Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Josemi, beste gu

Josemi, beste gu

Mikel Iturria 2005/05/22 21:51

Maiatzaren 11n Josemiren mezua jaso nuen: "Bihar botako dute telebistan aurrekoan egin zidaten elkarrizketa. Pasa abisua besteei". Besteak Josemiren lankide ohiak ziren eta enkargua bete nuen. Dani Arizalak aurkezten duen Beste gu saioan bota zuten maiatzaren 12an elkarrizketa. Grabatu eta aurreko batean ikusi nuen.

Aurrekoan idatzi nuen hemen Kataluinan iaz sortu zen Altres andalusos taldeari buruz. Etxe erregionalen gune kontrolatuetatik kanpo zeuden jatorri andaluziarra duten ekintzaile batzuk sortutako taldea da. "Noizko beste andaluzak Euskal Herrian?" idatziz bukatu nuen.

Beno, ez dakit noiz sortuko den horrelako talde bat Euskal Herrian. Agian ez da inoiz sortuko, agian ez dugu behar. Hala ere, Andaluziako telebista autonomikoan botatzen duten Jesús Quinteroren antza du Beste gu saioak, otsailaren 3an ETB1n botatzen hasi ziren programa, ETB 1-ek azken boladan parrillan jarri duen programarik interesgarrienetakoa.

Josemi gurekin ibili zen lanean 2004ko abendura arte. KZguneko monitore gisa aritu zen. Oso tipo maitagarria eta baikorra (baikorregia zela zioen elkarrizketan). "Morro handia daukat" ere esan zuen, Danik alfer fama zuela esan zionean. Hau da, alferra etxeko lanak egiteko: aspaldian ez omen du ohea egin, adibidez. Badu espaloitik ibiltzeko hiru gurpildun motorra eta horrekin baduela erosketak egiterik, baina ez dituela egiten aitortu zuen.

Horrela esanda dena polita dela dirudi, baina ongi dakigu denok bizitza kabroia dela askotan. 1993an Josemi 23 urteko gazte arrunta zen, aurrera begirako planak egiten hasia zena. Halere, buruko tumorea antzeman zioten medikuek. Hilabete pasa zuen zaintza berezietako gelan gehi beste bi hilabete gela arrunt batean.

Etxera bueltatzerakoan dena zen ezberdin: ibiltzen ikasi behar izan zuen, hitz egiten ere bai. Pixkanaka egin zuen aurrera.

Nik 2003ko irailean ezagutu nuen, kultur etxera heldu nintzenean. 2004ko abenduan, esan bezala, bukatu zitzaion kontratua. Pare bat hilabetez egon da langabezian, baina duela gutxi hasi da lanean Gudat enpresan. Noizean behin badator bisita egitera.

Bide batez saioa asko gustatu zitzaidala esan behar dut. Dekoratu hori, ona da. Dani elkarrizketatzaile gisa irratian baino gehiago gustatu zitzaidan. Uste dut badakiela non dagoen muga eta ez duela gainditzen.

Josemik nahi baino gehiago kontatu zuen eta meritua Arizalarena da.

etiketak: Besteen harrikadak
edu
edu dio:
2005/05/23 20:52

Aupa Iturri,

Ikusi nuen programa horren zati bat eta gustatzen zait saioaren estetika eta kontenidoa.

Elkarrizketatuarekin konplizitatea sortzen badaki Arizalak, eta gustura jarraitzen da programa, irratian egin dituenak baino gusturago beharbada.

Eskertzen dira horrelako programak horrenbeste basetxe eta zoroetxe artean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter