Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Sorbeltzaren euskal izenak. Zure herrian nola?

Sorbeltzaren euskal izenak. Zure herrian nola?

Asier Sarasua 2005/05/24 14:35

Sorbeltzaren euskal izenakAurreko mezuan aipatu dudan moduan, Eibarren abijoia deitzen diogu gaztelaniazko vencejori (Apus apus). Txori ezaguna izanda, ia-ia herri bakoitzean izen ezberdina dauka. Euskaraz 50 izenetik gora bai, gutxienez.

Denak ez ditut hona ekarriko, baina bai gure ingurukoak gutxienez, Lea-Artibai, Deba ibarra eta Urola-Kostakoak.

  • Txirriskillo / Kirriskillo: Lea-Artibai ia osoan horrela deitzen diote (edo aldaerak: Karraskillo, Txirritxaldo...). Seguru asko Gernikaldeko beste herri batzuetan ere bai (Ereño-Nabarniz inguruan bai, behintzat).
  • Ermitarixo, Imintarixo: Durangaldean (Durango, Iurreta, Garai, Berriz...). Elorrion nola? Ez dakit.
  • E(r)lai: Leintz aldean, Aramaio, Otxandio eta Ubidea barne. Salbuespena Leintz Gatzaga eta Marin (Eskoriatzako auzoa) dira.
  • Artxilloi: Gatzaga eta Marin (Eskoriatza).
  • Kapantxoi: Oñatin.
  • Beltxijoi: (baita Pentzajo eta aldaerak). Bergara-Antzuolan. Beti harritu nau Bergaran txori izen asko gaztelaniatik hartzen dituztela, inguruko herrietan erabiltzen diren izenak alde batera utzita: martinpeskadorra (ez ur-makineta), gorrillotia (ez hormatxorixa), jilgerua (ez kardantxillua), eta abar.
  • Abijoi: Eibar inguruan (Mallabia, Ermua, eta Soraluze barne)
  • Txio: Elgetarrak, betiko moduan, berezi xamarrak dira. Enara azpizuriari egabera deitzen badiote, eta egaberari azpizuri... hortik aurrera, dena libre :-).
  • Kataki: Elgoibar-Azkoitia inguruan, eta Mutrikun. Ziurrenik Mendaron eta Deban ere bai, baina datu hori ez daukat.
  • Txenada beltz (txinara beltz): Azpeitia eta inguruan (Beizama, Errezil, Urrestila...).
  • Arrandera/Arrantxori: Zumaia inguruan; baita Zerain inguruan ere.
  • Zirringillo: Zarautz-Getaria-Aia inguruan.

Eta zure herrian zelan esaten diozue?

gaizka
gaizka dio:
2005/05/25 14:06

Nire aittek erleixe esaten dutso horri txorixorri. Aittejaune Atxabaltako Otalazelaikue zan, orduan ez dakitt Arrasaten hola esaten dan ala Atxabaltatik ete datorren.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/05/25 20:38

> Asierrek: Elgetarrak, betiko moduan, berezi xamarrak dira

Ibanek:

Ba bai, ez dok gutxiaurako. Hemen puntan haiziak diferente joten jok! Eta klaro, txorixak be diferente ikusten jittuau... Gertuago-edo. :-)

Atzo galdetu najuan txorixen izenen gaiñian, Kuadrillan. Nii neu tartian, ez giñan izan kapazak 10 txoriren izenetik gora esateko. Eta bata bestetik diferentziatzeko? ezin asmau!

Patxi
Patxi dio:
2005/06/19 20:34

Xabier Lasak esan zidan, ze gauza kuriosoa dan, inguru horretakoa. (urretxuko Erratzu-Ipiñarrieta...) Bizkaierako forma ugariak, "Zela", eta ez "Nola", eta aditz forma zoragarriak, Legazpi osoan ez, baina Legazpiko inguru jakin baten berdintsuak. Harrigarria benetan.

Iñixio, hori bai altxorra euskaldunontzat. Laguntzeko prest beti. Atzo ezagutu nuen. Hari galdetu nion txirrintxoriarena.

Beste euskaldun asko berriz, erakusteko gogo berbera, baina lotsaz. Astinduko al diegu lotsa hori! Tentatu egingo ditugu behintzat.

Trapero erdi-bizkaitar baten gogoetak!

_

asier
asier dio:
2005/06/03 09:52

Nun eukiko ete neban burua! Ederra hankasartzia!

Bai, Ibai, Marin da esan gura nebana.

Eskerrik asko.

ibai
ibai dio:
2005/06/02 12:54

Eskoitzan ez dau Garin izeneko auzoik, Marin izengo dala pentzetan dot. Jarraittu hola!

Asier
Asier dio:
2005/06/19 11:56

Erdi bizkaittarrak zariela, Patxi! Kontuz!!! :-)

Bizkaixan leku askotxotan esaten jako antzera: txirrin, txirri, txirrintxori, txirriskillo... Eibarren be ezagunak dira izenok, nahizta gehixenentzat ABIJOIAK diran.

Iñaxiok izen gehixago jakingo dittu, ba. Egunen baten gustora juango nitzake berakin barriketalditxo bat eittera. Ia asti piskat erosten doten udarako.

Patxi
Patxi dio:
2005/06/18 16:38

Urretxun, Ipiñarrieta jaruegian bizi dan Iñixio Izagirrek esanda, txirrintxoria.

Hiztegia 3000 ra jo, eta hortxe: txirrin = vencejo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz