Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Rafa Berrioren Deriva

Rafa Berrioren Deriva

Mikel Iturria 2005/03/05 11:25

Deriva taldea sortu zuen mende honen hasieran, 80-90 hamarkadetan Donostiako rock taldeetan aritutako Rafa Berriok (UHFn hasi zen, Amor a Traición gidatu zuen gero). Asteazkenetik ostiralera Donostiako Muro tabernan egon da entsaio irekiak egiten.

Gogoan dut noizbait Amor a Traición ikusi nuela. Esango nuke Antzoki Zaharrean izan zela. Seguruenik 90. hamarkadan antzoki horretan egiten ziren "Los jueves del Principal" ekimenaren barruan. Baina, edo berak ez zuen egun onik edo ni beste sintonia batean nebilen, eta egun hartakoak ez zuen nire gogoa asebete.

Oraingoan, berriz, "Harresilanda" diskoa plazaratu zuela enteratu nintzenean, interesa jarri nion notiziari. Aste honetan, Alde Zaharreko pareta batean itsatsitako kartel batean irakurri nuen hiru emanaldi egingo zituela Sagues-eko Muro tabernan. Atzo joan nintzen, hirugarrenera. 10 euro kontzertua eta diskoa. 5 euro emanaldia soilik.

Ez zen jende asko bildu. Chemical Brothers taldea Belodromoan ari zen. Batzuk haruntza joango ziren. Eta seguru beste mila arrazoi egongo zirela etxean geratzeko edo ez-dakit-zer-egiteko-edo-ez-egiteko. Neguan gaudela dioen eguraldia, adibidez. Hala ere, Donostiako musiko eta musikazale batzuk bildu ginen Kursaalari eta hiriko erdiguneari begira dagoen tabernan.

Soinu eta toki arazoak albo batera utzita, emanaldia oso ona izan zen. Bigarren ahotsa eta gitarra Virginia Pinarenak dira. Osagarri perfektua Rafaren ahotsa eta gitarrarentzat. Baxua eta bateria ere bere tokian daude beti: Alberto Bosch eta Jon Intxausti zirela uste dut.

Diskoa ari naiz entzuten hau idazten dudan bitartean. Zoragarria. Songwritera, tenpo lasaiak, kanta biluztuak, amodioa, desamodioa, malenkonia, "algo delicado y difícil" ... entzuteko diskoa da. Berak dio "amablea" dela, testuari arreta jartzen ez badiozu.

Izango dira inguruan ikusteko aukera gehiago. Adi ibili.

Hona hemen sareko zenbait lotura:

Rafa Berrioren webgunea

Gaztelupeko Hotsak disketxea da autoekoizpen honen banatzailea

Mikel Lizarraldek Berrian martxoaren 3an eginiko elkarrizketa

Enrique Mingok Diario Vascon aurkezpen egunekoak kontatzen ditu

Garan aurkezpen eguneko argazkia

Begoña Del Tesok Donostiako auzoetatik  barrena eraman zuen Berrio

edu
edu dio:
2005/03/10 18:27

Ostras! Batzutan zaila egiten zait ametsa eta errealitatea bereiztea, baina oker ez banago Amor a traicion taldea ikusi nuen duela urte batzuk El Muron bertan. Rafa Berrio behintzat ikusi genuen han; ez dakit kontzertua ematen ala, besterik barik, garagardo batzuk hartzen. Joder! Beharbada garagardo gehiegi edan genituen gau hartan...

Iñaki Berrioren anaia da Rafa, ala? Ostegunero irakurtzen diot DVn eta hainbat zutabe benetan bikainak izan dira. Barre onak bota ditut berarekin.

Oso ona Begoña del Teso eta Rafaren arteko elkarrizketa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter