Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Veneno

Mikel Iturria 2004/10/31 20:39

Rock de lux aldizkariak 20 urte bete dituela-eta, azaroko aleari Los 100 mejores discos españoles del siglo XX izenburua jarri dio. Pretentzioso samarra da, bai, baina RDL-koak horrelakoak dira. Euskal abeslari eta taldeen disko batzuk ere aipatzen dira.

Lehenengo hamarretan, ordea, ez dago euskaldunik:

  1. Veneno: Veneno. CBS. 1977.
  2. Camarón: La leyenda del tiempo. Philips-Polygram. 1979.
  3. Joan Manuel Serrat: Mediterráneo. Novola-Zafiro. 1971.
  4. Vainica Doble: Heliotropo. Ariola. 1973.
  5. Alaska y Dinarama: Deseo carnal. Hispavox. 1984.
  6. Morente y Lagartija Nick: Omega. El Europeo-Karonte. 1996.
  7. Pata Negra: Blues de la frontera. Nuevos Medios. 1988.
  8. Sisa: Qualsevol nit pot sortir el sol. Zeleste-Edigsa. 1975.
  9. Alaska y los Pegamoides: Grandes éxitos. Hispavox. 1982.
  10. Ketama, Toumani Diabate, Danny Thompson: Songhai. Nuevos Medios. 1988.

Disko hauetatik flamenco estiloko guztiak ditut: Veneno, Camarón, Morente, Pata Negra eta Ketama. Bitxia iruditu zait horretaz konturatzea.

Goazen Euskal Herrikoak aipatzera, euskaraz zein gazteleraz:

  1. (16) Family: Un soplo en el corazón. Elefant. 1994.
  2. (29) Derribos Arias: En la guía, en el listín. Gasa. 1983
  3. (30) Negu Gorriak: Borreroak baditu milaka aurpegi. Esan Ozenki. 1993.
  4. (31) Paco Ibáñez: En el Olympia (París). Emen. 1970.
  5. (35) Mikel Laboa: Bat hiru. Herri Gogoa. 1974.
  6. (55) Fermin Muguruza: Brigadistak Sound System. Esan Ozenki. 1999.
  7. (67) La Buena Vida: Soidemersol. Siesta-Mercury-Polygram. 1997.
  8. (75) Aventuras de Kirlian: Aventuras de Kirlian. Dro. 71989.
  9. (76) Los Bichos: In Bitter Pink. Oihuka. 1991.
  10. (77) Anari: Habiak. Esan Ozenki. 2000.
  11. (79) Le Mans: Entresemana. Elefant. 1994.
  12. (84) Lisabö: Ezarian. Esan Ozenki. 2000.
  13. (94) Eskorbuto: Anti todo. 1986. Discos Suicidas.
  14. (98) Hertzainak: Hertzainak. 1984. Soñua.

Goardia zaharra (Ibáñez eta Laboa), rock erradikala (Hertzainak eta Eskorbuto), ondorengoak, nahiz RRVn hasiera izan (Negu Gorriak eta Fermin), Donostiako pop-a (Family, La Buena Vida, Aventuras eta Le Mans), sailkaezina (Los Bichos) eta Esan Ozenkikoak (Anari eta Lisabö). Ruper eta Jabier Muguruza falta direla uste dut. Eta harritzekoa iruditu zait Fermin eta NG ez egotea hamar lehenen artean, batez ere jakinda zein ondo tratatu dituen aldizkari honek beren lanak.

Zerrenda guztiak bezala, hutsuneak nabari dira, baita soberan dauden beste batzuk ere. Tira, normala.

Gustura irakurri ditut Ricardo Pachóni (produktorea) eta Kiko Venenori bukaeran argitaraturiko elkarrizketak. Biek parte hartu zuten bai Venenoren diskoan bai Camarón-enean ere (zerrendako bi lehenak). Gainera, biak musika industriaz nazkatuta daude. Pachón-ek 67 urte ditu, jubilatuta dago, beraz. Kikok, berriz, pikutara bidali zuen azken multinazionala bere webgunean ikus daitekeen bezala eta bere kabuz ari da azken urte hauetan.

Hona hemen zenbait iritzi:

Pachón-ek kontatzen du nola bukatu zen bere ibilbidea.

