Eibarko euskalgintza eta kulturgintza udaletxean
Ekitaldian 25 elkarte bildu ginen eta 30 hitzarmen izenpetu ziren guztira (batzuek 2-3 hitzarmen). Diario Vascok jaso zuen moduan, hantxe zeuden las fuerzas vivas de Eibar. Esango nuke batzuk falta zirela, batez ere gazteenak (Matrallako, Ustekabe, Gaztetxea, jaietan dabiltzanak...), baina gehientsuenak-edo hantxe geunden.
Hauxe da aurtengo diru-laguntzen zerrenda eta bakoitzak jasoko duen kopurua:
Cielito Musika Banda | 76.943 |
UKE / Uni Kultura Elkartea | 71.760 |
...eta kitto Euskara Elkartea | 51.931 |
AEK | 25.893 |
Club Deportivo Eibar | 23.650 |
Usartza Txistulari Banda | 21.092 |
Amañako jaiak Artetxa Elkartea | 8.100 |
Pedro Celaya Elkartea | 7.000 |
Urkitarrak | 6.600 |
Sostoa Abesbatza | 6.165 |
Casa Galicia | 5.800 |
Agina Elkartea | 4.470 |
Badihardugu | 4.263 |
San Cristobal - La Rampa | 4.100 |
Asociación Artística Eibar | 2.950 |
Casa Cantabria | 2.800 |
Abontzako Jai Batzordea | 2.400 |
Deba Beheko Bertsolari eskola | 2.200 |
Santa Kurutzeko Jai Batzordea | 2.200 |
Behetarrak | 2.100 |
Asociación Amigos de Moto Lambretta Eibar | 1.500 |
Revista Eibar | 1.500 |
Asociación Filatélica Arrate | 1.250 |
Plano Corto | 1.000 |
Goruntz Abesbatza | 750 |
Aurten 338.000 euro banatuko ditu udalak guztira, iaz baino %26 gutxiago. Krisia.
Miguel de los Toyos alkateak aipatutako 3 ohar ere azpimarratu nahiko nituzke, erabat ados nagoelako:
- udalak ematen dituen 340.000 euro horiek inbertsioa dira, azken batean elkarteok gure herriko ekonomiara itzultzen ditugun sosak direlako (gehienbat herriko denda eta lanetan gastatzen ditugulako diruok).
- elkarteen lanari esker, gainera, aberastasuna sortzen da herrian bertan. Diru-iturri ere bagara, beraz.
- eta elkarte kulturalen laguntzarik gabe, ezinezkoa litzateke Eibarko egitarau kulturala antolatu eta garatzea.
Eta beste hiru kontu, amaitzeko:
- argazkian 25 lagun; 5 andrazko eta 20 gizonezko. Oraingoan ere gizonezkoen kulpa ote?
- gazterik bat ere ez. Tira, Mikel Larreategi, Deporreko presidentea (29 urte; gazte?). Eibarren asoziazionismoak eta mugimendu kulturalak beti izan du indar handia. 10 urte barru?
- Eibarko Udalak urtero banatzen ditu diru-laguntzak Eibarko elkarteen artean. Orain arte, ez zen ekitaldirik egiten. Bakoitzak bere proposamena udaletxera eraman, udalak bere erantzuna eman, eta kitto. Aurten, baina, desberdina izan da. Hasteko, legea aldatu da eta diru-laguntzak eskatzeko (eta esleitzeko) modua aldatu egin da. Egokitu, bateratu, zuzendu... Uste dut onerako izan dela. Eta aldaketa hori aprobetxatuta, ekitaldia ere antolatu zuen udalak. Ekitaldi xume eta azkarra izan zen; elkar ezagutzeko ere balio izan zigun eta gure lana erakusteko ere balioko du, nolabait. Horretara, esango nuke Udalak asmatu duela eredu berriarekin.
Hala ere, Udalak diru gehiago gastatzen du horretan, kontzeptu horietan herriko beste hainbat jai eta ekintzatan ematen diren diru-kopuruak ez baitira agertzen. Klub Deportibo gisa beste kontzeptu batzuengatik ere jasotzen dugu dirua, ez dira dirulaguntzak, Udalari egindako zerbitzuak baizik, eta jaien (San Juanak, Aratusteak, San Andresak, Arrateko jaiak, ...) aurrekontu barruan joaten dira.