Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

El centro del Bajo Deba

Asier Sarasua 2008/10/14 22:50
Errebaleko obrak geldirik daude oraindik. Udalak jarraitzen du esaten "berehala" hasiko direla eta, hasi bitartean, barandila berriak ipini dituzte eta iragarki zirraragarri eta erakargarriak: "Errebal Center: El centro del Bajo Deba". Izena ingelesez. Informazio guztia gaztelaniaz. Eskualdearen izena ez ofiziala. Ederto!

Ikaragarria da zein "ondo" ari den gestionatzen Errebaleko kontua udala. Txapuzaz txapuza dabil, eta segi aurrera. Hasierako proiektua, ondorengo sekretismoa, lurra pribatizatzea, inguruko auzotarrak kontra jartzea, lanak geldirik izatea hainbat hilabetez, lehengo merkatu plazako saltzaileen egoera penagarria, baserritarrei  jarri zaien azpiegitura txapuzeroa...

Alderdi publikoa eta urbanistikoa ez ditut aipatuko kasu honetan. Horretarako badaude Errebalekoak. Hizkuntzaz bota nahi ditut hiru purrustada, aste honetan bertan jarri dituzten kartel ederrak gogoan hartuta:

  • Zergatik eta zertarako ingelesezko izena? Zergatik Errebal Center? Zergatik ez euskal izena, edo errazago, lekuaren izena, Errebal hutsa? Modernoak gara Eibarren. Hori izango da.
  • Hesi berrietan 15 kartel jarri dituzte. %100 gaztelaniaz. Onartezina.
  • Eta gainera, merkatalgune berriaren leloa ere okerra eta eskualde honen benetako izena aintzat hartzen ez duena: "El centro del Bajo Deba". Gure eskualde honetako udaletxe guztiek aho batez onartu zuten duela mordoa (ondoren, Euskaltzaindiaren oniritziarekin), eskualde honen izena Debabarrena dela, euskaraz zein erdaraz, eta horixe bakarrik erabili behar dugula guztiok. Ez dagoela gaur egun ez Bajo Debarik, ez Alto Debarik, ez Deba Behea edo Deba Beherea bezalako enjendrorik.

 

Errebal Center en el Bajo Deba (sic)

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
hamazortzi Sainz arana, 2026/06/12 19:08
Ederra! Zorionak. Amatiño, 2026/03/10 21:51
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11