Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aldizkaria eta gehiago

Aldizkaria eta gehiago

amat 2006/11/28 09:24

Jakin aldizkariak berrogeita hamar urte bete ditu aurten. Hamaika nituen nik, y grekoz idatzitako “Yakin”en lehen alea nere etxera sartu zenean. Ez dut sekula asmatu zelan demontre heldu ote zen gurera Arantzazuko frantziskotarren filosofia eta teologia aldizkari hura baina, hori bai, euskaraz zen eta, garai hartan, nere aita zenak euskarazko liburu, disko eta aldizkari guztiak erosi izaten zituen.

Ez gero uste larregiko gastua zenik. Urtean zehar dozena bi liburu, pare bat aldizkari eta hiruzpalau gabon-kanta, Eguberritan. Ez gehiago.

Berrogeita hamar urte geroago, Durangoko Azokak Jakin aldizkaria sarituko du “gau ilunean argia izan” zelako. Bai, gau iluna benetan. Pentsa dezagun, une batez, euskal erakunde, eskola, prentsa, irrati eta telebistarik gabeko gizarteaz. Imajinatu dezagun euskal politiko, idazle, kazetari, kantari eta bertsolari bako plaza.

Segurutik lortutako guztia ez da nahi eta behar bestekoa, baina, Joan Mari Torrealdaik esan bezala, “boteila erdi betea” ospatzeko garaia da; Jakinen kriseilu-lana zoriontzekoa; baita klandestinitate-urte haietan euskal produkzioaren sostengu izan ziren harpidedunen militantzia eskertzekoa ere.

Hain zuzen, aldizkari-sorta zaharra arakatzen, orain berrogeita bost urteko ale-barruan, harpidetza egiteko tarjeta postala aurkitu dut. Bere burua saltzeko, Jakinek zera esaten zuen lelo gisa: “Jakin, aldizkaria ta gehiago da”. Joño, ez al genuen ba uste esamolde hori Bartzelona futbol taldeak edo asmatutakoa zela? Ez ba¡ Horra non, marketing-kontutan ere, Jakin aurrelari izan zen eta dezente urte lehenago gainera.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: