Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ertz jaialdian egon nintzen larunbatean (eta bi)

Ertz jaialdian egon nintzen larunbatean (eta bi)

Mikel Iturria 2005/06/14 07:30

Atzokoan idatzi bezala, Ertz jaialdian egon nintzen larunbatean. Pablo Lasa ere han zegoen. Eta bezperan aritu zen Oier Iruretagoiena "Tüsüri". Eta Zu taldea igo zen eszenatokira, Xabier Iriondo eta Damo Suzukirekin batera. Zu ez dira euskaldunak, italiarrak baizik. Eta free-jazz egiten omen dute, baina larunbatean askoz gogorrago azaldu ziren. Eta musika entzuteko eta erosteko parada ere egon zen.

Pablo Lasa Oarsoaldekoa da. Ez dut jarriko Errenteria edo Lezo, zeren eta ez nago ziur. Musikarekin jolasteko (edo aritzeko) software-a egina du gizonak. Eta ikusgai eta jolasgai egon da nahi zuen ororentzat. Ni ez nintzen hurbildu, baina pena dut orain, zeren eta seguru merezi zuela saiakerak. Hala ere, hemen duzue informazio gehiago.

Oier Tüsüri gaztea hantxe zebilen, betiko martxan, esponja moduan: ikusten, entzuten, datuak prozesatzen. Sototik.com webgunean eskegi zuen artista bakoitzaren piezaren bat.

Zu taldea hiru lagunek osatzen dute: bateria, saxoa eta baxua. Bi lagun gehiago zeuden eszenatokian: Damo Suzuki abeslari japoniarra eta Xabier Iriondo gitarraz. Ordubeteko kontzertua eskaini zuten kaosetik gertu egon zena. Zaratatsua. Inoiz elkarrekin aritu gabea zen boskotea. Gustura geratu nintzen bukaeran. Inguruan zioten aurrekoan egon zirenean, hobeto aritu zirela. Erakusketa aretora jaitsi eta diskoak begiratzen egon nintzen. Zaila da horrelako musiketan oinarrizko bi ideia baino ez dituen pertsonarentzat aukera egitea. Azkenean, alde batetik bestera ibili ondoren, Café Teatro talde euskaldunaren azken lana eta Zu taldearen 2004ko beste bat erosi nituen.

Laugarren emanaldira ez nintzen geratu. Eric de la Casa eta Thomas Charmettant. Goizeko 2:20ak inguruan hartu nuen autoa todo por la patri(k)a leloa sarrerako atean jarrita duen (zuen?) etxearen aurreko aparkalekutik. Irratia piztu eta orduan enteratu nintzen Osasunak 1-2 galdu zuela partida. Espero nuen halakorik, batez ere zarata handirik somatzen ez zelako Berako kaleetan. Hurrengo batean izango da.

Futbolak merezi ez duenean, beti geratuko zaigu musika. Diot.

etiketak: Kultur harrikadak
Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/06/21 15:10

Aupa Iturri: Ez dakit "Iturriak" proiektuaren barri euki dozun. Behean itsatsi deutsut domekan egunkariak zekarrena. Ongi segi eta aupa Realunioia!

Iturriak proiektua

Iturri
Iturri dio:
2005/06/21 12:18

Aupa:

Bai, ados nago Akerrarekin. Sarasola-Iriondo bikotea izan zen onena. Hori bai, azken emanaldia ez nuen ikusi...

Agur.

Akerra
Akerra dio:
2005/06/20 20:58

Ba ni ere izan nintzen han. Ostiralean eta larunbatean. ostiralean berandu iritsi nintzen eta ez nuen Tutsuri eta Jason Kahn ikusterik izan. Larunbatean gustokoena Gaizka Sarasola eta Xabier iriondorena izan nuen. Zuei zein gustatu zaizue gehien? Mikel-ek larunbatekoen artean eta Placidayeye-k ostiralekoen artean.

placidayeye
placidayeye dio:
2005/06/20 14:46

Ni ostiralean izan nintzen! Oso interesgarria, bene-benetan! ondo segi***

Iturri
Iturri dio:
2005/06/26 18:29

Aupa Patxi:

Berandu bada ere, erantzungo dizut. Bai, igandean irakurri nuen gainetik Berrian proiektu horri buruzko zeozer.

Artikulua oso-osorik jarri beharrean, lotura egin dut tinyurl.com-en bidez.

Ondo ibili.

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/06/27 15:10

Gasteizen egon nintzan atzo Baskonia ikusten. Minutu batean zer ez dan sekula egin behar ikusi eta ikasi ondoren, kotxea hartu genduan Bilboruntz itzultzeko. Irratia piztu eta Real Unionen partidaren barri euki genduan.

No comments.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter