Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hugo Chavez

Hugo Chavez

amat 2006/12/05 09:50

Hugo Chavezek irabazi ditu berriro ere Venezuelako hauteskundeak. Ez da gero erraza Chavezi buruz lasai samar hitzegitea, jarraitzaile sutsuak bezainbateko etsai amorratuak ditu-eta. Zenbaitentzat militar golpista baino ez da, eta beste hainbatentzat, aldiz, herri xume eta behartsuaren salbatzaile.

Lehen eta behingoz esan behar da hauteskundeak irabazi egin dituela eta ez dagoela hori ukatzerik. Zenbaitek esan dezake jendea botoa ematera joan zedin erabilitako sistemak ez direla jatorregiak izan baina, esanak esan, jendeak bere botoa eman du, eta kitto. Ez du balio hitzetik hortzera demokrazia aipatzea eta, gero, komeni ez denean, bai-bainaka hastea. Chavez ez da Kubako Fidel Castro.

Nik esango nuke Chavez populista dela. Eskuineko eta ezkerreko demokratak dauden moduan, eskuineko eta ezkerreko errepublikanoak diren bezala, eskuineko eta ezkerreko populistak ere izan badira. Eta Chavez ezkerrekoa da, baina populista. Chavez ez da Brasilgo Lula da Silva.

Daturik gehienen arabera, Chavezek ez du azken urteotan aurrez agindutakorik bete. Petrolioaren prezio-igoeraz kristoren dirutza bildu arren, behartsuen kopurua ez da gutxitu Venezuelan eta aberatsena, ostera, gehitu egin da. Hala ere, jendeak agindutakoa bete ote den ustea badu... gaitzerdi. Politikan gauzak ez dira diren moduan, diruditen moduan baino.

Chavez Venezuelako presidentea izango da hurrengo sei urteetan. Honez gero agindu du Konstituzioa aldatuko duela, sei urte barru ere bere burua berriro aurkezterik izan dezan. Itxaro dezagun, hori bakarrik ezezik, besterik ere izango duela buruan. Sei urte... urte asko dira-eta

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: