Kuriosidadia jaukat, hain gai sentsiblia zelan tratatzen daben idazliak. Bera be inseguro jabilk ("liburua bera" kurtsiban berbetan jartzian errekurtso horrek erakusten jok) baiña momentuz tonuakin asmatzen dabela eresten jetsat. Bigarrengo tramak sartzen jittuk, bistan da (aittittan zoroaldixa, senar emaztien harremana...), eze, bestela historixa nagusixak ez jaukak buelta askorik. Momentuz ondo. Hori bai, gaztelera jorixa izan nahi daben hori, pedante xamarra gelditzen dok.
Txisperuen kantua
Halako jantzixekin irudikatu bihar doguz gure protagonistak. Irudixa: Costumes of All Nations (1882)
Aurreko baten, beste gauza baten billa nenbixala, eibartarrondako intereseko bertso batzukin topo egin neban. De la Fuente anaienak diraz, "Durangoko platero" famosuak, 1800 ingurukuak beraz, eta sasoi hartan armagintzan erabiltzen zirazen operaziño eta prozedimentuak zehaztasun haundixakin deskribatzen dittuez.
Oker ez banago, hónek bertsuok Jose Antonio Uriartek bildu zittuan estraiñekotz. Uriarte fraille frantziskotarra zan, Bonaparte printzipian korrespondientia, eta 1850-60 hamarkadan herri kantuak biltzen jardun zeban handik eta hamendik; horrekin eskuizkribu "totxo" bat osatu zeban, Arantzazuko komentuan gordetzen dana, eta editau barik egon dana urte askuan. Ni manejatzen nabillen liburua, eskuizkribu horren transkripziñua da. Hauxe da erreferentzixia:
- URIARTE, José Antonio. 1987, Poesía bascongada. Dialecto vizcaíno. Jon Kortazar, Miren Billelabeitiak prestatutako edizioa. Bizkaiko Foru Aldundia.
"Chisperos" izeneko bertsuok 124-125 orrialdetan datoz, "Durango cidarguiñen cantac" azpiatalian, eta artikulu honen barrenian dakazuez.
Nik ez nittuan ezagutzen, eta Eibartarrak zerrendara bota nittuan, ea bateren batek honen barririk ete zekan. Ez itxuria, eta jaso neban erantzun bakarrian, Oier Araolazak Durangoko platerueri buruzko informaziño gehigarrixa emon zeskuan. Lehendik plateruak estimatzen banittuan be, Oierrena irakorritta, Juan Kruz de la Fuente agure-dantzari-potoluan FAN INKONDIZIONALA bihurtu naizela aldarrikatzen dot (gaiñera, seguraski bertsuon egillia bera izan zan).
Hamen Oier Araolazan mezua:
Durangoko zilargile edo plateruen ekarpenak ugariak eta interesgarriak dira (bertsolariak, musikariak, kantugileak, dantzariak... Durangoko Kafe Antzokiari Plateruena izena jarri zetzenerako batzuk izango zuten horren kontzientzia), eta haien inguruko zenbait kontu ezagunak izan arren, neuk ez nuen txisperoen bertso-sorta hori ezagutzen eta eskerrik asko! Fabrikazio prozesuko parteen zerrendatzeak orain aste pare bat, ...eta kitto!-k argitaratu zuen Zamakola lantegiko bideoa gogorazi dit: https://etakitto.eus/albisteak/zamakola-lantegi-etxea-altxor-bat-otaola-etorbidean
Plateruak dantzari apartak zirenez hortik gurutzatu zitzaizkidan niri bidean, eta dantza eta generoa aztertzen jardun nintzenean aurkitu nuen beste kontu interesgarri bat Zamakola idazle arratiar madrildartuak 1818an idatzi zuena: Antonio eta Juan Cruz anaia nagusiak zirela platero famatuenak, baina aita zilargiletik hasita bazirela familian artista gehiago, tartean arreba bat, dantzari trebea hura ere. Beste behin, fama eta sona gizonezkoek bereganatu eta emakumea itzalean geratu zen, eta eskerrak Marisa Barrena euskal kulturaren aktibista, dantzazale, feminista eta wikilari nekaezinari ezagutu genuen arreba horren izena: Maria Escolastica.
1828an, Fernando VII. eta Maria Amalia Sajoniakoa Durangon izan zirenean, Plateruek (kroniketan Antonio eta Juan Cruz aipatzen dituzte, baina Zamakolak zioen Antoniok arrebarekin, Maria Escolasticarekin beraz, dantzatzen zuela maiz) eskainitako dantza ekinaldi baten pasartea jasotzen dute Beitiak eta Etxezarretak idatzitako Durangoko historiari buruzko lanean (1868):
"Sacaron el baile largo ó aurrescu dos hermanos ancianos sexagenarios (cuasi septuagenarios) conocidos por los plateros de Durango D. Antonio y D. Juan Cruz de la Fuente, el primero flaco y estenuado, y el segundo gordo y obeso; bailaron ambos con mucha mas agilidad de la que podia prometerse de aquella edad; y tanto chocó a SS. MM. ver bailar con tanta ligereza a dos ancianos tan diferentes entre si, que S. M. la Reina, a quien nadie habia visto ni aun sonreirse desde su salida de la corte, al ver bailar el fandango con tanta agilidad al anciano obeso D. Juan Cruz, como lo hubiera podido hacer un joven de veinte años; la salió la risa en términos que no podia contenerla, y se dijo que en todo su viaje no se le habia visto sonreirse hasta entonces."
Plateruen inguruan hainbat bitxikeria daude eta niri atentzioa gehien eman zidana izan zen gabonetako (eta beste testuinguru batzuetako ere) ia-ereserki bihurtutako "Hator, hator..." kantaren egiletza ere Durangoko zilargile hauei egozten zaiela. Hemen manejatzen dudan Plateruen inguruko bibliografiatxo bat (dantzarekin lotutakoa batez ere):
Aldekoa-Otalora, Antton Mari. «Durangoko Plateruak». Karmel euskal aldizkaria 291 (2015(e)ko martxoaaren ): 3–23. https://www.karmelaldizkaria.eus/publico/upload/articulos/karmel-2015-3-Durangoko_Plateruak_.pdf
Ansorena Miner, Jose Ignazio. «Hator, mutil, etxera». dantzan.eus (blog), 2023(e)ko abenduaaren 28(e)an. https://dantzan.eus/kidea/ansorena/hator-mutil-etxera.
Barrena, Marisa. «Dantzari ahaztua: Maria Francisca Escolastica (Durango 1749)». dantzan.eus (blog), 2018(e)ko urriaaren 29(e)an. https://dantzan.eus/kidea/Mbarrena/dantzari-ahaztua.
Beitia, Fausto Antonio de, eta Ramón de Echezarreta. Noticias históricas de la Noble y Leal Villa de Tavira de Durango. Bilbao: Imp. y Lib. del Euskalduna, 1868.
Trueba, Antonio de. «Los plateros de Durango, con un recuerdo del rey Fernando VII y la reina Amalia.» Euskal-Erria : revista bascongada. 11 (1884(e)ko smearen ): 181–82.
Uriarte, Francisco de. «Los plateros de Durango: aurreskularis célebres». Txistulari, zenb. 17 (1930(e)ko ): 5.
Zamacola, Juan Antonio de. Historia de las naciones bascas de una y otra parte del Pirineo septentrional y costas del mar Cantabrico, desde sus primeros pobladores hasta nuestros dias, con la descripcion, caracter, fueros, usos, costumbres y leyes de cada uno de los estados bascos que hoy existen. Libk. III. 3 libk. Auch: Imprenta de la Viuda de Duprat, 1818.
Eta hamen "Txisperuen kantua", 1987ko transkripziñotik kopixauta (puntuaziño signuak eta ortografia errespetatzen saiatu naiz, akats eta guzti, "sic" ipiñi doten lekuetan).
CHISPEROS
1
Amabi verso oneetan
Esan biar dogu
Erreguen armerubac
Nortzubec ditugun
Oneec ezpalitzatez
Beti biarrian
Cer egingo guenduque
Guerria danian?
2
Gobernadore Jaunen
Disposicinuan
Dagoz materijala
Fabrica guztijan
Baita onche biar eguinac
Bere escubidian
Erreguen almacenera
Eruan artian
3
Lelengo chisperubac
Ifinico ditut nic
Alan merecietan dabeela
Ondo pentsaduric
Fuelle osterarantzian
Sinistu eizube
Ezpadauco an chispa
Ez da ecerbere.
4
Guztiz gossetic oneec
Labia issioturic
Forjetan asten dira
Guelditu bagaric
Eurac forjetan dabe
Eurac limadore
Eurac asi, ta acabau
Tornillo ta muelle.
5
Astelen martitzenetan
Ondo umilderic
Erregue echera duaz
Piezac arturic
Esaminadu daizan
Ondo guztiz ondo
Ta badago faltaric
Contu beste beingo.
6
Forjadore, cañonistac
Lelengo caldia
Ausse da tin, tan, ton, tun
Batzeco chapia.
Guero acaburantza
Dagoz guztiz listo
Canoijaz eguiteco
Pa, ti, to, pa, ti, to.
7
Canoiac forjau, eta
Dago barrenatzen
Barrenadoria nequez
Sartu, ta ateratzen
Limatu, esamiñara
Ta andic pruebara
Ostera bigarrenagaz
Esaminatzera.
8
Ta esamiñadoriac
Cañoija arturic
Joten dau lurren contra
Badauco otz onic
Eta topetan badau
Inundic trampia
Zapalduba izango da
Escuco armia.
9
Esamiñau ezquero
Darue bertatic
Compañiaco echera
Almacenerubari
Guero bialtzen deutsa
Cañoe ta chispac
Carguerubac armatera
Ederqui fusilac.
10
Culatac, abrazaderac
Guardapaja, escudo
Sei pieza ateratzen
Fundidora dago
Aparejerubentzat
Limau daijen ondo
Baitabere baquetia
Cajerubentzaco.
11
Alan fusilla armauric
Dua esamiñetan
Baricu edo zapatuz
Arturic lepuan
Esaminau ezquetio (sic)
Daruez bertatic
Compañiaco echera
Contetuz beteric (sic)
12
Andic erregue echera
Betico moduban
Directore jaunaren
Disposicinuan.
Baijonetac, fusillac
Encajonaturic
Laster bialduric
Fabrica lecutic.
13
Aste erdijan duaz
Dirubaren billa
Jan biarco badabe
Nai dabeen guztija
Pagadoren echera
Ichuturic leguez
Guero sedaz jantziteco
Besteric ez leguez.
14
Entzun beide munduan
Gente cristau onac
Cer falta eguiten daben
Fabrican guizonac
Oneec ezpagueuncazque
Diñodan moduan
Ez litzate guretzaco
Gauza onic munduan.
PD: hara nun ikusi doten, nere peskisetan, aro garaikidean grabautako lehelengo kantua hauxe izan zala, eta Amaia Urangak egin zebala, 1992 urtian, "Lilura Urdinak" euskerazko diskuan
Eraginkorra
Ondo egindako nobelia begittandu jatak. Idazkeriak pertsonalidade haundixa jaukak, ez dok bestseller-txantxilloi-fabrikan ekoitzitako produktua. Liburuan egitturia -kaotiko xamarra, hari solte eta cul-de-sac ugarikin- oso eraginkorra dok, azken fiñian despiste jolas bat. Amaieran, gaizkillien autoazalpenak biharrezkuak dittuk -bestela, zelan bildu hedatutako sare guztiak?- eta egixa esan, tono jenerala etxuek asko hausten. Ondo! Gustora irakorriko najeukez Harry Hole honen kontakizun gehixago.
Paperjale.eus-era botatako beste arrantza pare bat:
- Bilbe interesgarrixaz gain, badago berezko protagonismua daukan pertsonaje bat: alkoholismua. Antiheroian izaerako ezaugarrixa, maittasun/gorroto harremana ondo erakusten dok, epai moralik, deitoratzerik edo melodramarik barik. Gustatzen jatak hori. Bistan jagok, idazliak hurretik ezagutzen dabela infraño hori...
- Idazlian estilotik gustatzen jatan beste ezaugarri bat: gauzen deskribapen fisikuak (liburu sarrerako tantanan ibilbidia oso ona dok: baiñuontzittik baldosan zihar, egurreko arrakalatik sartuta, eraikiñan egitturan zihar). "Sorterriko koblak" edo haikuen estiluan, ez nok gogoratzen zelan esaten jakon figura literarixo horri, kontakizuna eta paisajia kontrajartziana.
Gotiko pantumaquista
(literala: polizia erretirauakingo otorduan 🤣). Asko gustau jatak. Ez nauk harritzen gazte literaturako klasiko izatia, interesa bikain mantentzen jok-eta, irakorlian neuronak ondo erabillitta (gaztiak tontotzat hartu barik) eta amaiera trepidantiakin. Nobelan zihar, baiña, Bartzelona modernista ustelenetik zihar bidaiatzen dogu, bildur gotiko fiña jorratuta, modu oso elegantian. Txalo bero bat, eta gaur egunian papelezko libururik irakortzen daben gazterik badago, emoixozue liburuhau.
Kolibri bat
Irakorketa atsegiña. Gaixa baloratzia gatxa egitten jatak: geopolitikia urriñetik ikusten juat eta, nahiz eta garrantzi haundixa dala jakin, ez nok ikusten epaitzeko ahalmenakin. Salvadorren tesisa ez dok barrixa: liburu honetan, XX mende amaieratik hona Europak mundu islamikuan eragin dittuazen manipulaziñuak aurkezten jittuk, azken fiñian euren aberastasunez jabetzeko, eta Hezkuntza Sisteman honi buruz txertatu beharko litzaken ikuspegi kritikua aldarrikatuta. Gustau jatak, konspiranoietan jauzi barik, denpora guztian mantentzen daben tono neutrua, eta amaierako aldarri konstruktibua: "Si con toda esta información negativa, optamos por sentir o expresar ira, odio o deseos de venganza, tengamos en cuenta que seríamos parte del problema, y no de la solución. Hay que ejercer el perdón sincero, de corazón, lo que no es impedimento para exponer las injusticias y actuar, siempre pacíficamente, cada cual en lo que sienta". Bierzoko kolibrixa Lekitton, bere moko txikixian sua emetatzeko ur pixkat daroiala.
Letonia altzairu meltdown
Gerra Hotzeko azpigeneruan, azpiazpigenerua ESSBren desintegraziño inguruan gertatutakuak izan lajeikek, nobela honetan legez. Gaixa interesgarrixa izanda be, erritmua eta harixa eruanda dagon modua etxata asko gustau. Realistia, hori bai; realistiegi igual. Azken desenlazia izan ezik: halako korapillotzarra hain modu sinplian askatzia, etxata ordura arteko tonuakin oso koherentia begittandu.
Paperjale.eus-en botatako arrantza gehixago (atzetik aurrera):
- Begiratu behar izan juat: paúl ("padura" esanahixan) dle.rae.es/pa%C3%BAl
-
Begiratu bihar izan juat: We'll meet again https://youtu.be/HsM_VmN6ytk?si=9gLw4wIekGQRSruT
-
Peskisen nahasmena ondo erakusten jok (onduegi), interesa trebeki mantenduta. Altzairuzko Teloian bestekaldeko giro misteriotso-lilluragarri-kutriangaittik, zati haundi baten.
-
Begiratu behar izan juat: Ate Suediarra www.turismoriga.com/puerta-sueca-de-riga.html
-
63 orrialdia. Idazlian helburua irakorlia poliziak bezain galduta, desmotibauta eta agobiauta apropos ipintzia badok, ederto lortzen jabilk. Ostera, liburu osua halakua izan bihar bok... tostoi demasa!
-
Baltiko bueltan barriro, oinguan 1991ko garai interesante horretan.
-
Begiratu behar izan juat: We' ll meet again youtu.be/HsM_VmN6ytk?is=dzaysJuu1kNPNKRP
Moral bikotxa, ageri-agerixan
...europarrok, ostera, Ameriketan 534 urte daroiaguz (1492-2026) eta, guztiz bertakotuta, pentsau be ez dogu egitten iñork handik botako gaittuenik.
Idea ona baiña...
......txarto gauzatuta. Biharbada bilbia konplejua dalako, eta pertsonajiak ugarixak, etxok ezertan sakontzen eta Islandiako paisajien gorazarria, autolaguntza-sasifilosofia pasartiak, eta mass-medixueri egindako kritikia ez da nahikua ganorazko idazlan bat ontzeko.