"En ése (Por Camarón diskoa, 2002koa: talde ezberdinek eginiko omenaldia) me llama el presidente de Universal, que ya no está, y me dice que tengo que meter a Las Chamorro. Cómo un presidente de una compañía llama a un productor para decirle esto... Pero la anécdota más grande no es ésa. Hago el tema Como el agua con Estopa. Se meten unos coros acojonantes de Chonchi Heredia y otras dos gitanas de Madrid, que no veas cómo cantan y afinan. Se marchan Estopa a América. Mezclo el álbum, se lo entrego a Polygram, se fabrican 30.000 discos y a partir de ahí; llegan Estopa de América y no les gustan los coros porque estaban tan afinados que se daban bofetadas con la voz de ellos. Y coge la empresa sin decirme a mí nada y les dan los multipistas y Estopa vuelven a mezclar el tema. Sin que el productor sepa nada. Y quitan los coros de Chonchi y las gitanas, lo mejor que había, que no están a partir de los treinta mil ejemplares. Imagínate la cara de ellas cuando hayan visto que ya no están; se habrán cagado en los muertos del productor creyendo que he sido yo. Pero fíjate la poca vergüenza de la discográfica, que ni enmendó los créditos. Ese tipo de cosas son de un mal gusto..."

Kiko eta diskoetxeetako ejekutiboak.

"Para mí son como empresarios de churrerías. Ni aman la música ni la entienden (...) Sus colegas ingleses, quienes, por ejemplo y generalizando, sí; suelen entender de música porque la han mamado en los pubs, han visto nacer a los grupos... Y también porque en Inglaterra tienen un sentimiento colectivo de la música, de reunirse los sábados en los pubs y cantar canciones juntos... Nosotros hemos perdido todo eso. Lo conservamos sólo en Andalucía y con otro estilo, que es un estilo mucho más individualista".

Kiko, Pujol, Mendoza eta mestizaia.

Kazetariak galdetzen dio ea Andaluzian ohitura ere ez ote dagoen galzorian: "También se está perdiendo (...) El otro día leí una columna de Eduardo Mendoza en El País que hablaba de esto, de que si Jordi Pujol estaba quejándose del mestizaje; y mira que a mí Pujol me parece una persona bastante respetable, porque siendo de derechas es más de izquierdas que muchos de izquierdas que hay en Andalucía. Y entonces Mendoza escribía que cómo se podía quejar Pujol de que van a destrozar su raza o se va a mestizar el catalán cuando él como gobernante lo que ha hecho ha sido: con las masías, convertirlas en turismo de ése; con el campo, abandonarlo o para chalets y urbanizaciones; con la playa, destrozarla. Estás destrozando todo lo que es el país catalán y me estás acusando a mí, tú que estas promoviendo el cemento, la especulación, los transgénicos, el abandono de la naturaleza, la contaminación a ultranza... Coño, si es que no sabemos ya ni andar en tranvía; fíjate tú el adelanto que tenemos que los tranvías van vacíos y los coches no saben dónde aparcar. El otro día venía de Málaga para Sevilla a ensayar un músico mío. Venía en el tren solo en el vagón, y como estaba aburrido sacó los instrumentos de percusión y se pasó todo el viaje tocando. ¿Pero cómo nos podemos permitir ese despilfarro? Pues eso le decía Mendoza a Pujol, que cómo nos puede decir que se va a perder la esencia catalana si él ha destruido el país. Mira mi primo de Lleida, que hacía unas butifarras magníficas, que ya las hacía mi abuela, y le han puesto al lado la cadena de embutidos y lo han destrozado. Y ahora mi primo tiene que trabajar en Campofrío y no puede hacer las butifarras que hacía mi abuela".

Ozenago esan daiteke, baina argiago....

Telebista

Mikel Iturria 2004/10/26 17:16

Astelehen gauean Teledonosti jarri dut Tito Irazustak aurkezten duen futbolari buruzko saioa jarraitzeko. Estudioan Bixio Gorriz, Xanti Idigoras, Salva Iriarte eta Tolosa izeneko entrenatzaile bat.

Astiazaran presidentea ez dut atsegin. Tito Irazusta ere ez. Titok gogor egiten du azken boladan Astiazaran eta klubeko oraingo administrazio kontseiluaren kontra. Ez dakit zenbait ikuslek jarraituko duten programa. Agian usteko du bera dela number one Gipuzkoako kirol kazetaritzan. Gizon honek lortzen badu Astiazaran eta enparauak erditik kentzea, ez du inork agoantatuko.

Gaur arratsaldean, berriz, bazkaldu ondoren Pásalo saioa ikusten eman dut 10 minutu. Ez dut gehiago agoantatzen.

Aitortzen dut, txoko honetan, ez dudala Tito gehiago ikusiko. Aitortzen dut, txoko honetan, Pásalo-k pasatzeko gogoa ematen duela, ikusteaz paso egiteko gogoa.

Martin

Mikel Iturria 2004/10/05 22:05

Atzo enteratu nintzen Martin Ugalde hil zela. Gaur irakurri diot Sustrai Colinari Berrian apenas ezagutzen zuela gizona, zenbait anekdota eta Andoainen dagoen Kultur Parkeari izena ematen ziolaz aparte.

Nik ere apenas dakit Ugaldez. Gaur goizean irratia piztu eta notiziya entzun dudanean, Antza eta besteen atxiloketarekin batera, Ruperren Martin Larralde kantua etorri zait burura.

Ruperren Dabilen Harria diskoaren laguntzaz egin dut autoan lanerako bidea.

Euskal aberiaren kapitulu berri bat.

Martin Larralde

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme auto bat bidean bildots artean pasatzen. Etxe elizetan otoitzak betiko otoitzak neguko kearen antzera lehun igotzen. Martin Larralde ez da sekula itzuli baina itzuli balitz arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)... Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da, larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidean bayonne 17 panopetik. Jendea familia erretratuetan bezala, larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara. Inork ere ez du dena ohitura, dena errua, dena barkamena) oroimenaren korapiloa deslotzen. Inork ere ez du koblakaririk behar... Martin Larralde honelako egun batez hil zen galeretan begiak zabalik etzanda, agian, zerua itsaso zikin bat dela esanez.

Ilunabar bat futbolean

Mikel Iturria 2004/10/03 16:56

Larunbat gaueko 22:00etan Realak Atlético Madrid hartu zuen Anoetan. Goiz iritsi nintzen estadioaren ingurura. Bokatak hartzea tokatzen zitzaidan, besteak beste. Ordu erdi nuen aurretik lagunekin egindako zita bete arte eta estadioari buelta bat emanez pasa nuen denbora. Gauza bitxi batzuk ikusi nituen:

Euskaltel enpresak propaganda egin behar zuela irakurri nuen goizeko prentsan. Propaganda banatzeko, bi talde bildu zituzten. Bakoitza laranjaz jantzitako zazpi-zortzi lagunek osatzen zuten, bonboa eta guzti. Alde batetik bestera peñen modura mozorrotuta. El móvil de Chanquete es de Euskaltel eta antzeko kantak abestu zituzten. No comment.

Datorren partida Zaragozan du Realak. Hori aprobetxatuz bidaia antolatu du Peña Mujikak. Eta horren berri emateko karteltxoak jarri dituzte hainbat tokitan Nos vamos a follar a la Virgen del Pilar lemapean. Gizonezko euskaldun txapeldunak atzetik hartzen du Pilarreko Ama Birjina den emakumea. No comment two.

Belodromoan Whitesnake taldearen kontzertua. Garai bateko kartela.

Tabernetara joaten bazara trago bat hartzera, lagun batzuk ariko dira zure atzetik Realaren pegatinak itsatsi nahian. Inolako identifikaziorik gabe, harritzen nau jendeak nola botatzen duen dirua. Itsulapikoa beste batzuen kontura bete beharko dute.

Erraustegiak direla eta ez direla, mahai bat zeukan Txingudiko koordinadorak kamisetak saltzeko, sinadurak batzeko eta informazioa emateko. Mujikakoek Ama Birjinarekin egin nahi zutena egingo dutela agintariek gurekin bururatu zitzaidan.

Fauna osoa biltzen gara futbolaren inguruan.

Parking-a

Mikel Iturria 2004/09/28 08:29

Astelehen arratsaldea. 19:30etan genuen hitzordua. Harkaitz Canok euskarazko literatur solasaldiak gidatuko ditu denboraldi honetan Donostiako Konstituzio plazako Liburutegiko sotoan.

Lanetik korrika eta presaka atera. Autoa hartu. 19:20an sartu naiz Bulebarreko parking-ean. Aparkatu eta tiketaren bila hasi naiz. Toki guztietan begiratu eta ez da agertzen. 19:30ak dira eta joan beharra daukat. Parking-eko harrera bulegoan ez dago inor. Egun osoko egonaldia 17 euro eta piko dela ohartu naiz. Tiketa agertzen ez bada, hori pagatu behar ko dudala uste dut. Solasaldia garesti aterako zait gaur.

Zaila zen jakitea zenbat jende hurbilduko zen, baina 45 bat lagun bildu gara. Horrelakoetan ere gertatzen da batzuk uste dutela idazlea bertan egongo dela. Eta gaurko liburua eta idazlea ez dira nolanahikoak: Soinujolearen semea,Atxagarena.

Jendeak ez du elkar ezagutzen eta oraindik tertulia giroa falta da. Hala ere, dena ondo joan da eta antolatzaileak pozik daude.

Bukatu ondoren, eta Alde Zaharrean egonda, trago bat hartu beharra dago. Gero, parking-era abiatu naiz. Etsita, 17 euro eta piko pagatu behar nituela uste nuenean, sorpresa!!!: esplikatu diet bertako langileei arazoa eta adierazi didate nahikoa zela zein ordutan sartu naizen esatearekin. NA eta autoaren matrikula hartu dituzte. 3 euro eta piko inoiz baino gusturago pagatu ditut autoa parking-ean uzteagatik.

Águila negra imperial

Mikel Iturria 2004/09/22 12:12

Aitortzen dut: gauean oheratzen naizenean askotan entzuten ditut irrati kate espainolen kirol irratsaioak. Batzutan ere entzuten ditut Radio Euskadi edo Euskadi Irratia, baina gutxitan.

Irrati kate espainolen artean gaueko tramo horretan gehien entzuten dudana SER da. Udan De la Morena jefeak oporrak hartu ditu eta aurkezle lanetan Joseba Larrañaga pasaitarra egon da. Ez du gaizki egiten mutil honek. Lehengoan ikusi dut Localiak igande gauetan futbolari eskainitako tarte (luzea) berak aurkezten duela ere.

Abuztuaren bukaeran edo irailaren hasieran Brunetekoa hasi da berriro mikrofonoaren aurrean. Vuelta Españako txirrindulari lasterketa jarraitzen ari dira. Etapa bukatzen den tokian, edo inguruan, gauean zuzenean egiten dute irratsaioa jendez betetako aretoetan.

Atzo Cáceres-en zeudela uste dut eta, estrainekoz, entzun nuen De la Morena oporretatik bueltan. Azken orduan munduko oliba jasotzailerik azkarrena elkarrizketatu zuen telefonoz. Gizonak Águila negra imperial ezizena zuela esan zuen. Hamabi ordutan, oker ez banago, 1797 kilo eta 400 gramo jaso zituela aipatu zuen. De la Morena abila da horrelako jendearekin eta grazioso puntua ere badauka. Hori bai, gehienetan pasa egiten da eta beste pertsona erridukuluan uzten du. Atzo hori gertatu zen. Saioa zuzenean jarraitzen ari zirenek barrez lehertzen eta Águila serio demonio bere azañak kontatzen: ordubeteko eta hogeitalau orduko errekorrak puskatu nahi dituela, ez zirela 1797 kilo bakarrik, 400 gramoak ez zirela ahaztu behar, etab. Denak barrez lehertzen eta gure gizajoa enteratzen ez zela.

Brunete mediatikoaz ari direnean, ari garenean, hau ahaztea ere ez zaigu komeni.

Ruido

Mikel Iturria 2004/09/18 10:41

Somos especialistas a la hora de hacer ruido. Alguien me dijo recientemente que España y Brasil son los dos países más ruidosos del mundo. No sé si el dato es fiable, pero no me resulta extraño.

Los vascos vamos de la mano de los españoles en esta cuestión. Si entras en cualquier bar, es tremendo comprobar lo que les gusta a muchos bareros poner música mala y ruidosa, incluso cuando sólo hay txikiteros, incluso cuando todos los clientes estamos comiéndonos un bocata, incluso cuando no tenemos ninguna gana de bailar. Cuando escribo esto, tengo un pueblo del litoral vasco en la cabeza. No lo citaré, porque los demás también son parecidos.

Unos amigos le pusieron Esan Ozenki (Grita / Dilo fuerte) a su discográfica. Ixilik (En silencio) es el nombre de una asociación creada por vecinos de la Parte Vieja donostiarra para protestar por el ruido que se genera en esa zona.

Entre Esan Ozenki e Ixilik hay un camino que podemos transitar. Mientras tanto, tendremos que crear empresas exportadoras de ruido. Los brasileños, al menos, convierten muchas veces ese ruido en música y lo extienden por el resto del mundo.

Zarata

Mikel Iturria 2004/09/18 10:40

Gure herrian espezialistak gara zarata sortzen. Norbaitek esan zidan behin Brasil eta Espainia direla munduko herririk zaratatsuenak. Ez dakit datua fidagarria den, baina ez da harritzekoa.

Euskaldunak espainiarrekin batera goaz kontu honetan behintzat. Edozein tabernara joaten bazara izugarria da zer joera duten musika txarra eta zaratatsua jartzeko, inkluso txikiteroak bakarrik daudenean, inkluso bezero guztiak bokata jaten ari garenean, inkluso dantzazeko batere gogorik ez dugunean. Hau idazterakoan, euskal kostaldeko herri bat dut buruan. Ez dut hemen aipatuko, gainerakoak ere berdintsuak direlako.

Pentsa Esan Ozenki jarri ziotela lagun batzuk disketxe bati. Joe, ixilik egoteko ez gara jaio-eta, ozenago oraindik? Ixilik du izena Donostiako Alde Zaharrean duela zenbait hilabete sortutako auzotarren elkartea inguru horretan dagoen soinu eta zaratari aurre egiteko.

Esan Ozenki eta Ixilik egon beharraren artean, badago alderik. Bitartean, zarata kanporatzeko enpresak sortu beharko ditugu. Brasildarrek, behintzat, zarata hori musika bihurtzen dute kasu anitzetan eta munduan barrena zabaldu.

Enzo Baldoni

Mikel Iturria 2004/09/12 20:04

Abuztuaren 24tik 31ra egon naiz Sizilian (asko gustatu zait ingurua). Euskal Herrira itzulera operazioan etorri eta irailaren 1ean lanean hasi. Apenas izan dut denbora eta ez dut ezer idatzi blog honetan.

Enzo Baldoniren izena aipatzen dut izenburuan eta mundu honek daraman abiadan gehienek ez duzue jakingo ea Olinpiar Jokuetan domina irabazitako kirolari italiarra den edo zer.

Tipoa kazetaria zela eta Bagdad-era uztailaren erdialdean joan zela aipatuz, gehienok jada jakindo duzue zein zen. Han akabatu zuten, Italiako bandanadun Berlusconik inolako mugimendurik egiten ez zuen bitartean.

Tira! Arrazoia duzue munduan egunero zientoka lagun hiltzen direla gosez esaten duzuenak eta guk, mendebaldarrok, beti gure zilborrari begira gaudela.

Bai, horrela da. Baina tipo hau erditik kendu dutenez, hona hemen Italiatik abiatu zenetik martxan jarritako Bloghdad blog-a. Baldonik Irak-en bertan ateratako argazkiak eta idatzitako komentarioak daude bertan, italieraz.

Adibidez uztailaren 24an abiatu zenean idatzitako hau:

E' tornato. E' tornato il momento di partire. Da un po' di tempo la solita vocina insistente tra la panza e la coratella mi ripeteva: "Baghdad! Baghdad! Baghdad!". Ho dovuto cedere. Come sempre, quando si prepara un viaggio importante, cominciano a grandinare le coincidenze. E chissà quanto sono segni e quanto le provochiamo noi.

Portzierto, italiera ulertzea zaila egiten da, eh?

Batzuk diru gehiegi dute eta ez dakite zertan gastatu

Mikel Iturria 2004/08/14 11:33

Donostia. 2004ko abuztuak 13. 17:30ak inguru. Zumalakarregi hiribidea. Bi zaldi gurdi batetik tiraka. Gurdia calesa tipokoa da. Gidari lanetan bi gizon andaluziar traje pegatuak jantzita. Sonbreiru kordobesa buruan. Gurdiaren atzekoaldean lore sorta bat ikusteko denbora izan dut. Ezkontzera doan neska bat? Hori iruditu zait.

Atera kalkuluak: ekarri karroa, zaldiak eta gidariak Andaluziatik edo dena delakotik (hemen ez dira egongo horrelakoak) zure ezkontza marabillosoan bueltatxo bat eman dezazun.

Eskerrak bakezalea naizen, zeren eta barru-barrutik gurdia irauli eta su emateko gogoa ateratzen zaidan, redios!

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter