Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Koro Erdoziari agur

Mikel Iturria 2004/08/07 22:50

Pasa den astelehenean Koro Erdozia hil zen. Javier Ortizek abuztuaren 3ko apuntea dedikatu zion Gipuzkoako SOS Arrazakeria mugimenduan azken urteetan eta trantsizio garaitik Euskal Herriko ezkerreko mugimenduetan ezaguna zen emakume honi. Euskadi Irratian eta beste zenbait komunikabideetan aritzeagatik, ezagunagoa zen haren bikotekidea, Agustin Unzurrunzaga.

Asteazken arratsaldean, 20:30etan, Koro oroitzeko eta agurtzeko ekitaldia antolatu zuten familiak eta lagunek Haizearen Orrazian. Esandako orduan jende asko ikusten zen Branka jatetxe berriaren aldamenean dagoen esplanadan. Ez dakit zehatz-mehatz zenbat jende zegoen, baina 400-500 lagun bildu ginela esango nuke.

Hasiera batean arazo teknikoak egon ziren soinu ekipoarekin. Arazoak konpontzen zituzten bitartean, bi musikari afrikarrek eta Juan Mari Beltranek musika jo zuten tarte hori ahalik eta errazenen pasatzeko.

21:00ak aldera ekipo berria ekarri zuten eta ekitaldia hasi egin zen. Hiru bertso bota zituen ezagutzen ez nuen gizon batek. Ondoren, Olatz, Kororen ilobak, hartu zuen hitza. Familiaren izenean hitz hunkigarriak bota zituen. Gero, Pello izeneko lagun eta alderdikideak hartu zuen hitza. Kororen alde militantea izan zuen aipagai: ETA berri, Komunistak, EMK, Zutik, baita SOS Arrazakerian egindako lana. Azken talde honetako kide batzuk ere egin zuten berba, laburrago izan bazen ere.

22:00ak aldera hildakoaren alabak errautsen potea hartu zuen eta Haizearen Orrazian Chillidak paratutako monumentuen inguruan haizatu zituen errautsak. Jende askok loreak ere bota zituen ondoren.

Zoritxarrez, amaitu da emakume kaskagor honek Gobernuaren Subdelegazio, Enbaxada eta Kontsuletxeetan inmigranteen alde egindako lan izugarria.

Rush Blac-Ka

Mikel Iturria 2004/07/17 10:40

Atzo arratsaldean break, hip-hop eta rap festa izan genuen Anoeta estadioaren inguruetan. Goizean izugarrizko beroa egingo zuela bazirudien ere, arratsaldeko 4:00ak aldera eguraldia goitik behera aldatu zuen. Hala ere, eskerrak euririk ez zuela egin.

B-boy eta B-girl batzuk hurbildu ziren. Break-dancer batzuk ere bai. Hala ere RUSH BLAC-KA taldeak harritu ninduen gehien.

Egia da euskal rap talderik badugula, Selektah Kolektiboa, baina Irunen bizi den Jesus Mitogo ginearrak kristoren maila duela erakutsi zuen. Mingaina astintzen abila da mutila eta gustatuko litzaidake ikustea areto itxi batean, 200-300 lagunen aurrean. Hau diot zeren eta Anoetako kontzertua kalean izan zen.

Maketa bat argitaratu dute (Luces y sombras, 2003)eta laister bigarrena egitekotan omen dabiltzan.

Hurrengo asteetan Beasainen joko omen dute. Ikusteko aukera izanez gero, ez alperrik galdu.

Astiazaran

Mikel Iturria 2004/07/15 23:05

Gaur arratsean etxerako bidean RNEko kirol saioa nekarren autoan. Ez galdetu zergatik, baina hori jartzea okurritu zait.

Espainiako Futbol Liga Profesionalaren egoitzatik hitz egin du irratiko kazetari batek. Dirudienez, ez omen dago akordiorik 1. eta 2. mailako futbol taldeen artean erakunde horretako presidente berria hautatzeko.

Bitartean, presidenteordea delako, funtzio hori Jose Luis Astiazaran jaunak, Realaren presidenteak, betetzen du. Astiazaranen adierazpen batzuk bota dituzte. Zer komunikatzaile txarra den tipo hau! Bi esaldi hauek, gutxi gorabehera, bota ditu: "Se ha demostrado que la gente del fútbol está unida" (futbol taldeetako presidenteak izango da, izatekotan).

"Vamos a dar pasos en el ámbito de la coherencia" (edo antzeko zerbait,baina "en el ámbito de la coherencia" esan du).

Zer ostia esan nahi du azken esaldi horrek?

Telebistak-edo Donostiako autobusetan

Mikel Iturria 2004/07/14 22:27

Mikel Larreategiri irakurri diot gaur duela zenbait aste idatzitako mezua Donostiako hiri autobusetan jarri dituzten telebista berriei buruzkoa. Hasiera batean, Manifesta 5 arte jaialdiarekin lotu zituen Mikelek.

Hala ere, ez da horrela. Bussitel izeneko enpresak jarri due martxan aipatu zerbitzua Donostian. Enpresa honek badu eskarmentua beste zenbait tokitan. 10-12 minutuko blokeak errepikatzen dituzte behin eta berriro.

Bussitel-eko presidenteak zer asmo dituzten kontatzen du elkarrizketa honetan.

Azken boladan, ez naiz gehiegi ibiltzen Donostiako hiri autobusetan, baina ez zait batere ondo iruditu traste puta hauek jasan behar izatea. Telebista dela esaten badute ere, irudiak botatzen dituzte, argazkiak. Hau da, notizia bat ilustratzeko bizpairu irudi botatzen dituzte.

Aste honetan zutabegile lanetan Irutxulo aldizkarian hasi den Eneko Barberena arrasatearrak ere gorroto omen ditu. Nik ere bai. Gero eta toki gutxiago ditugu gure buruarekin pake santuan egoteko.

Mariano Ferrer-en agurra

Mikel Iturria 2004/07/14 22:10

Arconada erretiratu zeneko sentsazio berdintsuarekin gelditzen gara.

Bejondeizula, Mariano!!!

Hona hemen zenbait lotura agurraren orduan

Sustatun

Argian elkarrizketa

Harkaitz Canoren aipamena Berrian

Anjel Lertxundiren aipamena Berrian

Garan elkarrizketa

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter