Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Ruper ezin zait aipatu niri

Mikel Iturria 2005/03/15 00:05

Astelehen goizean ikusi dut Sarasua Ruperri buruz galdezka. Gaua iritsi arte itxoin dut erantzuteko. Honen ondoren doa.

Inoiz ikus-entzun dudan kontzerturik zirraragarriena Ruper Ordorikak 1992ko ekainaren 26-27an Donostiako Victoria Eugenian emandakoa izan zen. Irungo jaien bezperatan geunden. Lagun batekin etorri nintzen, kasualitatez, teatrora. Hain atera nintzen harrapatuta, ezen Irungo jai girora joan beharrean, Hendaiako hondartzara joan baikinen.

Orduan hasi nintzen ruperzaletzen. Bilduma bat 1992ko diskoak aurreko kantarik esanguratsuenak biltzen ditu. Hasiera-hasierako diskoak ez zaizkit hainbeste gustatzen, baina hemen bildutako kanten bertsio asko bai. Ez da posible, 1990 urtekoa, potentea da. Juan Carlos Pérezen produkzioa, oker ez banago. Zendu berria den Santi Ugarte ere hortik zehar zebilen. (Portzierto, zein isilik pasa den Ugarteren heriotza).

1992ko Ruper Ordorika & Mugalaris mini-CDa ere gustuko dut. AEBetara joan aurretik grabaturikoa. New York-en pasa zituen ondoren hilabete batzuk. Hasiberria zen Daniel Calparsorok egin zion bideo-klipa.

Hiru horiek dira niretzat diskorik majoenak. Gerokoak, ondo daude, baina ez dute horien magia. Agian Gaur 2000an grabaturiko zuzeneko diskoak, bai.

Urte horretan ikusi nuen lehen aldiz Ruper zuzenean Euskal Herritik kanpora. Madrilgo Café Centralen izan zen, 2000ko azaroan. Hiruzpalau egun lehenago eta-k lineako autobus batean zihoazen 4 pertsona akabatu zituen Madrilen. Giroa ez zen beste mundukoa, beraz. Hala ere, kontzertu ederra ikus-entzun genuen taberna hartan.

Bitxikeria: Madrilen-eta jotzen duenean Peter Punk kanta abesten du, gazteleraz, gitarrarekin. Letra oinarrituta dago Leopoldo María Paneroren poema batean. Zoragarria. Geroztik ez diot entzun.

Ea halako batean ere EHn animatzen den poema horrekin.

Sarriren liburuak ez zaizkit hain erakargarriak egiten. Martin Larralde zoragarria da, hori bai.

Ruper Ordorika

Futbola-edo Anoetan

Mikel Iturria 2005/03/14 21:33

Arratsaldeko 16:00etan atera nintzen etxetik. Benta Berritik Anoetarako bidea oinez egiteko asmoa nuen, eguraldi ona aprobetxatuz. Zein bide hautatu erabakitzen nuen bitartean, errepidearen beste aldean, Iñaki ikusi nuen, emaztea eta haur jaioberriarekin. Iñaki errealzalea da, bazkidea ere bai. Atzoko partidara ez joatea erabaki zuen.

Eta asmatu egin zuen. A zer nolako sufrikarioa! Atzoko sasi-partida ikusi ondoren, futbolera hurbiltzen garenok tentel integralak garela uste dutenek arrazoi dutela pentsatzen hasita nago. Ez zirudien Izarren Ligako partida, nipadios!

Okerrena izan zen estadiora sartzerakoan, eguraldi polita zela-eta, partida polita ikusiko genuela pentsatu nuela. Hau da: udaberria behingoz iritsia zela futbol zelaira.

Lehenengo gola jokaldi polit baten ondoren sartu zuen Errealak. Putinzalea den Karpinek gola eman zion Kovacevici.

Hortik aurrera, ez batak, ez besteak, ez zuten ezer egin. Gainera, zaletu izena merezi ez duten batzuk txistuka hasi ziren Rekartek egindako jokaldi batengatik. Horixe falta zitzaigun!

Buka dadila lehenbailehen sufrikario hau. Iñakik eta Mathiasen kopilotuak bai asmatu.

Blog laranja, blog kristal

Mikel Iturria 2005/03/13 13:34

Gazte izatea zer zen ahazten ari garenok/zaretenok gogoratuko duzue Bic frantziar etxearen iragarki hura. Bi boligrafo saltzen zituen anuntzioak: bata punta finekoa, bic naranja, bestea punta lodiagoduna, bic cristal. Anuntzioa etorri zitzaidan gogora atzo Ondarroan Berria erosi eta blogei buruzko artikulua topatu nuenean.

Bic boligrafoak (eta txiskeroak) genituen etxean, eskolan, fabrikan, tabernan, toki guztietan. Diotenez, 80-90 hamarkadetan frantses produktuei eginiko boikotak etxe horren nagusitasuna pikutara bidali zuen.

Garai batean Bic zena, orain blog da. Toki guztietan agertzen hasi den hitza. Badirudi horri erantzun nahi diola Zer demontre da bloga? artikuluak. Berria egunkariaren Tartea gehigarriak ez du interneten tarterik. Luistxori esker dago sarean artikulua. Beno, Luistxo eta Idoia Etxeberria kazetariari esker, honek bidali ziolako eibarnautari bere lana.

Laster harritzekoa izango da Berriaren gisako komunikabide batek blog-ik ez izatea edo RSS feed irakurgailurik ez izatea. Espainiako komunikabideak hasi zaizkigu blog-ak eskaintzen, Diario Vasco barne. Harritzen nau Berriak olatu hau lehenagotik ez hartzea. Derrigorrez hartu beharko du laster.

Gogoan dut 1996ko Atlantako Joku Olinpikoetan Euskaldunon Egunkariak nola bidali zituen bi kazetari gure informazio gosea asetzera. Orduan e-mail-a erabili zutela uste dut. Beren kroniketan harro kontatzen ziguten Imanol Murua Uriak eta orain gogoratzen ez dudan lankideak Diario Vascorentzat lanean ari zirenek nola flipatzen zuten komunikabide txikiko kazetariek zein erraz eta azkar bidaltzen zituzten beren lanak, zer azpiegitura gutxi behar zuten. Hau da, ttikiak aurrea hartu zion Gipuzkoako erraldoiari.

Orain alderantziz gertatzen ari da. Hala ere, honetaz dakitenek diote Vocento taldea oker dabilela blogen kontu honekin. Badago tarterik beraz buelta emateko. Laster RSS-a (hau ez da Realaren akronimoa) eta blogak izango ditugu Berrian. Derrigorrez.

Artikuluaz ari garelarik, Luistxori galdetzen diote zer demontre den bloga? eta bera saiatzen da erantzuten. Bi orrialde blogei eskainiak. Mattinen marrazki polita. Iban Arantzabal, Jabi Zabala eta Julen Gabiria blogarien erretratuak. Patxi Trapero famosoaren oinak izan daitezkeenak ere ageri dira. Eta Edu Mendibil, Mathiasen kopilotua dena, bere blog estreinatu berriari buruz berbetan. Joxe Aranzabal eta Patxi Gaztelumendi ere bai, nola ez ba. Hori bai, neska bakarra ageri da: Iratxe.

Toki guztietan blog, blog, blog ari gara. Jendea urduri jartzen hasia da. Ez dute ulertzen. Teknologiei beldur diegu. Berrikuntzei beldur diegu.

Bloga, bloga, marinela esan beharko diegu tradizioa modernizatzeko?

Ertza Artegunea: Berandu eta Ixuriak Ernest Lluch-Amarako kultur etxean

Mikel Iturria 2005/03/12 11:23

Martxoaren 10etik ikusgai dago Ernest Lluch-Amarako kultur etxearen erakusketa aretoan Berandu-Destiempo instalazioa. Martxoaren 17an, berriz, Ixuriak izeneko emanaldia eskainiko du Gaizka Sarasolak.

"Berandu-destiempo"ren abiapuntua Ricardo Vicente idazlearen testu bat da. Testu hori oinarri hartuta, 11 argazkilariei argazki bana eskatu zien Ertza Arteguneak. Beste 11 musikariek jaso zuten argazki horietako bana eta musikaren bidez interpretatu zuten. Argazkiak eta musika piezak "Berandu-destiempo" izeneko liburu-CDan jaso ziren. Esperimentazioa, bertako zein kanpoko artistak, argazkigintza eta musikaren uztarketak dira nagusi.

Hauek dira parte hartu duten argazkilariak: Jordi Bernadó, Anja Naumann, Jorge Llorella, Asier Larraza, Asier Gogortza, Xabier Ubeda, Mat Austin, Ima Paralux, Maria Irazoki, Iñaki Telletxea, Eñaut Agirre; musikariak: Fernan Irazoki, Mikel Irazoki, Soundcheck, Iñigo Telletxea, Beñardo Goietxe, Xabier Erkizia, Joseba Irazoki, Ibai Gogortza, Gaizka Sarasola, Maikel eta Xabi Iturria; testuak: Ricardo Vicente.

Liburu-CD-an jasotakoak erakusgai egon ziren Euskal Herriko zenbait herritan (Bera, Lesaka, Azkoitia eta Gasteiz). Esan bezala pasa den ostegunean inauguratu zen Donostian, hiru musikarik eginiko inprobisazio saioarekin: Maikel, Soundcheck eta Ibai Gogortza. Martxoaren 23a arte ikusgai.

Erakusketa ikusteko egun polita izan daiteke martxoaren 17a. Egun horretan, arratsaldeko 19:30etan, Gaizka Sarasola musikari lesakarrak "Ixuriak" emanaldia eskainiko du.

Emanaldia Xabier Erkizia eta Gaizka Sarasolak elkarlanean sorturiko izen bereko diskoaren ildotik joango da; kasu honetan, Gaizkak Iñigo Telletxea musikariaren laguntza izango du mendi eta txoko berexietako soinuekin jolas egiteko. Kanpoko soinu eta giro desberdinak ekarriko dituzte, hauen gainean musika sortzen joango direlarik, tradizioa eta esperimentazioa uztartuz doinu eta erritmoak giro desberdinekin harremanetan jarriz.

Bien bitartean, Mairu Antzerki Tailerrak, doinu eta giroek eragindako sentsazio, ideia eta oroitzapenetatik sortutako hitzak ikuslegoari helaraziko dizkio.

Saioa Erakusleihoa programaren barruan dator, arte adierazpen ezberdinak lotzen dituzten sortzaileek formatu txikiko ikuskizunak jendaurrean ezagutzera emateko 2004 urtean sortutako egitasmoa. Ekitaldia doakoa izango da.

Blogak, Sagardoa eta Txakolina (BST)

Mikel Iturria 2005/03/09 21:57

Eibar.org elkartearen azken afarian eta Joxe Aranzabalen liburuaren Donostiako aurkezpenean, B&B egin behar genuela aipatu genuen.

Ba, blogari jaun-andereak, Elgetako Espaloiak hartu du lekukoa eta antolatu du BST apirilaren 17rako

Gauzak normal joanez gero, hantxe egongo naiz.

Gora BeSTa!!!

Mujer y trabajadora

Mikel Iturria 2005/03/08 18:55

Belén tiene 35 años y vive en Madrid. La conocí hace casi cinco años a través de internet. Todas las semanas publica sus impresiones en la web de Javier Ortiz en una sección llamada En el Portal de Belén.

Esta semana está enfadada, más enfadada que de costumbre. Y tiene suficientes motivos para estarlo. Hace algunas semanas, la empresa para la que trabaja, hizo una convocatoria interna para la cobertura de un puesto de trabajo. Sólo se presentó ella. Superó los tres exámenes que le pusieron, pero la entrevista....

La entrevista. Será mejor que leáis lo que ella misma ha escrito. La historia de una mujer que si fuera, como yo, de Irun, jamás saldría en el alarde tradicional (el que sólo permite a las mujeres desfilar de cantineras).

Mujer y maltratada

Emakumea eta langilea

Mikel Iturria 2005/03/08 18:38

Belenek 35 urte ditu eta Madrilen bizi da. Duela ia bost urte ezagutu nuen Internet bidez. Astero argitaratzen ditu bere iritziak Javier Ortiz-en webgunean duen En el Portal de Belén atalean.

Aste honetan haserre dago, normalean baino haserreago. Eta badu nahikoa arrazoirik haserre egoteko. Duela aste batzuk berak lan egiten duen enpresak lanpostu bat betetzeko barne deialdia egin zuen. Bera bakarrik aukeztu zen. Jarri zizkioten hiru frogak gainditu zituen, baina elkarrizketa...

Elkarrizketa. Hobe beraren hitzak irakurtzea. Ni bezala Irungoa izango balitz, betiko alardean atera ezingo lukeen emakume baten historia.

Mujer y maltratada

Biarritz errugbi taldea Anoetan

Mikel Iturria 2005/03/06 14:54

Ostegun arratsaldean saiatu nintzen Biarritz-Munster Anoeta Estadioan apirilaren 3an jokatzekoa den errubgi partidarako sarrerak erosten. Takilak arratsaldeko 17:00etan ziren irekitzekoak. 15 minutu lehenago 200 bat lagun egongo ziren zai. Eta nik ezin izan nuen orduan zai egon. Galdera: sarrerak nire zai egongo dira?

Ostegunean bukatu ziren salgai jarritako ticket guztiak. Izan ere jende askok errugbi partida hau ikusteko asmoa baitu. Eta guztiontzat ez da sarrerarik egongo. Biarritz Olympique taldearen webgunean irakurri dut momentuz bertan behera geratu dela salmenta.

Donostian futbolak ikusleak galtzen dituen bitartean, pistadun estadioan aurten egongo diren bi ebentoetarako sarrerak di-da batean saldu dira. Futbola hain bihurtu zaigu errutinazko zeren orain "Biarritz-Munster partida edo U2ren kontzertura noa" esan beharra dagoela norbaitek kasu egiteko.

Portzierto, oraindik ez dute propaganda askorik egin, baina Franz Ferdinand eskoziarrak, 2004ko disko onentsuenen zerrendan behin eta berriro ageri direnak taldearen izen bera duen diskoarekin, izango dira telonero abuztuaren 9an.

Irlandarrak, eskoziarrak eta euskaldunak. Edo britanikoak, frantsesak eta espainolak? Batek daki!

Rafa Berrioren Deriva

Mikel Iturria 2005/03/05 11:25

Deriva taldea sortu zuen mende honen hasieran, 80-90 hamarkadetan Donostiako rock taldeetan aritutako Rafa Berriok (UHFn hasi zen, Amor a Traición gidatu zuen gero). Asteazkenetik ostiralera Donostiako Muro tabernan egon da entsaio irekiak egiten.

Gogoan dut noizbait Amor a Traición ikusi nuela. Esango nuke Antzoki Zaharrean izan zela. Seguruenik 90. hamarkadan antzoki horretan egiten ziren "Los jueves del Principal" ekimenaren barruan. Baina, edo berak ez zuen egun onik edo ni beste sintonia batean nebilen, eta egun hartakoak ez zuen nire gogoa asebete.

Oraingoan, berriz, "Harresilanda" diskoa plazaratu zuela enteratu nintzenean, interesa jarri nion notiziari. Aste honetan, Alde Zaharreko pareta batean itsatsitako kartel batean irakurri nuen hiru emanaldi egingo zituela Sagues-eko Muro tabernan. Atzo joan nintzen, hirugarrenera. 10 euro kontzertua eta diskoa. 5 euro emanaldia soilik.

Ez zen jende asko bildu. Chemical Brothers taldea Belodromoan ari zen. Batzuk haruntza joango ziren. Eta seguru beste mila arrazoi egongo zirela etxean geratzeko edo ez-dakit-zer-egiteko-edo-ez-egiteko. Neguan gaudela dioen eguraldia, adibidez. Hala ere, Donostiako musiko eta musikazale batzuk bildu ginen Kursaalari eta hiriko erdiguneari begira dagoen tabernan.

Soinu eta toki arazoak albo batera utzita, emanaldia oso ona izan zen. Bigarren ahotsa eta gitarra Virginia Pinarenak dira. Osagarri perfektua Rafaren ahotsa eta gitarrarentzat. Baxua eta bateria ere bere tokian daude beti: Alberto Bosch eta Jon Intxausti zirela uste dut.

Diskoa ari naiz entzuten hau idazten dudan bitartean. Zoragarria. Songwritera, tenpo lasaiak, kanta biluztuak, amodioa, desamodioa, malenkonia, "algo delicado y difícil" ... entzuteko diskoa da. Berak dio "amablea" dela, testuari arreta jartzen ez badiozu.

Izango dira inguruan ikusteko aukera gehiago. Adi ibili.

Hona hemen sareko zenbait lotura:

Rafa Berrioren webgunea

Gaztelupeko Hotsak disketxea da autoekoizpen honen banatzailea

Mikel Lizarraldek Berrian martxoaren 3an eginiko elkarrizketa

Enrique Mingok Diario Vascon aurkezpen egunekoak kontatzen ditu

Garan aurkezpen eguneko argazkia

Begoña Del Tesok Donostiako auzoetatik  barrena eraman zuen Berrio

Jose Antonio Sistiaga eta tentel integralak

Mikel Iturria 2005/03/01 18:33

Behin egin nuen hemen Gabiriak noizean behin egiten duena, periodikuan argitaratutako elkarrizketaren bateko zatiak komentatzea alegia, eta gaur okurritu zait atal berria gehituko diodala blogari. Besteen harrikadak atala sortuko dut besteek esanak propio komentatzeko. Abangoardiako artista batekin hasiko naiz: Jose Antonio Sistiagarekin. Nire aitaren adina du donostiar honek, 1932 urtean jaiotakoa baita.

Igandean Iban Del Campok eginiko elkarrizketa argitaratu zuen Berriak. Azken galdera-erantzunak jarriko ditut hemen:

Iban: Lanean jarraitzen duzu. Artista bezala gustura zaudela esan daiteke?

Sistiaga: Nik ni izaten jarraituko dut inguruko zirkunstantzien gainetik, eta ez zirkunstantzien arabera. Etengabe borrokatu behar da. Artistoi oztopoak jartzen dizkigutenentzat erantzun zorrotzak asmatu behar ditugu. Gero eta tentel gehiago dago lanean. Behin, Donostian dudan tailerrean lanean nengoelarik, aurreko plazan futbolean jolasten ari ziren mutilak sekulako zarata ateratzen ari ziren nire atearen kontra baloiarekin joz. Halako batean, atea ireki eta baloikada jo zuena mutil horien aita zela jakin nuen. Mesedez geratzeko eskatu nion, lanean nengoela, eta bere erantzunak txundituta utzi ninduen. "Unibertsitatean egin ditut ikasketak eta ekonomista naiz. Nahi dudana egiten dut. Eta gainera, nork eman dizu margotzeko baimena?". Maila horretako tentel integralak leku askotan sartuta daude, bai erakunde pribatuetan eta bai publikoetan ere.

Zenbat tonto bizi den munduan, dedio. Espezierik zabalduena izango da.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter