Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Baretzar beltza (Arion ater), Euskal Herriko bare arrunta, handia eta bel-beltz

Baretzar beltza (Arion ater), Euskal Herriko bare arrunta, handia eta bel-beltz

Asier Sarasua 2024/07/07 09:55
Baretzar beltza (Arion ater), Euskal Herriko bare arrunta, handia eta bel-beltz

Baretzar beltza (Arion ater)

Izenak ez du oraingoan sekreturik ezkutatzen: handia bezain beltza da Euskal Herriko bareen artean ezagunena den Arion ater baretzar beltza.

Tarteka ale arreak ere ikus daitezke (beherago argazkia), baina gure basoetako ibileretan aurkitzen ditugunak gehientsuenak bel-beltz sakonak izan ohi dira eta luzeak, 10 cm-tik gorakoak (beldurtu eta uzkurtzen ez diren bitartean, behinipehin).

Ohiturei dagokienez, espezie gautarra da gehienbat, baina eguraldi heze edo euritsuarekin egunez ere erruz ikus daiteke, baita udan ere, hara-hona, beti oso aktibo, landare hondarrak karraskatzen ari delarik. Hermafrodita da (gaztetan arra eta zahartzean emea) eta eme bilakatzean 20-50 arrautza inguru jartzen ditu basoan aurkitzen dituen zirrikituetan (harri artean, zoruan, zur ustelean eta abar).

Toloño mendilerroan egin genuen azkenengo mendi-bueltan dozena inguru ikusi genituen, denak ere beltzak, sendo-sendoak eta oso aktiboak. Gure zaratarekin beldurtu eta kiribildu zen hauxe, adibidez, beste garai bateko animalia edo dinosauroen itxura hartu zuena ;)

Baretzar beltza (Arion ater) - 01

Baretzar beltza (Arion ater), bare arrunta.

Baretzar beltza (Arion ater) - 02

Baretzarra, neumostoma (arnasketa zuloa) agerian duela, buruaren eskuin aldean.

Baretzar beltza (Arion ater) - 03

Arion ater barea hermafrodita da, bare guztiak bezalaxe. Hau da, arra eta emea da, baina ez aldi berean (hasieran arrak dira eta zahartzean eme bilakatzen dira).

Baretzar beltza (Arion ater) - Morfo edo fenotipo arrea

Baretzar beltza (Arion ater) - Morfo edo fenotipo arrea, neumostoma

Arion ater espezieko alerik gehienak beltz-beltzak izan arren, badira morfo arrea dutenak ere. Esango nuke Euskal Herrian ez direla arrotzegiak ere. Argazkiko hori Kalamuako magal azpiko iturrian aurkitu genuen 2024ko uztailaren 24an.

etiketak: fauna, natura, animaliak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz