Bigotedun txinbuak kumak egin dittu leihopian
Urtero moduan, aurten be habixia ipini desku bigotedun txinbuak leihopian. Hamar urte izango dira honezkero. Pentsatzen dot ez dala urtero bikote bardiña izango, baiña urtero-urtero, maiatza inguruan hantxe agertzen dira gure etxostian dagon basora. Hantxe ibiltzen dira, gora-ta-behera, parian dabizen euli, eltxo eta mitxeleta guztien atzetik.
Goiko erretratua orain dala pare bat urtekua da. Orduan 3 kuma etara zittuen; aurtenguan be, 3 bai gitxienez. Hantxe dabiz gaur be kurriska batian; bigotedun txinbuak ixiltzia ez da erreza gero!
Izen zientifikua Muscicapa striata; euskera baturako eulitxori grisa aukeratu da. Baina Eibarko izena polittagua begittantzen jata: bigotedun txinbua. Moko azpixan dakazen lumatxo fin batzuengaittik ipinittako izena.