Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Sant Jordi Gurutzea

Sant Jordi Gurutzea

amat 2006/09/26 12:58

Kataluniako Generalitateak aurtengo Sant Jordi gurutzeak eman ditu bart, Bartzelonako Lizeoan, eta, dominak jaso dituztenen artean, besteak beste, euskaldun bi: Odon Elorza eta Josu Jon Imaz.

Generalitateak Sant Jordi sari hau sortu zuen Kataluniako nortasuna defenditzeaz gainera, kultura eta gizarte-arloan nabarmentzen diren pertsonen lana eskertzeko.

Odon Elorzari dagokionez, epai-mahaiak gogoan izan ditu Donostiako alkatearen Kataluniarekiko atxikimendua eta Ernest Lluch zenarekin batera Euskadi eta Kataluniaren artean eragindako zubigintza.

Josu Jon Imazi dagokionez, berriz, Maragallen gobernuak Eusko Alderdi Jeltzalearen buruzagiak bakearen alde egindako lana azpimarratu nahi izan du, euskaldunen arteko elkarrizketak zein Euskal Herria eta espainiar estatuaren arteko hitzarmenak bideratzen ahalegindu delakoan.

Horrez gainera, Elorza eta Imaz saritzeko Generalitateak laburbildu dituen arrazoiez gainera, gauza jakina da Elorzak eta Maragallek espainiar estatu federala aldarrikatu izan dutela aho batez eta, horren jakinekoa ez den arren, egia ere bada Maragallek eta Imazek aspalditxodanik izan dutela indarrean elkarren arteko komunikazio estua, bai aldeko haize boladarik izan denean eta baita trumoi hotsak gogotik jo duenean ere.

Egunen batean aztertu beharko dugu telefono mugikorren funtzio historikoa gatazka politikoen konponbidean.

Baina gaurkoz, besterik gabe, Bartzelonatik, bon dia.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: