Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Abiada Handiko Trena

Abiada Handiko Trena

amat 2006/12/19 09:29

Abiada Handiko Trena dela eta, ez diot inori entzun tren horrek Euskaditik pasatu behar ez duenik. Inork ez du esan hobe lukeela trenak, Euskal Herria inguratu eta Pirinioak Hueskatik edo pasatu.

Zenbaitek hitzegiten du, Eusko Jaurlaritzak asmatutako ideia balitz bezala. Baina asmoa europarra da, Paristik Oportora Euskal Herritik zehar joango den trenaren egitasmoa.

Eta, presaka egindako proiektua denik ere ezin ba esan, Garaikoetxea lehendakariaren garaietakoa baita eta, honez gero, amaitzear egon beharko lukeena, Auñamendi entziklopediak dioenez behintzat. Obra gutxi gero munduan, entziklopedietan amaitutzat agertu arren oraindik hasteke daudenak.

Baionatik Mirandarakoa proiektu europarra baldin bada, Gasteiztik Bilborakoa euskal erakundeen ideia da. Eta ideia ona. Ezin hobea. Ez dakit nik inor konturatu den, baina XXI. mendean eta... ez da oraindik Bilbo eta Gasteizen arteko batere trenik, nahiz-eta inguru horretan milioi bat hiritar bizi.

Orain hamar urte, hainbat lagun Guggenheimen kontra agertu ziren, museo berriak euskal kulturaren diru guztiak irentsiko zituelakoan edo; eta Leitzarango autobidearen kontra, berriz, OTANen tankeak bertatik pasatuko omen zirelako. Baina Guggenheimek irabaziak ditu eta Leitzaranen ez dut, nik neuk, tankerik ikusi.

Abiada Handiko Trena nahi eta behar dugu. Ingurumena zainduko duen trena, hori bai, baina trena. Euskal Herri osoaren ardatza izateaz gainera, euskaldunok Europako sarearen barruan kokatuko gaituena.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: