Saiakeragile arrazionalaren amets monstruosoak
Hamar ipoin, hamar txatal guztiz ezbardiñak tonuan, luzeran, kontakizun teknikan, mezuan, jolasetan. Izan be, gauza guztien gaiñetik, jolasa dok-eta Gabilondon liburu hau. Bere saiakera politiko tremenduetatik atseden hartzeko-edo, forma honetan idazlia beste publiko mota batera allegatzen dok. Erreferentzia ugari, baiña metaliteratura, metasaiakera, metabertsoa eta metakorporazio metan galdu barik be irakorketa dibertigarrixa, eta pentsau eragittia ekartzen dabena. Aparte, ohore haundixa dok ipoiñon "beta" bertsiñuak irakorri, iruzkiñak egin, eta hórretatik asko idazliak testuan sartu dittuala ikustia!
Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):
- 10 neodonostia vudu. Blade Runner, Tron, Terminator eta Matrix Euskal Herrira egokitzian jolas gustagarrixa. Liburuko onena, duda barik.
- 9 teleberri anti-sumisioa. EH geografikua euskal-musulman tropikala eta EH etnikua Skan lurraldian gotortuta? Ipoin jostarixa, baiña ez najagok sigur muiña ulertu detsaten...
- 8 heart of basque darkness. Esango najeukek pintxo thrillerra dala oiñ arteko ipoiñik anbiziotsuena, maisu literarixuetan inspirautakua, eta (ni neu allegatzen ez naizen) plano abstraktuetan sartzen dana. Eskerrak sexu gogorreko eszenak plano kaletarrera ondo ekartzen gaittuan!
- Bueno, hamargarren aldiz berba hau agertu eta gero, begiratu bihar izan juat: LABORRIA zer arraixo da? 😁 hiztegiak.elhuyar.eus/eu/laborri
- 7 euzkadi über alles. Irakorri barik nekan hau be. Laburtxua. Illuna. Liburuan tono sarkastikotik urriñago, etorkizun guztiak argitsuak izan leikiazela ukatzeko. Eta estimatzekua, Gabilondok gaurko gaztien euskañola islatzeko ahalegiña! (kontuan hartuta Kasakriston bizi dala...)
- 6 Elkano. Justizia poetikua, Enrique de Malaca esklabuan inguruko kontuekin. Eta bide batez, munduko 1. bueltian gaiñeko gauzak ikasi
- 5 orbis tertiusean bizi dirazen beduino atzeratu zoriontsuena. Irakorle taldien gorakadatik abixauta, espillu-joko amaitteziñezkuan ugaltzen dan realidade pixkat galgarrixa. Baiña gustau jatak.
- 99 orrialdean paperjale.eus-en aipua. 😁
- 4 die endlösung. 😂 Ultratunbako festa geopolitikua. Bienke! Gabilondon entsegu serixuenak ulertzera allegatzen ez garanondako aproposa. Eta nahikua katxondua.
- Begiratu bihar izan juat: Anselm Kiefer (EH posnuklearra irudikatzeko) eu.wikipedia.org/wiki/Anselm_Kiefer
- Bertsiño primitibua irakorri nebanetik, ipoiñok hobetu dittuk Gabilondo. Filologuen masakriana bai behintzat! 👏
- Euskal filologuen heriotza masibuakin hasten dan ipoiña landuagua jagok, eta trasfondo haundixa jaukak (kontatzen ez dana). Espia / zerbitzu sekretuen kontuak ulertezintasun erakargarrixa emoten jetsak gaiñera.
- Idazle mutua eta independentzia afasikuana: euskeria arma modura erabillitta, premiña laspiurtiarra zabalduta. Bide batez, euskal idazleguan refrito frankenstein barregarrixa. Hasi jakoz letagiñak luzatzen Gabilondori.
- Azken Thule. Independentzia geologiko-tektonikua. 😁 Liburuan tono orokorra kontuan hartuta, xaloa eta maitekorra.

