Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Irungo AEKko beteranoak

Irungo AEKko beteranoak

Mikel Iturria 2005/05/25 07:30

Korrikaren 14. edizioarekin batera, aurkeztu bazuten ere, joan den astera arte ez nuen gertutik ikusi Irungo AEKko beteranoak diskoaren ale bat. Auzoko taberna batean zegoen salgai, Donostian. Azala gustatu zitzaidan eta, gainera, Irungo musikarien ekimena zenez, erostea erabaki nuen.

Julen Lekuona euskaltzale eta musikariaren hitzekin irekitzen da diskoa. Jarraian: Kuraia, Apurtu, Sagarroi, Skunk eta Apoa, Anti-Régimen, Fishotz Ruido, Izaera, Fermin Muguruza eta Xabi Strubell, L´ombre Raya, Oztopoka, Joxe Ripiau, Jeremiah Johnson, Baldin Bada, Minxoriak, Dut, Kortatu eta irakasleak. Gainera, bonus track gisa ageri da Afrikak edizio honetarako eginiko kanta ofiziala, Ni ere bai.

Musikari ezberdinen artean eginikoa denez, bariatua atera da diskoa: soinu gogorrak, festazaleak, lasaiak... Lasaiak? Zahartzen ari naizenez hauek dira nire atentzioa piztu dutenak.

Irunen ezaguna bada ere, Euskal Herrian ez hainbeste, Jeremiah Johnsonek eginiko kantua aipatu nahi dut hemen: Euskalduna naiz eta arraro nago. Negu Gorriak taldeak bere garaian eginiko euskalduntasunaren harrotasun aldarri hari, buelta eman dio kantautoreak.

Euskalduna naiz eta arraro nago

Etxetik ateratzen naizenean
kalean, INEMeko bulegoan
tabernan, diskotekan
eta leku guztietan...
Euskalduna naiz eta arraro nago
Parisen, Madrilen, Pernanbukon eta Donostian
Interneten, egunkarietan,
ETBn ta Euskadi Gaztean...
Euskalduna naiz eta arraro nago
Itsasoan, mendian,
euripean eta eguzkitan,
udaberrian, udazkenean,
udan eta negu gorrian...
Euskalduna naiz eta arraro nago...
Euskalduna ote naiz?
Euskalduna naiz eta arraro nago...

etiketak: Kultur harrikadak
Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/05/30 22:44

Asteburuan Honddarbin egon naz ezkontza batean, eta berton Korrikaren diskoan parte hartu eban Irungo AEKko irakasle horietako bategaz egon nintzan, Enaragaz konkretuki. Enara da Maiderren koadrilako bat, eta barregarria izan zan Korrika garaian haren argazkia diskoan ikustea. Hain barregarria ez zan honetaz koadrilako zenbat enterau ete zan pentsatzea... Ondoan baina galaxia bi.

Portzierto, ezkontzan Azkoitiko morroi bategaz egon nintzan berbetan, eta gaia atarata saiatu nintzan DVren aurkako mezuak helarazten, betiko topikoak desaktibatzen. Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez? Ohitura hartzeko zer hoberik irakurtzeari ekitea baino. Graziosoa egon zan, erroilo onean beti. "The Daily Basque" irakurtzeko morroi honen aitzakia Erreala zan.

Orbegozo, gogoan zaitugu!

Iturri
Iturri dio:
2005/05/31 00:27

Aupa Patxi:

Zaila da bai beste aldean daudenak gu esistitzen garela enteratzea, dedio.

Jarraituko dugu ahaleginean, hala ere.

Onddarbin, beraz, ondo, ezta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter