Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ea ekainaren 30a laister iristen den

Ea ekainaren 30a laister iristen den

Mikel Iturria 2005/06/11 18:03

Egun batzuk pasa ditut ez nekiela zeri buruz idatzi, baina ez material faltagatik (zer gaizki dagoen mundua, dedio!), denbora eta patxada faltagatik baizik. Izenburuak Sanmartzialetako jaiak eta alardea iradoki dezake. Ez, ez da hori. Barkatuko didazue fribolo izatea, gaur ere Realari buruzko konturen bat edo beste aipatuko baitut.

2001eko hauteskundeetan, Astiazaran garaile atera zen hartan, argi nuen ez zela nire bost akzioei esker presidente aterako. Gibelalde ere ez. Galloren esku utzi nituen akzio haiek. Eta bere izenean utzi nituen ez berarengatik, Xabier Azkargorta zegoelako proiektu hartan baizik.

Gallok handicap ederrari egin behar izan zion aurre: PPkoa zela zabaldu zen eta hitz egiterakoan bazirudien gizona elizatik atera berria zela. Hau da, Santander inguruan esaten duten comeostias baten itxura zuela. Ezagutzen zutenek, ezetz esaten zuten: Gallo ez zela PPkoa ezta bereziki gizon erliojosoa ere. Egia izango zen, baina ezin izan zituen ustezko aurreiritzi haiek gainditu. Oraingoan, antzeko zeozer gerta dakioke Miguel Santos hautagaiari. Denok oroitzen dugu nondik datorren Santos, futbolarien agentea (izan?) dela eta borrokatu beharko du tiburoi fama gainetik kentzeko. Beno zama hori eta kontinuista izatearena ere gainditu beharko ditu.

Atzo aurkeztu zuen Santosek berarekin batera aurkeztuko diren beste 8 lagun. Horien artean badago ezagutzen dudan pertsona bat. Tipo jatorra da eta Santosek bidaide gisa aukeratzeak harritu egin nau. Bere esku utziko ditut nire bost akzioak?

Bestalde, atzoko prentsan irakurri nizkion Iñaki Alaba eta Miguel Fuentesi gustatu ez zitzaizkidan zenbait gauza. Esandakoak baino, tonua desegokia iruditu zitzaidan. Uste dut maila horretan ezin dutela beraiek jokatu. Ez dakitelako, besteak beste.

Gainera, Fuentesek Miguel Santosekin aritu nahi omen du: gehiago du galtzeko irabazteko baino. Santos abila da oso mingainarekin eta bien arteko eztabaidan erraz irabaziko dio Fuentesi.

Loturak zerrendakoak albo batera utzita (ezer gutxi erakutsi dute), Reala gidatzeko bi molde daude aurrez aurre: Miguel Santos-en pertsonalismoa edo Denonerreala-koen talde-lana. Bien arteko uztarketa izan daiteke mesedegarriena.

etiketak: Kirol harrikadak
edu
edu dio:
2005/06/13 19:27

Aupa Mikel,

Ba Astiazaran ez zen presidente izan nire boto xumeari esker ere ez. Nik ere Gallori eman nion botoa, Azkargorta bere proiektuan zihoalako eta Arrasaten eman zuten hitzaldian konbentzitu nindutelako.

Aurten, berriz, ez daukat batere argi nori eman botoa. Bihotzak gauza bat esaten dit, buruak beste bat... Eta gainera batzuek zein besteek ez dute gauza garbirik esaten, antzeko roiloa daukate. Hau bai dilema!

Edozein modutan, eskerrak Gibelaldek alde egin duen!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter