Futbola-edo Anoetan
Arratsaldeko 16:00etan atera nintzen etxetik. Benta Berritik Anoetarako bidea oinez egiteko asmoa nuen, eguraldi ona aprobetxatuz. Zein bide hautatu erabakitzen nuen bitartean, errepidearen beste aldean, Iñaki ikusi nuen, emaztea eta haur jaioberriarekin. Iñaki errealzalea da, bazkidea ere bai. Atzoko partidara ez joatea erabaki zuen.
Eta asmatu egin zuen. A zer nolako sufrikarioa! Atzoko sasi-partida ikusi ondoren, futbolera hurbiltzen garenok tentel integralak garela uste dutenek arrazoi dutela pentsatzen hasita nago. Ez zirudien Izarren Ligako partida, nipadios!
Okerrena izan zen estadiora sartzerakoan, eguraldi polita zela-eta, partida polita ikusiko genuela pentsatu nuela. Hau da: udaberria behingoz iritsia zela futbol zelaira.
Lehenengo gola jokaldi polit baten ondoren sartu zuen Errealak. Putinzalea den Karpinek gola eman zion Kovacevici.
Hortik aurrera, ez batak, ez besteak, ez zuten ezer egin. Gainera, zaletu izena merezi ez duten batzuk txistuka hasi ziren Rekartek egindako jokaldi batengatik. Horixe falta zitzaigun!
Buka dadila lehenbailehen sufrikario hau. Iñakik eta Mathiasen kopilotuak bai asmatu.
Turkia aldera oporretan jungo naz laster, eta uste dot Errealzalea izateak ate asko zabalduko deustala. Ea lortuko dodan Nihat Kabetxi-ren kamisetaren bat. Eutsi Nihat! Aurrera zuri-urdinak!!