Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / 20 urte

20 urte

Mikel Iturria 2024/07/14 08:30
2004ko uztailaren 14an abiatu zen blog hau eibar.org komunitate barruan. Lehen apuntea Mariano Ferrer kazetariari eskaini nion eta Mariano 2019ko uztailaren 14an hil zen, duela bost urte.

Gaur ospatuko dute frantses askok Errepublikaren eguna. Nik, aldiz, blog honek 20 urte bete dituela ospatuko dut.

Askotan kontatu dut erretiroa hartu berria zela Mariano Ferrer eta hari eskaini niola lehen apuntea.

20 años, este apunte en castellano

Kasualitatea izan zen egun berean hil zela Mariano 2019an (uztailaren 14an). Bost urte joan dira, pandemia bat tarteko.

Maite G.-k egindako datsegit batek gogorarazi dit Sabino Ormazabalek laguna agurtzeko idatzi eta irakurritako hitzak.

Zaharrok ondo baino hobeto gogoratuko duzue sintonia hau.

Ekitaldi hura izan zen Cristina Enea parkean egindako lehen despedida zibila. Atzo jakin nuen Fagori agurra eman ziotela bertan pasa den asteazkenean.

Despedidak direla eta ez direla jarraitu nuen Javier Ortizen omenez idatzitakoak begiratzen. 200dik gora bildu eta argitaratu genituen 2009an zehar Recuerdos izeneko blogean.

Bi ekarriko ditut gaur hona.

1.- Jabier Muguruzak Me ha dicho un amigo tartean Radio Euskadin irakurritakoa. Bertan Ortiz hil aurretik otsailean Madrilen egindako afari batean izandako elkarrizketa kontatu zuen Muguruzak.

2.- Iñaki Urdanibiaren Adieu mon pote! da bigarrena.

Sabinok esan bezala, hobe gogoratzea hauekin guztiekin bizitutako uneak.

Gugan beude!

Iñaki Murua
Iñaki Murua dio:
2024/08/01 09:06
Zorionak, Mikel!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter