Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara" (Azpiazu, 2009)

"Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara" (Azpiazu, 2009)

Asier Sarasua 2009/12/08 17:35
Atzo postariak sekulako oparia ekarri zidan etxera: Aitor Azpiazu ormaiztegiarrak idatzitako eta Legazpiko Burdinola Elkarteak argitaratutako lan bikaina: "Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara". Azpitituluak ondo adierazten duen moduan, Brinkolan jasotako lexikoa eta etnografia gaiak biltzen ditu.

Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara. Brinkola.

Lan eder-ederra da Aitor Azpiazurena (Ormaiztegi, 1978). Ikusgarria. Legazpi aldean esan duten moduan, Brinkolako Entziklopedia idatzi du ormaiztegitarrak. Bere senideak Brinkola auzokoak izaki, urteak eman ditu bere baserriko eta auzoko kontuak eta hitzak biltzen. Gazte-gazte zela hasi zen bilketa lanetan, 17 urte eskas zituela, eta hamaika urteko lanaren ostean, urriaren 23an aurkeztu zuen jende aurrean, Brinkolan bertan.

Pasioz eta zorroztasunez jaso eta garatutako lana, eta mimo handiz diseinatutakoa. Horrelakoa da Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara lan hau. Handia. Informazio asko, zehatz jaso eta azalduta eta diseinu zaindu eta egokiarekin. Lan borobila.

Zorionik beroenak eman nahi dizkiet Eibartik lan horren arduradunei. Nola ez, eta bereziki, Aitor Azpiazu ikerlariari, lan horren atzean egindako lanak eta gainditutako buruhausteak garbi ikusi baititzaket. Eta baita Burdinolako arduradunei ere; edozein liburu kaleratzea zaila bada, hiztegi bat (eta are gehiago 500 orrialdeko hiztegi bat) kaleratzea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula.

Hementxe duzue liburuaren aurkezpen-ekitaldiko bideoa:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33