Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal kristau-humanismoa

Euskal kristau-humanismoa

amat 2006/12/03 01:22

Zendu da Zizurren Jon Mimentza. Abertzalea, jeltzalea, «bultzagilea», konpromiso sozialduna. Zirikatzaile zorrotza, hamaika hausnarketa egindakoa. Hala ere, inor gutxik daki nor arraio izan zen. Irakurleak nekez aurkituko du haren biografiarik Googlen edo Wikipedian. Ezta Auñamendin ere.

Ezohiko burutapenak egin ohi zituen. Hona, bat baino ez, haren omenetan. Mimentzak esana: «Kapitalaren gainetiko lanaren nagusitasuna» kontzeptua ez da sozialista, ezta marxista ere, 1920tik aurrera Euskal Herriko ekimenen (II. Errepublika, Eibarko Alfa, Don Poli Larrañaga, ELA, Emakume Abertzale Batza, Jose M. Arizmendiarrieta, 1956ko Euskal Mundu Kongresua...) eragina baizik, Erromako Elizak XIX. mendean sorrarazitako kristau-humanismoaren eta doktrina sozialaren ondorioz.

Mimentzak errotik gaitzetsi zituen euskal kooperatibismoaren kontra ezkerretik egindako kritikak. Haren ustez, Arrasatekoa omen da, mundu osoan, «kapitalaren gainetiko lanaren nagusitasuna»ren erreferentzia bakarra. Esperientzia enpiriko bakarra. Gainerako guztiak aitzakiak eta esne-berbak besterik ez. Sindikatuek, langile-mugimenduek eta ezker iraultzaileek ez omen dute kapitalismoa azken garaipenerantz bideratu baino egin.

Jon Mimentzak esana...

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: