Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bloka hartu eta segi aurrera

Bloka hartu eta segi aurrera

Mikel Iturria 2005/05/28 10:24

Gipuzkoarrengandik gero eta hurbilago dagoen erakundeak blogari gipuzkoar askoren pazientzia agortzea lortu du. Gipuzkoako prentsa idatzizko komunikabide hegemonikoarekin izandako azken harremanak hautsak harrotu ditu eta kontua baretzen hasia zela uste nuenean, Diputacion de Gipuzkoa erakundeari Google bombinga egiteko ekimena sortu da.

Google bombing egitea zer den Garik adierazten du lotura honetan:

"Webgune multzo bat prestatzea Googlen bilaketa jakin bat egiten duen erabiltzailea aukeratutako webgune batetara bideratuz".

Eta kasu honetan Diputacion de Gipuzkoa Google-n bilatzerakoan Joxeren artikulua ateratzea izango litzateke kontua.

Eta hori gertatu da Anjel Lertxundiren hitzetan blogeatuta gauden aste honetan.

Frantziako bitakora batean irakurri dugunez bloc hitzaren alde egin dute han.

"Ne dites plus jamais blog ! La Commission générale de terminologie et de néologie a publié au Journal officiel du 20 mai un avis établissant une liste de termes et d’expressions destinés à supplanter les anglicismes sur Internet. Ainsi, "bloc-notes", que l’on pourra accepter sous sa forme abrégée "bloc", désignera "un site sur la Toile, souvent personnel, présentant en ordre chronologique de courts articles ou notes, généralement accompagnés de liens vers d’autres sites", soit un blog."

Aurreko asteetan, Catalunyako zenbait gauza begiratzen ari nintzela sarean, Vilaweb-en bitakora hauei bloc deitzen zietela konturatu nintzen. Eta polita iruditu zitzaidan. Hala ere, denek ez dute berdin esaten. Cataping direktorioak weblog hitza erabiltzen du.

Euskaltzaindia erakundeak zerbait esan arte itxoin beharko dugu.

Bitartean, bloka hartu eta segi aurrera. Edo Makarrovskiren hitzetan Bloga, bloga marinela.

etiketak: Sareko harrikadak
Julen
Julen dio:
2005/05/30 14:09

Eta Euskaltzaindiak zerbait erabakitzen duenean, hari egin behar diogu kasu?

Urtebetez "bloga" erabiltzen ibili ostean, teknologiarik hurbilena rotring-a duen erakunde baten esku utziko dugu zelan deitu behar diogun gure tresna honi?

Ingurugiroari ingurumen deitu eta gero, garapen jasangarria garapen iraunkor bihurtu ostean... erabakiak erabaki nik bloga erabiltzen jarraituko dut.

Iturri
Iturri dio:
2005/05/31 00:35

Aupa Gabi:

"Eta Euskaltzaindiak zerbait erabakitzen duenean, hari egin behar diogu kasu?"

Idazteko modu bat zen. Nahi duenak egin diezaiola kasu eta nahi duenak ez.

Amen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter