; eta garai hartako euskal eskribauak eta merkatariak ez ziren bat-batean sortu, gizarte alfabetatuaren fruitu baizik. Ez ahaztu gero, Etxepare, Leizarraga, Loiola, Xabier, Garibay, Lopez de Isasi edo Juan de Zumarraga ere mende berekoak direna.

Caro Barojak esana da Euskal Herriak garai emankorrak izan dituela “kanpora begira jarri denean” eta XVI. mendeko euskal gizartea mundura irekitako gizartea izan zen. Etxepareren “euskara jalgi mundura” ez da poesia hutsa, mundua deskubritzen ziharduen gizartearen aldarria baino. Aipatutako merkatari, esploratzaile, idazle eta misiolari gehienek zekizkiten laupabost hizkuntza eta, Patagoniatik Terranovaraino nahiz Nueva Vizcayatik (Mexiko) Txinaraino, munduan barrena murgildu ziren.

Ez gara askorik aldatu bostehun urteotan. Orain ere, gure enpresari, komertzial, idazle eta misiolariak dira gure ordezkaririk nabarmenenak, berriro ere Hego Amerika, Mexiko eta Txina tarteko. Iparragirrek arrazoi: “eman ta zabal zazu munduan frutua“.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal