Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "Anomalía histórica"

"Anomalía histórica"

amat 2005/07/05 16:07

"Ser vasco significaba, y todavía significa, ser una anomalía histórica". Laurence Bergreen historilariak esana da "Magallanes. Hasta los confines de la tierra" (Planeta, 2004) liburuan. Onerako zein txarrerako, euskaldunoi buruzko definizio asko irakurri izan dut han-hemenka, baina aitortu behar dut ez dudala sekula horrelakorik irakurri.

Laurence Bergreen iparamerrikarra historia irakaslea da. Eginak ditu, besteak beste, Louis Armstrong tronpetari eta Irving Berlin musikariari buruzko biografiak eta, oraingo honetan, Fernando Magallanes itsasgizonaren munduan zeharreko lehen espedizioa ikertu du, Juan Sebastián Elkano getariarra tarteko.

Elkanoren jatorria irakurleari hamar lerrotan azaldu beharraren beharrez, Bergreenek zera dio: "Ser vasco significaba, y todavía significa, ser una anomalía histórica. Los vascos son el grupo étnico más viejo de Europa, una raza aparte desde los tiempos paleolíticos. En su provincia del norte de España, cerca de la frontera francesa, los vascos hablan un idioma propio o, mejor dicho, ocho dialectos distintos de un idioma propio. No se ha descubierto vínculo alguno entre la lengua vasca y ninguna otra lengua. A lo largo de los siglos, varios monarcas habían intentado anexionarse a los vascos, y aunque el rey Fernando finalmente logró conquistarlos en 1512 -y a pesar de que los vascos se convirtieron en fervientes católicos- la cultura vasca, radicalmente independiente, pervivió".

Bistan da erdipurdiko zenbait datu nahas-mahas laburbiltzen dituela historilari honek baina, behar bada, bete-betean asmatzen du euskaldunen iraun izana historiaren ohiko arauen kontrakotzat joten duenean.

Izan ere, horixe da-eta euskal tradizioaren berezitasunik nabarmenena: historia ofizialak normaltzat jo izan dituen erregelei amore eman ez eta, jatorrizko izaerari eusteko, mendez mendeko egoera berrietara nola edo hala egokitzen jakin, inork jarri nahi izandako ildoen gainetik eta inork ezarri nahi izandako arauen kanpotik.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: