Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "Neskatxak ez dute euskeraz itzegin nai..."

"Neskatxak ez dute euskeraz itzegin nai..."

amat 2004/08/02 12:55
“Neskatxak ez dute euskeraz itzegin nai...” izenburupeko artikulua idatzi zuen Joxe Azurmendik 1964an (Jakin, 16. alea). Orain horrelakorik ez den arren, jakinekoa zen orduan neskek mutilek baino errazago jo ohi zutela erdarara. Neskek salbatuko ala galduko omen zuten euskara.

Azurmendiren ustez, ez zen egia neskek ez zutenik euskaraz egin nahi, “ezin zutela nahi baizik”. Azurmendirenak laburbilduz, sortze beretik omen datxeko emakumeari ispilu-zaletasuna eta, ondorioz, emakumeak gizonezkoak baino errazago islatzen ditu gizartean indarrean dauden baloreak. Hau da, 1964ko neskak garaiko termometroa baino ez ziren.

Zenbaitek matxistatzat joko zituen 80ko hamarkadan Azurmendik hogei urte lehenago aditzera emandakoak, baina hogei urte geroago hainbat komunikazio-adituk Azurmendik berrogei urte lehenago esandakoak berresan ditu telebista-programa arrosen arrakasta aztertzerakoan.

Egun ere, euskararen osasuna, emakumeen euskaltzaletasuna eta gizartearen euskal balorazioa ildo beretik doaz. Auskalo euskarak aurrera egin ote duen neskak euskaltzaletu direlako edo neskak euskaltzaletu diren gizarteak euskara birbaliotu duelako. Baina, zer gerta ere, pareko doaz. Orain 40 urte bezalaxe.

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: