Biarritz errugbi taldea Anoetan
Ostegun arratsaldean saiatu nintzen Biarritz-Munster Anoeta Estadioan apirilaren 3an jokatzekoa den errubgi partidarako sarrerak erosten. Takilak arratsaldeko 17:00etan ziren irekitzekoak. 15 minutu lehenago 200 bat lagun egongo ziren zai. Eta nik ezin izan nuen orduan zai egon. Galdera: sarrerak nire zai egongo dira?
Ostegunean bukatu ziren salgai jarritako ticket guztiak. Izan ere jende askok errugbi partida hau ikusteko asmoa baitu. Eta guztiontzat ez da sarrerarik egongo. Biarritz Olympique taldearen webgunean irakurri dut momentuz bertan behera geratu dela salmenta.
Donostian futbolak ikusleak galtzen dituen bitartean, pistadun estadioan aurten egongo diren bi ebentoetarako sarrerak di-da batean saldu dira. Futbola hain bihurtu zaigu errutinazko zeren orain "Biarritz-Munster partida edo U2ren kontzertura noa" esan beharra dagoela norbaitek kasu egiteko.
Portzierto, oraindik ez dute propaganda askorik egin, baina Franz Ferdinand eskoziarrak, 2004ko disko onentsuenen zerrendan behin eta berriro ageri direnak taldearen izen bera duen diskoarekin, izango dira telonero abuztuaren 9an.
Irlandarrak, eskoziarrak eta euskaldunak. Edo britanikoak, frantsesak eta espainolak? Batek daki!