Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / ¿Pero estamos de fiestas, o qué?

¿Pero estamos de fiestas, o qué?

amat 2004/08/17 22:05

Hau da Donostiako jaietan sumatu izan den jai-girorik eza dela-eta, egunkari honek joan zen astean jarritako titularra. Gure jaietan gazte-jendeak sumatzen omen duen jai-giro urria ez da berria. Gazteria kexu da ez omen zaiolako ezer berezirik eskaintzen. Ez jaietan, ezta urte guztian zehar ere.

Telebistan egindako kale-inkestan hainbat neska-mutil kexu bizitan ikusi ditugu “Donostian ez dagoelako gazteentzako ezer”. Eskerrak gero inkesta-erantzule gazte horiek telebistan zeuden eta ezin nik lepotik heldu. Bestela bertatik bertara bapo astinduko nituzke ñoñostiar pijo horiek¡

Tira, Donostian ez badago gazteentzakorik ezer... zer esan beharko ote lukete Mungia, Amurrio, Lekunberri, Sara edo Elgetakoek? Gaur eguneko gazte asko eta asko, urbitsetan bizi arren, hutsalak jota daude. Horrenbesteko aukera ugari eta jorian ez dira nonbait konturatzen, sentitzen omen duten eskasia edo hutsune hori ez dagoela kanpoan, euren barruan baizik, inon egotekotan behintzat. Auskalo¡

Zer esan, berriz, zehatz-mehatz jaiei buruz? Lehen eta behingoz, astebururo jai arrunta den gizartean nekez nabarmendu daitekeela urtean behingo jai ofiziala. Orain dela zenbait urte lantzean behin baino ez zegoen dirua barra-barra gastatzerik eta urtean behin baino ez zegoen gau-pasa egiterik. Jaiaren berezitasunik handiena jaiaren beraren ohiturarik eza da. Orain, ostera, edozein asteburu jai den garai honetan, ez dugu gero uste izango urtean behingoak harrituko gaituenik... Suzko erroberez aparte ez omen dago jaietan berezirik ezer. Ez al da gero izango suzko erroberak izan ezik gainerako guztia urte guztian zehar dagoela orain?

Zenbaitek pentsatuko du kontu hauek aitona zaharraren burutazioak direla. Bego, ez dut nik kontrakorik esango. Bakoitzak jakingo du nola entretenitu behar duen bere burua. Baina, esanak esan, gaur egun entretenitzeko besteko aukerarik ez dagoela dioen gazteak problema latza du. Berak, jakina, beste batzuk ez dira-ta sekula aspertzen.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: