Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / 1927ko Sanjuanetako txapeldunak

1927ko Sanjuanetako txapeldunak

Amatiño 2020/07/13 09:00
Txapela, tanganilloa eta abarketa zuriak... hori al da San Juan jaietan kalera irtetzeko gazte-jendearen itxura? Gaur egun, joko-moko janzteko-edo, behar bada, bai. Baina ez, ostera, ganoraz, itxuraren jabe azaltzeko. 1927ko Sanjuanetan, aldiz, lege zaharreko janzkera zela ematen du... orduko argazkiaren arabera, behintzat.

Sanjuanak 1927

San Juan Eguna. 1927ko ekainaren 24an. Horra hogeita hamar laguneko taldea Eibarko udaletxe ostean, argazkiak ateratzeko orduan aproposena zenez. Nire aita zenak 19 urte zituen une hartan eta besteok ere, antzerako. Bost izan ezik, gainerako guztiak gorbataz eta denak, denak gero, batere salbuespenik gabe, "bape hutsik egin barik", txapelaz. Aurreko hamarren artean, berriz, erdiak abarketekin. Abarketa zuriekin, hori bai. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: