Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Sedukzioa

Sedukzioa

amat 2007/02/27 07:59

“Berria” egunkariaren arduradunak izan ziren aurrenak esaten “Euskararen normalizazioan laguntzeko modurik onena erakargarri idaztea zela”. Eta guztioi ondo iruditu zitzaigun.

Orain hamabost egun inguru Josu Jon Imazek esan zuen gurea konpontzeko euskaldunok erakargarri izan beharko genukeela eta, euskaldun gehienoi ondo iruditu arren, euren burua superborrokalaritzat dutenek esan zuten horrelako jarrera morrontzaren adierazle baino ez dela.

Baina aurreko igandean, berriz, Arnaldo Otegik zera esan du, hitzez hitz, Bartzelonan: “Queremos cambiar un tablero de confrontación por un tablero de seducción”. Bapo, bapo...

Euskaldunok --gizonezkook batez ere-- denbora gehiegi daramagu erakargarri izan nahi gabe. Erakargarri izateko lotsaz edo, erakargarri izatea nolabaiteko ahulezia balitz moduan. Euskaldun jatorra, benetakoa, peto-petoa izateko, traketsak, baldarrak, zakarrak... edo astakilo samarrak izan beharko bagenu bezela. Sedukzioa, inorena izatekotan, emakumeena baino ez balitz moduan.

Hona non esaten diguten orain, ostera, euskal gizartea normaltzeko behingoz, denok ere, erakargarri izaten ahalegindu beharko dugula.

Bai, euskaldun erakargarriak lanean, lagunartean, etxean, ohean... eta behin gustua hartuez gero, zergatik ez kulturgintzan, nazioarteko merkatuetan eta aldarrikapen politikoetan?

Honez gero ez du inork pentsatuko gure kale-istiluak erakargarriak direnik ez da? Ba al dago gure artean inor gatazka erakargarritzat jotzen duenik? Gelditzen al da norbait, benetan uste duenik, euskal gizartea erakargarri izan gabe inoiz normalduko denik?

Eta ez gero konfunditu. Inor sedukzitu nahia norberarengandik hasten da. Ez besteengandik.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: