Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Viaje por el país de los recuerdos

Viaje por el país de los recuerdos

Toribio Etxebarria Ibarbia

Eibar, 2005

Ekainaren 17an aurkeztu zen prentsaurrean Toribio Etxebarria Ibarbiaren Viaje por el país de los recuerdos liburuaren 3. argitalpena. Berrargitalpena izanik, ez zen jendeaurreko ekitaldi handirik egin; prentsari deitu, liburu bana eman, galdera batzuk erantzun, eta kitto.

Viajeren lehelengo argitalpena 1968an izan zen, 500 ale. 1990an Kutxak bigarren edizioa kaleratu zuen, beste 1000 ale. Itxuraz nahikoa ez, eta liburua aspaldi zegoen agortuta, eta Eibarko udalak berriro argitaratzea pentsatu du. Aurten beste 1000 ale kaleratu dira. Edizio faksimila da.

Orain dela hile batzuk Eibarko udaletik deitu zidaten, ea Viaje por el país de los recuerdos liburuaren 3. edizio honi hitzaurrea egingo ote nion. Lehendik gauza gutxi egiteko, eta beste bat zorrora; ezetz esatekotan egon nitzen. Baina zelan ezetz esan horrelako zerbaiti?

Lau atal nagusitan banatu dut hitzaurre hori: Egilea eta herria (Toribioren bizitza eta lana bere herrian eta sasoian kokatuz), Toribio Etxebarriaren bizitza (Eibarren 1887an jaio eta 1968an Caracasen hil arteko gorabeherak), Toribio Etxebarriaren pentsamendua (filosofia, politika, erlijioa, natura eta euskara), eta Toribio Etxebarriaren lanak (bere bizitzan zehar argitaratutako liburuen eta beste lan batzuei gainbegirada). Liburuaren amaieran bere lan guztien zerrenda bibliografikoa dago, hasteko bere liburuak, itzulpenak eta artikuluak, eta ondoren, Etxebarriari buruz idatzitako lan eta artikuluen zerrenda.

Hitzaurrea laster testu formatuan sartzen ahaleginduko naiz. Oraingoz PDF formatuan jaso beharko duzu, interesatzen bazaizu.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz

Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017