2009ko datu berberak
Beheko taula begiratzerik baino ez dago ikusteko, batez beste, 2009ko datuetara iritsi ginela aurreko martxoaren 31an. Euskal Autonomia Elkartean, Nafarroan zein Espainian, lehen hiruhilabeteak amaitu ziren 2009ko abenduko datu ia-ia berberekin.
Azken 36 urteotan, ia belaunaldi eta erdian, 2007 urtea izan zen langabeziarik murritzena izan zuena. Hala ere, ehunekoetan behintzat, gainbeherakada nabarmena izan zen 2007tik 2009ra eta, berriro gaina hartzeko, inoiz hartuko bada, pare bat bat urte baino gehiago behar izango da segurutik...
Hainbat urtez, Hego Euskal Herria izan da %15etik beheragoko langabezia zuen barrutirik bakarrenetakoa. Orain, berriz, Madrilez gainera, Aragoitik Asturiaserainoko iparralde guztia zuriz agertzen da. Ohi denez, zenbat eta hegoalderago peninsulan barrena, are langabezia handiago.