Paperjale.eus-en botatako iruzkin gehixago (atzetik aurrera):
- Biharbada pertsonaje asko dirazelako, baiña euren eraikuntzia oso ahula dok, superfiziala, karikatureskua. Reality xouen zaliak horretara ohittuta egongo dittuk, baiña ni ez.
- "Lo que nadie imagina, ni siquiera la organización, es lo que va a ocurrir a continuación"... Noaki zenbat bidar irakorri doten clickbait bera...
- Planteamendua oso indartsua dok, eta kontakizunak hiperzatitzia idea ona (sare sozialen arorako egokixa). Halan be, "gran hermano espaziala" hasi danian, neure interesa exponentzialki jausi dok. Miseria pertsonalez gaindi, ea interes unibertsalaguagoko zeozer agertzen dan, bestela txarto gabizak...
- Premisia oso sujerentia dok, benetan: TB espektakulua noraiñok allegau leikian ("Rollerball" kirol arluan legez), eta Marterako joaliak.
Enkarthriller
Elementu oso erakargarrixekin osatutako nobelia: herri txiki bateko soziologia, joan-etorkiñak, heroina... ondo landutako bilbia jaukak, pertsona karismatiko baten inguruan -Ousmany Arechabala, Kubako militar erretiraua-. Egitturia perfektua dok, perfektuegixa igual -bestsellerrak ekoizteko AAren baten laguntzia?-, tentsiñuari eusteko oso efektibua edozelan be, nahiz eta amaieran pixkat solte geratu, sagako hurrengo nobelaren batera nabarmenegi bideratuz.
Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Gustatzen etxatan gauza bakarra, tesis "asustaviejas" xamar bat eustia dok, basarri isolatuetan bizitziakingo bildurra piztuta. Tipua zer dok, euskal National Rifle Associationekua edo? 😈
- Bestalde, arraza kontuak oso ondo ekarritta jagozak, ez bakarrik arrazismua, ez bakarrik multikulturalidadia, Bilbo inguruko kuadro nahikua erreala, enpatikua, iñundik iñora katastrofistia, eginda.
- Erritmua oso ondo eruanda jagok: zinematografikoki, ustez zerikusirik ez daken txatalak aurkezten dittuk, gerora alkartuta ulertzen dirazenak...
- Sorpresia. Ondo eraikittako kontakizuna, karga sozial haundixakin, bilbe interesgarrixian
Lagunissimoak
Monologo humoristiko luze honek -horixe dok-eta, nobelia bailo gehixago- emakumien arteko adiskidetasunan aurkixa eta ifrentzua esploratzen jok, argi illun guztiekin, protagonista antisozial baten ikuspegittik. Barria etaratzen jok behiñ baiño gehixagotan, ados, baiña horixe dok topau detsaten balixo bakarra.
Paperjale.eus-en botatako beste iruzkiñen bat:
- TB gidoien arinttasuna (zentzu guztietan) monologista gehixenen ezaugarri dittuk: horregaittik etxataaz gustatzen. Nobela bat? Stand-up gehixenetan legez, okurrentziak katiatzeko atxakixa hutsa. Biajera nindoialako prisaka sinopsis efektibo batek engantxau ninduan (lagun arteko mixerien katalogua), eta tira; momentuz ez nok damutu. Irakorri lajeikek.
Ze nezesidade?
Ezin esan liburua txarto idatzitta dagonik: idazliari ofiziuan trebetasuna igartzen jako. Halan be, nekez ulertu lajeikek gaixan aukeraketia, zer eta senar emaztien arteko gorabehera intimo bat (amaiera zatar xamarrakin) eta agure baten trauma pertsonal bat kontatzeko. Ulergarrixa bai (Ortuellan gertatutakuan kontakizunak etxok emoten-eta, kronika periodistiko baterako baiño gehixago) baiña sobrakua bebai. Artifizio hau, zer lortzeko?
Paperjale.eus-en botatako beste pare bat iruzkin (atzetik aurrera):
-
-
Nik 8 urte najittuan bakarrik, baiña ondo gogoratzen juat, ez bakarrik Aranburuk diñuan argazkixori, baitta bertan erreta eta hilda agertzen zan umian arpegixa, izena eta abizen bixak be. Neuri hainbeste inpresionau baninduan, etara kontuak Ortuellako biztanlieri. Kazetaritza karroñerua, doillora, eta jentianganako errespeturik bakuan paradigmia.

