Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Juan Carlos Pérez berriro zuzenean ikusteko aukera

Juan Carlos Pérez berriro zuzenean ikusteko aukera

Mikel Iturria 2005/01/21 18:33

Julen Gabiriari aurrea hartuz, gaurko Berrian topatu dudan elkarrizketa aipatu nahi dut hemen. Juan Carlos Pérezi egin dio elkarrizketa Mikel Lizarraldek eta bertan zuzeneko emanaldi batzuk egingo dituztela udaberrian dio musikariak. Gainera, kontzertu horiek grabatuko dituzte, diskoa ateratzeko asmoz:

"Zoriaren eta kasualitateen eraginez", ordea, udaberrian emanaldi gutxi batzuk emateko erabakia hartu du musikariak. "Ez nuen interpretaziora itzultzeko gogorik, musika konposizioak betetzen nauelako gaur egun, baina orain dela gutxi 2001ean eginiko emanaldi baten grabazioa entzun eta iruditu zitzaidan ondo funtzionatzen zuela". Saio haietan Gonzalo Tejadaren kontrabaxua eta Fernan Irazokiren bateria izan zituen bidaide Perezek, eta pianoaren laguntzaz, sonoritate beltzetara, jazzera batik bat, eraman zituen bere bakarkako diskoetako kantuak. "Soinu hark bazuen nortasun bat, eta uste dut esfortzu bat egin eta formazio horri haize atal bat gehituta kontzertu batzuk egiteak merezi duela". Dagoeneko jarri dio proiektuari izenburua (Hiriko istorioak), eta udaberrian aurkeztu nahiko luke emanaldi gutxi batzuetan: "Nire lana jarraitzen duen publiko txiki hori pozik uzteko ez ezik, zuzenean disko bat grabatzeko ere baliatuko ditut kontzertuak". Emanaldietan, Atlantic river, Hau berua eta Ikaro diskoetako kantuak jo nahi ditu «klub bandako jantzi berriekin.

Ea ba egia den eta berriro eszenatoki gainean ikusten dugun Pérez. Ez dut inoiz Itoiz taldea zuzenean ikusteko aukera izan. Juan Carlos Pérez bera bai. Uste dut Atlantic River diskoa aurkezteko kontzerturen batean izan zela.

etiketak: Kultur harrikadak
iturri
iturri dio:
2005/01/22 13:44

Kaixo Julen eta Eneko:

  1. - Julenek azpimarratzen duen esaldi hori ere azpimarragarria da bai.

Hau ere azpimarra daiteke:

"16 urterekin, asko ematen zidan, 70eko hamarkadaren erdialdean dena berria zelako eta askatasunez lan egiteko aukera genuelako. Baina denborarekin rockak galdu egin du espiritu hori; camp musika bihurtu da".

Ez nago erabat ados esaldi honekin: egia da rock munduan dabiltzan musikari asko hilda daudela (hemen ere bai), baina badaude ere eremu horietan dabiltzanak eta inbestigatzeko erabiltzen dutenak.

Oraindik ezin dut gauza askorik esan, baina astelehenean Ernest Lluch-Amarako kultur etxeko Erakusleihoa programa aurkezteko dugu. Kontatuko dizuet astelehenean.

  1. - Indar Trabes: Mutriku eta Ondarroa inguruko taldea, ezta? Irakurri ditut gauzak, bai, baina hauek ere ez nituen zuzenean ikusi. Garai horretan eskolan ari nintzelako ni.
eneko
eneko dio:
2005/01/22 02:28

Aupa Iturri, zaharrok inbidia emanez...

Deban, Mutriku eta inguruko jaietan sarritan entzundako Itoiz taldearen aurreko Indar Trabes gogoratzea merezi du.

Jarraitzeleentzat, kontziertu bukaerarako abestia: Indar Trabes, Indar Trabes, .... merezi du- Inpresionantea!!

Gero, Itoizeren abesti zoragarriak etorri ziren... baina bese historia da..........

Julen
Julen dio:
2005/01/21 21:27

Ba bai, Iturri, aurreahartu didazu: gaur goizean ezin izan dut egunkarien errepasoa egin, eta oraintxe nengoen elkarrizketa horretako zati bat sartzekotan, baina gaurko "Berbak" atala zure blogean egingo dut:

Hala dio Juan Carlos Perezek, Itoizen garaiak gogoratuz: "Artelan bat egiten ari ginen sentsazioa genuen; obra plastiko bat. Musikaren bidez poesia egin nahi genuen"

Eta nik, nire aldetik, banuen anekdota tonto bat, erakusteko zelan bizi izan genuen guk Itoizen musika. Baina beste baterako utziko dut.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter