Lehenengo euskal BeSeTea Elgetan
Elgetako Espaloiak egin du deialdia. Ingelesez B&B deitzen zaio blogarien artean topaketak egiteari: Blogs&Beer. Interneteko elkarren arteko ezagutza birtualaz gain, taberna batean geratu eta elkar ezagutzeari.
Elgetako Espaloiak egin du euskal blogosferako lehenengo deialdia, eta eguna ere jarri dute. Egun egokia, gainera: apirilak 17, igandea, arratsaldeko 19.30etan. Hauteskunde eguna.
Wifi sarea, Internetera konexioa, telebistako datuak ikusteko pantailla erraldoia... eta blogarien batzarra.
Ni neu, behintzat, hantxe egongo naiz.
Izenaren inguruan daukat nik zalantza. Kanpoko hitzak hartu eta geureganatzearen aldekoa izaten naiz gehienetan. Baina euskaldunok hitz eta esamolde berriak sortzeko dugun gabezia ikusita, Eibarko blogari batzuek bota zuten proposamena egokia iruditzen zait. B&B beharrean, antolatu dezagun BST bat (edo BeSeTe bat): Blogak, sagardoa eta txakolina.
Ni izen horren alde.
A, ba... To, nere hurrengo "pozkastiña"ren gaia:
sexua.
Hain zuzen... Sexua ze gutxi aipatzen dan euskal blogosferan aipatuko al da?
Gai faltan ez zeratela izango baina...