Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Uztail Oparo Ostean

Mikel Iturria 2004/12/31 12:35

Urte erdia emanaldirik egin gabe egon ondoren, atzo, abenduaren 30ean, lagun arteko giroan igo ziren Donostiako Guardetxeko eszenatokira Harkaitz Cano (narratzailea), Igor Calzada (gitarrajotzailea), Luis Fernandez (txelo jotzailea) eta Oianko Txoperena (multimedia gizona).

20:30etarako bertan ginen. Jendea ere nahikoa puntual agertu zen. Eszenografia landuta zeukaten. Aulki batzuk atera zituzten nonbaitetik. Agertokiaren aurrean kandela ttikiak. Alboetan ere bai. Eszenatokiaren erdian bi tela, irudiak bertan proiektatzeko pantaila moduan. Gure aldetik begiratuta, ezker aldean eseri zen Fernandez txelista, erdian kokatu zuen bere burua Calzadak, eskuinean Canok. Txoperena ikusleen atzealdean, bulego moduan erabiltzen den goiko pisuan.

Ekitaldia hasteko Sigur Ros-en kanta zoragarria. Kanta amaitu eta zuzeneko musikoen txanda ailegatu zen. Laugarren aldia da ikuskizuna ikus-entzuten dudala. Beti aldatzen da zerbait. Asko. Testua dexente aldatu da oraingoan. Beti bezain zorrotz ari da Cano: zapaten istorioak; hirietako istorioak; estatuen istorioak; maitea ahazteko diarioko apunteak I, II, III eta IV; maitea ez ahazteko diarioko apunteak....

Batzuei gehiago gustatzen zaizkie musika tarteak. Beste batzuei testuak. Irudiak gustuko ditu honek. Emaitza osoa hark.

Ikus-entzuteko moduko emanaldia. Dudarik gabe. Ea behingoz Uztail Oparo Ostean webgunea amaitzen duten eta Euskal Herriko antzoki eta kultur etxeetan emanaldia saltzeko gai den manager bat topatzen duten.

Amen.

Oharra: Hurrengo emanaldia, 2005eko urtarrilaren 7an, Sorazulen, gaueko 22:30etan. Urte berri on!

Beste ohar bat: Google bilatzaile santuak gezurrik esaten ez badu, 2003-2004an hemen aritu dira:

2003ko azaroaren hasieran, EHUren Ignazio Barriola eraikineko aretoan.

2003ko abenduaren 27an Orion

Urtarrilaren 15ean, Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxean

Otsailaren 10ean, Donostiako KMn

Apirilaren 2an Azpeitian

Apirilaren 22an Iruran

Maiatzaren 19an Zamudion

Reala edo irreala

Mikel Iturria 2004/12/31 11:05

Aldrebes samartuta daude gauzak Realean. Eta ez dakit oso ondo zergatik. 2001ean Astiazaran jaunak buru duen administrazio kontseiluak klubaren kontrola hartu zuenetik, ibilbide gorabeheratsua bizi du talde txuri urdinak.

Atzo, arratsaldeko 19:00etan, akziodunak deituta geunden Donostiako Paco Ioldi kiroldegian egitekoa zen batzar nagusi berezira. Ez nintzen azaldu, plan hobeagoa nuelako (Guardetxean Uztail Oparo Ostean, 20:30etan). Ezagun bati pasa nion txartela nire bost akzioekin.

Ez nau komentzitzen Astiazaranen kontseiluak, baina Gallo-Gibelalde-Plaza hirukoak ere...

Hona hemen Joseba Iturriak Garan dioena edo Garan ere batzarraren kronika

Beste hauteskunde batzuk ekaina inguruan.

Esqalera poésika

Mikel Iturria 2004/12/29 17:43

Inuxente egunean 5 urte egin dituen proiektua da Esqalera Poésika. 1999ko abenduaren 28an bildu ziren lehenengo aldiz Alde Zaharreko taberna batean Álvaro Modrego gitarrajolea eta Luis Zavala poeta.

Bidean, Antxon Gutierrez baxujolea eta Pato baterijolea gehitu ziren. Orain, Lorentxo Garmendia saxojotzailea da eskaileraren bosgarren maila.

Inuxente egunean sortu zirela ospatzeko, urtero egin dute emanaldi bereziren bat Alde Zaharreko tabernaren batean. Aurten, berriz, Guardetxean egin zuten hitzordua lagunekin. Pato gaixorik zegoen eta ezin izan zituen lagundu. Ah! Neska batek koruak ere egin zituen pare bat abestietan. Haren izena ez dakit zein den. Sentitzen dut.

Duela urtebete ezagutu nuen taldea. Garai hartan, 2003ko abenduan Luisilloren egur-taila erakusketaren inaugurazio egunean, artistak gitarra-baxua-bateria gonbidatu zituen eta poesia errezitaldia egin zuten.

Geroztik jarraitu ditut beren ibilerak. Asteartekoa zuzenean ikusteko laugarren aukera izan da. Lorentxoren saxoarekin hobeto funtzionatzen du taldeak. Niretzat, bateriarik gabe hobeto, askotan poetaren ahotsa ezkutatzen baitu. Gehiago entsaiatu dutela ere nabari zaie. Luisilloren tokea ageri da poema berrietan. Hona hemen bi adibide. Lehena, udan Gorazden egun batzuk pasa ondoren idatzitakoa:

Recordar, no olvidar / Que un día / Nos humillaron / Nos violaron / Nos asesinaron / Recordar, no olvidar / Que un día / Humillamos / Violamos / Asesinamos / En el nombre de derrotosas victorias / Recordar, no olvidar / Que tras las grandes palabras / Se esconden fosas no tan comunes / Con nombres / Recuerdos / Y esperanzas degolladas / Recordar, no olvidar / Que tras esos agujeros / Había hombres apuntando con razones / Recordar, no olvidar / Que un día / La normalidad / Se convirtió / En horror / El vecino en asesino / Los tesoros en cenizas / La inocencia en desesperación / Recordar, no olvidar

Edo maitasunezko hau

De vuelta al lugar del crimen / La ausencia envolviéndolo todo / Marcas en las paredes / Del amor descolgado / Preguntas y respuestas / Esparcidas por el suelo / Siluetas de tiza / Aquí cayó el primer corazón / Se arrastró mientras tuvo fuerza / Y junto a las rutinas / Desfalleció / Ahí fulminado por el despecho / Cayó el segundo / El olor del dolor / Distinguiéndose en el aire / Músicas levantando / Cenizas de pasión / Ocultando pruebas / Huellas desdibujándose / Por otras manos / Número de teléfono / Arrancado del alma / Encontrado en el contenedor / Primera pista / En otro caso de pasados ubicuos

Poema baten barruan bota zuen esaldi borobila ere: bosque de tronco único.

Boskotea prest dago zure etxean, zure tabernan, zure soziedadian, zure baserrian, zure atarian, zure garajean, zure gazte edo zahar etxean.... poesia emanaldia egiteko. Eskailera jarri behar diezu, txikia baita Luis.

Nola jarri beraiekin harremanetan? 628 56 zortzi 2 38 edo esqalera a bildua yahoo.es telefono eta e-postaren bidez.

PS.: bihar, abenduaren 30ean, Uztail Oparo Ostean taldearen emanaldia. Harkaitz Cano, Igor Calzada, Oianko Txoperena hirukoteari Luis Fernández (ez Eibarko Luistxo) txelojolea gehitu zaie. Ez dute propaganda handirik egin, lagun artekoa delako emanaldia. Hala ere, ez dute pega askorik jarriko bertara joan eta errespetuz beraiek proposatutakoa entzuten baduzu. Donostiako Alde Zaharreko Guardetxean, abenduaren 30ean, arratsaldeko 20:30etan.

Joseba Irazoki en directo

Mikel Iturria 2004/12/26 12:47

Has salido de casa para ir a un bar con la intención de ver, oír y gozar con un concierto. El lugar está concurrido. Hay gente, pero a muchos no les interesa lo que le ofrecen desde el escenario. ¿Qué puedes hacer?

En el Bar Bukowski de Donostia, el músico de Bera Joseba Irazoki presentó su disco Irri eta solas hace unas cuantas semanas. Es el nuevo proyecto de Joseba, tras Onddo y Do. Es un guitarrista que ha trabajado para otros músicos: Petti, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Maixa eta Ixiar... Ahora, tras el popero Onddo y el más experimental Do, Joseba se lanza por unos caminos más folkies, ayudado de su guitarra o banjo y de su voz. Alguno me ha citado a Mark Eitzel como uno de sus referentes y el propio Joseba lo ha corroborado. La mayoría de las letras son del escritor Mikel Taberna, pero también ha musicado textos de Daniel Irazoki, Xabier Silveira y Beñardo Goietxe. Me parece un proyecto original en el panorama musical vasco del momento. Es un buen guitarrista y se ha atrevido a cantar de un modo particular. El disco es auto-producido y puedes ponerte en contacto con él a través del e-mail jonddo27 arroba hotmail.com o de su móvil 659 30 ocho 100.

Cuando accedimos al bar, el concierto no había comenzado todavía. Era sábado, 8:30 de la noche y nos topamos con el ambiente y el runrún habitual de esas horas. 10-15 minutos después comenzó la actuación. Ante nuestra sorpresa, muchos de los asistentes siguieron tal cual. ¡La leche! Una interesante propuesta en un bar con tradición de directos como es el Bukowski y la gente a su bola. No me parece lógico.

Tras romper varias cuerdas, y ofrecernos el disco entero, con algunas canciones que se le han quedado en la recámara, pudimos charlar con Joseba. Estaba contento con los regentes del bar. Y tampoco se mostraba muy contrariado con la actitud de la peña. No le daba mucha trascendencia, sino que lo veía como algo habitual. Luego, en casa, me di cuenta que hacía mucho que no iba a un bar a escuchar un concierto (me muevo más por salas), pero se me han quitado las ganas de repetir.

Un amigo y yo coincidimos en que no resultaba demasiado difícil que alguien del local cogiera el micrófono antes de comenzar el concierto, presentara al músico y pidiera silencio a la concurrencia.

Vaya desde aquí mi reconocimiento al Bukowski y a bares del mismo pelo que con su empeño han ofrecido a muchos la oportunidad de darse a conocer y nos han educado musicalmente. Pero, eso sí, ya podemos empezar a corregir estos malos hábitos. De lo contrario, esto se va a la mierda.

Joseba Irazoki zuzenean, irri eta solas

Mikel Iturria 2004/12/26 11:50

Kontzertu bat ikusteko, entzuteko eta gozatzeko asmoz atera zara etxetik. Kontzertua taberna batean da. Jendea dago. Hala ere, askori ez zaio interesatzen eszenatoki gainekoa. Zer demontre egin dezakezu?

Bukowski tabernan Joseba Irazoki beratarrak Irri eta solas diskoa aurkeztu zuen duela zenbait aste. Josebaren proiektu berria da, Onddo eta Do sortu ondoren. Gitarrajole gisa bakarlari eta talde ezberdinekin ibilia da: Petti, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Maixa eta Ixiar...

Orain bakarlari gisa bide folkia hartu du, gitarra edo banjoa eta ahotsa. Mark Eitzel eta antzekoen bidetik. Letra gehienak Mikel Taberna idazlearenak dira, baina beste zenbait letragileren testuak musikatu ditu: Daniel Irazoki, Xabier Silveira eta Beñardo Goietxe. Euskal Herrian proiektu originala iruditu zait Josebarena. Gitarrajole ona da eta ahotsarekin ausartu da, modu berezian abestuz. Diskoa bere kabuz argitaratu du eta jonddo27 a bildua hotmail.com e-posta edo 659 30 zortzi 100 telefono zenbakia erabil ditzakezu berarekin harremanetan jartzeko.

Tabernara sartu ginenean kontzertua hasi gabe zegoen. Larunbatetan, garai horretan, dagoen ohiko marmarra. 10 bat minutuko atzerapenarekin hasi zen kontzertua eta, sorpresa, jendea ez zen isildu. Mekaguen! Halako proposamen erakargarria zuzenekoetan hainbeste tradizioa duen taberna batean eta jende gehiena paso eginez.

Kontzertu bukaeran, Joseba pozik zegoen tabernako jabeekin. Eta publikoaren jarrera ohikoa omen da tabernetan. Egia esateko aspaldian ez nintzen taberna batera joan kontzertu bat entzutera, baina gauzak horrela badira, gutxitan hurbilduko naiz hemendik aurrera.

Hain zaila al da kontzertua hasi aurretik lokaleko pertsonaren batek mikroa hartzea eta esatea, “jaun-andreok, gaur zuekin Joseba Irazoki. Mesedez, gorde isiltasuna” edo antzeko zerbait?

Musika zuzenean eskaintzen duten antzeko tabernei nire errekonozimendua, baina, kontxo, ohitura zatar hauek alboratzen hasi beharko dugu.

Santo Tomas berezia

Mikel Iturria 2004/12/21 22:34

Bederatzi urtez egon naiz lanean Donostiako Alde Zaharrean. Santo Tomas eguna bertan bizi izan dut urte horietan ere, lanean nola edo hala, zeren eta nire lantokia Konstituzio plazan zegoen.

Hala ere, 2002tik beste toki batera joan naiz lanera. Donostian bertan egon izan banaiz ere, inoiz baino arraroago bizi dut gaurko eguna aspaldiko partez.

Gogoan dut duela pare bat urte, gure lagun bat ezkondu zela egun honetan. Ez ginen Alde Zaharretik pasa eta ez genuen txistorrarik probatu. Iaz, berriz, ez dakit zer egin nuen, ez naiz gogoratzen.

Aurten lanean egon naiz goiz eta arratsaldez. Goizean txistorra bokaua jateko aukera izan dugu, hori bai. Arratsaldean, lana bukatu ondoren, garagardo batzuk hartu ditugu.

Hala ere, inoizko Santo Tomas arraroena bizi izan dudala uste dut. Eta ez dakit oso ondo zergatik.

Iturri, zergatik?

Cousoren begirada deserosoa

Mikel Iturria 2004/12/20 20:15

Abenduaren 11n Irungo Kabigorri aretoan 50 bat lagun bildu ginen José Couso, la mirada incómoda liburuaren aurkezpenean. David Couso, anaia, eta Angel Petisme, brigadista eta musikaria egon ziren bertan.

Ez nuen ekitaldi guztia jarraitzerik izan, beste konpromiso bat nuelako, baina ordubetez egon nintzen bertan, ikuslegoaren galderen txanda hasi arte. David Cousok kontatu zuen duela 20 hilabete eta 3 egun zer gertatu zen Bagdad-eko Palestina Hotelean. Gerra-krimen gisa aurkeztu zuen anaiarekin egin zutena. Terrorista deitu zien Bush, Blair eta Aznarri. Aipatu zuen ere nola 43 astetan jarraian bildu ziren PP-ren Madrilgo egoitzaren aurrean. Kontatu zuen ere nola hilabete bakoitzeko 8an Serrano kalean AEBetako enbaxadaren aurrean biltzen diren. Bilkura hauetan, bertan biltzen den publikoaz aparte, musikari, poeta eta beste artisten laguntza izaten dute, Petismek zioen bezala “porque la música amansa a las fieras”.

Aipatu liburuan idazle eta artista askoren kolaborazioak daude: Sabina, Maruja Torres, Dulce Chacón, Javier Ortiz, Ángel Petisme, Santiago Alba Rico... David Cousok horietako hiru testu kuttun irakurri zituen. Testu bakoitza irakurri ondoren, Petismek gitarra hartu eta kantak abestu zituen. 1991ko urtarrilaren 17an AEBek lehen erasoa egin zuten egunean, Petismeren urtebetze eguna zen. Gauzak horrela kantua idatzi zuen Angel-ek. Gero, Alba Ricok liburuan idatzitako testua oinarri hartuz, beste kantu bat egin du. Hirugarrena ez dut gogoan.

Petisme, Madrilen bizi den aragoiarra, oso tipo berezia da. Ez dakit nola esan. Horrela esatea topikoa bada ere.

Cousiño, beste hildako bat gehiago Iraken.

Un faro llamado Joxe Aranzabal

Mikel Iturria 2004/12/19 15:50

Joxe Aranzabal es un comunicador y un culo inquieto conocido en el pequeño mundo del euskara. A mí su nombre me resultaba conocido, aunque tampoco supiera a ciencia cierta a qué se dedicaba.

De todas formas, dentro de la pequeña comunidad euskaldun de internautas, su nombre se hizo familiar cuando, a través de internet, contó que había enfermado de cáncer. Ese fue su particular 11 de septiembre de 2001. Su narración se publicó en el web-log Sustatu el 15 de septiembre. Luego, nos ha ido contando cómo ha evolucionado su enfermedad.

Aquel hecho supuso un aldabonazo para muchos. Yo fui uno de ellos. Ahí tenemos que las nuevas tecnologías sirven para algo más que para andar tonteando en chat-s sinsorgos.

La narración de Joxe me dejó tan petrificado que tuve el impulso de traducirla al castellano y ponerla aquí: Medikuak esan dit minbizia dudala

Ahora Joxe se nos ha metido a contar diariamente sus cosas en un blog. Hoy he tenido la oportunidad de pasarme por allí tranquilamente. Se llama Faroa. Me ha gustado lo que he visto allí. Además, he leído que la narración de su enfermedad se publicará pronto en formato libro. Algún editor avispado podría traducirlo al castellano y hacer lo propio.

Ánimo, Joxe.

Joxe Aranzabalen itsasargia

Mikel Iturria 2004/12/19 11:59

Aranzabal Euskal Herrian ezaguna zela esatea, gehitxo esatea izango da. Hala ere, euskal munduaren txikitasunean ezaguna zen haren izena. Nik, adibidez, ez nekien nor zen, ez nekien zertan zebilen, baina ezaguna egiten zitzaidan.

Gure komunitate ttiki honetan famoso bihurtu zen bere gaixotasunari aurre nola egin zion ikusi genuenean, hori bai. Publikoki azaldu zen internet-en minbizia zeukala esanaz. 2001eko irailaren 11 inguruan izan zen hori. Eta horretarako Sustatu web-bloga erabili zuen.

Kontu horrek asko hunkitu gintuen. Pantaila aurrean hunkituta, ezin sinetsirik, gure barruan tarrapateko nabarmena sentitu genuen askok. Internet mamirik gabeko txat-ak baino askoz gehiago dela.

Hainbeste hunkitu ninduen Joxeren kontaketak, gazteleraz jarri nuela lehenengo aitorpen hura: Medikuak esan dit minbizia dudala

Kontua da blogile (edo blogari edo dena delakoa) bihurtu zaigula Joxe duela zenbait aste. Gaur izan dut aukera lasai Faroa blog-ean sartzeko. Gustatu zait aurkitu dudana. Besteak beste, irakurri dut liburu bihurtuko dela internet bidez zabaldutako kontakizun hori.

Bukatzeko, gonbitea bidali nahi diot Joxeri: nahi izanez gero, Eibartarrak komunitatearen barruan baduzu tokitxo bat. Nire izenean hitz egiten ari naiz, baina uste dut besteek ere ez nautela kontra egingo.

Animo, Joxe.

Herri Irratia: Gregorio Gálvez

Mikel Iturria 2004/12/12 10:13

Maiatzaren erdialdean Herri Irratia Eibarren mezua bidali zuen Garik "eibartarrak posta zerrendara" eta bertan kotxean RDS bidez Herri Irratia Eibar irakurtzen zuela bere anaia Oierrek. Era berean, Garik irrati hau aldaketa garaian sartua zegoela aipatzen zuen.

Hilabete batzuk pasa dira eta, besteak beste, Mariano Ferrer-ek aldegin du, Laxaro Azkune bota egin dute eta, orain, Gregorio Galvez-en larunbat arratsaldeko irratsaioa (16:00etatik 18:00etara) kendu nahi dutela aipatu zidan atzo lagun batek.

Gaur arratsaldean piztu dut irratia eta saioa entzuten pasa dut denbora gehiena. Beraz, nire lagunak aipatu zidana, jada ezin zela entzun, ez da bete oraindik. Kontua da zurrumurru hau gauzagarria iruditzen zaidala.

Gehienok ezagutuko duzue Gregorio Galvez historiko bat delako Gipuzkoako Herri Irratian. Batez ere, musika irratsaioak egin izan ditu eta bertako rock eta pop taldeei txoko eta bozgorailu bat eskaini die beti.

Deigarria da niretzat beti zer nolako ilusioarekin hitz egiten duen atera berri den azken taldeari buruz.

Ez dakit egia izango ote den. Agian, zuzendaritza saiatu da eta ez da ausartu. Edo agian egia da eta egun batetik bestera kenduko dute ere Gregorio erditik.

Norbaitek badaki zeozer gehiago?