Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar

Burutapenak 2

Jon Etxabe 2018/05/04 10:47
Gizakia III: Jarrerak, Bidelagunak

Jarrerak

Gizaerak

* Sinple izateak elkartasuna dakar; beste gauza bat da sinplekeria.

* Galtzaileak egoera txar batean geldirik gelditzen dira.

* Mundua ikusteko moldea dute batzuk, beste batzuk munduan egotekoa besterik ez.

* Jende askok darama ezpainetan esamolderen bat.

* Pertsonaren jarrerak bereizten du gehienetan nork duen jakituria eta nor den eruditua, eruditua gehienetan pedantea izaten baita.

* Isilpekoz betetako jendea gara bakoitza. Arkano bat da gure burmuineko ia dena bestearentzat, erotuko ginateke besteen pentsamenduetan sartu ahal bagenu. Eta hurbileko kutunei buruz dakigun eta dakusagun askori egiten diogu ezikusi edo gorrarena adiskidantza loturak eten ez daitezen.

* Arrazionalegiak gara, jaramon gehiago egin beharko genieke bihozkadei.

* Gutxi dira itxura hutsean gelditzen ez direnak.

* Mozkorra sarri negarti.

* Goseak goseari egiten dio dei, diruak diruari, sekula ez gara dugunarekin konformatzen.

* Edertasunak ez du erakargarria egiten pertsona bat, beste zerbait da erakargarri egiten duen dotoretasuna.

* Hildako idazleen liburuak soilik edo nagusiki irakurtzeak irakurlea bera ere nahiko hilotz dela adierazten du.

* Badira atzera begira bizi diren pertsonak, baita aurrerapausoak ematen dituztenean ere.

* Batzuetan jasanezinak ere gustatzen zaizkigu, eta maite ditugunei dena barkatzen diegu. Gizakiaren misterioa.

 

 Gizalegeak

* Batzuetan, artza negualdian kobazuloan bezala, esperoan, beti esperoan, udaberri baten zain bizi da  gizakia, sasoi hobe baten zain.

* Pobreak gehienetan dira eskuzabalagoak eta lagunkoiagoak bizibide oparoagoa dutenenak baino: aberatsago eta zekenago.

* Askoren askotako akatsa da erantzun egokiak beranduegi ematea.

* Batzuek munduari begiratzeko gaitasuna dute, zenbaitzuk aurrekoa soilik ikusten dute.

* Kezka txikien amaraunean harrapatuta bizi da herri xehea; hor ditu arazo handiak ere, badaki arazo handi horiek baldintzatzen dituela kezka txikiak,   baina gehienetan ezer gutxi egin ahal du arazo handiotaz, txikiak, aldiz, norberak konpondu behar ditu.

* Zaintzaile izateak zaintzailearen izatea kamusten du gehienetan.

* Zerbait dagoela jakinda, zer den jakin gabe jardun ohi gara sarri, hipotesiak egiak balira bezalatsu.

* Sekula hil behar ez bagenu bezala edo oraintxe bertan hil behar bagenu bezala obratu: bi filosofia ezberdin dira, baina sakonean jarrera bera ondorioztatzen dutenak.

 

Norkeriak

* Kanpolarrosa da gizakia, giro ezberdin bakoitzean bera ere ezberdin bihurtzen da.  Atsedena ematen dio horrek eta irauten lagundu.

* Zenbat gauza egiten ditugun konplimenduz, obligazio bezala; ondorioz, ez dugu inolako arrastorik uzten.

* Pailazo listoarena egin nahi duenak, edozelan mozorrotzen dela ere, tonto-papela eginen du berea ez badu dotorezia.

* Soinaren apaindurak ez du ematen jabearen nortasun-agiririk ez barne-sentsibilitaterik, zerbait izatearen nahia baizik.

* Antzaldatu eta edertu egin ohi dugu dena, norbaitentzat atsegingarri izatearren.

* Bestea noiz aspertuko zain egotea gehienetan nortasun ahulekoen jarrera da, fruitua gutxitan ematen duena.

* Askok dute gogoko norbere ahotsa entzutea,  beren belarriak gozatzea bilatuz.

* Tituluek egiten dute nor pertsona bat gizarte honetan, ez bere izaera edo portaerak, horregatik estali, osatu edo edertu nahi dugu garena azaleko apaindurekin.

 

 Gizatxartuak

* Mota guztietako sentipenak akuilatzen ditu desesperazioak.

* Hiltzaile sena ote darama gizakiak; baietz dirudi: ehiza, haragijalea, zezenketa, … eta gerrak zerbait horrelako erakusten dute.

* Gizakiak kaltetzeko duen herra gaizoa, gizarteak berak eragiten du.

* Bada jende bat, besterik ez bada, liskarra sortuko duena, lasaitasuna etenez.

*  Ikusi nahi ez duguna besteengan ikusi: gizakiaren joera bat.

* Bakartiak gara koadrilako berritxukerietan ere. Bakoitza da bere arretagune, bestearenari ez diogu arretarik jartzen norberarena azpimarratzeko ez bada.

* Nor bere bakardadean geratzea ez da gizakiaren berezko giroa, saminaren lur-andua baizik.

*Zenbait gertakizun eta bizipen gordetzen ez dakiena ez da  fidagarria, zeu ere salatu zaitzake une batez.

* Gezurtia beti da mesfidati, eta sekretu jakin-min.

* Liburuak etxeko apaletan, banitatearen ezaugarria dira gehienetan.

* Zerbaiten emaile eta mezulari behar luke izan hitzaren agente bihurtu denak, baina asko eta asko, gehienak, hitz antzuetan galtzen dira, hutsaren tapagailu.

* Ezikusiarena egitea da gehienon jarrera.

* Zenbat aldiz erabiltzen ditugun kanpoko pertsona, gauza zein gertakizunak geure jarrerak zuritzeko.

* Zer ezkutatu dutenak dira sarri min gehien eragiten dutenak.

* Zentzugabekeria oro bizi daiteke naturaltasun osoz.

* Jarrera defentsiboa  da gehienetan salaketa.

 

Zertzeladak

* Kritika da askoren ekarpen bakarra: ibilera herrena deritzot.

* Zerk eragiten du pertsonek eragiten diguten interes eta afinitatea: kimikak zerikusi eraginkorra duelakoan nago.

* Pentsatu gabe pentsatzen egotea askoren denbora-pasa da.

* Bestea noiz aspertuko zain egotea nortasun ahulekoen jarrera da gehienetan, fruitua gutxitan ematen duena.

* Giroak eragiten ditu sarri, agian gehienetan, jarrera eta portaerak, arrazoiez at.

* Barrenak agintzen dionetik baztertzen ez dena da fidagarria.

* Zer ezkutatu dutenak dira sarri min gehien eragiten dutenak.

* Kritika da askoren ekarpen bakarra: ibilera herrena deritzot.

 

 

Bidelagunak

Sentipenak

Eragileak

* Gizaki ororen sentipen iraunkor saihestezina da harrokeria.

* Zonbi bihurtzen gaitu apatiak.

* Gorrotoa ardoa bezain hordigarria da.

* Ontzat hartu ohi ditu ingurukoak ona denak.

* Kondena bat izan behar du inguruko usain denak trinko eta indartsu jasotzea, ustel, izerdi, zikin usainen kiratsak. Are okerragoa, aldiz, litzake gizarteko gezur, azpilan, ezin-ikusi, gorroto, jeloskeria… guzti horren berri izatea, baita ere gizakiaren sufrimendu eta miseriei buruz sentiberegia izatea ere. Ezinezkoa litzakeelako bizitza.

* Ahalegintzen gara kontzientzia estaltzen, isildu ere egiten dugu aldizka, baina berriro azaleratzen da, hozka.

* Desioek markatzen dute gizakiaren nortasuna eta izaera, eta desiook asetzeko ahaleginak kemenaren norainokoa.

* Apaldu egiten da sentipen oro, bilakatu baino baino beste batez ordezkatu egiten dugu. 

 

Nolakoak

* Oso nekagarria  eta aspergarria da zentzuduna izatea.

* Lagun txarra da izua bizitzan, kide arriskutsua izutia, izukaitza bera ere.

* Denok dugu altuera berdina.

* Zenbait pertsonek izaten dute modu ezberdineko halako ukitu bat urrutiko egiten duena.

* Bakoitzak dugu gure baitako toles ezkutuenean ukitzen ez dugun zerbait berezi.

* Jasangaitza da besteek erabakitakoa onartu beharra.

* Aurpegia jartzeak, edo markoak, indartu eta kokatu egiten ditu bizipenak.

* Labirintua da sarri sentimenduen bidea.

* Errealitateari ezin bezala, sentipenei ere ezin diegu ihes egin. Aldatu gehienez.

 

Gordeak

* Ultzera bat bezala irekitzen dira tarteka zenbait arimako zauri.

* Asko hitz egiten da gizonezkoaren desira sexualaz, gutxi emakumearenaz.

* Batez ere errudunak, gertakizunen zergatia bilatzeko joera du gizakiak.

* Bakoitzaren alderik ilunena nabarmentzen du izuak.

* Duintasuna sarriegi dabil igeri eta alderrai malkozko itsasoan.

* Isiltzen edo iruzurtzen ahalegintzen garen barne eztena da kontzientzia, beti hozka jarraitzen duena, gizakiaren osagai desatsegina.

* Zerk egiten ditu elkar kideago pertsonak, eta noiz?. Non datza filing famatuaren zergatia. Zerk eragiten du kidetasuna. Kimikak, portaerak… Misterioa.

* Lagun txarra da amorrua, zentzua gandutu eta galarazten duelako.

 

Zertzeladak

* Ausartagoak gara sentimendurik gabe.

* Arrazoiak ezer gutxi ahal du sentimenduarekin.

* Munstro asko sortarazten ditu irudipenak,  lehenik barnean, gero jokabidean.

* Apaldu egiten da sentipen oro, bilakatu baino beste batez ordezkatu egiten dugu.

 

Oroitzapenak

* Oroitzapenak dira pentsamenduaren oinarri, geroan pentsatzen dugunean ere oroitzapenean oinarrituz egiten dugu.

* Oroitzapenak galtzen direnean ere, ez da iragana galtzen, hori da memoria.

* Sentimenduen katalogoa da oroitzapena.

* Bisitan etortzen zaizkigu barne gelara bizitzako oroitzapenak.

* Orduko sentimendu eta bizipenen oroitzapenak bultzatzen gaitu lekuetara, ezina da, baina,  une hura berriro loratzea: joanak joan.

 

Bakardadea

* Norberarekin aurkitzeko bidea ez denean, orduan da patetikoa eta ahitzailea bakardadea.

* Traidorearena izanen da abandonu motarik tristeena, bera geratzen delako bakardade absolutuan salatuz lagunak etsaiari abandonatzean, etsaiari ere higuina ematen baitio traidoreak.

* Norberaren gabezian datza bakardaderik bakartiena. Hirian, herritxoan, etxean edo kartzelako ziega isolatuan.

* Saminagoa da bakardadea jendartean denean.

* Bakartasuna eta bakardadea, anaia bikiak, onartzean edo ezinbestekotasunean egon daiteke aldea.

* Bakardadeak, onerako edo txarrerako, barnera bidea ahalbideratu ohi du, lasaitasunera edo desesperaziora.  Bakartasunak indefentsioa dakar, eta indefentsioak beldurra. Bakartasunak eragiten du misterio sentipena, baina misterio sentipenak barne barea eskatzen du.

* Bakardadeak ez du denborarik, baina, aldi berean, bakardadearen denbora luzeagoa da.

* Norberarekin soilik harremana izatea da bakarrik egotea.

* Lasaitasuna dakar jendartean bakardadea sentitzeak, ezberdina da bakar edo bakartua sentitzea.

* Norberarekin bakardadeak soilik egin dezake eramangarria besteekiko bakardadea.

* Bakardadea norberarekin soilik geratzea da, eta horri diogu beldurra.

* Sarri bihurtzen zaigu edo dugu mortu zeharkaezina eta zeharkatu gabea bai gure barnea bai ingurua. Mortu bihurtu dugun edo zaigun ingurua arnastea da bakardadea.

* Gogorra da arrotz izatea atzerrian,  gogorragoa arrotz sentitzea norbere herrian edo lagunartean, gogorragoa oraindik norbere baitan arrotz sentitzea.

* Asteburua nola bete ez dakienaren bakardadea benetan behar du izan tristea, edo asperra.

* Ilunpean espazioa eta kokalekua aldatzen diren bezala, bidezidorrak bilatzen hasten da bakardadean gizakiaren barnea.

* Bakardade morala da sentimendurik okerrena.

* Norberekoitasunaren anaia bikia da bakardadea, agian hil beharrak egiten gaitu norberekoi.

 

Goibeltasuna

* Tristeziak ez du inolako lotsagarritasunik, ezer ezkutatzekorik; tristearen alaitasun-zurikeria da egoerarik tristeena.

* Bidelagun txarra da inbidia, norbera barnea gaiztotu ez ezik, besteekiko jarrera eta harremanak pozoitzen ditu.

* Hiltzea bezala da asperdura, gelditasun eta geldotasuna, ez aurreratzea.

 

Isiltasuna

* Loa ekarri ohi du iluntasunak, agian horregatik lotzen dugu iluntasuna isiltasunarekin. Baina xarma handia du argitasuneko isiltasunak, entzumenetik harago edo barnerago, norberagan baitago isiltasun bizipena, ez kanpoan.

* Badira isilean gozoago egoten garen uneak, baina eten egiten ditugu.

* Beti da luzea esperoa, eta zaila jasan beharreko isiltasuna.

Burutapenak 2

Jon Etxabe 2018/04/27 09:38
Gizakia II: Babesgabetua - Euskarriak - Beste mundu bat

 

II

Babesgabetua

 

Ahuleziak

* Animalietan, izakietan ere, babesgabetuena da, agian, gizakia. Horregatik dabil babes bila beti.

* Noiz egin ote zuen negar lehen aldiz gizakiak!.

* Munduan toki bila ibili ohi da jende bat, baina tokatu zaion tokia onartzea beste aukerarik ez zaie gelditzen gehienei.

* Misantropiara bultzatzen du sarri gaixotasunak.

* Beti gaude norbaiten zain, zerbaiten esperoan edo beharrean.

* Ahuleziaren paradigma da gizakia.

* Animalia zalantzakorra da gizakia, beti zerbait nahian baina zer hori zein den ez dakiela. Zoroen antzera.

* Ikaskuntza programa gaietan hezten gaituzte, baina gizaki izaten ez. Bakardadean eta norbere kasa, esperientziaz, egin ohi ditu gizakiak bizitzako ikasketak, eta erdibidean geratu ohi da.

* Garatze fisikoa eta barne garatzearen arteko tartea erabateko zabala da.

* Egia da gizon gehienek ez dakitela emakume gabe bizitzen.

* Adinean aurrera, emakumeen zirtoen aurrean heldulekurik gabe aurkitzen dena, berdin sentituko zen gaztaroan ere.

* Norberaren ahulezia adierazten du turista atzerritarrei arreta gehiago jartzeak.

* Ez du merezi goibel egotea, baina goibeltasunak bere hatzaparretan hartzen zaituenean zaila da bere itzala saihestea.

* Ahaztu nahi genituzke hainbat gauza, baina hor diraute, betirako iraun ere.

* Zaila da kezkarik gabe bizitzea inguruan hainbeste gehiegikeria  dituzunean.

* Pertsona tolesgabea beti da pertsona xarmanta, baina erabilia eta menpekoa izan ohi da beti,  azpijokoa darabilen azeria izan ohi da garaile.

 

Beldurra

* Izaki bizidun oro bezala, gizakia beti izan da ezin babesgabekoagoa,  horregatik garatu zaio beldurrerako sen endemikoa.

* Beldurrak ez du ezer onik, baina beldur gara, beti zerbaiten beldur edo kezkaz.

* Norberak, gizarteak edo gizarteko eragileek sortarazten dituzte mamuak, elikatu ere. Elikatzen ditugun heinean bizi dira sortzaileok.

* Itomena da gainditzen zaigun beldurra, ahal guztien herioa.

* Beldurra, traizioen iturri nagusienetako bat.

* Zentzugabeak dira beldur gehienak, baina aldi berean, ekidinezinak.

* Oso handia eta indartsua, edo koldar hutsa, izan behar du pertsonak beldur izateko.

* Gizakiaren betiko apopiloa da beldurra.

* Pertsona orok du bere beldur partikularra.

* Denak baino izan daitekeenak beldurtzen du gizakia.

 

Patua

* Dado-jokaldi bat da patua.

* Halabeharra da zoria, ezin zaio ihes egin, aurka ere ez.

 

Gabeziak

* Atzaparrak behar dira bizitzeko, baina ahulak dira azkazalik gabeko atzamarrak.

* Asko dira azken irakurri entzun edo ikusitakoez soilik hitz egiten dutenak, bere uzta propiorik ez balute bezala.

* Zenbat menpekotasun eta zaletasun aitortu gabeko ditugun bakoitzak!.

* Ze gutxirekin, ia ezerezekin, kontsolatzen da ezer ez duena, edo apur hori ere ez duena.

* Desorekaz bizi da esperantza norberarengandik kanpo duena.

* Batzuk txikitatik bihurtzen dira ingurukoen bufoi, beste batzuk, aldiz, ikusezin.

* Inoren iritzietan babestea beti izan da tranpa egiteko modua.

* Besteek bestea buztina bezala moldatzea da gizarteko gaitzetako bat.

* Leku batean bizi eta bertako sentitu ez, gaitz usuenetarikoa, nahiz norbera jabetu ere ez.

* Jaten ez du ikasi behar gizakiak, baina jana irabazten bai ikasi behar du.

* Gizakia ezin da bere buruaz fida, hain dira hauskorrak bere bertuteak.

* Norbere ahuleziak, hutsuneak, eta ezinak ezkutatzeko joera oso berea du gizakiak.

* Ez pentsatzeko hezitako gizartea da gurea. Gainera pentsatzeak ez dakar dirurik. Pribilegiatu batzuek soilik pentsatzen dute, beraientzat edo besteentzat, eta horiek bai ateratzen die etekina pentsatzeari.

 

Zertzeladak

* Beti da erronka gaztaroa, baina ez beti ez subertsiboa ez heroikoa ere.

* Norbere burua da gure etsairik nagusiena

* Aberats bihurtzen da pobrea galeretan, dena galtzen denean.

* Min mota gutxi batzuk soilik ezagutu eta esperimentatu ditugu bakoitzak, gizakiak hainbat, ia infinitua baita min aukeren zerrenda.

* Hizkuntzatik alde egin duena da benetako alderrai edo atzerritarra.

* Ilun ohi da barnea negarti gaudenean, dena zabor bilakatzen zaigula bizipena nagusitzen zaigun unea da.

* Agian disfrutatzeko gaitasuna duena zaurgarriagoa da, baina, benetan zaurgarria, minez dagoena da.

* Zehatz zer izanen den ez jakitea da goitik datorrenaren desabantaila nagusia, eskuartekoa gutxienez ezagutzen dugu.

* Erbesteratuak dirudi turista askok aberria gogarazten dietenean.

 

 

Euskarriak

 

Heldulekuak

* Zenbat eta ze ezberdin totem ditugun gizakiok, zenbait irudi ezberdin zizelatzen dugun gure arimaren hormetan, salbabide izango zaizkigulakoan.

* Gizakia korazaz babesten da bizitzan: etxea, familia, lagunak, autoa, taberna, kirola… beti dago parapeto baten atzean, lubaki batetan gordeta.

* Osagaiak izan daitezke bikotearen gustu ezberdinak.

* Adorea da bizitzeko araua, beti gogor eutsi beharreko zerbait.

* Beti dabil euskarri baten bila gizakia, bere jainkotxoaren bila, maiuskulaz idatziko du fededunak, minuskulaz ateoak.

* Bakoitzak du bere txoko gordea bere baitan, ihes edo gordeleku zaiona, non aske, seguru eta gustura sentitzen den bertan biltzen denean. Beharrezkoa du gizakiak ahalmen eta aukera hori, errealitatetik erabat baztertzea ez badakar.

* Gizaki orok ohi du bere babesleku sekretua, bakoitzak berea. Besteengandik babesteko izan ohi da gehienetan, norbera seguruago sentitzeko, hor sentitzen da nolabait aske. Liburuan, ibilia, baratza…

* Denok dugu gertakizun edo bizipen bereziren bat, sarri ugari, bizitzan, eta horri heltzen diogu bai lagunarteko harremanetan, baita gure barneko jardunean ere.

* Pertsona bakoitzak baditu bere une bereziak, amarru propioak ere, zeinetan garunak ohikoan baino gardenago aritzen diren.

* Lasaitu egiten du gizakia negarrak, gizakiaren ahalmen eragileena da, negar egiteaz lotsatzen dena lasaibiderako aukera paregabea galduko du.

* Jostailuren bat behar dugu beti bizitzan zentratuta egoteko gizakiak, mila eratakoa izan daiteke jostailua, baina jostailu hori da euskarria, bera gabe noraezean ibiliko gara. Bizitza eta bizitzako arazoak serioak direla badiogu ere.

 

Ihesa

* Gizakiak banakako existentzia baten ameskeria izaten du tarteka, eta mendira ateratzen da paseatzera.

* Pentsamendu mailan nahi den guztia nahi den eran antolatzean datza ezinen eta ezinduen errealitateari ihesa.

* Iheska dabilen animalia da gizakia, eguneroko ezinei nola ihes egin, besterik ezean zerbait hobea amestu edo desiratuz.

* Alkohola da askoren ihesbidea.

*  Arruntasun mozorroaz ezkutatzen du bizi duen  estresa maltzurrak.

* Gorra izaten ikasi ez duenak gorriak ikusiko ditu.

* Elkarbizitza, edo eguneroko normaltasuna, ez da beti bikotearen iraupen froga edo bermea.

* Izaki soziala da gizakia, batez ere babesgabea eta ahula, horregatik bilatzen du lagunartean besteen kidetasuna eta anparoa.

* Zer gertatuko kezkak edo mina ekiditeak eramaten gaitu sarri bakardadera.

* Zenbat gauzari egiten diogun ihes, baina ez gara askeago sentitzen; zenbat gauzetara itzultzen garen, baina ez gara bueltan sentitzen.

* Unekoari aurre hartuz bizi dena ez da urrutira helduko ehun urte hartuta ere.

* Alferrikakoa da nora joan ez duenaren ihesaldia.

* Itzultzen gareneko lekua beti da berdina.

* Norabiderik gabeko bidea da norberarengandik ihesean ibiltzea.

* Lasterbideek ez dituzte arazoak konpontzen, itzulinguruka ibiltzeak ere ez. Arazoei, branka.

* Mesfidantzaren ondorioak dira itzulinguruak.

 

Zertzeladak

* Zaila  da gaur egun fedeari eustea, edozein dela ere fedea; norberarengan fedea da salbabide bakarra, eta hori bera gordetzea da agian zailena.

* Bakoitzak asmatu eta bilatu behar du bere fedea, aurkitu ez duena itsu izanen da bizitzan.

* Salbazioa ez ezik, egoismoa  da fedea bera ere, egoismoa karitatea, egoismoa errito oro, egoismoa elkartasuna… egoismoa da bizitzaren legamia, bere ezinei irtenbide bat bilatzea delako fedea.

* Ulertzeak ez du kargarik kentzen, karga eramaten laguntzen du gehienez.

* Ahaztea, gizakiak duen dohain mesedegarriena

* Ur-basoan itotzen denak ez du ibaia berenez zeharkatuko, txalupa-zaina  beharko du.

* Alkohola eta tabakoa herbaldurari eutsi eta munduan ibiltzeko makuluak dira.

* Gorputzak baino makulu askoz gehiago behar izaten ditu arimak.

 

 

Beste mundu bat

 

Ametsak

 * Zenbat amets, gehienak utopiak, isilean gordetzen ditugun lotsagatik.

* Beti jartzen diegu ordezko plan bat sentimendu ahituei. Ordezko planez bizi da gizakia.

* Zerbait berri ezberdina izatea amestu eta bilatu behar du gizakiak, izandakoa ahaztuz.

* Zenbat utopiara jaiotzen garen ume eta gaztaroan, baina errealitate gordinean hiltzen gara.

* Sarri egiten dugu gogait eremu ezagunez, eta lurralde ezezagunek eragiten digute.

* Ametsa da ezaguera bide bat, edo ezagutzaren ezaugarrietako bat, edozer egin ohi du gizakiak utopia lortzeko.

* Ametsen epela gozoagoa  da gehienetan lorpena bera baino.

* Utopiaren akuiluak eraginda bizi da gizakia, ametsek bultzatuta, horrek ematen dio jarraitzeko arrazoia eta ausardia.

* Ametsen epela gozoagoa  da gehienetan lorpena bera baino.

* Utopiaren akuiluak eraginda bizi da gizakia, ametsek bultzatuta, horrek ematen dio jarraitzeko arrazoia eta ausardia.

* Primum vivere, deinde filosofare gaztetan ikasi genuen esamoldea. Baina ez da beti horrela. Ideala duenak beste era batera borrokatzen du gabezien aurka ere.

* Ederra da beti esperoa, urduritasuna kontrolpean dugun heinean. Ametsa baita esperoa. Eta denboraz ez du zerikusirik. Bakoitzak bizi duen intentsitateak baizik.

* Sinetsi egin behar dira lehenengo ametsak egi bihurtzeko.

* Ametsean benetako gauzak eta desio ezkutuak eman daitezke, baina gezurrak ere bai.

* Ametsak, lilurak… errealitateak dira gauzatzen ez badira ere, eragiten digute, bizi ez baditugu ere, edo irudimenean bizi izan baditugu ere.

* Une laburreko samurtasuna dakarte ametsek, ondoren errealitateak jotzen gaitu bere mailuaz.

* Ametsak ez dira betetzen, une estuak arintzen dituzte soilik. Betetzen diren amets horiek posibilitate zailak besterik ez dira.

* Amets batek huts egitean, beste amets batekin kateatzen da, ezaguna zaigun  errealitateari ihes egin nahian. Ametsa beti da ihesa.

 

Esperantzak

* Errealitaterik gabeko itxaropen faltsuetan galtzea da arrisku nagusienetariko bat giza jardunean.

* Bertan ez balego bezala begiratzen dio askok munduari, mundua existituko ez balitz bezala biziz.

* Jainkoaren axolagabetasuna bizi du fededunak, eta Jainkoaren arretaren bila doa edozein dela erritoetara, ezbehar oro justifikatuz.

* Irudimenak ematen dio gizakiari mundu berri ezberdin bat sortzeko ahalmena, mundu berri hori ohi da esperantza eta iraupen-salbamena.

* Egoera hobetuko dela itxaropenak arintzen du ezbehar oro.

* Desioaren tamainan puzten dira itxaropenak.

* Kondenatuen heldulekua da esperantza.

 

Zertzeladak

* Berez ez datorren ilusioa hobe ez esnaraztea.

* Bakoitzak nahi duena ahal duen bezala adierazten dio bere buruari.

* Ez da inor beste norbaiten berdina denik, baina denok dugu idolo edo imitagarria den norbait, bere antzerakoa izan nahiko genukeena.

* Denbora-pasa bat besterik ez da edozein amets.

Burutapenak 2

Jon Etxabe 2018/04/20 11:35
Gizakia I: Gizakia – Emakumea - Askatasuna - Ezagupena

I

Gizakia

 

Zer den

* Antzezle bat da gizakia, beste antzezle batzuk imitatzen dituen antzezlea.

* Tokatu zaigun komediako antzezle besterik ez gara.

* Gizakia desira da, bulkada, beti erregai bila dabilen sugarra.

* Behin izandakoaren adabakia da gizakia, modu ezberdinetan josia.

* Gezur putzu bat da gizakia, ondorioz gizartea bera, politika, dena, … fikzioa egiten dugu, sarri uste onez, egi bila gezur-putzu horretan.

* Animalia da gizakia, pentsatzeko ahalmenak ez dakarkio onura handirik.

* Gizarteak, gizarteko gorabeherek, zizelkatzen gaituzte. Erabakiak guk geuk hartzen ditugunean ere. Inguruaren fruitua gara. Hutsak, faltsuak, besterik ez dira guk geuregan eragindako zizelkadak. Baina besteengan ere eragiten dugu egiten dugun guztiarekin, horrek bai du eragina. Hurkoa zizelkatzen duten zizelatzaile-kideak gara gizakiok.

 

            Nolakoa

* Gehienek egiten dute egiten dutena ahalik ondoen, gizakia berenez onbera delako.

* Bakoitzaren erabakiak erakusten du norberaren neurria.

* Oskola baino ez da sarri gizakia.

* Zein ezberdinak izan daitezkeen pertsonen neurriak, eta ez fisikoak hain zuzen.

* Komediante hutsa da gehienetan gizakia, barnean darabilena ezkutatuz bizi ohi  da.

* Zer eta nolakoa izanen zen gizartea surik gabe.

* Munduko animalietatik bera dela ankerrena, gizaldiz gizaldi joan da hori frogatzen ekintzez gizakia.

* Premiazkoak ez diren gauzetarako jaidura da gizakien arteko berezitasun bat.

* Dugunak, garenak edo egiten dugunak besteekiko konparaketan hartzen du benetako neurria eta tamaina. Zerekin konparatu, halakoak gara.

* Hautatu daiteke zintzotasunez eta filosofiaz pertsona anonimoen kategoria, edo iheslari kikildu bat bilakatu daiteke ere.

* Kulturak egiten du gizakia, baina honen barnean instintu denak diraute.

* Gorputzak badu bere anima; gorputza eta anima, bietatik zein hartzen dugun gogokoen, hor dago koska, bietatik zein elikatzen dugun nagusiki, horrek markatzen du diferentzia.

* Bururik gabeko burudun asko dago gizartean.

 

Emakumea

* Neskak mutilak baino zorrotzago hezten dira.

* “Emakumea gizakia da, noski, baina gizatasun molde apur bat ezberdinekoa”, “exotismo lurrin bat” dela irakurri dut: zentzu eta osotasun bat ematen dio emakumeak bizitzari. 

* Gizonena baino okerragoa da emakumearen infernua.

* Kolpeak dira emakumeekiko bortxakeriaren ezaugarri nabarmenenak, baina bada ezkutuko beste esplotazio modu isil eta ezkutukorik.

* Gaur egun errazago moldatzen da emakumea bakarrik gizona baino.  Horregatik ukatu diote independentzia ekonomikoa, mende edukitzeko.

 

Zertzeladak

* Piztia batekin bizi gara, eta ezin diogu ihes egin.

* Gizatasuna ez dago kanpo-itxuran eta aberastasunean, barne dotorezian baino.

* Azaleko gauzekin entretenitzen gara, sakonekoez arduratu gabe, harri gainetik irrist egiten duen ura gara, lurra ureztatu gabe.

* Bakoitzaren begirada oro dago kutsatuta edo baldintzatuta, ez dago begirada propio netorik, pentsamenduak bezala, inguratzen duenak baldintzatzen du, nolabait osatzen eta gauzatzen; gizakia gizartean bizi da eta ezin du inguruaren eragina saihestu, gizartearen zati izatea utzi.

* Zabor poltsek baino hitzen eta jokabideen zaborrak erakusten du pertsona baten izaera ezkutua.

* Edertasunak ez du erakargarria egiten pertsona bat, beste zerbait da erakargarri egiten duen dotoretasuna.

* Animalia gaiztoa da gizarte ikaratua.

 

 

            Askatasuna

            Zer  den

* Askatasuna ez da justizia, eskubidea baizik. Gizakiak ez duen eskubidea, mota ezberdineko mila katez lotutako esklaboa delako, kontaezin jauntxo ezberdinen morroi.

* Norberaren borrero eta biktima, aske izateko bide bakarra.

* Kaiola baten barruan bizi gara, bakoitza bere tamainako kartzelan, bertan aske sentitzea da irauteko gakoa.

* Lanbrozkoa da eguterazkoa behar duen askatasuna.

* Seminarioan eta apaizgoan inondik ere ez zegoen aske eta ondorenik gabe   pentsatzerik, are gutxiago sentitzerik. Ukoa, pentsamendu eta pentsaerei ere, izan da gure heziketaren arau nagusia.

* Umea, umetatik da pertsona, horregatik bizitzaren hasieratik egin behar du hautaketa, bularreko denean bertan, zerbait hartu eta beste zerbait utzi: bularra edo biberoia esaterako, jolasa eta ikasketa… kontzienteki ez bada ere. Eta hautaketa orok du alde samina.

* Neurri batetan gizakiak eragin dezake etorkizunean eta gertaera edo ekimenetan. Ala, irudimena besterik ez da. Orokorrean, eta zerbait eragin dugula uste dugunean ere, ez al da halabeharrezkoa gertatutako edo eginiko hori?. Gizakia erabat baldintzatutako izakia denez, beti geratzen da zalantza.  Askatasunaren norainokoa dago jokoan.

* Kate motzean mugitzen da libertatea.

*  Bidegurutze bat da bizitza, gizakia bera  beti dago bidegurutze batetan, erabaki beharrean  beti, hautatu beharrean. Latza da askatasuna, erabakitzeko ahalmenak erantzukizuna baitakar berarekin.

* Konforme bizitzea ote askatasuna, ez ote esklabotasun kamuflatua.

* Kontzeptu filosofikoa da askatasuna, esklaboei axola ez zaien unibertsaltasuna, norberak nahi duen tokira joatea da askatasuna.

             

            Gizaki askea

* Gizakiak ez du inolako hautamenik. Hautaketa oro du baldintzatua.

* Libre dela uste duena ere lotuta dago, katearen luzeran dago ezberdintasuna.

* Gizakia askea dela esan ohi da, baina erabat baldintzatzen du inguruak.

* Gezurraren diktaduran bizi gara, zientzia aurrerapauso ikaragarriak eman dituen garaian.

* Arriskutsuagoa omen da loturarik gabeko gizona gizon presoa baino. Agian.

* Norbere baitako beldurrak dira gizakia preso bilakatzen dutenak.

* Gizartearen eta bere buruaren gatibua da gizakia, ezinezkoa zaio amaraunetik askatzea, amarauneko hari batetik bestera aldatzea beste  aukera eta ahalmenik ez du.

* Izadiko edozein izaki mota bezain lotuta dago gizakia, mila loturen preso, haitzak eurak adina, mugikortasunez eta askatasunez hornituak badirudigu ere.

* Atxilo bizi da gizakia,  etxean, lanean, herrian… bere baitan ere, nahiko lukeenerako ezindua, errutinan atxilo

* Egia oro erlatiboa dela jakinda ere, edonori galdetuko bagenio dionaren zergati sakonagoa ez luke jakingo erantzuten. Nahiko automata da gizakia edozein gizartean dela ere, inguruak ezartzen dion pentsaeraz bizi da, ezarritako rolaz.

* Ezer galtzeko ez duena da edozertarako aske.

* Ezin galdu ez dugunik, edukitzeak egiten gaitu esklabo sarri.

* Aulki bati lotuta bizitzeko izakiak gara: ordenagailura, tabernara, bulegora.

* Etorri egiten zaio gizakiari, herriari ere, zoriaren kinka, eta erabaki beharra du. Oso gutxitan eta maila erkinean aldatu lezake zoriaren ondorioa gizakiak, baina gutxienez leundu dezake bere eragina.

 

Zertzeladak

* Ez dakit geneetan daramagun gizakiok debekuen aurkako grina, baina debekuak gidatzen dute gure bizitza, debekuz zedarrituta dugulako ibilbidea.

* Erreprimituak izatean hezi gaituzte,  eta erreprimituak izaten jarraitzen dugu.

* Zerbait egin behar dugula sentsazioa daukagu sarri, gorputzak ezartzen duen erritmo ezezagun bat dugu denok barruan.

* Aulki bati lotuta bizitzeko izakiak gara: ordenagailura, tabernara, bulegora, bazkal-mahaira…

* Komuna, esaldi aldrebesen territorio libre bakarra.

* Nagusien eta ahaldunen neurrira eginak daude arauak.

* Naturaltasunez unean uneko erabakiak hartzeak bere xarma du.

* Parodia ote aukeramena?.

 

 

Ezagupena

 

 Ezagutza

* Erreferentzia bat behar du gizakiak, gertatzen denaz jabetzeko.

* Zenbat gauza dakigun dakigula jakin gabe.

* Zenbat gezur geure buruari; eta nolako sinetsi itxurak egiten ditugun.

* Gezurrak esaten dizkio gizakiak bere buruari errealitatearen egiatik babesteko, edo errealitatea estaltzeko.

* Benetako izaera estali nahi izaten dugu trikimailu ezberdinez, baina beti azaleratzen da norberaren berezkoa.

* Tematia da errealitatea, ezinbestean presentea bere presentzia,  geure eta besteen burua engainatzen ahalegintzen bagara ere.

* Gezurretan ohi gara geure buruarekin, beldurrak eragindako gezurretan, nahiz beldur gehienak barregarriak diren.

* Intentziorik gabeko keinuetatik erakusten da sarri norberaren izaera.

* Aseezina da gizakiaren dena ulertzeko nahia, baina ezer ez ulertzeak ere ez dio ardurarik sortzen askori.

* Harrotasunak hondatzen du gizakia, paperezko orri fin bat bezain hauskor garela ez jabetzeak.

* Distantzia mota asko dago, geografiarenak eta ordulariarenak ez dira nagusienak, ez garrantzitsuenak, ezta  eraginkorrenak ere. Sentimenduen distantzia, barnera bidaiarena, hurkoarenganakoa... Plano ezberdinekoak, baina sakonenean daudenak dira.

* Bere hizkuntza du gorputzak: postura, ibilera… sarri ez diogu erreparatzen eta bestetan ez diogu kasu egiten.

* “Amaierarik gabeko auto-indusketa da psikoanalisia”.

* Bakoitzaren sekretua da bere leku sekretuak non dauden.

* Estasi garratza dakar edozein berriren berri jakiteak.

 

 Norberezagutza

* Zelatatu diezadakete nire gorputz fisikoa, nire ekintzak, baina nire nahiak, sentipenak, beldurrak, pozak, pentsamenduak, … neuk bakarrik ezagutzen ditut.

* Arriskutsua da biluzia, edertu zaitzake, baina baita zatartu ere.

* Zein ote da nire marka?, galdetu behako genioke tarteka gure buruari.

* Askotan ez ditugu egoa eta norbera ezagutu eta bereizten, egiatan zein garen, alegia.

* Gizakiari komeni zaio tarteka bere buruari kanpotik begiratzea.

* Egia dela uste dut denok daukagula arrasto ilun bat barren-barrenean: onartu eta berarekin bizitzen bageneki errazagoa izango litzake elkarbizitza.

* Itsua da gizakia, ez da gai bere buruan ikusteko gainerakoentzat agerikoa dena.

* Galdurik dago barneko  zurrunbilo gupidagabekoekin bizitzen ikasi ez duena.

* Zenbait gaietan ez gara egiati eta zintzoak geure buruarekin ere,  norbera engainatu nahian, dakiguna bera gu geuri ukatuz.

* Zer garen jakiteko, zein oroitzapenek iraunkor eta sokonen irauten diguten eta/edo astintzen gaituen aztertzea litzake termometro baliagarri eta sinesgarria.

* Barnera begiratzen dakienak, kanpoa ikusteko begirada eta ikuspegi sarkor sakonagoa du.

* Ematen du izartegiak gizakiaren tamaina-neurria, apalagoak ginateke gure burua izakiaren osotasunean kokatuko bagenu.

* Norberetarren artean ezezaguna izatea da bakardade beltzena, baina beltzagoa norberarentzako ezezagun izatea.

 

Elkarrezagutza

* Txikiteroen artean badago nolabaiteko anaikidetasun bat.

* Bestearen begirada saihesten duenak zerbait du ezkutatzeko.

* Besteen zure ezagutzaren zergatia, norberaren izaeraren arrastoa da.

* Pertsona guztiek dute bere aurpegia, baina ez dugu beti erakusten.

* Bestea kalifikatzeko norbera hartzen dugu erreferentziatzat, horregatik ez gara sarri justuak juzkuetan.

* Orain, lehen ere, barnera baino kanpora begira bizi da gizakia, baina orain lehen baino abiadura handiagoz. Konpartitzen duguna ere azalekoagoa da gehiago, barne bizipenak baino.

* Ikusten eta entzuten dugunaren azpian edo atzean zer dagoen antz ematean data bestearen ezagupen-sentipenaren ezagupenaren sekretua. Bestearekiko iritzi okerra dugu gehienetan, sekretu-kutxa bat baikara bakoitza.

* Perspektibak eta urruntasunak gauzen, pertsonen ere, nolakotasuna erabat aldatzen du.  Pertsonak ere hurretik, beratik, ezagutzen dira diren bezalakoak, elkarbizitzak ematen du bakoitzaren balioa.

 

Zertzeladak

* Bestei buruz hitz egitean, zeure berri ematen ari zara.

* Gizakiak ez gaude uneko adinarekin bizitzeko prestatuta, adinarekin bizitzen ikasi dugunean adinez aldatu gara.

* Ikusezin bihurtzea une batez, hori litzake bakoitzaren zintzotasunaren testa.

* Badira ulertzeko hizkuntzarik behar ez duten gauzak, denek eta edonon ulertzen dituztenak.

* Bakoitzak nahi duena ahal duen bezala adierazten dio bere buruari.

* Gizakiak jakin behar du egia dastatzen, nahiz garratza, bestela alderrai ibiliko da bizitzan.

* Begiak arimaren ispilu direla diote, irribarrearekin disimulatzen ahalegintzen bagara ere.

* Norberez kanpo bizi denak gorroto dio norbere barnera bidaiatzeari.

* Hilakiak laster desagertzen dira betirako, denborak jaten ditu jarri dizkiegun oroigarri, oroitarri eta estatuak ere.

* Sortzailearen barne arazo eta bizipenen erakusleiho bat da edozein arte mota.

* Aintzakotzat hartzea da zerbait edo norbait erasotzea.

Burutapenak 2

Jon Etxabe 2018/04/13 10:02
Euakal Herria - Euskaldunak - Euskara

Euskal Herria

 

Askatasuna

* Klandestinoek, azpilanean ari direnek, sasikoek alegia, horiek dira batez ere leku eta une bakoitza direla behin-behineko babeslekua bizi dutenak, edozein unetan alde egiteko leku eta unea alegia. Euskal ihesleri eta liberatuek esperientziaz ikasi eta bizia duten printzipioa.

* Herriak egiten gaitu, neurri handi batean garen bezalakoak, baina geuk egiten dugu herria den bezalakoa.

 

Vs Espainia

* Ekintza bortitzak konpondu dira, baina borrokak dirau nahiz beste forma batean.

* Oraino bota ezin izan duten  zuhaitza da Euskal Herria.

 

Kontzientzia

*  Atzerritarren bisitaldia dirudite sarri kanpoan bizi diren euskaldun askoren presentzia.

* Aberri nomada gara bidaian gabiltzanean.

* Zapalkuntza, gerra, eta gehiegikerien segida ohi da abertzaletasuna.

* Bere jarrera propioa du bakoitzak estatu txikiei buruz, bizipenen araberako.

* Sakonean berdinak eta anaiak dira herri denak.

* Administrazioak ez du inoren natura egiten.

* Herri batekoa izateari ez dio uzten inork, edonon erroldatzen edo nazionalizatzen delarik ere.

 

Ahala

* Ez dago herri gorago edo beheragorik. Herri bakoitza, denik kaskarrena ere, naturaren mirari bat da

 

Gaurkoan

* Adiskide minak eta aldi berean pentsaera erabat ezberdinekoak izatea da familia eta lagunarte askotako egoera, baina eztabaida eta haserrerik gabe diraute harremanak, politika ez da mahairatzen eta kito.

 

Geroa

* Garailea beti ahaleginduko da aurkariari egia kontatzea galarazten. Euskal Herriak ondotxo ikasi du hori.

 

Baldintzak

* Beste zerbaitekin lotu behar da aberria ideia, mistika batekin, erakargarri eta eragile bihurtzeko.

 

Memoria

Benetako egia eta justizia aplikatzeak, ofizialetik haratagokoa, urteak behar ditu. Urte askotako perspektiba behar da ekintza iraultzailean bere egiazko eraginkortasunean kokatzeko.   Egun batean, gerago, idatziko da ofizialki Euskal Herriko beste historia  bat, beste egia bat.

* Memoriarik gabe ezer ez garelako, ezin dugulako aurrera egin ere, memoria sakon bat berreskuratzea da Euskal Herriaren azken urteetako ahalegina, bere izaera gorde nahi duelako aurrerantzean ere.

 

Damutuak

* Euskaldunongan barkamena eskatzeko eta damua erakusteko ezintasuna ez da berezkoa, urte luzeetako esperientziak eragindako jite eta jarrera baizik: lubakien alde bietako jarrera eta jiteak orekatzea luze iraungo duen afera da.

  

Euskaldunak

 

* Euskal Herrikoak gara nonbaitekoak izatekotan, askori ahaztu zaion ebidentzia.

* Europak eta Urruneko Europak funtsezko eragina du gure geneetan.

 

 

Euskara 2

 

* Bizitzeko hizkuntza izan behar du Euskarak.

* Zuhaitzaren barne izerdia bezalakoa da hizkuntza herri baten kulturan, bere izaeran, beraz iraupenean ere.

* Euskara, flotazio linea euskaldunentzat.

* Hiztunak behar dituzte hizkuntzek, eta hiztunek historia, kultura, mundu ikuskera bat.

* “Zergatik idatzi nederlanderaz...”. Munduan kokatzen gaitu euskaldunak Euskarak.

 

Burutapenak 2

Jon Etxabe 2018/04/06 10:10
Sarrera gisa - Adina - Bidaiatzea - Bizitza

Sarrera gisa

 

 

Aurreko Burutapenak bezala, Burutapenak 2 ekarpen honetako gogoetok azken liburuek sortarazitako gogoeta laburrak dira, nolabait sailkatuak.

 

Hauek dira gaiak eta emankizunak:

 

1.- Adina – Bidaiatzea

2.- Bizitza

3.- Euskal Herria – Euskaldunak - Euskara

4.- Gizakia I: Gizakia – Emakumea - Askatasuna - Ezagupena

5.- Gizakia II: Desbabestua - Euskarriak – Beste mundu bat

6.- Gizakia III: Jarrerak – Sentipenak – Oroitzapenak – Bakardadea – Goibeltasuna - Isiltasuna

7.- Gizakia IV: Zoriona – Norbera nor

8.- Gizartea I: Nolakoa – Akatsak – Adinaroak

9.- Gizartea II: Gatazkak – Boterea - Zapalkuntza

10.- Gogoetak I: Gizakia 

11.- Gogoetak II: Denbora – Aurkariak

12.- Gogoetak III: Egia – Jakituria – Errealitatea – Ederlan

13.- Gogoetak: IV: Maitasuna – Natura – Politika - Presoak

 

 

Sarrera gisa

 

 

Aurreko Burutapenak bezala, Burutapenak 2 ekarpen honetako gogoetok azken liburuek sortarazitako gogoeta laburrak dira, nolabait sailkatuak.

 

Hauek dira gaiak eta emankizunak:

 

1.- Adina – Bidaiatzea

2.- Bizitza

3.- Euskal Herria – Euskaldunak - Euskara

4.- Gizakia I: Gizakia – Emakumea - Askatasuna - Ezagupena

5.- Gizakia II: Desbabestua - Euskarriak – Beste mundu bat

6.- Gizakia III: Jarrerak – Sentipenak – Oroitzapenak – Bakardadea – Goibeltasuna - Isiltasuna

7.- Gizakia IV: Zoriona – Norbera nor

8.- Gizartea I: Nolakoa – Akatsak – Adinaroak

9.- Gizartea II: Gatazkak – Boterea - Zapalkuntza

10.- Gogoetak I: Gizakia 

11.- Gogoetak II: Denbora – Aurkariak

12.- Gogoetak III: Egia – Jakituria – Errealitatea – Ederlan

13.- Gogoetak: IV: Maitasuna – Natura – Politika - Presoak

 

 Adina

 

Zahartzaroa

            * Bizitzari eutsi nahian, iheska doazen bizipenak berritze ahalegina da zahartzaroa.

* Iheska doazen bizipenak berritze ahalegina da zahartzaroa, bizitzari eutsi nahian.

* Adina du zaharrak gaixotasun nagusia, eta ezinean fokalizatzen du arreta guztia, kendu ahal baititu beste gaitz guztiak.

* Zaharrak bizkarra erakusten dio bizitzako aukera ohikoei, eta bide berriak asmatu behar ditu galdutakoak ordezkatzeko.

* Adina aurrera, ia ezinezko bihurtzen hasten dira izan litezkeenak ere.

* Gorputza eta gogoa gero eta lotuago: zahartzaroko bilakaera ohia.

* “Adin zail honetan. Ba al da adin errazik”. Adin oro da zaila.

             

Ajeak

* Adina oso aurrera, arkeologia edo fosila zaigu iragana.

* Gizaki zahartua: zahartzea jakinaren gainean bizi ez duena edo ez bizitzen dakiena, zaharkitua dago.

* “Ona da pasa den denboraz jabetzea, heriotza iritsi aurretik”. Denbora pasa dela ohartzen ez den zaharrak erridikulua eginen du, lekuz eta aldiz kanpo ibiliko da.

 

            Bizipoz

* “Bizipozak!. Zein garrantzitsuak diren adin batetik aurrera eta zein berandu ohartzen garen horretaz seme-alabok”. Bizipoza da, edozein adinetan, bizitzan duintasun minimoz iraun ahal izateko funtsa. Galtzen doa bizipoza adina aurrera heinean, amaiera iragarriz bezala.

             

            Denbora

* Iragan bihurtzen gara zaharrok, besterik irudikatu nahi dugunean ere.

* Beste eremu batean bizi da zaharra, berdin samar zaio hau edo beste, interes handirik gabe begiratzen dio denari.

* Erritmo ezberdina dute organismoak eta zahartzeak.

* Umeek ez dakite zer den atzo, oraina da dena, zaharrok, aldiz, lehenean bizi gara.

* “Haurrak orainean bizi dira, ez iraganean”. Haurrak orainean bizi dira, zaharrak joanekoan. Gazte bezala bizi  edo azaldu nahi duen zaharra irrigarri gelditzen da.  Adin bakoitzak bere muga baldintzak eta morrontza ditu.

 

            Jakituria

* Zahartzen dakien hori ez da zaharra.

* Zahartzera zoazela gero eta egiagoak dira egutegiko esaerak.

* “Moldatu egin naiz orain, horixe da gazte ez izatearen ezaugarrietako bat”. Zaila zaio zaharrari egoera berrira moldatzea, gero eta indargeago, ameto ematera behartuta dago egoera berriotara.

* “Bizitzaren zentsua amaitzen da heriotzaren ziurtasuna alibio bihurtzen denean”. Hiltzeko adina duzula jabetu eta onartzean oraina bera ere geroa bihurtzen da.

* “zaharra... Nola zara zu hain bizkorra?”. Esperientziak esperientzia, zahartzaroak ez gaitu egiten argiagoa gehienok.

* Hiltzearen aurrean errebelatu ala eroapenez hartu, hori da zaharren dilema nagusia.

             

            Memoria

* Gutxientzat balio du atzokoak lehengoak baino gutxiago, gazteak oraina bizi du eta zaharroi ahaztu egite zaigu oraina.

* “Gozatzen dut gauzak galtzen, topatzeko zerbait edukitzearren”.  Coriako leloak esango luke soilik hori; 84 urterekin ezer non utzi duzun gogoratzen ez eta bila ernegatzen denean jakiten da zein tristea den burua galtze hori esperimentatzea.

 

            Premura

* Zahartzaroan egitasmoak betetzeko behar adina denbora ez edukitzea da kezka nagusienetariko bat.

* Behin adin batera ezkero zaharberritze lanak nagusitzen dira, gorputzean zein bestelakoetan.

* “… adin batetik aurrera, gauzak azkarrago egin behar izaten dira”.  Dena doa presaka adin batetik aurrera,  gorputza geldoago doa, eta presa sartzen da eskuarteko asmoak bukatzen joateko.

* “Loreontziak bezala ureztatu behar dira memoriak”. Lorontziek ura behar duten bezala, behar du lantzea batez ere memoriak, adina aurrera, garunak nabarmenki herdoiltzen haste direnean.

             

            Sentipena

* Unea koloretez apainduta, polit eta eme sentituz, egiten dio ihes haurtzaroari zaharrak.

* Behin edade batera ezkero, onartu beharra dago etapa batzuk aldatu ditugula besteek gutaz duten ikuspegian, besteen begiak dira gure adinaren kontagailu zehatzenak.

* “hutsalkeria konplexuei emana bizi zen”. Ordenagailuari eta liburuei lotuta, heriotzari itxaroten ari naizen sentipena dut.

            * “Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori”. Zahartzaroko bizipena da gorputzaren bestelakotzea. Onartuta ere, dramatikoa da. Bizitza drama bat izanik, ahultze hori da dramako atal bat.

*  “. Bizitza pasa ahala alferrikakoagoa balitz bezala norberaren espazioa, ahulagoa edozein ahalegin”. Murriztuz doa espazioa zahartu ahala, kanpoko espazioa, barne espazioa batez ere. Eta zaharrari geratzen zaion espazioa bera alferrikakoagoa bihurtzen zaio, ia espaziorik gabe geratzeraino.

* “Berandu iristearen beldur … beldurren gauden bitartean,  beranduago egiten da, egiten zaigu”. Zaharrok badugu jada bizitzako edonon edo edonora berandu heltzen garen sentipena.

* “Haurrak ikusteak iradokitzen du ongi egote sentsazio bat, barne-lasaitasun bat”. Ernegatu egiten dira zahar batzuk umeen zalaparta eta geldik egon  ezinarekin, beste zenbaitzuei poza damaiote galtzen ari diren bizipoza orekatzen dietelako.

 

            Maitasuna

* Adinak, luzeenak ere, ez du itotzen maitasun egarria.

 

            Talaia

* Zahar gehienei izugarrikeria iruditzen zaizkie gaur egungo bizimodu modernoak.

 

 

Bidaiatzea

 

* Taldeko bidaiek erakusten dute ohiturak eta norberekeria eta ohiturak utzi eta besteengana moldatzen.

* Bidaiari bakarti batek, mesfidantza sortarazten omen du hasera batetan.

* Norbera ere turista da besteentzat

* Aukera-maukeraren erresuma da bidaiari batek bizi duena

* Itsuskeria da bidaiatzea ez dela maite esatea: egunerokoaren monotonia eta asperdurari ihes egiteko beharrari erantzuteko kontsumismoak txertatu digun gehigarri genetikoa da bidaiatzeko sena, salbuespenak salbuespen..

* Globalizazioak ez du pikutara botatzen bidaiatzearen xarma, bideratzen eta ahalbideratzen baizik.

 

Bizitza

 

 

 Zer den

* Hiltzeko bizi.

* Bizitza zer den ikasi gabe bizi gara gehienok.

* Norbaitek hil garela kontatu arte ez gara benetan hilko.

* Kontrasteak egiten du merezimenduzkoa bizitza.

* Bizitza asetzen dion zerbait duenak ez du besterik behar.

* Gezurrean ematen da ia bizitza osoa, gizabanakoetan zein gizartean. Komedia baita bizitza. Eta ez du abantailarik, iruzurle handientzat ez bada.

* Bizirik diraugu norbaiten gogoan diraugun bitartean.

* “Bizitza bizipoza baino ez da, biharamunik gabeko oraina”, baina biharamun baten esperantza duen oraina.

* Itxaronkizuna, ezta ametsa ere, ez da ezohizkoa, bizitza bera baita ametsa.

* Hil arteko presondegia da bizitza berez, presondegiago egin dugu arau hertsiagoz, eraman zailagoa bihurtuz erosotasunaren itxuraz.

* Denborari hasiera eman, denbora eten: bi ertz horien tartea da bizitza.

* Bizitza ez da premisen ondorio dialektikoa, kontraesan askoren batuketa baizik.

* Bizitza: erromesaldiaren labirintua, non bakoitzak lortu eta aurkitu behar dituen aurrera egiteko  arrazoiak eta indarra.

* Abesti bat bezala da bizitza, eta beti merezi du, baita requiem denean ere.

* Abentura bat da bizitza, ez baitakigu nora eramango gaituen.

* Jaiotzen garen unetik ari gara hiltzen.

* Bizitzak kartzelaren antz erabatekoa du.

* Koadro edo mosaiko bat bezalakoa da bizitza: puska askok osatutako existentzia, bizitza propioa duten osagai ezberdinek.

* Etengabeko erabakitze jarraia da bizitza, eta gehiago begiratu ohi diegu, zalantzati,  hartu ez ditugun erabakiei; inertziaz bizi gara, hartutako erabakien uharan,  eta hartu gabekoen nostalgiaz.

* Eten gabe zerbait berriren bila ibiltzea da bizitza.

 * Misterio handi bat da bizitza, muga gaindiezinak ditu ulertzeko.

* Bizitza errutina bat da, bizi-baldintza gogorrenetan ere.

* Bizitza istripu bat da. Norbere barneko istripuz beterik dago gizakia, kontraesana baita bizitzak aurrera egitea bera ere, kontraesanen arteko aukera baita bizitzea.

* Urtegian lotu ezin daiteken ibaia da bizitza, eta ibai horretako ur-tanta bat gizakia, ez da leku beretik berriz inoiz igarotzen.

* Geroa da beti seguru dugun gauza bakarra, heriotza ondoren hor jarraituko dugulako hauts, molekula edo atomo, auskalo. Bizitza heriotza da, istant bakoitza hiltze bat baita hurrengo istanteari leku emateko. Hildako istanteen katea da bizitza, misterio bat bere kontraesan ulertezinean.

* Bizirautea da bizitza gehienentzat.

* Nerabezaro amaigabea omen askorentzat bizitza: ez dut uste.

* Denbora botatzea da bizitza, mila modu asmatuz, geure burua engainatuz, zeregin filantropikoenekin ere. 

* Loaldi luzea besterik ez da askorentzat bizitza, ezerezean bukatzen zaiona.

 

 Zergatik-zertarako

* Non eta zertarako dagoen bere buruari galdetzen ez diona robot bat izanen da, ezlekuan dagoen automata bat.

* Gauzak egin eta gero zergatik eta zertarako pentsatu, hori da askoren zera.

* Denari eman behar dio zentzu bat askok, denek agian, zentzu horren esklabo bizi gara.

* Bidea eta helburua lotuta ez dituena alderrai bilakatuko da.

* Patu edo halabeharrez, nahiz ustez erabaki kontzienteaz, egiazko iparra non dagoen antzik ere eman gabe hiltzen dira gizaki denak.

* Sakonean, inor gutxik daki zergatik egiten duen egiten duena. Inertziaz bizi da gizakia, ia-ia automatismoz edo ohituraz.

* Beti zor diogu zerbait edonori, arerioari ere.

* “Carpe diem”, “unean unekoa” eta antzerako esamoldeak, gerorik ez daukanak, edo gerorik ikusten ez duenak, geroaren itxaropenik ezak eragindakoa dira,  galduta dagoenarenak. Gerorik gabeko egoerak ez du bizipozik sortarazten.

* Kontzienteki ez diogu erantzuten ia inoiz zein naizen galderari, galdera bera ere ez diogu egiten  geure buruari, inertziaz bizi gara, ohikotasunez erantzuten diogu eguneroko jardunean egin gabeko baina hor dagoen eta funtsezkoa den galdera horri, erantzunik ematen ez diogun galdera izaki.

* Besteek sortutako premiez betetzen dugu guk geu bakoitzaren bizitza. Beharrezkoak ez diren  premiak baztertu egiten dituzu zer nahi duzun dakizunean.

* Galdu, norabait doana galtzen da, nekez galduko da nora ez dakiena.

 

Jakituria

* Ikastea da bizitza, mailaz maila, eguneroko gorabeherak jarraituz.

* Bakoitza bere tokian egoten jakitea da bizitzeko artea.

* Urteak pasa ahala, erlatibizatzen  ikasten du batek, irakasle ona baita bizitza.

* Poz eta tristura txikiak, horrenbestean bizitzen ikastea da jakinduria, zoriona bera ere.

* Zer izanen zen bizitza beste bide bat hartu bagenu?, zentzurik ez duen gogoeta: bidegurutze bat da erabaki bakoitza, kontaezin bolako karanbola bat, hartutako erabakiarekin aurrera, ez dago itzulerarik.

*  Hobe litzake lore izaten bageneki, besteak liluratzen, ingurua edertzen, bizitza errazten … eta trauma gabe zimeltzen jakingo genuke.

* Bizitzari kate bat jartzeko burutazioa sortzen zaionak eutsiko dio datorrenari.

* Egunerokoa apurtzen duten pauso txikiak asmatzen dituenak asmatuko du bizitzan.

* Puzzle baten antzerakoa da bizitza: pieza bakoitza bere tokian ahokatzea da orekaren giltzarria eta sekretua

* Bizitza asetzen dion zerbait duenak ez du besterik behar.

* Izutu egiten du gehiegi pentsatzeak,  gutxiegi pentsatzeak, aldiz, lelotu. Ertz  bi horien arteko tirabiran neurria hartzean datza bizitzako oreka, eta zentzua.

 

Jarrerak

* Bizitza erreala fikziozko edo balizko zerbait irudikatu edo amestea  da gure buruari egiten diogun iruzurretako bat.

* Zaila du bizitza bakarrik egoten ez dakienak.

* Bizitza lapurtzen du obsesioak.

* Biziberritzea da berriro hastea.

* Unekoari aurre hartuz bizi dena ez da urrutira helduko ehun urte hartuta ere.

* Bertan ez balego bezala begiratzen dio askok munduari, mundua existituko ez balitz bezala biziz.

* Zenbat gauza metatzen ditugun bizitzari ihes egiten utziz.

* Sakonago bizitzen laguntzen dute kezka metafisikoek.

* Mundu krudela bizi dugu, baina aldi berean, amesten dugun bizitza hobeago batean dugu jarrita esperantza, hori fikzioa da. Oso gutxi, bakanen batzuk soilik bizi dira dutenarekin ados, aberatsek gutxien. Bizitza kondizionalean bizi gara bizitza amestuaren zain, bila ere.

* Bizitza kontraesan bat da: paradisuan biziko bagina lez, duguna, apurra arren, galduko dugula beldurrez bizi gara,  baina aldi berean, duguna ez zaigulako laket edo ez hain laket, beste paradisu txiki baten esperoan edo ahaleginean bizi gara.

* Zaila du bizitza bakarrik egoten ez dakienak.

* Anaia bikiak dira. jakin-mina eta bizitzeko gogoa.

* Gaitzak hiltzeko gogoraino jotzen gaituenean pentsa ohi dugu hobe litzakeela ez izatea, baina ezingo genuke hori bera pentsa ahal izango ez bagina.

 

Bizitzearen plazera

* Bizitza osoa merezi dute zenbait une intentsuk.

* Badira bizitza osoa merezi eta balio duten minutu bakar batzuek

* Maitasun kontu ugariz egina dago bizitza.

* Pertsonen bizitza zimeldu egiten da maitasunik gabe.

* Zaila da benetan amodio sentimenduen mataza hariltzea.

* Gauza berrien poza sentitzea, hori da bizitzan zoriona.

* Zer egiten dugu munduan. Naturaren kate-begi bat besterik ez gara, garen, izan garen eta izango garen guztiak, bizitza artifizialki sortzen hasten garen bitartean behintzat. Bizitza tokatu zaigu naturaren tonbolan edo karanbolan.

* “Gauza handia da bizitzea. Gauzarik handiena” . Goza dezagun, beraz.

* Bizitza asetzen dion zerbait duenak ez du besterik behar.

* Urteko 4 hilabetek soilik osatzen dutenez udaberria, -ezin uka hunkigarria denik- beste hiru urtaroei grazia hartzean dago urte osoko gozamena.

 

Osagaiak

* Amets sare hondatuak konpontzea da bizitza.

* Ametza eta errealitatea, bizitzako bikote konponezina.

* Ez dago inor ametsen bat desio ez duenik, zer amesten den hor dago aldea. Ametsok dira bizitzako esperantza eta euskarri.

* Bizimodu asentatu batek gaztetako zoroak apaltzen omen ditu: egia.

 

Neurria

* “Saihestu ezin daitekeena geure borondatez egindako zerbait bihurtu”, agian horrek emango lioke oreka bizitzari.

* Etekin gehiago aterako dio bizitzari loaz mundu honetatik alde egiteko erraztasuna duenak.

* Garrik gabeko sua da tentsiorik gabeko bizitza.

* Esnako ametsek ematen diote zentzua bizitzari.

* Ematen dituen biretara moldatzea da bizitzako erronka nagusia

* Helburuak ematen dio zentzua bizitzari.

* Erabakiak erabaki, bizitza aurrera doa beti.

* Seminarioan, herri ezberdinetan apaiz, kartzelan … alokairuan bezala bizi izan naiz bizitza erdiraino, eta etxe propioa izan dudanean nirea ez zen herrian bizi izan naiz. Badut nirea den eta nirea sentitzen dudan herria, bertan 13 urte arte soilik bizi izan banaiz ere. Pasoko txoria naiz.

* Badira uneak bizitzan zeinetan uste duzun bizitza osoa bertan behera galdu duzula, eta beste une batzuk zinetan uste duzun bizitza berri bat ireki zaizula.

* Badira bizitzan etorkizuna erabakiko duen erabakia hartzen ditugun uneak. Betirako gogoan iltzatuak geratzen dira.

 

Laztasunak

* Itsasoa ez litzatekeen bezala itsaso olatu eta kresalik gabe, bizitza ez litzateke bizitza ezuste eta zailtasunik gabe, bizitza erabat barea bizitza hila da.

* Bizia etengabeko kezka edo atsekabea de gehienentzat.

* Oso traidorea da beti bizitza, ez baititugu amets gehienak betetzen.

* Egia izanik bizitzaren momenturik ilunenean ere beti agertzen dela argi printze bat, egiagoa da beranduegi heltze dela gehienetan.

* Lana baino akigarriagoa da denbora betebeharra. Nahiko hutsa du bizitza edo barnea zeregin bila dabilenak.

 

Nola bizi

* Egunerokoa txango bat bilakatzen dakienak, eskuratu du zorionaren zati bat.

* Zeuregan eta zeuretzako bizi zara zahartuz gero, gizarte zurrunbilotik urrun, eta hori ez da bizitzea, irautea soilik ez da bizitzea, ez du pena merezi gizartetik deskonektatutako bizitzak.

* Bizitza hozka jaten duenari hortzak kamusten zaizkio azkenik. Bizitzari bere erritmoa hartzean datza bizitzeko gaitasuna

* Gauza denak ahitzen dira, sentimendu oro ere, baina ahitu ez balira bezala jarraitzen dugu , inertziaz. Horrek kentzen dio bristada bizitzari.

* Uneko arazoei banan-banan eta unean unekoei  erantzuten nahikoa dute gehienek,  eta pieza solte horiekin osatzen dute bizitza. Gutxi batzuk dira bizitzari buruzko ikuspegi eta planifikazio orokorra dutenak. Ezkontza eta unibertsitateko erabakiek izanen dira gerora begira hartutako erabakiak, eta beraiek ere sarri uneko erabakiak dira.

* Epeak jartzen dizkiegu hainbat gauzei. Baina epeak jartzea denbora neurtzea da, eta denbora neurtzea bizitza murriztea.

 

Baldintzak

* Zer litzake bizitza poz pixka bat emanen ez bagenio.

* Ohiturei ihes egitean datza bizitzeko piperra.

* Burua bihotzean eta bihotza buruan bizi behar izaten dugu sarri.

* Bizitza berri batera egun oroz abiatu, bizipozari eusteko oinarria, ia baldintza ezinbestekoa

* Barkamenak erabaki morala eskatzen du: hor dago barkamenaren koska, mendekuaren muga ere.

* Bizi garela sentitu, kontzienteki bizi, bizitzari zentzua emateko baldintza ezinbestekoa.

* Egunerokoan zerbait berria aurkitu eta txertatzean datza dugun zorion izpia, zantzu berritzaile osagarriak aurkitu eta asmatzean, alegia, berez abentura baina aldi berean errepikakorra den bizitzan. Errutina gainditzean datza bizipoza.

* Une bakoitza munduaren haziera eta amaiera bezala bizitzean datza bizitzako abentura, ustekabeko gertakizunek aldatzen edo baldintzatzen baitute sarri gure bizitza.

* Zerbait eztenkaria behar du bizitzak osagarri eta asegarri izateko.

* Bizitza, edozein gorputz edo izaki fisikoarena, kontsumoan oinarritzen da, osagai ezberdinak xahutu eta berritu. Higadura bizitzaren funtzio funtsezkoena da,  esentzia.

* Berritzean datza naturaren iraupena, bizitza-heriotzaren orekan. Hiltzea halabeharrezkoa da bizitzak iraun dezan.

 

Kontrabidean

* Gizakiak beti du bukatugabeko zerbait, heriotzan batez ere, eta, orduan, bukatuko ez duena izanen da zerbait hori.

* Sinestea baino sendoagoa da diru-gosea, hortik dator hainbat saldukeria.

* Beti dago arbuioa eragiten duen zerbait.

* Askok, gehienek gizarte honetan, gorputzaren mende jartzen du arima.

* Bizitzak norbera jatea da ezinaren aurpegirik mingarriena.

* Onak nekez datoz lerroan, okerrak nekez banaka, horregatik da irria baino sarriagoa negarra.

* Gizakia gizakiaren otso, aspaldiko esaera, bestearen zorion ebaslea, alegia.

* Egia da zerbait gaizki ateratzen denean berehala argudiatzen dugula ez dela gure errua: hori izaten da gehienetan gizakiaren jarrera zerbait gaizki ateratzean errua norberarena dela aitortu behar duenean, beti bilatzen diogu justifikazioren bat.

* Egin diren hautuen dolu izan behar omen, baina sarriagoa da egin ez diren hautuen dolu egitea.

 

Zertzeladak

* Jendea ez da oraingo unean bizi, iraganen edo etorkizunean bizi da.

* Denok ditugu hainbat deabru barnean, eta ez da erraza beraiekin bizitzen.

* Mila arrazoi izan dezake pertsona batek bere buruaz beste egiteko, baina ez du egiten, zailtasun guztien gainetik dago itsatsita bizitzari.

* Bakoitzak erabaki ahal behar luke, ezinbesteko bat ez denean, nahi duen lekuan ez ezik, nahi duen unean hiltzea.

* Bakoitzak bere ingurua hesitzean dago gakoa oreka ez galtzeko.

* Bizipozak alde egiten dionean bihurtzen da galtzaile galtzailea.

* Denbora galduaz burua zaintzea da bizipozaren giltzarrietako bat.

* Nire bizitzak ez du trabatzen denbora handiaren martxa.

* Kolore gris ilunez bizi dut bizitzako denbora, baina aldi berean kolore argiz ikusi eta sentitzen dut, nire joan apalean une bizi eta distiratsuan izan direlako.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Liburuak 2

Jon Etxabe 2018/03/30 10:27
Zenbait libururi buruz iritzia III

 III

Isiltasuna hausten. 1936ko Gerra Soraluzen. Soraluze 1936 lan-taldea

Koadernoa  zuri. Arantxa Iturbe

Kristalezko giltza. Dashiell Hammett

Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak. Mikel Etxaburu. Poema-liburua

Mrs. Heminwey. Naomi Wood

Ohe hotzak. Jon Ariza De Miguel

Oktaedroa. Julio Cortazar

Orpoz orpo. Ernesto Prat Urzainki

Ospa. Juan Luis Zabala

Sator lokatzak. Jon Arretxe

Telleria eta gero zer?.  Ernesto Prat Urzainki

Txistu eta biok. Juan Luis Zabala.

Umezurtzen aberria. Julen Kaltzada

Waterloo-on galdutakoak. Xabier Etxaniz Rojo

Zer egingo dugu orain opariekin?. Aritz Gorrotxategi Mujika

Zukafukamusuka. Judit Ruiz de Munain

 

Isiltasuna hausten. 1936ko Gerra Soraluzen. Soraluze 1936 lan-taldea

Ez dago ezer berririk, Plaentxiako zehaztasunak salbu. Ez dago datu berri esanguratsurik, baina interesgarria da guzti hori gogoratzea.

Plaentxian gertatutakoez harago garaiko politika eta egoerari gainbegiratu orokor bat emateko balio du, ideiak freskatuz.

Errepublika:

PSOE barneko zatiketak, abertzaleen zatiketa-biltzeak, langabezia, grebak, PNVren joko kontrajarriak  … guzti horren  isla herrian, izan eta datu zehatz zenbait.

Gerraren atarian:

 PNV nagusitzen da, Plaentxian ere; Bizkaian du bere boto harrobia, orduan ere. ELA ni jaio nintzen urtean jaiotzen da, 33an; langabezia; “sabado ingles” bezala ezagutuko genuena abian da jada.

Maria Teresa Bandaormaetxea bat dago irakasle.

Altxamendua:

Herri askotako esperientzia, gertakizun eta sentipenak nazionalak sartu aurretik.

Jose Maria Lete: “28 urteko gaztea”; gure garaian mutil zaharra zen adin horretakoa.

Eibarren apaiz-lagun izan nuen Satur Gantxegirekin egin dut topo: soraluzetarra zen eta boluntario joan zen frentera kapilau.

Bi hilketa Plaentxian.

Okupazioa:

Noiz, nondik, nortzuk, nolakoak … Gipuzkoan

Plaentxiako datu zehatzak.

Plaentxian sartu zen komandante baten idazkiak  ez du galtzekorik, benetan azpimarragarria da bere estilo loratua, haren literaturagile edo poeta sena  ..

Lehenengo egunak:

Herritarren arteko ezadostasun, kontrajarritasun, nola jokatu zalantza eta eztabaidak …

Kanoi fabrikako gorabeherak, eraman egiten dute fabrika.

Frente egonkortua:

Zertzelada asko.

Plaentxia bi frenteen erdian, nazionalen esku: talde bakoitzaren kokaguneak eta baliabideak.

Euskal Gobernuaren eraketa.

Ihes egiten dute askok, udal berria, tropen eta herritarren lapurretak, maisu-maistrak  atxilotu edo kargugabetuak, geroago ordezkatuak, eskolen okupazioa eta umeen  eskolarik eza, etxe hutsak prezintatu, tropen gastuei aurre egin beharra, diru zerga mota ezberdinak, lantegien militarizazioa. Aldaketak eguneroko bizitzan: kale izenen aldaketa, jai egunak kendu eta berriak jarri, desfileak, mitinak, umeen heziketa …

“El dia del plato unico”: plato bakarra jan behar zen, jan ez zen plateraren diru bila etxez etxe ibiltzen ziren.

Soldaduskara behartua, senideak bi frenteetan, harremanak …

Bonbardaketak, mortero tiroak, hildakoak, herrira tiro egin nahi ez zuten herritarrak …

Bizkaiko ofentsiba:

Jendea ihesean Bilbora, Bilboren erorketa … bertan ziren plaentxiarrak.

Emakumeak frenterako lanetan, batzuk etxean geratu ziren beste batzuk aurrera jo zuten.

Erbestean:

Umeak eraman zituenekoa, odisea ezberdinak, umeenak eta amarenak eta umeenak.

Herrira itzulera:

Gehienak itzuli egin ziren, Santandertik Pasaira, itsasontziz, Pasaiatik Maltzagara (merkantzia-trenean. Julian eta Mariasun)

Egoera latza herrian, ez etxe ez lan. …. Herritarren itzulitakoenganako jarrera bortitza, agintarien jazarpeena, kontrola, Euskara debekatuta kalean ere …

Emakumeen paper erabakigarria.

Nik badut Julianen testigantza: nola parrokoak destaina-barrea egin zieten Maltzagan jaisterakoan, bizi-bizi gogoan gordeta  zuen Julianek barre hura.

Errepresioa:

Salaketak, kartzela, lanik ez ematea, premia gorria, espedienteak, gerra kontseiluak, kontzentrazio esparruak, Erantzukizun Politikoen Legea, zigor espedienteak, zigorrak … orokorrean datoz.

Frankismoa:

Plaentxiatarrentzat ezagunak izanen diren hainbat zerrenda, izen, datu eta zehaztasun.

Plaentxiako hainbat pertsonen testigantza  eta argazkiak.

Zenbait dokumenturen kopiak.

Deigarriak, maitagarriak ere, dira argazkiak, argazki zahar oro bezala: milizianoen jantziak, armak, tankera, gerrarako biluzik daudela dirudi … borondatea da beraien arma nagusia, ia bakarra;  asko erakusten dute gerraren nolakotasunaz; garai hartako herritarrei buruz ere, hainbat datu atera daiteke, batzuk dotore agertzen dira, beste batzuk erabat xume …

Euskara erraz eta ulergarrian.

Merezi du irakurketak.

 

Koadernoa  zuri. Arantxa Iturbe

Arantxa beraren antzerki lan bat kontakizun bezala emana.

Bi ahizpen arteko gorabehera  korapilatsua, sakontasun handirik gabe.

Kontakizun xumea, bukaerako ezustearekin.

Ariketa literario bat, esperimentu bezala, dirudi, apartekotasun berezigarririk gabe.

Egitura ezberdin bat behar zuen kontakizun erakargarri bat bihurtzeko, eta lortu du.

Irakurketa atsegin baterako aukera eskaini dit.

 

Kristalezko giltza. Dashiell Hammett

Politikaren ustela, gangsterren jokamoldea.

Ez dizu pentsarazten, entretenitu soilik; irakurketa lasaigarri bat.

Gangster edo thriller pelikula bat ikustea bezalakoa.

Pertsona, egoera eta gertakizunei buruzko zenbait zehaztasun interesgarri botatzen ditu.

Suspensea du, eta ezusteko bukaera, tokatzen zaion bezala.

Indarra dute pertsonaiek eta egoerek.

Abilki korapilatuta dago trama.

Esaldi interesgarri hainbat ditu itzulpenak.

Euskara erraza.

Gustura irakurriko du genero hau gustuko duenak.

Euskarazko irakurketa erraz bat egiteko balio du.

 

Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak. Mikel Etxaburu. Poema-liburua

Pentsarazten duten esaldi, iritzi eta gogoetak.

Pentsarazte dute.

Baina poemok ez naute beste goi maila batera jasotzen.

Ideiak ditu, irudiez baliatzen da, baina ez dabil mitxeletarik poemotan.

Bizitzatik hur sentiarazten du.

Gustura irakurtzen dira.

Jolastu daiteke balizko esanahiak asmatzen.

Sortarazten duten sentipenez gozatu eta kito.

Barne erritmoa dute.

Irudiak darabiltza baina ez da irudiotan galtzen.

Originala da hainbat poemetan.

“Zintzilik”: ze ezkorra.

“Sermoiak”: polita

 

Mrs. Hemingway. Naomi Wood

4 ataletan banatuta dago liburua, atal bakoitza Heminwayren emazte edo maitale batez ari da.

Hemingway da protagonista nagusia, nahiz atal bakoitzean emakume batengan zentratzen den kontakizuna.

Hadley:

Hemingway, Hadley emaztea eta Fife amorantearen arteko harremana eta bizikidetza.

Hadleyrengan zentratzen da, baina hirurez ari da baita beste hainbatez ere.

Paris eta Antibesen bizi dira kukutxestul kutsagarriagatik isolatuta dagoelako semea.

Ezezaguna oraindik, inoren laguntasuna behar dute.

Madleyren bakardadea, Ernest kanpoan, Fiferi deituko dio etor dadin.

Senarraren maitalearenganako jarrera eta sentipenak: emakume bien artean dabil Ernest biez maiteminduta.

Sentimendu kontrajarrien arteko talka.

100 egunerako banatuko dira senar-emazteak

Fife

Floridako irla pobre batetan bizi da bikote berria, jada kazetari bezala, Hadley Floridara dator tarteka.

Hozten doa bikotearen harremana. 

Hadley, aurreko emaztearekin harreman estua dute oraindik.

Hemingway Espainian dabil gerrako kazetari bezala.

Idazleak maitale berri bat du: Mattha.

Atzera jauziak daude aurreko ataleko zenbait zehaztasun argituz.

Aurrekoan bezala, jai batean helduko da bikotearen krisia bere gailurrera, Fifek ez du amore emango, ez du onartuko banaketa lehen Hadleyk onartu zuen bezala

Martha

Martha eta Ernesten arteko harremanen nondik norakoa, haserakoa eta gainbehera.

Maitale berri bat: Mary; Marta eta Mary elkartzen dira Parisen.

Mundu Gerran, Kuban bere etxean.

Hemingwayen egoera erabat aldatu da, orain fama eta dirua du.

Paris askatua, Espainiako gerra.

Mary

Maryren oroitzapenak.

Hemingwayren heriotza, istripua ala bere buruaz beste ...

Idazlearen materialaren ugaritasuna, eta paper pilaketa edo mania, edo ….

Lau emakume dira: erabat ezberdina bakoitza: Hadley emakume onbera otzana, Fife aberats nortasun handikoa, Martha bere lana erakargarria  zaion gerra erreportaria, Mary …

Lau emazteen nolakotasunaren errepasoa egiten du.

Sanferminetara bidaiak aipatzen ditu.

Hemingwayren argazki bat bezala da, bere izaera marrazten du, bere biografia bat bezala da, eskanerra, irakurleari gogoa ematen dio idazleari buruz dion zertzeladak jasotzekoa bere irudi bat edukitzeko ...

Bere bizitzako laburpen bat bezala.

Astapikoa dirudi, baina maitagarria bihurtzen du.

Ez da bizitzako zehaztasun askotan sartzen, nahiz zertzelada asko eta asko ematen dituen, horien bitartez idazlearen ikuspegi orokor bat ematen du.

Pertsonaia konplikatua da idazlea, gorabehera askokoa, bizi-indar handikoa, erabakimen handikoa, ezkutuan geldituko ez dena ...

Hemingway ezin da bakarrik egon, emakume batekin ezkonduta egon behar du.

Kontakizunak, elkarrizketak …: pertsonen barnea erakusten dute, beraien barnean sartzen da.

Esaten ez diren pentsamenduak …

Xehetasunez kontatutako bizikidetza: erakargarria bilakatzen da.

Aberatsen festa eta giroa.

Bere lan literarioaz ez du ia ezer esaten, liburuen izenburuaki, zailtasunak, arrakasta izan zutela. 

Narratzaile bat dago, baina emakumeak dira  kontakizuneko ardatza bere elkarrizketa eta burutapenekin.

Eskema bera du atal bakoitzean, emakume batekin hasten da, jauzika doa atzera aurrera, emakume berria sartzen du, bi azken emakumeen arteko harremana, banatu eta berriro ezkontzen da ….

Tximeleta dabil liburu osoan, anima du, espiritu bat bezala, xarma.

Nobela ala biografia: zenbat bakoitzetik?.

Nobela baten interesa du,  azkeneraino mantentzen du suspensea edo jakin-mina.

Narratzaile batek kontatzen du.

Elkarrizketa asko sartzen du pertsonaia bakoitza kontatzaile bezala bihurtuz.

Indarra dute pertsonaiek, irudikatu egiten dituzu edo beraien argazkia ikusteko irrika sortzen zaizu, ez deskribapenengatik, egiten eta esaten dutenagatik baizik..

Ez du betegarririk.

Deskribapenak eta bertako xehetasunak ere kontakizunarekin bildu eta txertatzen dira.

Zehaztasun erakargarriak ematen ditu: ile bisutsua, hezur koloreko argitasuna …

Irudi asko darabil esanahia edo deskribapena argitu edo zehazteko.

Zenbait hitz osatuak, berrik : arduraldia …

Itzulpen bikaina iruditu zait

 

Ohe hotzak. Jon Ariza De Miguel

Bi lagunen arteko harreman xelebreak nolabait, bereziak behintzat, beraien arteko mila zertzelada.

I-Lagun bat bere herrian, lagun baten deia hartu du. II-Trenean doa lagunaren herrira. II-Lagunaren herri eta etxean. IV-Lagun biak aspertuz. V-Lagun biak trenean kontalariaren herrira. VI-Bi lagunak herrian. VII-Bakarrik gelditzen da kontalaria.

Kontakizunak ez du bide luzerik, pauso laburrez doa, pentsakizun eta burutapenetan bilduta, nolabait kontalaria den pertsonaiaren barne zidorretatik.

Kontalariaren eguneroko gogoeta ezkutuak azaleratuta, lagun bien arteko solasak, uneoroko xehetasunei begirada …

Egoera kafkiarrak dira.

Eztena bezala datoz esaldi  eta iritziak, etenik gabe, labur baina ziztakari.

Gogoko ditu hitz joko eta hitz jolasak.

Umore ukituak han hemen sarri.

Dibertimendu literariorik ez du, ez du hiztegi eta esaldietan erakarpenik eskaintzen, oparotasunik ere.

Baina idazkera erraza, zuzena eta gustagarria du.

Esaldi laburrez idazten du.

Gozagarria izanen zaio pertsonen barnea aztertzea gustukoa duenari.

 

Oktaedroa. Julio Cortazar

8 (okto) narrazio motz

Parisen idatzitakoak nonbait, bertan suertatzen baitira kontakizunetako gertaerok.

Liliana negarrez

Hil hurren, hil zorian dagoen baten burutapenak, aspaldiko oroitzapenak … inguratzen dutenak banan-banan gogoratuz, Lili dela ardura guztien erdigunea. 

Urratsa oinazetan

Jorge Fraga (egiazko pertsonaia ote? Claudio Romeroren poesiaz ari da, kontakizunaren gezurra. Biografien gezurra, egiarekiko zorra, jende ezberdinen inplikazioa.

Nahiko psikologikoa.

Astuna egin zait, interesgarria eginen zaio poetez interesatuari.

Kritika edo gai bati buruz saiakera bat egiteko zenbait bide ematen ditu.

Poltsiko batetan aurkitutako eskuizkribua

Metroan bidaiari, gizakume bat neska batez jabetzen da, izen ezberdinak asmatzen dizkio, jarraitzen du, kafetegian elkartzen  … hurrengo metroan noiz berriro topo egingo banatzen dira.

Udara

Aita batek alaba txikia bere lagun bikote baten bordan uzten du, gauez zaldi bat dabilela uste dute kanpoan leihora hurbilduz, emaztea batez ere urduri jartzen delarik, neskatila lo dago baina emaztea atea ireki duela uste du.

Hortxe baina non, zelan

Argentinan aspaldi hildako Paco lagunaren oroimena, garaiak, egoerak, oroitzapenak … nahastuz.

Genevatik Argentinako Rivadaviara jauzika, gaurtik atzora, orainetik iraganera, esna, lo …

Bi planotan idatzita, letra-molde eta luzera ezberdineko zatiez,  letra txikikoak paragrafo motzagoak dira: errazago irakurtzen da baina berdintsu korapilatsua darrai. Filosofikoagoa bezala da letra txikikoa, Rayuelan antzera.

Lehena, oraina, eta leku ezberdinak erabiliz ehotzen du istorioa.

Hika, zuka, egiten dio hitz irakurleari,

Kindberg izeneko lekua

Leku atsegin bat da Kinberg, Marcelok Lina jasotzen du autostop eginez, ostatu batean geratzen dira, afaltzen dute, logelara, goizean bidean jarriko dira berriro … baina hori dena irakurlea joan beharko da jakiten,  ia ia asmatzen dena baitator nahastua.

Hika, zuka,

4 orrialdeko paragrafoak.

Hitz batzuk errepikatu egiten ditu, “harzkume”, “Sheep”,  erritmoa sartuz …

Severoren aldiak

Ohean dago Severo, familia eta lagunez inguratuta;  egoera ezberdinak pairatzen ditu: izerditzen da, jauziak egiten ditu, eltxo aldra itsasten zaio, zenbakia bat esaten dio bakoitzari, erlojuen ordua alarazten dio bakoitzari, eta azkenik lokartu egiten da eta denak etxera doaz.

Lagunen eta senideen beila, jarrerak, giroa, beilako gorabehera ezberdinak …

Katutxo beltzaren lepo

Lucho metroan doa,  Dina neskaren parean suertatzen da, bere ilea ferekatzen du, ligatzen dute, neskaren etxera doaz.

Bikotearen barne zurrunbiloan dabil irabioka, barnea husten dute, elkar ezagutzen, bukaera tragikoa, suspensea ….

Hikatik nokara pasatzen dira.

Ohiko ezaugarriz bereizi eta antolatutako  elkarrizketez osatzen du ia narrazioa osoa.

Irudimen, ironia, eta irriño giro kilikagarriz osatua: behatzak ferekatuz hitz egiten dute …

Kontakizun bakoitzak du kontaera ezberdina, batez ere bik, bata paragrafo erabat ezberdinetan kontatua eta bestea batez ere elkarrizketetan oinarrituz, baina sakonean, berdintsu korapilatsua.

Kontaketen ardatza erabat sinplea da, baina erabat kiribiltzen da kontakizunari lotutako bestelako zertzeladetan.

Ametsa, errealitatea, denbora zer da, barnea, kanpoa, hila-bizia …

Urpekari bat bezala dabil bere barnean, kontakizuneko pertsonei buruzko bere sentipen, gogorapen, hausnarketa, bizipenetan murgilduz, edo labirinto batean uneko zehaztasunen artean bidea eginez, barne sentipenen korapiloa askatuzko jolas bat dirudi, kaleidoskopio bat, turmix bat, noria bat bezala leku berean  biraka ur ezberdina ateratzen ….

Hitzak, irudiak, ideiak, oroitzapenak, pentsamenduak, irabiatzen ditu …

Joyce, Proust, JA Arrieta, Amuriza, … gogarazten dit.

Osagai tekniko ezberdinak sartzen ditu tarteka, letra-molde etzanikoz zenbait hitz … hipotesia egin behar duzu zergatik edo ze helbururekin …

Berdinak dira giroz, kontaeraz, edukiz … baina aldi berean bakoitzak du bere ezberdintasuna  bai kontaeran bai giroan eta bai edukietan ere.

Jakin-min eta suspense puntua sortarazten du narrazio bakoitzak.

Itzak, gaiak, izenak, errepikapenak, erritmoa …

Elkarrizketak sartzen ditu narrazioaren barnean, batzuek elkar josita daude, inolako bereizgarririk gabe, narrazioa osatuz eta inola ere eragozpenik jarri gabe jarraipenerako.

Hitanoa, zukakoa, irakurleari ere ari zaio hika …

Sekulako hitzezko amarauna ehuntzen du.

Idazkera da irakurketaren plazera.

Irudiak, konparaketak … aberatsa da.

Paragrafo luzeak egiten ditu, bertako lerroalde bakoitza ere esaldi luzez.

Asko zehazten du egoera bakoitza, pertsona bakoitza, sentipenak, burutapenak … adjektiboz, irudiz, hitz osatuz …

Izen eta aditz asko osatu-asmatzen ditu elkartuz, oso egoki, esanahia zehazteko edo esaldia laburtzeko: jatorrizko testuak behartzen ote du hala Markuletaren dohaina bat da, ez dakit itzultzailearen hitzen ekonomia den ala idazlearena berarena.

Harrapatu egin nau, kontakizunak baino kontaerak, liluratu egin nau.

Hiztegi aberatsa batez ere hitz berri osatuetan.

Gozamena izan da irakurketa.

Gozamena itzulpena ere.

 

Orpoz orpo. Ernesto Prat Urzainki

Zakilburu baten abenturak, sexuaz obsesionatuta bizi da.

Bi atal ditu. 1: gazte burugabe eta zakilbero bat politikan nahasten da, eta beste aldera ihes egin beharrean aurkitzen da, non errefuxiatu bezala egonen den, polizia, joko bikoitz lanetan … handik ere alde egin behar izan arte:  alderrai, gertaera eta gorabehera ezberdinak. 2: musika talde batekin lotuko du eta Europan zehar ibiliko da; azkenez poliziak harrapatuko du.

Lehenengo zatian neska ezberdinekin dituen txortaldiak kontatzen ditu, bigarrenean hiri ezberdin bakoitzean izan dituen esperientzi sexual ezberdinak. 

Musika talde bateko giroa.

Larru jotzeari buruzko gogoetak etengabe.

Sexuaz eta txortaz ari da uneoro baina ez da lizuna, ez dio irakurlearen libidoari eragiten.

Abentura erotikoa baino sexu esperientzia eta  txortaldien kronika da.

Fintasuna falta zaio, grazia edo dotorezia falta hori;  zabarra da, zurruna, edo errealegia.

Gordin baina naturaltasunez kontatzen ditu sexu kontuak: bada ekarpen bat gizarte moral itxurako honetan, liburuko ekarpen nagusia.

Hiri eta herri bakoitzari buruzko zertzelada arin azalekoak.

Gogoetak eta  kritika puntua lurralde eta jende ezberdinei buruz, umore giroan.

Gizakiok ditugun sexuari eta sexu ezberdinei buruzko isileko sentipen, gogoeta, joera … azaleratzen ditu

Protagonista da narratzailea, baina egoera guztietan sartzen du kontraste bezala gertakizuneko bigarren pertsonaren gogoeta.

Idazkera bizia du, egoki sailkatu eta berezituta, esaldi laburrez egina, irakurketa arindu eta erraztuz.

Azken bi orrialdeak ez koma ez puntu, ez aditz, bi orrialdeko paragrafoan … emanak daude, liburuaren laburbilpen bat da.

Hiztegi, aditz, esamolde … ezer gutxi eskaintzen du.

Dena antzerakoa eta errepikakorra denez, eta ezer interesgarririk ez didanez eskaintzen, jota-pasa irakurri dut.

Gai tabu hori hain zabal, gordin eta naturaltasunez ematea ekarpen aberasgarria deritzot gizarte puritano honetan

 

Ospa. Juan Luis Zabala

Badirudi ez dutela ezer esaten, asmakizun arinak direla, huskeria bat, baina horrelako atximurkada bigun bat egiten dute barnean, garunei ere tiratxo bat egiten die, gandupeko esanahia aurkitu gogoz.

Zein den zehaztea oso zaila den gogoeta dago kontaketa bakoitzaren sakonean.

Kontakizunaren barnean, dela narrazioa edo elkarrizketa, edukiaren gozotasuna doa ogitartekoan lukainka gozoa bezala, irakurlearen dastamenak soilik  dasta dezakeena.

Pertsonen zenbait barne zirrikituetan sartzen da.

Eguneroko gorabeherak, iraupenerako euskarriak, artearenganako pasioa, deseskultura, artea zer, idazkien arrakasta eta zokoak, ezkerreko abertzaleak,  Laboa, gizakion kontraesanak, bizitzaren aukerak, zer da errealitatea?, autoa …

Kontakizun labur-laburrak, pare bat orrialdekoak gehienak.

Ez du esaldi borobil deigarririk egiten, ez du burutapen zuzen gogoangarririk botatzen, hiztegi zailik ere ez darabil, istorio bat kontatu besterik ez du egiten.

Umore puntuz bustita.

Kontakizun bakoitzak du azken ukitu berezia, dela gertakizunagatik edo burutapenagatik.

 

Sator lokatzak. Jon Arretxe

Bilboko San Frantzisko auzoan kokatua, bertako giroa kontatzen du, arraza ezberdineko etorkinak, jarrera, izaera eta jokabide ezberdinak, pobrezia, biolentzia, droga, poliziaren jarrera  eta gehiegikeriak …

Afrikar etorkin baten eta ertzain baten inguruan doa kontakizuna, azkenean hil eginen dute ertzaina.

Salaketa bat dago, sakona eta zorrotza, zeharkako kritika hainbat kontakizunean eta esalditan ….

Mengela da kontakizuna, ez du indarrik … azkenean tarte batez bizitasuna hartzen du, istorioak jakin-mina sortarazten, erritmoa ere biziagoa bihurtzen da atal motzetan banatuta … baina ez auzoaren berri duenarentzat.

Errepikakorra da.

Agian auzo horren berri ez duenarentzat izanen du interesgarritasuna.

Euskara xumea, inolako zailtasunik gabea, ez idazkeran, ez hiztegian, ez esamoldeetan …

Ez dit ezer interesgarririk eskainik, baina ez dut uste denbora galdu dudanik.

Irakurketa ariketa egiteko balio dezake hasiberri bati.

 

Telleria eta gero zer?.  Ernesto Prat Urzainki

Baztango arazo, giro eta gorabehera ezberdinez ari da.

Baztani buruzko irudi idilikoa beste errealitate gordinago batekin kontrajarrita.

Plan urbanistiko erraldoi bat, Telleria jauregia … dira kontakizunaren ardatza.

Gazte giroa, jaialdiak, musika, pikoletoak, foruzainak, artelan kontrabandoa eta merkatu beltza ... Amaiur gaztelua.

Nolabait Baztaneko deskribapena ere bada: herriak, kaleak, tabernak …

Pertsonaia arraz ezberdinak, kontrapuntu bezala edo bailarako gizateria ezberdina erakutsiz.

Abesti zita asko, kamiseta errebindikatiboak … leku zabala dute.

Neska bat da pertsonaia nagusia, anarkoa, edalea, lesbiana eta heterosexuala, tximaluzea, utzia …: neska eta horrelakoa, ez dut uste mesederik egiten dionik emakumeen irudiari.

Egunkari bateko zutabe salatzailea dirudi batzuetan, tarteka elkarrizketaz mozorroturiko bakarrizketa dirudi, gaia zuzenegi aldarrikatuz.

Esaldi herrikoi asko sartzen du: “astoa saldu eta mandoa erosi” …

Kontakizuna nahiko mengela da, bai gai, bai kontakizun, bai giroz, azkenean hartzen du interesa pixka bat.

Kapitulu oso laburretan doa kontakizuna, irakurketa errazten du.

Letra etzanak sartzen ditu oso maiz, nire ustez premiarik gabe, ezer gutxi azpimarratzen dutelako.

Gai nagusiarekiko ia ekarpenik ez duten zertzelada, osagai eta kontaketetan luzatzen da, jota-pasa egitera bultzatzen du.

Ez zait interesgarria egin ez eduki aldetik (gai nagusia ezaguna da egunkarietatik), ez literatura bezala ere.

 

Txistu eta biok. Juan Luis Zabala.

Istorio bat kontatzen du, berarekin batera narratzailearen egunkaria bezalakoa doa, istorio eta bitxikeria asko, egile eta lan askoren zitak etenik gabe, Donostiako zenbait lekuren deskribapen fisiko-humanoa eta kritika …  eta guzti horri lotura burutapen eta iritzi aunitz, dena Txistu txakurrarekiko harremanen inguruan.

Fikzioa da, baina saiakera baten tankera ere badu zenbait gai ukitzeko unean.

Burutapen-liburua bat dela esan daiteke, irakurleak buruan gordeta dituen hainbat gogapen eta bizipen azaleratzen dituena, bizitzari buruzko gogoetak ...

Umore giroan bilduta dena.

Kritika ezkutua.

Idaztearen misterioa eta lan idatzi bat sortzearen gorabeherak: bere burua gutxiesten du kutre deitzeraino, hala ere idatzi egiten du eta argitaratu egiten diote. Guzti hori idazlearen amarru bat da, betegarri soila …

Gai pila ukitzen du, labur, batzuk luzexeago, iheskor bezala, oso azaletik eta sinple, baina pentsarazten du.

Gai ezberdinak ukitzen ditu, baina gehienetan ikuspuntu ezberdin batetik.

Gaietako batzuk: isunaren balio erantsia, Ergobiako errumaniarren zubipea, bakardadea, ofizioa eta afizioa, kultura V kirola, futbol-zaletasuna, erbestekoen arroztasuna, maitasuna, faktore pertsonalen eragina, idazteko arrazoiak, euskaldun-erdaldun, Guardia Zibila, sexu kontuak, kultura: zer den eta bere eragina, kontzientzia-pertzepzioa, erlijioa,  bizitzaren zentzua, lana, ordenagailua, burokrazia, etorkinen auzoa, heriotzaren hatsa, erreferentzia kultural gehiegizkoa, gauzen neurria, mundua eta gu …

Sortarazten du intriga puntua, bukaera era ere ezustea da, baina indar gutxi du, hori ere azalean geratzen da.

Idazkera aldetik ez du ekarpenik.

Narrazioaren egitura da nahiko bitxia: istorio bat, txakurrarekiko harremanak eta horren inguruak burutapen piloa txirikordatuta.

Amaiera bitxia du, libururen klabeak erakutsiz: protagonistak bere  buruarekin egiten duen elkarrizketa.

Erraz eta arin irakurtzen da.

Arin itxura eman dik hasieran, ez zitzaidan askorik interesatzen azalekoak eta nahiko arruntak iruditzen zitzaizkidalako, baina azkenerako interesarekin irakurri dituk bere iritziak.

 

Umezurtzen aberria. Julen Kaltzada

Julen beraren bizitzako zertzeladak.

Julen ezagutu genuenontzat  bere zenbait bizitzako xehetasunak ezagutzeko parada.

Busturialdea, Arratia, Iurreta … ezagutzeko aukera.

Frankismo osteko eta gaurko hainbat gertakizun eta ikuspuntu ezagutu ahal izateko abagunea.

Garai eta inguru horietako biziera, ohitura, gertakizun, ekintza, giro politikoa, euskara, eliza …

Zertzelada eta anekdota asko.

Egoera politikoari buruzko bere analisian luzatzen da azken atalean.

Gauza xeheak kontatzeko xarma.

Idazkera xumea dirudi baina giro kilikagarria sortarazten du, ez dakit zergatik edo nola.

Umore puntua darabil, umore ukituak ditu: eztenkada zorrotzak, politika, ustelkeria …

Erraz eta interesez irakurtzen da.

Irakurketa lasaigarria egin zait.

 

Waterloo-on galdutakoak. Xabier Etxaniz Rojo

Iktusak jo du emakume gazte bat eta senarrak lagunduko du sendabidean: sendatze prozesua, ingurukoen jarrera eta sentipenak.

Iktusa eta beraren tratamendua da gai nagusi eta interesgarriena, ezohikoa delako.

Burutapen eta sentipenen zurrunbiloan biraka dabil kontakizuna, pertsona ezberdinen jarrerak ...

Ezer ez da gertatzen, ez dago denborarik, dena dago geldi … edo doan arren poliki edo geldo doa dena, gaixotasuna eta bere sendabidea bezala.

Bi protagonista nagusien garunetan dabil istorioa, bizipen, sentimendu eta ahaleginen zurrunbiloan.

Barne-bideetan dabil, barnera iheska, batzuetan protagonistak hitz egiten du berekiko, eta bestetan narratzailea sartzen da gaixoaren barnean, bere baitan.

Hainbat gai ezberdin sartzen doa kontakizun barnean: iktusa, bere ondorio psikologikoak, afasia eta bere sendabidea,  logopeda, kasualitatea, euskara eta euskaltegiak, gelako ariketak, politika, ordenagailua, logopedarekin lotura, etorkina, gurasoekiko harremanak …

Idealizatuegia iruditu zait senarraren jarrera, narratzailearena, bere zailtasunak hor daude, baina errazegi bezala gainditzen ditu, ingurukoen ezinak ez daude hainbeste azpimarratuta, idilikoa da ia, ia utopikoa, perfektuegia.

Errepikakorra da zenbait ideietan: beldurra, ezina … agian gaixotasunaren zenbait aspektu azpimarratzeko. 

Gaiotan ez dit ezer berririk eskaintzen, betegarriak iruditzen zaizkit, luzagarriak edo kontakizuna borobiltzeko trikimailua.

Iritzi xumeak dira.

Bi zatitan banatua, eta zati bakoitza atal laburretan osatua.

Narratzaile bat dago, paraleloki protagonistaren eguneroko idatzia: bi osagai horrek dira liburuaren hezurdura.

Atzera aurrera jauzika dabil kontakizunean.

Bakarrizketak dira tarte edo zati batzuk berekiko hizketa.

Hitanoa dabil bakarrizketetan eta bikotearen arteko elkarrizketetan: aberasgarria.

Paragrafo luzeak tartekatzen ditu elkarrizketekin, hurrengo esaldi laburreko tarteak ditu, irakurketa erraztuz  eta esanahia azpimarratuz.

Paragrafoa luzeak, orrialde batetik gorakoan batzuk, ia puntu eta komarik gabekoak ere, erraz irakurri eta ulertzen dira, baina.

Esaldi indartsuagoak erabiliz edo errepikatuz azpimarratzen du esanahia.

Hitz joko erakargarriak egiten ditu tarteka, arnasa emanez kontakizunari.

Ez da sinonimo eta esaldi korapilatsuetan nahasten, baina dotore idazten du.

Metafora asko darabil.

Barnera bidea gustatzen zaionarentzako liburua.

Patxaran eta denbora hartuz irakurri beharreko liburua, liburuaz gozatu nahi bada

 

Zer egingo dugu orain opariekin?. Aritz Gorrotxategi Mujika

9 kontakizun labur

1.- Guraso batek auzira eramaten du Olentzero eskoletan sartzen dutelako Gabonetan.

Olentzerori buruzko gogoeta, Gabonak, umeen heziketa, generazio kontrajarriak, ezaugarri erlijiosoak eskola publiko laikoetan.

2.- Lanetik kaleratze bat.

3.- Bikote bat afaltzera doa haurrak  aitona-amonekin utzita.

Bikote baten arazoak, haurrak, gurasotasuna, eguneroko gorabehera eta xehetasunak.

4.- Emazteak bikiak erditzen dituen senarraren bizipenak ospitalean.

5.- Zakur batek kosk egiten dio gizon bati eta hau burutapenetan kiribiltzen da errudun sentipenez.

6. Bertsolari baten bilakaera eta bizipenak: ETA eta Ezker Abertzalea astintzen ditu, besterik ez.

7.- Mailegu eskatu beharra: Bankuak, krisia eta batez ere ezinaren ahulezia.

8.- Bikote baten arazoak, banatzekotan dagoen emaztearen bizipen eta burutapenak, azken ezustearekin.

Gehien gustatu zaidan kontakizuna: kontakizunaren barnean doa mezua, ez zuzenean emana.

9.- Irakasle andereño baten burutapen, bizipen eta ikasle-gurasoekiko gorabeherak

Hezkuntzako zenbait saldukeria salatzen du, adintzea, gurasoekiko harremanak …

Gai asko ukitzen ditu, nahiko ohikoak dira bai gaiak bai  burutapenak

Gogoeta asko egiten du, baina ez du ezer berezirik edo modu berezian eskaintzen, denon burutapenak dira, ez du buratapen propiorik egitera bultzatzen, esandakoa onartzera baizik.

Kritika puntua dute kontakizunok.

Hotzegia, teorikoegia: gai bat hartu eta teoria ezberdinak bota.

Kontakizuna egiten du zuzenean; elkarrizketen …  bidez ematen du mezua.

Aldizkari bateko artikulu baten tankera dute kontakizun zenbaitek.

Ingurua deskribatzeko paragrafo asko, motelegiak, erakargarritasunik gabe, nahiz bizitzako zehaztasun asko sartze den, ohikoegiak, tirarik gabe emanak.

Roilo bat da, gaia bera interesgarria arren, edo elkarrizketa bidez arintzez saiatzen bada ere.

Bukaera bakar batzuk badute bukaera ezustekoa, baina gehienetan ez du ukitu deigarri edo interesgarririk

 

Zukafukamusuka. Judit Ruiz de Munain

Sexu sentipen eta sentsazio ezberdinak aipatzen eta deskribatzen ditu, orgasmo intentsitate ezberdinak.

Sexua baino larru-jotzea, txorta … deskribapen zehatzak egoera desberdinetan.

Likits mailatik gora jartzen du txorta, dimentsio ezberdin bat ematen dio gordintasuna galdu gabe.

Sexu esperientzia ezberdin pila, sentimendu, sentsazio …

Segundo oroko zehaztasunez kontatzen ditu narru-jotzeko prozesuak.

Egoera eta leku ezberdinetan jartzen du kontakizuna.

Sexu harremanen testuinguruak ukitu berezia du, grazia puntu bat ematen dio.

Ez da lizuna edo likitsa, ez da porno, ez zaitu kitzikatzen, berotzen.

Kontaerak, idazkerak, esamolde bitxi bereziak nolabaiteko kontrapisu edo oreka eragiten dute.

Idazkeraren dotoretasuna nagusitzen zaio sexu kontuei.

Libidotik eta jakin-minetik haragoko maila batetan jartzen zaitu.

Kontakizun batean ezik, emakumea da kontalaria, protagonista, emakumearen ikuspuntu eta sentsazioetatik kontatzen du.

Marrazki bat du istorio bakoitzak.

Marrazkiak errealistak eta itxuraz gordinak arren, ez dira libido eragile.

Pertsonen zein inguruaren deskribapen aberatsak.

Bada tarte basto samarrik, dotorezia puntua galdutakoak.

Euskara aberatsa, hiztegi eta esaldiez batez ere; berak asmatu edo osatutako hitz asko dago.

Irudiaz baliatzen da, poesia ukiturik ere ez zaio falta.

Txorta inguruko hiztegia.

Umore puntua du.

Ugariak dira onomatopeiako hitzak.

Gar egungo gizarteko giroan kokatua.

Egoera ezberdinak asmatu eta irudikatzen ditu, baina erdialdetik aurrera nahiko errepikakorra gertatzen da, kontaeran, hiztegian … aspergarri samarra ere gertatzen da, grazia, lilura eta sorpresa puntua galduz doa, hiztegia, esamoldeak … errepikatzen dira, ezagunak egiten zaizkizu hitzak, esaldi asko … baina hor jarraitzen duzu irakurtzen literatura morboagatik eta sortarazten duen giro bereziagatik.

Liburuak 2

Jon Etxabe 2018/03/23 12:49
Zenbait libururi buruz itritzia II

II

Elkarrekin esnatzeko ordua. Kirmen Uribe

Etumetako Basajauna. Juan V. Araquistain

Ez lemaio. Arrasateren erreketa. Juan Kruz Igerabide

Feriatzaileak. Patxi Larrion

Fotogramak. Goiataz Labandibar

Franco hil zuten egunak. Koldo Izagirre

Gauzak ez ziren sekula berdinak izango. Iñaki Irasizabal

Gizajoen katalogoa. Joxean Agirre

Haizeari begira. Jon Ariza de Miguel

Hau ez da poesia. Unai Maleski. Poema-liburua

Hauts haietatik. Unai Villena

Hori guztia emango dizut. Dolores Redondo

Huliganaren itzulera. Norman Manea

 

Elkarrekin esnatzeko ordua. Kirmen Uribe

Ondarroako Txomin Letamendia - Karmele Urrezti eta familiaren historia.

Lehen zatia (1927-1945): Ondarruako eta Euskal Herriko hainbat kontakizun: Letamendia familiaren gorabehera eta istorioak, gerra zibila eta bertako gorabehera-gertakizun-jarrera-portaerak, erbesteratzea, erbesteko bizitza, euskaldunen nolakotasuna,  Eresoinka, Sotatarrak, Jose Antonio Agirre, Roosvelt, Venezuela, New York, Paris, espioitza lanak …

Bigarren zatia (1943-1950): Gerra ondoren Ondarroan, Letamendiatarren bizitza, estualdiak, Letamendia kartzelan, gerra garaiko oroitzapenak, Bartzelonan, berriz preso  … Letamendia hiltzen da,

Ezkaba, Cometa sarea, espioi taldea Euskal Herrian, Koldo Mitxelena tartean espioi nazien bila batez ere, alemaniarrak koadroak lapurtzen, espioitza taldea desegintzen doa, espioitzako giroa …

Hirugarren zatia (1952-1979): Karmele Venezuelara doa bakarrik alaba mojen ikastetxean utzita, Ondarroako bizitza, familia Venezuelan elkartzen da, Caracas:Euskal Etxea, euskal errefuxiatuak, Lehendakaria Iparraldean, Agirre hiltzen da, Martin Ugalde, Andoni Arrizabalaga eta Txomin semea, ETA Caracasen, Tovar, pertsonaia ezberdinen galeria ….

Txomin bueltatzen da, gazteak, ETAren bilakaera, Manzanas, Burgosko epaiketa, ETA VI-LKI, egoera eta gertaeren errepasoa, …

Azkena (2010-2011): Bere lana argitu, zuritu edo esplikatzen du egileak, zergatik ez duen nobela bat egin, zergatik ez den lan literario bat egiten saiatu …

Txominen gorpua urte asko gerora momia edo enbaltsamatuta bezala zegoen …

Kronika bat bezalakoa da

Oso gainetik eta azkar gehiena.

Hirugarren zatian hainbat galdera uzten ditu airean, hausnarketarako hari-muturrak …

Hirugarren zatia egin zait interesgarriena, agian Andoni eta Txomin lagunak ditudalako eta beraiez ia zer dioen …

Datu asko ematen ditu, zehaztasun handiz, bitxikeriak ere bai: ipurtargiena …

Baina ia gehiena ezaguna zitzaidan gertakizun edo zertzelada batzuk salbu.

Oso monotonoa egin zait, bizitasunik gabea.

Ez didate ezer deigarririk esaten kontakizunok, nahiz historia berezia den.

Ez dit ezer eskaini.

Ez dit lilurarik sortarazten, ez dago tximeletarik letrotan.

Azkar batean irakurri dut, irakurketaz disfrutatu gabe

 

Etumetako Basajauna. Juan V. Araquistain

Giza baloreak omen zirenak: izen ona, ohorea, odol garbia, hitza gordetzea … mito diren iritziak.

Erdi Aroko euskal gizarteko gizartearen eta pertsonen egitura, sentimenduak, grinak, ohiturak, gerrak, gizartearen antolaketa, istorio ezberdinak, giroa, kirolak, jaiak, dantzak, proba eta joko ezberdinak …

Ikerlaria omen zen idazlea, eta ikerketan oinarritua dago, baina bere garaiko bahean iragazita edo kutsatua dagoenaren itxura ematen du.

Euskal Herriko historiako zenbait zertzelada, Beotibarko gudua, frantses eta gaztelauen esku-hartzea …

Garai hartan Kristautasun eta Jainkoaren aipamenaz blai dago kontakizun osoa; eliza edo eliza-gizonen presentzia eta eragina, aldiz, ez da hain nabarmena.

Utopiazko iritziak nobleziari eta euskal gizartearen egiturari buruz.

Euskal gizarteko eskubide berdintasunaren apologia egiten da hasieran, baina gero jauntxoen eta herri xehearen arteko  leizea izugarria da.

Euskaldunaren apologia dirudi,  baina euskaldunen doilorkeriak hor daude utopiaren kontraesan.

Gehiegikeria pila ageri da, baina normaltasunez bezala kontatuta, ia kritikotasunik gabe.

Irrintzika, builaka, ehizan … dabiltza beti jauntxook.

Denak armatuta, borrokarako prest beti.

Hausnarketa eta gogapen asko egiten ditu pertsona, jarrera eta jokabideei buruz, baina ez dute erakargarritasunik, ideologia zehatz batez bilduak daude.

Idazkera erromantikoa dela dio sarrerak: ez dakit nolakoa den, pertsonak eta paisaiak deskribatzen ditu, giro mitiko antzera, hanpatasunez …

Betegarrietan luzatzen da.

Inozoa dirudi tarteka kontakizunak, errepikagarria ere.

Nahastu egiten du hainbeste izen, pertsona bakoitza hiru moldez ere izendatzen du sarri … izendegi bat behar luke bukaeran.

Trukulentoa ere bada tarteka.

Bakarrizketa luzeak sartzen ditu, kontakizuna borobildu edo osatuz, sarri kontakizunari ezer berri gutxi gehitzen badio ere.

“Txalkor” hitza agertzen da, deigarria egin zait, lehen aldiz aurkitzen dut idatzita, baina haurtzaro eta gaztetan bazen Mendaron Txalkorra deitzen genion kamioa zuen gizon bat, egilea Debakoa izanik agian hortik doa izenaren hautaketa.

Garai horretako literatura ez dut ezagutzen edo gogoratzen, horregatik ez dakit eleberri hau eta bere idazkera ezberdina  baloratzen

Ezer gutxi eskaini dit, baina interesgarria egin zaizkit 19. mendeko idazkera eta ikuspegia

 

Ez lemaio. Arrasateren erreketa. Juan Kruz Igerabide

Oinaztarren eta ganboatarren arteko borrokak, Arrasateren erreketan bukatuz.

Oñatiko gebaratarrak eta Aramaioko butroetarrak, erdian Arrasate, beraien arteko harremanak.

Garai hartako Debarroko giroa, politikoa zein soziala.

Maitasun istorioak, eta horiekin txirikordatuta ekonomia, gorrotoak, borrokak, hilketak, erlijioa, sorginak, patuak, maila sozial ezberdinak …

Aldi luzeko egoera kontatzen du.

Umeei jartzen zieten toxa azpiko “kutuna” aipatzen du: nire etxean ezagutu nuen nire anaia txikiari jartzen, seguruenik guri ere jarri zigun amak: nik uste santuren baten irudiren bat eramango zuela, baina auskalo.

Kontakizun laburra da, erraz irakurtzen da, euskara errazean, hiztegi eta esamolde zail edo korapilaturik gabe.

Ikastetxeetarako baliagarria izan daiteke Euskal Herriko historiara hurreratu eta irakurketan zaletzeko.

Hiru Kapitulu labur ditu, 7 atal laburretan banatuta kapitulu bakoitza.

Elegia eta epopeia giroa darabil.

Esaldi laburrez idazten du.

Irudipena batez ere: ze oinarri historiko ote du baladatik kanpo.

 

Feriatzaileak. Patxi Larrion

Urbasan eta Iruñean gerra-film bat errodatzen ari dira, horretan lanean ari diren jite ezberdineko zenbaitek baliatuko du aukera iruzurren bidez dirua egiteko: tanke eta kamioi baten eta diru multzo handi eta koadro baliotsuren jabe eginen dira batzuk eta besteak, horiek dira feriatzaileak.

Dibertimendu bat besterik ez da, istorio katramilatsu bat.

Ez du ezeri buruz hausnarketa edo gogoetarik egiten, kontakizun soila besterik ez da.

Botatzen ditu tarteka ziztada batzuk.

Luzexeago ukitzen dituen zenbait gai: karlistak-Lizarra, diru beltza, iruzur ezberdinak, putetxea, artelanak, Dibisio Urdina, koadro lapurreta Mundu-gerran …

Iruña eta Sakanako deskribapenak.

Suspense puntua du.

Meritua du nola ehuntzen duen istorio korapilatsua, nola harilkatzen dituen hainbeste hari-mutur.

Gehiegi luzatzen du bukaera, ez zen beharrezkoa hainbeste argibide ematea, logikoak dira azken harremanok,  interesgunea galtzen du.

Irudiz azaltzen ditu esanahi asko, horrela herritar tankera hartzen du idazkerak.

Elkarrizketa asko du, irakurketa arinduz.

Zenbait esaldi eta hiztegi berezi dira eskaini didan ekarpen bakarra, dibertimenduaz gain, aberasgarriak egin zaizkit

Ez ditut gustuko hain azaleko kontakizunak, baina jakin-mina sortarazi dit eta gustura irakurri dut

 

Fotogramak. Goiataz Labandibar

Ez du hausnarketa zuzenik egiten, ezta gogoeta itxuraz sakonik ere, baina kontakizun guztietan dago gai interesgarriren bat, pentsarazten duena.

Sexua, pertsonaia tipo ezberdinak, egoera bitxiak, beldurra, abortua, maitasuna, emakume bikotea, hipokresia …

Bada egoera bitxirik: beldurrarena …

Emakumea da pertsonaia nagusia kontakizun guztietan.

Euskal Herritik kanpo kokatzen eta girotzen ditu istoriok.

Egoera bereziak, ezustea eta intriga sortarazten dutenak.

Kontakizun biziak, suspense puntuarekin, kilikagarriak, hunkigarriak ere batzuk.

Umore puntua, irritxoa sortaraziz.

Esaldi laburrez idatzita, bizia, arina ...

Aldi berean apaina, dotorea, txairoa …

Noka dago kontakizun bat eta noka asko darabil beste batetan ere.

Ez da paragrafo korapilatsu edo luze, hiztegi dotore edo ezohiko, esaldi potoloetan …  kiribiltzen.

Ez dago esaldi borobil jasotzekorik, baina pertsonaiak, egoerak, kontakizuna bera … borobiltzen ditu.

Erraz eta gustura irakurtzeko idazkera darabil.

Xume idazten duela dirudi, baina asko landu behar da dotorezia hori lortzeko, edo berenez da dotorea egilea.

 

Franco hil zuten egunak. Koldo Izagirre

9        Kontakizun: gertakizun errealak direla dio sarreran, literatura jarri diela soilik berak.

Franco hil zeneko garaian kokatutako istorioak.

I.Garaiko giro itogarria. II-Anarkista baten ingurua, Joseba Elosegiren ekintza Anoetako frontoian, eta beste zertzelada asko. III-Soldadu bat Al-Ahayunen, Sahara gerra soldadu euskaldun eta bertako baten ikuspegitik, Polisarioa, desertua … IV-Ikasle gazte bat eskolan, ospitalea, garaiko giroa, polizia sekretua eta besteak, heriotza zigorrak, manifak, errepresioa.  V-Boxeo giroa, Pulino, (Urtain?), Francoren deskribapena edo argazki literario bitxia, Carreroren hegada, herri giroa, tabernak … VI-   Balearen ehiza, Franco Azorean, errepresioa eta fusilatzeak, atzerrian erantzuna … VII-Futbol kontuak  giro politikoa iradokiz, parabolaz ari da, bi zentzuko esaldiez, eliza, emakumea, fusilatuak, Francoren hiletak … gai iheskorrak … gainbegiratuz bezala … ebokatuz … VIII-Irratia, herriko egoera, Francori buruzko aipamenak tarteka, apaizak Francoren aurka, arrantzaleak sukaldariak, atxiloketak ... estraperloa, IX-Galizia, futbol kontuak, Eibar eta eibartarren aipamena,  Francoren estatua Ferrolen, Exercito Gerrilleiro, 

Gertakizun eta pertsona errealez ariko da baina difuminatuta bezala geratzen dira, egoera hura ezagutzen ez duena ez da asko enteratuko, zerbait izan zela …

Frankismoko giroa: iradoki besterik ez du egiten, zaila da azpian dagoena jasotzen, gertakizunetan eta izenetan.

Egoera eta gertakizun ezberdinen koktela dirudi, irabiatuta datoz eta irakurleak aurkitu behar ditu.

Formek dutela garrantzia iruditzen zait, sakoneko gaia oso diluituta geratzen dela.

Gogoeta asko eta interesgarriak egiten ditu, isilean bezala, ideia pila, juzku, burutapen asko botatzen eta iradokitzen ditu.

Istorioak hitz jokoetan katigatuta geratzen dira, ia ulertezin.

Pertsonaia ezberdin asko, ez da erraza bakoitza nor den igartzea.

Hasieran ez dut disfrutatu, kosta egin zait, bai idazkera ezberdinagatik, bai gaia ezin nuelako argi jaso, asmatu egin behar nuelako, ez zidan ezer esaten edukiaz batez ere.

Aurrera egin ahala interesatu zait, jakin-mina, ze ekarpen eta berrikuntza … baina ez dut gozatu, behartuta bezala irakurri dut.

Hirugarren kontakizunean erabat harrapatu eta bereganatu nau, idazkeraz gozatzen hasi naiz.

Azkenean estilo errepikakorra egin zaik, nekatu egin nau, eta presaka bukatu dut.

Beste maila batetan ari da, goragokoa baino ezberdina, euskara da baina beste euskara mota bat, esamolde ezberdin batekoa, hitzez eta esaldiez gain sortzen duen giro literarioagatik, arrasto ezberdinen bati jarraiki bezala.

Arau literario berriez baliatuz edo sortuz balebil bezala.

Gizartea, jendea, lekuak, bizi eta zabal deskribatzen ditu.

Ideiak, hitzak eurak ere, beste modu batean esateko ahalegina eta irudimena.

Alegoriaz ari dela dirudi sarri.

Ausarta esaldiak eta formak osatzen, asmatzen,  egokitzen … ezohikoak, ezberdinak, berriak ...

Bosgarren kontakizunean ez darabil maiuskularik hasieretan ez punturik bukaeran, paragrafoen erdian bai.

Lexiko zabala, niretzat hitz erabat ezezagun asko: ez dakit aberastu egiten duen, literatura agian bai, baina zaildu egiten du irakurketa, bestela ere nahiko zaila dena.

Hitz asko niretzat ezezagunak ez dakit asmatutakoak diren ala herritik jasotakoak.

Hitzon erabilerak ez du harrokeria kutsurik, maisukeriarik, giroak eta estiloak eskatzen diola dirudi.

Baina tarteka esnob samarra ere iruditu zait.

Gaztelerazko hitzei halako jite ezberdin berezi bat ematen die, itxuraberritu egiten ditu.

Euskarazko hitzak ere jite ezberdinez jartzen ditu: azpilaria …

Herri euskara eta herriko hitzak darabiltza: errementatu …

Maisuki sartzen ditu pertsonaien esaldiak paragrafo barruan maiuskula soilik erabiliz.

Zaila, iluna, korapilatsua … ulertzeko, bai literalki, bai esanahia asmatzeko.

Esperimentu edo berritze itxura hartzen diot, idazkerari buruz ez ezik baita hizkuntza  berari buruz ere.

Estilo ezberdinak sartzen ditu, kontakizun bakoitza klabe ezberdinean idatzita dago.

Ariketa literarioa dirudi, jolas bat.

Umore ukitua du.

Paragrafo luzeak egiten ditu, orri askokoak ere,  baita tarteka esaldi luzeak ere.

Baina baita perpausa eta esaldi laburrak ere usu darabiltza.

Aberatsa da hitzak sortzen, eraberritzen, erabiltzen, esaldiak zehazten …

Tarte zuriak utziz, atalka bezala doa ia kontakizun guztietan.

 

Gauzak ez ziren sekula berdinak izango. Iñaki Irasizabal

Familia bat osatzen duten  aita, ama, bi seme. alaba bat, honen bikotea, lagun bat eta herriko hiru ondobizi.

Pederasta kasu bat, honen inguruan egoera korapilatzen da, gazteek bengantza hartzea erabakitzen dute … eta guzti honen inguruan josten da istorioa; eragin luzea dakarren aldi bateko gertakizuna; gaztetxo batzuk mendekua hartu nahi dute familia kolpatu duen baten aurka ...

Hainbat pertsonaia, bakoitzaren zertzelada ezberdinak emanaz.

Gaztetxoentzako kontakizun bat, erraz irakurtzen dena, suspense puntuarekin.

Irakurzaletasuna eta ohitura sortarazteko balio du.

Umore ukitua du egoeran, kontaeran eta esaldietan.

Entretenimendu bat, besteri ez.

Ez dit ezer eskaini ez hizkuntza aldetik ez eduki aldetik, baina gaztetxoentzat balekoa delakoan nago.

 

Gizajoen katalogoa. Joxean Agirre

Pertsonaia narratzailea da gizajorik nabarmenena.

Senar-emazte-alaba-ezkonarreba … eta hainbaten harreman sexual nahastu korapilatsuak.

Emakumeak dira gai nagusienetarikoa.

Tarte handia du hiztegia erabiltzearen teknikak: tarteka doa eta hor sartzen ditu hainbat eta hainbat istorio, izen, gertaera …

Istorio eta datu erreal bitxiak, xelebreak ere.

Pertsonen jarrera jite eta jokabideei gogoetak.

Bizitzari buruzko mila zertzelada, zuzenean baino zeharka bezala datoz kontakizunaren harira.

Maitasun galdu eta zailei buruz ari da: fikzioa eta errealitatea.

Ateratzen diren pertsonaia eta egoera denak dira bitxiak edo xelebreak.

Idazteari buruz ari da etengabe, idaztearen zailtasun eta gorabeherez, obsesionatuta bezala ere tarteka, nobela bat idaztearen gorabeherak …

Zer da ederrena idaztean: helburua ala ibilbidea.

Idazteari eta literaturari buruz luzatzen da azken zatian.

Idazteko grinaren desintoxikazio barnetegiko terapia saioak, Joyceri buruzko zirikada umoretsuak, (idazlea bera ez zaiola gustatzen dirudi).

Idazleei buruzko gogoeta ironiko kritikoak.

Bere arazo eta idazle nondik norako pertsonalen ardura eta aitorpena ere erakusten duela dirudi: zergatik idazten duen, liburu honen nondik norako eta zergatiak …

Liburua gauzatzearen nondik norakoak.

Azken zatiak norabide espero gabea hartzen du,  Kirmen Uribe tartean,

Sexuaren eta gizon emakumearen harreman gorabeherak etenik gabe presente daude.

Erotikoa da, baina ez pornoa sexu ariketak zehaztasunez deskribatzen baditu ere, morboso samara bai bada tarteka

Geruza erotiko batetan bilduta dago dena.

Musikari buruz zer da preziatuagoa xarma ala edertasuna.

Kartzeletako zenbait gorabehera.

Azken zatiak, epaiketarenak, unorea badarabil ere indarra galtzen du, historiari lotzen zaio, baina pertsonaien hari orokorra galtzen da.

Hala behar zuen, eta kontakizun erotiko batekin bukatzen du.

Pikaro kutsua du gaietan, kontaeran eta esamoldeetan.

Ukitu bereziak, laburrak, izpiak … deigarriak eta kilikagarriak egiten direnak: “txalaparta intimo baten ttxakun herrena” takoien hotsa adieraziz.

Gogoeta bereziak, egunerokoari lotuak, baina piperra eta gatza dutenak, egokiak, argigarriak.

Ia asma ezineko sarea ehotzen dute azkenerako maitale eta beraien enkontruak.

Umorez blai dago dena.

Sarkastikoa ere bada tarteka.

Ironiaz erridikulizatzen ditu bizitzako mila portaera eta errealitate.

Bi hiru plano ezberdin nahastuzko paragrafo luzeak, baina erraz ulertzen direnak.

Irudi asko eta politak, egokiak: “testu sumeriar batek baino misterio gehiago” …

Adjektibo bereziak: argi zikina

Euskara erraza, konplikaziorik gabekoa, hiztegi normalarekin, esaldi bitxi antologiko askorik egin gabe.

Tarte irribarretsu goxo bat pasatzeko aukera.

 

Haizeari begira. Jon Ariza de Miguel

Bi anaik bost egun pasako dituzte hotel batetan, bat ez da aterako hoteletik eta besteak ia egun osoa eginen du kalean, gelakoak neska bat ikusten du aurreko etxeko gelan eta berarekin obsesionatuta eginen ditu egun denak, hotelean jangelako mahaia nork hartuko ibiliko sestran dira bikote batekin.

Irakurleak susmoa hartuta izanen du, azken orrian anaia da neskarekin elkartzen dena.

Burutapenak datoz ugari kontakizunaren barnea, irakurlea gogoetara bultzatuz.

Eguneroko xehetasunak kontatzen ditu, eta tarteka pertsonaien barne zirrikituetan sartzen da, baita gogoeta pertsonaletan ere.

Hainbat zertzelada, burutapen eta ukitu ezberdinetan korapilatzen da: matematika, denbora nola bete, eskuak, maltzurkeria … eta hainbat

Orokorrean arrunta bihurtu zait, tximeleta falta zaio.

Kaskarra iruditu zait hasieran, interesgunerik eskaini ez didan zerbait, deskribapen motel bat soilik, ez dit irakurtzeko irrikarik piztu.

Arrunt egin zait azalean iragartzen den dotorezia.

Tximeleta falta zaio, barnean eragiten dizun ukitu berezi hori.

Ezberdina da, originala, hotel baten gelan egindako bost eguneko xehetasunak kontatzen ditu. 

Tximeleta agertzen da tarteka, eta orduan gozagarria bihurtzen da irakurketa.

Ukitu gozagarriak ditu, ideiak korapilatu, hitzekin jokatu, hitzokin jolastu, tenporalitateaz jokatu …

Oker ote dauden itxura hartzen diet zenbait aditz formei, baina ez dakit arauak aldatu diren, ala akats teknikoak diren.

“Jesusen bizitza” eta Renan aipatzen ditu sarri, hainbat egile eta libururen aipamena ere agertzen da, egile kultuaren itxura emanez.

Ingelesa, frantsesa ere, dakiela erakusten du, irakurria dela ere bai, zitak behintzat jartzen ditu.

Azkenez harrapatu egin nau, xurgatu, eta gustura bukatu dut, patxada eman dit, lasai irakurtzera behartu nau, kontakizunak baino estiloak.

Ez da harrapataka irakurtzeko liburua.

  

Hau ez da poesia. Unai Maleski. Poema-liburua

Izenburuak erakarrita erosi dut, nireen antzerako zerbait ote den.

Ez dut berrikuntza edo ezberdintasun nabarmenik aurkitu.

Egunerokotasunari zuzen edo arinago atxikita dabil.

Nola nahi gainbegiratuaz begiratzen die arazoei.

Gogoetarako tema eskaini, eta irrika eragiten dute.

Iradoki egiten du.

Nortasun propioa du.

Oso gogoko egin zaizkit zenbait poemen erritmo edo egitura.

Lehen pertsonan edo bere buruari zuzenduz dabil sarri.

Ez da ausartegia edo maiztuegia irudiak erabiltzen, ez da irudietan galtzen.

Konplexuz beteta bezala ikusten dut, egiten duena justifikatuz bezala, hau ez dela poesia esanez.

Orokorrean ez dizkit gogo-sentipenak maila goragoan jarri, nerau ere inspiratuz.

Ohi denez, tarteka poemaren batek erakartzen nau.

Ez naiz baleko kritika bat egiteko gai, baina niri baleko poema-liburua suertatu zait

 

Hauts haietatik. Unai Villena

Gazte drogazale baten bizitza, bilakaera, eta gorabeherak kontatzen ditu bere lagun min batek.

Drogan erortzen denaren mundu konplikatu, korapilatsu, kontraesankorra eta besteon erantzukizuna, ulertezina eta ulerzailtasuna

Toxikomano eta jonkien prozesu mentalak, beraien barrunbe psikologikoak, sentipen eta burutapenak, sentimendu eta sexu harremanak,  bakardadea, noraeza, jonki tipo ezberdinak, pertsonaiaren aldarte eta jarreren bilakaera ezberdinak, sendabideak, sendatzeko zailtasunak, erorketak eta goraldiak …

Bukaera errealista ematen dio, “sorgin gurpilak” darrai. 

Gai asko daude gai nagusiaren inguruan: adiskidetasuna da agian nabarmenena, bi lagunen arteko harreman zail korapilatsua, ospitaleak, psikiatrikoak, kalamua, familia, “preso psikotikoak”, “proyecto hombre”, eskizofrenia, adiskidetasuna, Panero poeta “malditoa”, koadrilak, gizartetik kanpo geratzen diren gazteak … 

Sarriak dira bizitza eta hainbat gairi buruzko burutapenak.

Irakurlea astindu nahi du gai honi buruz.

Bere buruaz beste egitearena bitxia da, gaiaz eta egituraz.

Kritikoa da hainbat jarrerei buruz, psikiatrikoekin batez ere; hauen deskribapen gordina egiten du.

Eibarren deskribapena, fisikoaz gain gizartearena, batez ere drogazaleei lotutako ikuspegiz, bertako asteburu gauak …

Idazlearen idazterako gorabeherak, zalantzak, barne borroka, mugak, sentipen kontrajarriak …

Hiru zatitan banatuta dago kontakizuna, lehenengoan gaiaz zentratzen da batez ere, bigarenean, denbora bat pasa den arren, gai egitura eta estiloz antzerakoz jarraitzen du, hirugarrenean zenbait hamarkadako, 88. urtean hasita Euskal Herriaren historia kontatzen du kontakizuna kokatuz: gazteen bilakaera eta ibilbidea, musikaren bideak, arazo politiko zein kulturakoak, borrokak … aurrekoetan esandakoak kronologia batetan konkatzen ditu: nahiko errepikakorra egin zait azken zati hau, laburbildu bezala egiten du aurreko dena,  aurrekoa baino azalekoago, zuzenago. 

Kontakizuna, edo idazlearen jarduna da ardatz nagusia, pertsonaia nagusi bakoitzaren ekarpenekin borobiltzen du bakoitzak berea kontatuz

Istorio latza da, aldi berean idealizatuta bezala dago, halako giro bigunago edo maitegarriago bat ematen dio, hurbiltasunez bezala. Poema asko sartzen du sarreretan,  baina baita testu barruan ere

Errealismo handia du, pertsonaia marraztean, zein egoerak kontatzean.

Etorri handikoa  da egilea, korapilatu egiten da egoera, deskribapen eta pertsonai buruz, agian asko lantzen du.

Sarri baliatzen da irudiez iritziak azaldu eta argitzeko, bada irudi kilikagarririk: “denbora kaiolatua” …

Naturaltasunez kontatzen ditu gauzak, agian horrek ematen dio berezkoaren jitea hitz-jarioari.

Bere idatziari kritika egiten dio tarteka, zergatik, zertarako, zein helburuz idazten duen …

Idazlea bere burua justifikatu edo zurituz bezala dabilela iruditu zait, aspergarria egin zait zati hori.

Musika talde askoren aipamena …

Sexu jardunean asko luzatzen da, pornora heldu gabe. 

Ez da liburua atsegina, gaiagatik, nahiko errepikakorra da egoera eta gai askotan, horrek astun samarra egiten du

 

Hori guztia emango dizut.  Dolores Redondo

Homosexualitatea, idazteari buruzkoak, Galiziako jauntxoen bizimaila eta bizimodua: bizitokia, harrerak, ohiturak, mahastiak eta ardogintza, Galiziako soziologia argazkia, guardia zibilak, viagra, guraso izatea, jaunak eta mirabeak,  feismoa, informatika …

Galiziako istorioak: “meigallo”=demonioa …

Pertsonen barnera sartzen da, sentipenak eta jarrerak azaleratzen ditu elkarrizketa zein deskribapenen bitartez, barne tolesetan dabil … 

Tragikomedia bat da drama bat baino.

Suspensea du, intriga, ongi amaraundua.

Poesia ukitua du tarteka, esaldietan, deskribapenetan, giroan,, … horrela eteten du paragrafoaren monotonia eta goxatzen irakurketa, irudiekin eta hitzekin ere ezartzen du ukitu hori, baina naif kutsua damaio, ez da ezkontzen  giro orokorrarekin.

Itzulpen arazoak nola konpontzen dituen egin zait interesgarria, hitzak eta esaldiak nola moldatzen eta aldatzen dituen …

Hiztegi aberatsa, baina ez da harroxkoa, naturaltasunez ekarria, gaiak eskatuta bezala.

Hitz arraroez aparte, egunerokoak ez diren baina ezagunak diren hitz asko: begiramen …

Esaldi luzeago edo konposatuak egiten ditu noizbehinka gaztelerako hitzak ez erabiltzearren: “atzera begirako ispilua”, “hondar-edukigailua”, “ateen agintea”  …

Agian itzulpenak behartzen du hiztegi aberatsagoa erabiltzera.

Itzulpenak behartzen du ere agian hitzak moldatzera, eraldatzera, hiztegia aberastuz.

Aditz bihurtzen ditu maiz hitz eta adjektiboak.

Oso luzeak dira zenbait paragrafo, astunak bihurtzen dira, batez ere deskribapenak edo errepikakorrak diruditenean.

Leku deskribapen luzeak, ariketa literario soilak dirudite, kontakizunari argigarririk ez dakartenak, gehienez ekintzari kokapena jarri..

Hondarreko kapituluak laburrak dira, kontakizunari abiadura emanez bezala, irakurlearen jakin-mina zirikatuz bezala.

Luzea egiten da azken zatia, gertakizun nahiko ezagunetan korapilatzen da berri askorik ekarri gabe, borobildu edo osatu nahian, elkarrizketa diruditen bakarrizketa luzeekin, betegarri bezala dira, irakurketa jotapasa egitera bultzatzen dute. .

Hasierako bizitasuna galtzen du, suspensea ere, erabat galtzen du indarra eta suspensea bukaeran, gauza jakinei eraginez

Tramaren intrigak eta itzulpena egin zaizkit interesgune nagusiak orokorrean, baina inolako tentsiorik gabe bukatzen da, arrunt.

 

Huliganaren itzulera. Norman Manea

Hiru zati dituela dio itzultzaileak sarreran, baina baditu beste bi atal labur ere.

Atarikoak: Alemaniara doa beka batekin, Ipar Amerikara gero, aberrira itzulera, zalantzak, bere garaiko lagunak … guzti horren barruko zertzeladak, zalantzak. Lehen itzulera: pertsona, egoera eta gertakizun ezberdinak. Amnesia: Ipar Amerikan dago, iraganeko gogoeta eta oroitzapenak. Bigarren itzulera: itzultzen da Errumaniara, Bukarest eta Suceava inguruan ibiliko da, bertan lagun, ezagun eta ezagunekin egiten du topo.

Badirudi autobiografikoa dela zati handi batetan, bere panegirikoa ere badirudi tarteka, bere jarreren justifikazioa ere bada …

Errumanieraren militantea da, gorriak ikusia arren ondo bizia, (ia ez da behartsurik ageri zeharka ez bada), erregimenak gaitzetsitako idazle intelektuala, atzerriratzen da, sariak jasotzen ditu, hitzaldiak ematen …

Erradiografia zabala egiten du, egoerak, pertsonak, gertaerak deskribatuz, ukitu eta erreferentzia laburrez sarri edo gehienetan, pasoko aberrian bizi dela beti dirudi.

Huligana zer den: hitzaren adiera ezberdinak: liskarzalea, bufoia, gaitzeslea … agian bere egoeragatik.

Familia, herritarren, lurraldearen bizimodua, historia, istorioak, gorabeherak eta bizimoldea;  komunismoa, Errumaniako egoera, giroa, Bukovina, diktadura garaiak: Errusiakoa zein Ceaucescurena, migratzaileen bulegoa, juduak, kontzentrazio eremuak, gerra, Txernobil, maitasun istorio bat, osasun zerbitzuak, dibortzioa, errusiarrak, komunismoa. Diktadura, hizkuntza arazoak, Sozialismoa, Stalinen garaia, Unibertsitatea, Hezkuntza, epaiketak, salaketak, juduak: deportazioak, ihesak, jazarpenak, ghettoak;  Stalinen ondorengoak, Kafkaren judutasuna, Freud, Ceucescuren ondorengo aro berria, judutarren kritika zorrotz gordina, aberria-erbestea, kontraesanak, sentipen kontrajarriak, etorkinak, hizkuntzaren eta aberriaren nostalgia, hizkuntza pertsonaren hezurdura, trantsizioa, postkomunismoa, intelektualen arteko ika-mikak …

Pertsona ezberdinak: ama, aita, lagunak, tokiak, egiturak, erakundeak, egoerak, …. bakoitzaren erradiografia eginaz, deskribapen zorrotzen bidez …

Burutapen erakargarriak, zita interesgarriak, kontrasteak jarrera eta iritzietan … baina bestelako zertzelada eta kontakizunen artean doaz eta zehatz irakurri behar da aurkitzeko …

Une eta egoera zirraragarriak daude: aitari bisita kartzelara, “Gaueko trena” kapitulua …

Kritika zorrotza, garratza ere, umore beltza eta ironia erabiliz batez ere, erridikulizatu egiten du erakunde sozialista …

Errumania eta Bukovinako historia ezagutzen ez duenari zaila eginen zaio dioena osoki ulertzea edo finkatzea.

Protagonistaren barnean sartzen da, bere sentipen eta gogoetetan kiribiltzen.

Gertakizun ezberdinak kontatuz egiten du guztiaren azalpena.

Jauzika doa, atzera era aurrera denboran eta gertaeretan …. bilakaera bat azalduz.

Egoera, aldi eta pertsonaia ezberdinak nahastu edo korapilatuz doa istorioa.

Teknika ezberdinak darabiltza atal ezberdinetan: narratzailea, pertsona ezberdinen kontakizuna komatxoen artean jarrita, elkarrizketak, ametsak …

Kontaera berezia du, ezin uka, baina niri lausoan bezala geratzen zait kontakizuna, ingurumarika bezala.

Magia ukitu bat bezala du kontakizunak, maila goitikako batetik ariko balitz bezala …

Izen propioz ordez, bestelako hitzez aipatzen ditu pertsonaiak, lurraldeak, egoerak ... maiuskulaz azpimarratuz …

Sinbologia erabiltzen du bai hitzetan, bai esaldietan: asmatu egin behar duzu zertaz ari den.

Minuskulaz idazten du NATO, bi aldiz ere: adierazgarria.

Irudiak darabiltza erruz: “heriotzaren ondorengo bizitza“ da komunismoaren ondorengoa, heriotza: “metronomoak eternitatearen ordua jo” …

Autore askoren zita sarriak, ezagunak batzuk: Kafka, Ionescu, Proust, Cioran, Kundera… eta autore niretzat ezezagunak, errumaniarrak seguruenik ...

Egoera eta une ezberdinak aukeratzen ditu, atal bakoitzean, eta horien inguruan harilkatzen ditu historia eta kontatu beharrekoak.

Ez du esaldi potolo borobilik egiten, tarteka bai, baina pentsarazten duten egoera bereziak dakartza.

Kritikoa da, tarteka zuzena, kritika punttua eten gabe erabiliz hurrengo: Errumaniako egoera politikoaz, juduez …

Deskribapen zehatzak erakartzen zaituzte ezer berezirik ez badio ere.

Monotonoa egin zait azkenerako, errepikagarri kutsua hartu diot, aspergarria ere bai kontakizunean, bai kontaeran, bai estiloan …

Garai hartako herri komunisten gorabeherak interesatzen zaionari interesgarria izanen zaio gaian sakontzeko.

Ezagunak ditut Bukovinako herri eta herritxo asko, eta, oroitzapenez harago, ezezagunak zitzaizkigun historiako errealitatea ezagutzeko aukera eman dit: ze urrun geratzen da herritik turista.

Itzulpen dotorea, jantzia, ez du hiztegi berezirik erabiltzen

Liburuak 2

Jon Etxabe 2018/03/16 11:47
Zenbait libururi buruz iritzia - I

I

Abizen berriaren historia. Elena Ferrante

Airearen isla. Mikel Hernandez Abaitua

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nikos Kazantzakis

Ama, la diosa madre en toponimia. Urkola Elizegi Mikel.

Apaizak ere torturatuak. 20 apaiz eta apaiz ohien testigantzak

Batxilerren eguna.  Franz Werfel

Begoñaren itzalpean. Jose Inazio Basterretxea Polo

Behi eroak. Patxi Iturregi

Dantzaldia. Irene Nemirovsky

Deserria haurtzaro. Zubeldia Maddi.

II

Elkarrekin esnatzeko ordua. Kirmen Uribe

Etumetako Basajauna. Juan V. Araquistain

Ez lemaio. Arrasateren erreketa. Juan Kruz Igerabide

Feriatzaileak. Patxi Larrion

Fotogramak. Goiataz Labandibar

Franco hil zuten egunak. Koldo Izagirre

Gauzak ez ziren sekula berdinak izango. Iñaki Irasizabal

Gizajoen katalogoa. Joxean Agirre

Haizeari begira. Jon Ariza de Miguel

Hau ez da poesia. Unai Maleski. Poema-liburua

Hauts haietatik. Unai Villena

Hori guztia emango dizut. Dolores Redondo

Huliganaren itzulera. Norman Manea

III

Isiltasuna hausten. 1936ko Gerra Soraluzen. Soraluze 1936 lan-taldea

Koadernoa  zuri. Arantxa Iturbe

Kristalezko giltza. Dashiell Hammett

Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak. Mikel Etxaburu. Poema-liburua

Mrs. Heminwey. Naomi Wood

Ohe hotzak. Jon Ariza De Miguel

Oktaedroa. Julio Cortazar

Orpoz orpo. Ernesto Prat Urzainki

Ospa. Juan Luis Zabala

Sator lokatzak. Jon Arretxe

Telleria eta gero zer?.  Ernesto Prat Urzainki

Txistu eta biok. Juan Luis Zabala.

Umezurtzen aberria. Julen Kaltzada

Waterloo-on galdutakoak. Xabier Etxaniz Rojo

Zer egingo dugu orain opariekin?. Aritz Gorrotxategi Mujika

Zukafukamusuka. Judit Ruiz de Munain

 

I

Abizen berriaren historia. Elena Ferrante

Airearen isla. Mikel Hernandez Abaitua

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nikos Kazantzakis

Ama, la diosa madre en toponimia. Urkola Elizegi Mikel.

Apaizak ere torturatuak. 20 apaiz eta apaiz ohien testigantzak

Batxilerren eguna.  Franz Werfel

Begoñaren itzalpean. Jose Inazio Basterretxea Polo

Behi eroak. Patxi Iturregi

Dantzaldia. Irene Nemirovsky

Deserria haurtzaro. Zubeldia Maddi.

 

Abizen berriaren historia. Elena Ferrante

Neska gazte bat da narratzailea, bere barnean dabil oroipen, burutapen, gogoeta eta sentimenduen zurrunbiloan, barne korapilatsuan, pertsonen zoko ezkutuetan sartzen da, pertsonen barne borrokak, pertsonen elkarrenganako tirabirak eta sentipen kontrajarriak azaleratzen ditu.

Istorio korapilatsu eta katramilatsua da, pertsonaia pilarekin: irakurketarako lagungarri den pertsonaien aurkibide bat du hasieran

Gai asko daude zuzenean edo kontakizunetik eratortzen dituenak: adiskidetasuna, emakumeen menpekotasun eta rola gizartean, gazteen arteko harremanak, Napoliko gizarte giroa, neska baten sentipenak, ezkonduen egoera, dialektoen erabilpena, emakume-gizonezkoen mundu ezberdinak, pertsonen izaera eta jarreren bilakaera, neska gazte baten beldur eta ezinak, barne borrokak, maitasun nahaste eta arazoak, kezkak, gizakien arteko miseriak, bizitzari buruzko gogoetak, liburu eta autore ezberdinen aipamen eta ideiak, giza harremanak, pertsona ezberdinen izaera, aldarte aldaketak, dialektoak Vs hizkuntza batua, familien arteko eta familia barneko katramilak, gizartera egokitzea, politika, pertsonen batak bestearenganako eragina, gizartera egokitzea, gizakiaren konplexutasuna, familiaren giroa eta eragina, heziketa eta jakituria ezberdinen alderaketa, itsatsia-erantsia denean ikasitakoa edo haragi-izaera egin denean ikasitakoa, helduen eragina umeengan oso txikiak direnean ere, lotsak, kezkak, bikote harreman larriak...

Ikasleak  direnez bi pertsonaia nagusiak maila intelektualean ere aritzen da tarteka, gai ezberdinak ukituz, pertsonaien elkarrizketez baliatuz.

Ia 700 orrialde 125 ataletan banatuta, irakurketa arinduz

Perpausa luzean egiten ditu, baina gehienetan esaldi nahiko laburrez.

Errepikagarri samarra bihurtzen da azkenerako, antzerako jarrera eta egoerak daude, antzerakoak sentipen eta pentsaerak laurden bat soberan dagoela iruditzen zait.

Azkenerako gertakizun gehiegi korapilatzen ditu, istorioa gizendu eta luzatzen du baina pertsonen izaera eta jokabideari ez du asko gehiago eskaintzen, pertsonaien barnera bidea ez du asko gehiago aberasten.

Gustura irakurriko du pertsonen barne munduan murgiltzea gogoko duenak.

Erraz irakurtzen da, istorio nahastua arren

 

Airearen isla. Mikel Hernandez Abaitua

Bi bikoteren gorabeherak, ezagutzen dira, elkarrekiko harremanak, banatzen, berriz elkartzen …

Protagonista nagusia literatura kritikoa da, argitalpen arduraduna, iratiko esataria … beste pertsonaietako bat alkoholikoa …

Berez argumentuaren haria oso motza da, beste alboko edo kontaketaren aitzakiaz beste gai batzuetan luzatzen da.

Donostian kokatuta, hiria xehetasunez deskribatzen du, batez ere protagonistak nondik nora dabiltzan.

Poesiari buruzko hausnarketa ezberdinak.

Musika eta musikari ezberdinei buruzko gogoetetan luzatzen da tarteka.

Liburu eta egileen zita pila: Jon Mirande: Haur besoetakoa, Joyce, Victor Hugo: Pasaia, Don Giovani opera, Miguel Hernandez, Paul Auster, Venezia, Verona, Antxon Bengoetxea poetarena…

Iritziak gai ezberdinei buruz, labainean, oso labur.

Taberna, musika, opera, gaskoi jatorria, eskia, argitaletxe bateko gorabeherak, plagioak, San Juan suak, existentzia, haurrak izatea, ziklismoa: Tourra, pintura:museoak,

22 atal laburretan banatuta, atal bakoitzean pauso labur bat ematen du kontakizunak, eta gairen bat aztertzen, edo deskribapenetan luzatzen

Deskribapen zehatzetan luzatzen da, oso luze, ezer mamitsurik esan gabe, eta ia gertakizunik gehitu gabe, pauso laburtxoka doa kontakizuna, ezer gutxi eranzten diote deskribapenek kontakizunari, gehienez kokatu, gehiago dirudite betegarriak.

Pausoz pauso kontatzen ditu protagonisten ibilbide, ibilketa eta zeregin eta egintza denak, baina interes edo erakargarritasunik ez du.

Ondo marrazten ditu pertsonaiak, bere sentimenduak azaltzen ditu …

Narratzailea da batez ere.

Ez dago ia burutapenik, iritzi orokor batzuk kontakizunaren arabera.

Jo eta pasa egitera bultzatzen zaitu, ezer interesgarririk, inguruko deskribapena soilik espero duzulako.

Ezin ukatu gauzak eta egoerak xehe kontatzeko egileak duen gaitasuna.

Koadro puntillista bat bezalakoa iruditzen zait, ukituz edo tantoz osatzen du kontakizuna, baina ez nau erakarri, zerbait falta zaio … ez dabil tximeletarik orriotan

Naturaltasuna falta zaio: planifikatu eta piezak sartzen joan da, ez du gaiak berak eragin idazkera.

Ez nau erakarri, ez edukiaz eta kontaeraz: ez dit ezer eskaini.

Kontakizun hitza eta hutsa iruditu zait, azken orrian jartzen duen Eskertza irakurriz, zerbait galdu dudala iruditzen zait, edo nire gaitasun falta … hain idazle ospetsuen oniritzia duela jakinda. 

 

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nikos Kazantzakis

Irakurtzeko irrika sortarazten du sarreratik, munduari eta gizarteari buruzko egilearen iritziak, berarengan Homero, Bergson, Nietzscheren eraginak pentsarazte dizu Zorbarenak ere bide interesgarritik joanen direla, ziztagarria da, hausnarketarako aukera eta bidea emanen dizun irrika sortarazten du hasieratik.

Narratzailea eta Zorba Kreta irlara doaz, han mea bat esplotatuko dute, porrot egin eta banatuko dira.

Zorba eta narratzailearen arteko harremanak eta elkarrizketak, bizimoldea ere, kontrajarriak sarri, bi molde bezala. Biek bere esperientzia, istorioak, bizipen, iritziak, gogoetak botatzen dituzte.

Emakumea da gairik aipatuenetariko bat.

Ez dago istorio zehatz bat, istorio zehatz ezberdin asko kiribilduzko kontakizun bat baizik.

Gertakizunen historia bat baino pertsonen baitako kontakizun bat da, beraien pentsaera, sentipenak, jarrerak...

Pertsonaia ezberdin asko zehatz marraztuta.

Kreta irlako giroa, ohiturak, jendearen nolakoa, erritoak, jarrerak, jokamoldeak, pertsonen tipologia ezberdinak …  oso giro berezia aurkituko du irakurleak.

Bizitzari eta gizarteari buruzko gogoeta labur eta zorrotzak boteaz idazten du, gehienetan ezkorrak, eskatologiko kutsukoak ere batzuetan.

Uholdea datoz gogoetok, iritziak, munduari eta gizarteari buruzko pentsamoldeak.

Etengabeko iritzien zaparrada irakurketaren bidean, bizitzari buruzko filosofia triste, ilun ezkorra, garratza, mingotsa …,

Dena erlatibizatzen du, herria, aberria, arraza, gizartea, emakumea, gizonezkoa, maitasuna, dirua, Jainkoa eta jainkoak, emakumea, pertsona, erlijioa, bortizkeria …

Baina aldi berean erakargarria, bizipoza ere ematen duena, merezi duena.

Iritzi kontrajarriak, iritzi bat eta kontrakoa,  protagonisten arabera, irakurleak egin behar du bere gogoeta propioa, bere iritzia mamitu.

Gai pila: zer da jainkoa, emakumea, mundua aldatu?, jatea, dantza, …

Zentzu komuneko iritzi pila, gure buruan ere dabiltzanak baina agertzen ez ditugunak.

Iritzi batzuk: hil arteko presondegia da bizitza / norbere bakardadean geratzen da gizakiaren berezko bidea / tragedia liluragarria  da bizitza / “gizakiaren arima buztin dorpea da” / basapiztia da gizakia gaztetan / nahi dena egitea da gizon izatea eta libertatea / pizti hutsa eta jainkoa da gizona / zera da unibertso osoa: urak, lehorrak, gogoetak eta jendea / ke-kiribil hiltzear eta etengabe itxuraldatuak osatzen dute bizitza / maitasuna ala libertatea?: maitasuna da munduko gozorik handiena / ez du merezi gizartea aldatzerik / gauza xume eta kontenterraza da zoriona / txorakeria handia da ezkontza / emakumea eta berekiko harremanak / irudimena da gizakiaren arima, sabela jainkoa: ogia okela eta ardorik gabe ez dago Jainkorik /  Gabon ingurukoak: fedea, Jesus / gizakiaren barne borrokak, / jana, edana, emakumea, dantza, … gizonaren funtsezko premiak / poesia: literatura jolas garden eta arina, ideia abstraktu bat, bizitza lurrundua, zerebroaren akrobazia, prestidigitazio joko abila, musika purua, …, /  sarriak dira Buda eta bere dotrinari buruzko burutapenak / Jainkoa / greziarrak atzerrian / artea ekintza sakratu eta magikoa da / berriketa findua / zahartzaroa, / bizitza, bizitzaren zentzua /  berriketa findua /, “segundo bakoitza da eternitatea” / jainkoak eta deabruak / jainkoari buruzko hainbat definizio, zehaztasun eta zertzelada ezberdin / gauzen zergatiak / komentuko fraideak: barregarri ari da beraiei buruz, kritika zorrotzean / mazkor hutsak dira katedralak, eskeletoak / gizontasuna / patua / adiskidetasuna / heriotza eta hiletak, zertarako irakurri eta ikasi / erantzunik gabeko galderak / …. bizitzaren zentzua / unean unekoaz arduratu eta hura bizi / nola aurre egin ezbeharrei / gizakiak erotasun dosi bat behar du / adimena  merkatari eta dendari bat da / et ita porro …

Galdera pila egiten ditu zuzenean, eta hor gelditzen dira kontakizunean.

Ez da desesperatu baten bizitzari eta gizakiari buruzko filosofia, hotzean eginiko pentsaera bat baizik. 

Gizakiari et munduari buruzko ikuspegi ezberdin bat mahairatzen du: libertatea. Bakardadea ….

Emakumeei buruzko jarrera erabat ezkorretik harago erdeinuzkoa ere bada.

Min ematen du gogoeta guzti horiek gorde ezina, memoriaren ahuleziak, tarteka une ezberdinetan alderatu, mamurtu eta bizitza moldeatzen baliagarri bilakatzeko. 

Jolas intelektuala dirudi liburuak.

Urduri jartzen zaitu, funtsezko ideia eta bizipenetan ziztatzen zaituelako.

Geldo doa istorioaren kontakizuna, baina kilikagarria burutapenez eta aberatsa hiztegi eta esamoldez.

Bizpahiru hitz laburrez zehazten ditu pertsonaiak.

Maisuki deskribatzen ditu naturaren xehetasunak.

“Ni” darabil asko, bera soilik, osagarririk gabe: “ni baitan”.

Irudiz hitz egiten du: “soa landatu” …

Tximeleta dabil hegaka liburu osoan zehar, giro berezi bat sortuz: egileaz gain, itzulpenak ere baduela uste dut eragina giro horretan.

Itzulpenaren euskara moldea ezin aproposagoa da giro hori sortarazteko, maila ezberdin bat du, ez dakit jatorrizko testuak hala behartzen duelako ala itzultzailearen aukera propio eta senagatik.

Badirudi guti erabiltzen diren hitzak atera nahi dituela, hitz ezezagun edo gutxi erabilitako pila, hala eskatzen du testuak berak ala bere jakintasuna erabiltzeko egiten du, ala irakurlegoarengan hiztegia zabaldu asmoz?. Ohikotik kanpoko hiztegi osoa darabil.

Oso ulerterrazak dira hitz eta hitz-jokamolde asko, baia erabili ohi diren modu ezberdin batez darabiltza.

Modu ezberdinak darabiltza gauzak esan zein esaldiak egiteko, oso aberatsa da, beste idazkera ezberdin bat darabil.

Jatorrizko testuak behartu edo eskatuta, hala bere jakinduria erakusteko harroxkotasuna, 

Abileziaz, praktikotasunez, austeritatez, … aditz egiten ditu hitzak; forma ezberdina ematen die betiko hitz ezagunei, nahiz adiera berdinarekin giro goragoko ezberdin bat ematen dio kontakizunari eta ehundutako iritziei.

Hitz-ekonomia handia egiten du hitzak eraldatuz: “zalantzakiro, zangoker, burukomindu …”

“l” “r” bihurtzen du zenbait hitzetan, “K”-–“G”: kalda-galda, “rr-n”, demorriozko-demoniozko:  bestelako hizki aldaketak ere badaude: ez dakit herri hizkeraren azalpea den, ala akats tipografikoa.

Tarteka pentsatzen dut akats tipografikoak ote diren ere: “esan nahiak hago” ala esan nahian?, horrelako asko dago, berdin aldaketetan ere, agian euskalki ezberdinak islatzen ditu...

Azentua jartzen dien aditzeko zenbait bokalei, ez dakit zergatia, agian euskalkiren baten ahotsez indartzen delako?: zuèn zutén, zegoén, nerabiltzán, ziotèn, zirén, genuén, zekarrén, zitzaión, zidàn, zekién, nuén, hituén …

Herri hizkuntza peto jatorra darabil elkarrizketetan, ez dakit euskalki zehatz batekoa den, agian nik ez dakidan euskalkiren batetan oinarritzen da itzultzailea: “errepausoan egon”.

Iparraldeko euskalkiak darabiltzala iruditzen zait sarri.

Onomatopeiazko hitz asko, ez dakit aberastasuna, erritmoa edo giroa eman nahi dion kontakizunari, ala hitz egokiago bat aurkitzeko zailtasunaren ondorioa den: tartarika …

Hitanoan daude elkarrizketak.

Gozamena da nola ezkontzen dituen diona eta esateko moldea.

Astuna egiten du hiztegiak irakurketa, idazkerak eta esamoldeek; aldiz atsegina da, ez da ere pedante erabilera horrekin.

Errepikagarria ere gertatzen da azkenerako, hitzen parafernalia luzea bihurtzen da.

Lasai, denbora emanez irakurri behar den liburua.

Hiztegiko hitz ezberdinen dosi handiegia da irakurketan digeritzeko, hiztegia eskuan  astun egiten da.

“Ataraxia” atera zait; Julianek Zamorako kartzelan erabiltzen zuena, patxada behar genuela aholkatuz.

Heterodoxoa iritzietan eta itzulpenean,

Indiferente utziko ez zaituen irakurketa, mila iritzi kolokan jarri, pentsarazi ...

 

Ama, la diosa madre en toponimia. Mikel Urkola Elizegi

Indusketetan eta toponimian aurkitutako idazki eta izen askoren interpretaziorako jarraibideak ematen ditu.

“Ama”, “Segi”, “-a” atzizkia, euskal mitologia, … indoeuropeoak dira, zeltak, iberoak, gaur egun nagusi den teoriaz,  ala sustrai preindoeuropeoek erraztu edo argitzen dute esanahia.

Mundu ezberdin berri bat gehienontzat.

Aro preindoeuropeoak ematen duen argitasuna.

Bitxikeria erakargarri pila aurkitzen da bertan.

Hitz askoren erro niretzat ezezagun ia misteriotsuak.

Pentsaera eta sinesmen mundu ezberdin batetan murgiltzen zaitu.

Etimologien mundu ezkutu eta korapilatsuak.

-a atzizkiari buruzko dena zait berria, artikulu mugatu soiltzat neukan eta oso erakargarria egin zait horri buruzko eztabaida, agian konnotazio pertsonalak ditudalako gaiarekin.

Liburu teknikoa, gaiagatik, baita terminologiagatik ere,  jantzitakoentzat da batez ere.

Ez naiz gai iritzi teknikorik emateko.

Zenbait interpretazioei logiko edo errazegiaren itxura hatzen diet.

Etimologia errazegiak bezala iruditu zaizkit batzuk, batez ere gaurko euskaraz baliatzea, milaka urteetako idatziak itzultzeko, baina nork daki, sarri bide errazen eta bistakoena da ikusten eta erabiltzen ez duguna

Ihes egiten didate zenbait zehaztasunek.

Baina erraz  irakurri eta ulertzen da, orokorrean behintzat.

Kanpotik bezala begiratzen diogu gaiari ezjakinok edo ezjantziok, azalean bezala geratzen gara.

Tentuz dabil egilea, ez du pontifikatzen

Agian jarrera horrek indarra kentzen dio dionari, zenbaitzuen  begietan.

Niri gustatzen zait jarrera hori.

Arrazoitu egiten du diona, teoriaren zergatiak jarriz.

Bide berriak jartzen die adituei ikerketa lanetarako

Gainditu egiten nau gaiak, ezin dut asimilatu, labain egiten dit, azalean geratzen naiz

Ezinezkoa zait irakurritakoa garunetan gordetzea

Gainetik pasatzen nauen uholdea bezala  zait liburua, uzten du baina hondarra.

Interesgarria egin zait, entretenigarria ere

 

Apaizak ere torturatuak. 20 apaiz eta apaiz ohien testigantzak.

Frankismo garaian torturatuak izan ziren zenbait apaizen testigantza idatzia.

Ez ziran  izan apaiz torturatu bakarrak.

Are gutxiago pertsona torturatu bakarrak

Zoritxarrez ezagutzen ditugun torturak dira.

Ez dago ezer berri edo originalik.

Orain bertan ezagutzea komedi diren gehiegikeriak.

Gerorako geldituko diren testigantzak.

 

Batxilerren eguna.  Franz Werfel

Zazpi ataletan banatua:

Epailea eta epaitua aurrez aurre, epaileak epaitua ezagutu egiten du, gaztetako ikaskidea da; antzinako ikaskideek afari bat dute, pertsonaia nagusiak sakonago ezagutzen goaz, batez ere epailea eta zeharka  epaitua, ondoren epailea bere epaituarekiko oroitzapenak idazten hasten da, epaile eta epaituaren arteko loturan sakontzen du,  bien arteko zehaztasunak kateatzen doa; azkenez epailea eta epaitua berriro aurrez aurre, argitzen da epaitu hori ez dela bere ikaskide hura, gainera frogatzen da hori ere ez dela erruduna.

Epaileak idazten dituen epaituaren inguruko gogoeta eta oroitzapenok dira ia liburua osatzen dituen osagaia.

Epailearen gaztetako epaituarenganako eragina nabarmena da: epailearen gorrotoak, handikeriak, damuak, erabat baldintzatzen du, okerbidera, galbidera bultzatzen du.

Psikologia saiakera bat dela ere esan daiteke: pertsonaien aldaera.

Gizartea marrazten du: aberatsak eta pobreak / Epaile baten jarrerari buruzko gogoeta mamitsuak / Gizarte baten nolakotasuna, aldaketaren gorabeherak / Austriar inperioko amaiera, aldaketa garaia …

Pertsonaietan sakontzen du, azaleko zertzeladak diruditenen bidez izaera erakutsiz, barnetik arakatzen ditu.

Pertsona mota ezberdinak eta bakoitzaren jarrera.

Deigarri zehatz marrazten ditu pertsonaiak, sarri esaldi laburrez.

Nabari da gizarte baten aldaketa.

Oso eduki trinkoa du, hausnarketarako abiapuntu ugari eskaintzen du, patxadan irakurri behar da, idazkerak ere horretara bultzatzen du irakurlea.

Ez du  gaiaz teorizatzen edo filosofatzen, jokabideak, jarreran eta gertaerak kontatuz sartzen da pertsonaien barnean.

Ez du ere gogoetarako esaldi borobilik botatzen, kontaketak berak darama bizitzaz eta pertsonen jarrerez gogoeta egitera.

Bizitzari eta justiziari buruzko gogoeta zehatz interesgarriak daude.

Interesatu egiten zaituzte bai egoerak bai pertsonaia ezberdinek.

Hitz asko moldatuak, eratorriak dira, baina beste asko hiztegikoak, gutxi erabiliak: ez dakit itzulpenak eskatzen dion horiek aukeratzea ala itzultzailearen iritzia den hiztegi aberatsago bat sartzea, baina sinonimoen hiztegiari hautsak kendu dizkio.

Zaildu egiten du irakurketa hiztegira hainbeste jo beharra.

Ausarta da itzultzailea, bai esaldietan bai hitz eta aditzak aldatu eratortzean, edo aldatzean, agian jatorrizkoak behartzen du.

Esaldi laburrez idazten du.

Paragrafo luzeak egiten ditu, bada orri beteko bat ere.

Elkarrizketak ere ugariak dira, edukian sakonduz

Zenbait esaldi amaitu gabe bezala geratzen dira, loka, ez dakit itzultzailearen arazoa den ala jatorrizko testuak eskatuta.

Beste zenbait esaldi luze samarrek bigarren irakurraldi bat eskatzen du zaila delako lehenean egituraz jabetzea, zenbait esaldi nahasi samarrak da.

Zenbait esaldiren jatortasunaz ezbaian geratu naiz sarri, agian ezagutzen ez ditudan arau gramatikalak daude.

Iluna da estiloz, ez dakit jatorrizko testuagatik ala itzulpenagatik den.

 

Begoñaren itzalpean. Jose Inazio Basterretxea Polo

Begoña santutegi aurrean izandako gertakizun bat dago kontakizunaren ez oinarrian, bai azpian.

Gerra ondoren desagertutako pertsona bat aurkitzea eskatzen diote ikertzaile pribatu bati.

Korapilatu eta zaildu egiten da ikerketa.

Espainiako gerra zibilaren ondorengo falangisten gorabeherak, hori da eduki nagusi eta ezezagunena.

Gerra zibileko hainbat gorabeherak, ezagunak,ez ezusteak behintzat.

Angel  Sukia, frankismo  girokoa liburuan, seminarioan izan nuen irakasle, jakintsu fama zuen, politikarik ez zela egin behar zioten, baina politikoak ziren eurak.

Geneveko deskribapena.

Egituraketa berezia da, pertsona ezberdinek hitz egiten dute kapitulu ezberdinetan eta kapitulu barnean, jauzika doa … :irakurketa erraztu egiten du eta irakurleak erraz lotuko ditu pertsona eta pasadizoak.

Bizi eta zehatz deskribatzen ditu pertsonaiak, baina ez da beraien barnera sartzen.

Konparaketa asko,  irudiekin osatzen du iritzia.

Ukitu politak: neska argala praka estuetan kabitu ezinda

Esaldi berezi samar asko.

Hitz moldatuen hiztegia interesgarria da.

Suspense puntua du.

Ez du ia ezer berririk eskaintzen falangisten arteko gorabeherak ezik, ez dago ia hausnarketa zuzenik, baina entretenitzen du.

Amaiera ahula, azalpen gehiegizkoak eman beharra, lausotuta bezala geratzen da aurreko suspense dena.

Korapilo eta soka askorekin lotzen du kaxa, azkenean ezer gutxi berririk  aurkituko du irakurleak.

 

Behi eroak. Patxi Iturregi

12 ipuin, bakoitzak mundu ezberdin bat erakusten du.

Gaizki ateratzen den atrakua /  kontzertu eta musika talde baten kontakizuna sexu harreman batekin tartekatuta:  musika munduko hiztegi berezia,  kantariak, sexuari buruzko hausnarketa interesgarriak,  … /  bikote baten etxeko giroa: bikote baten elkarbizitzan esaten ez diren baina buruan dabiltzan pentsamenduak / neska gasteiztar bat modelo irla exotiko batetan / antzerki nano bat: bi mutilen elkarrizketa bukaera fantastiko batekin /  espaziotik datozen bi estralurtarrek  eme txurako larrutan egiten dute bi mutilekin / aulki ortopedikoan dagoen neskaren bizipenak / gutxitu baten harremanak: ama alargunarekiko harremanak  / abeltzain batek behia darama hiltegira / itxuraz banatutako bikote gizonak beheko emakumea bisitatzen du: bikote baten arazoak / Arkitektoa eta bere emaztea etxera berritzerakoan: gorabeherak baina batez ere gizonaren bilakaera, arkitektura emanaldi bat ere badirudi. 

Ez du ezer berezirik eskaintzen ez gogoeta, ezeduki, ez idazkera bitxikeria aldetik

Egunerokotasuneko zertzeladatxoak, burutapenak …

Estilo propioa du, irakurterraza, atsegina, gertukoa.

Ez du bilatzen bihurrikeria eta dotorezia literariorik, elegantea da, baina, sarri.

Ezohiko ipuinak, bakoitza bukaera bitxi edo ustekabekoarekin.

Giro bitxi bat sortarazten du  ipuin bakoitzean, suspensea, jakin-mina, … hasieratik espero duzu bukaera berezi bat izanen duela.

Esaldi laburrez idazten du, idazkera bizia da.

Ez du ezer esaten itxuraz, baina harrapatu egiten zaitu.

Umore ukitua, esaldi labur batez emana gehienetan.

Adjektibo zehatz kilikagarriak jartzeko gaitasuna du.

“erromara” aspaldi entzuten ez nuen umetako hitza.

Ez dit ezer berezirik eskaini, irakurtzearen plazera eta denbora-pasa atsegina bai: ez da gutxi..

 

Dantzaldia. Irene Nemirovsky

Pobre izatetik aberatsa izatera pasa den bikotea, gutxiesten duten  alaba nerabe bat dute, bere handikerian dantzaldia bat ematea erabaki dute, zapuztu eginen da dantzaldia alabaren mendeku baten ondorioz, gizonak alde eginen du eta ama-alabak elkartuago bukatuko dute.

Diruak eragiten duen jarreren aldaketa, aberatsen harropuzkeria, mirabeenganako portaera, jende aberats edo sasi-aberatsen argazkia ….

Kritika zehatz gordina.

Neskatoaren sentimenduen deskribapena, bere eta denen bakardadea, ama-alaben arteko harreman zitalak, hitzezko eraso bortitzak.

Gaia itxuraz xumea da, kontakizuna ere bai, baina indarra du, irakurtzera eramaten zaitu.

Aberats berrien giroa eta kritika, baita erdi mailako gizartearena ere, Parisen 1920ko hamarkadako urteetan girotua.

Egoeren, barne egoerena batez ere, deskribapena.

Ez da hausnarketa zuzenetan sartzen, ez dago teorizaziorik edo gogapenik, baina kontaketa berak balio du burutapen zorrotzenak adina.

Zirrara eragin dit lehen kapituluak, marrazten duen egoera, elkarrizketen gordintasuna, esaldien egitura, etab …

Zerbait ezberdina da, berezia.

Duen indarrak harritu nau.

Itxuraz ez dirudi dotoreziaz idazteko asmorik duenik,  bakun tankera du, baina dotorea da esaldi moldeetan, erakarri egiten du, ukitu berezia du.

Ez du lexiko konplikaturik, ezta esaldi bihurri edo nahasturik ere.

Kontakizun laburra da, erraz irakurtzen da

 

Deserria haurtzaro. Zubeldia Maddi.

Hegoaldeko arazoengatik erbestera, Frantziara, Landetara lehenengo eta gero Ziburura gero alde egin behar izan zuen familia baten istorioa.

Ala batetan kokatzen da kontakizuna lehen zatian eta beste alabarengan bestea

Bi zatitan banatuta: Landetako garaia eta Ziburukoa

Ukitzen ditu hainbat gai, zeharka, azaletik, iritzi labur bat emanez, hausnarketa laburrak: familia baten egunerokoa, pinuak, etorkina, ume jaioberrien lapurreta, militarrak, Burgosko epaiketa, emakume bikotea, …

Istorio xumea xume kontatuta.

Ez zut tximeletarik aurkitu kontakizunean, arrunta iruditu zait, goitikako puntu hori falta zaio, ez dit kosk egin, hotzegia, mekanikoegia

Ez dit ezer eskaini, ez edukiak ez idazkerak.

Kontakizunak

Jon Etxabe 2018/03/09 12:35
Ikastetxeetarako ELKARek argitaratu zuen AISE taldearen euskara-metodo baterako idatzi nuen ipuina.

TXINT

Izar batetik laguntxo bat zetorren gure Lur planeta hau ezagutzera.

TXINTzen bere izena. Mikroskopikoa zen.

 

- Ilargi adarrean utziko dut espazio-ontzia, eta kohetetxoan joango naiz Lur planetara.

 

Botoitxo bati eman, bizkarreko kohetetxoa piztu eta han atera zen ziztu bizian.

 

- Epel-epel eguzkitan, ze ondo, iufi !!!.

 

Bat-batean hotz sentitu zuen, laino bateko zurrunbilo baten barruan zegoen. Tanta bat jo eta bertan gelditu zen irten ezinik, preso. Urezko globo baten barruan zegoen, arraintxo bat bezala. Ur-tanta hori zen orain bere egontokia.

 

Lasterrera zuri zuri zegoen inguru guztia, zuri bihurtua zen ur- tantoa, ez zuen ezer ikusten, ezin zen mugitu ere egin, trinkoagoa zen orain lehengo egontoki bigun malgu hura: beherantz zetorren polili-poliki, kulunkatuz, elur-maluta baten barruan. Halako batean, plast!, lur gainean gelditu zen.

 

- Elurra, elurra, ze ondo, gaur ez dugu eskolarik!,   entzun zuen.   

- Elurrezko panpina eginen dugu.

 

Astindu, irabiatu eta zapaldua izan zen umeen eskuetan.

Lasaitasuna etorri zen ondoren: elur-panpina baten zatitxo bat bilakatua zen.

 

Epel-epel sentitu zen hurrengo goizean, ur-tanta bihurtzen ari zen elur-maluta eguzkiaren berotasunaren eraginez.

- Ze begiratoki aparta!.

Elur-panpinaren sudur puntan zegoen. 

 

Elur-pilotak jaurtiz edo irristatzen umeak, jendea harat-honat, neska-mutilak eskiatzen, etxeak, kaleak,  zuhaitzak zuri... ikusten zituen.

 

-  Ze ondo, eguzkitan bero-bero, pentsatu zuen.

 

Baina Pum!, lurrera erori zen. Urtzen ari zen elurra. Putzu batetan zegoen berehala, irristan gero, eta gutxira  han doa gure TXINT zelaian gain beheran errekasto batetan ur-tanta barnean zabuka.

 

- Ze txirrista  atsegina.

 

Egin du joanaldi bat, inguruko tantak desagertuz doakioz.

 

- Baina non desagertzen dira nire hainbat ur-tanta kide?.

 

Konturatu zen belarrak ura behar duela bizitzeko eta xurgatu egin zituela tanta asko.

 

-  Tira! Oraingoz libratu  nauk.

 

Bat-batean itzulipurdika zihoan, biraka batean, ia mareatu arte. Harri tartean, “klin-klan” soinua entzuten zuen. Eskerrak ur-tanta kolpe-leungailu ona zen. Bide luzea egin zuen errekatxoan. Askenez dena baretu zen, ibai zabal baten erdian aurkitzen zen. Patxadako bidea egin zuen handik aurrera.

 

- Zenbat gauza berri!.

 

Herriak, loreak, trenak, lantegiak, txalupak, arrantzaleak, txakurrak, zuhaitzak, zelaiak, hainbat gauza ikusi zituen bidean, … eta jende asko. Eguzkia ikusi zuen egunez eta ilargia gauez. Zeru izartsua ere. Haien artean zegoen bere izarra.

Itsasoan bukatu zuen azkenean, eta olatu batek psisss hondartzara bota zuen.

 

- Ze hondar beroa, hemen kiskalduko nauk!.

 

Baina lurrun bihurtu zuen eguzkiak ur-tantoa. Aske zegoen TXINT.

Gorantz zeraman orain lurrunak.

Bizkarreko erreaktorea  piztu eta, pzzz …,  ilargira bidea hartu zuen, erreaktorearen bila.

 

-  Agur Ttanto!!.

-  Agur TXINT.

Kontakizunak

Jon Etxabe 2018/03/02 11:06
Auzoa 9.- Ibon eta Roman

IBON ETA ROMAN

 

 

Astero ikusi ziren bost urtez: elkarrekin konfesatu, pelotalditxo bat egin, tarteka elkarrekin bazkaldu ere bai, … gero, baina, herri ezberdinetara bidali zituzten eta izanen ziren 30 urtetik gora elkar ikusten ez zutela. Bizitzako bidezidorrek elkartu ditu berriro. Biak daude jada zahartuak. Bata ezkondu egin zen, besteak apaiz dirau. Bata mendian isolatutako auzo baten egona zen, beste herri koskortuagoan baina nahiko isolatuta ere, probintziako ertzean, probintzien arteko mugan biak.

Kontu-kontari biak berriro oroitzapenen zurrunbiloan.

 

- Aspaldiko

- Benetan aspaldiko

- Garai hartan ez genian ez telefonorik, ez autorik, … baina astero ikusten gintuan elkar

- Bakardadeak eraginda.

- Gogorra duk bakardadea baina ohitu ere egiten haiz.

- Baina uzten dizkik bere ondorioak, zizelatu egiten hau.

 

Gogoan du Ibonek  nola auzoan kontatu ohi zioten izan zela apaiz bat beso bakoitzetik ahuntz bana uhalez lotuta, brebiarioa deitutako errezoetako liburua eskuetan, harat honako joan-etorrian errezatzen ibitzen omen zena elizpean eta eliza bueltan; ahuntzak ziren nonbait bere konpainia. Delako apaizak sermoiari ekiten zionean elizpean ahuntzak beeka hasten omen ziren eta apaizak pulpitutik “hor daude  nire ahuntzak, ahotzetik ezagutzen naute”.

 

- Apaiz asko gintuan, gaur egun sinetsi ere ezinezko apaiz pila; auzo bakoitzean bat; egin hitzak kontuak: hiru herri handi samarrak dizkik bailarak, eta bakoitzean gutxien dauzkanak  dozena erdi bat auzo badizkik; bakoitzean apaiz bat.

- Eta herri koskortuotan hiruzpalau apaiz gutxienez.

- Gure sotana beltzekin, hilean behin biltzen ginenean “erretiroa” deitzen zitzaion bilkurarako, benetan ematen genian bele banda bat.

- Bakardadea hausteko asmatutako trikimailua uste diat zirela erretirook.

- Hitzaldiak baino elkar ikustea huen garrantzitsuena egun  horretan.

- Hala uste diat, ekar ikusteko, hileko gorabeherez hitz egiteko, …

- Hain sakabanatuta, beste mediorik ez, hori huen elkar komunikatzeko modu ia bakarra.

- Batzuk konfesatzeko ere baliatzen ziaten egun hori, hilean behingo konfesioa.

- Hi oinez etortzen hintzen niregana.

- Bai, asteko konfesio eguna izanen huen, baina bakardadea hausteko aukera ere: hura sasoia; ordubete luze mendiz oinez, paletaz ekinaldi sekulakoa frontoian, trago bat tabernan eta beste ordubete oinez auzora, bazkaldu eta dotrina ematera, …; nolanahi garai polita izan huen hura.

- Hire tragoa ez huen edonolakoa, gogoan duk?, baso erdi bermut eta beste erdia ginebra, eta ez huen txikia basoa.

- Mendiko pauso bizkorrarekin ez diat uste alkohol arrastorik geratzen zenik etxeratzean.

- Hiletak ere izaten hituen elkartzeko bide bat: auzoren batetan hileta zegoenean koadrilatxoa biltzen gintuan: “a tiempo” meza emateko, meza nagusian laguntzaile, koruan abesteko, … eta bazkaria, bere bazkariondo luzearekin, apaizetxean.

- Hildakoaren familiaren kontura.

- Kostua bakarrik, gehigarririk gabe, kobratzen genian, nik behintzat.  

-Tira!.

 

Bakardadea nola gainditu solasean aritu dira: bakoitzak asmatu behar zuen bere trikimailu edo baliabidea. Irakurtzea zela moduetariko bat: ordu batzuk eman eta burua taxutzeko baliagarria; brebiarioaren errezoak ordu betetik gora eramaten zuen, bazen idazten zuenik, iganderako sermoia ere gertatu behar zen, ibilalditxo bat, …

-  Bakardadeak bere arrastoa uzten zuelakoan nagok.

- Baina ez auzo eta herri txikietako apaizengan soilik, nik uste herri handietako apaizak ere bakardade latza bizi dutela, askorekin izan arren harremana; gizaki bakartia duk apaiza.

- Nik uste gizaki gehienak direla bakartiak.

- Agian bai.

- Otso bakarti bihurtzea duk arriskua.

- Apaizok bagintuan berezi samarrak behintzat.

 

Gogoratzen du nola bere  aurreko batek berarekin bizi zen arrebarekin arratsalde beranduan baserri batera ia egunero joateko ohitura hartu zuen: gazte jende asko zegoen baserrian, jatorrak ziren, gustura eginen zituen pare bat ordu, kontu-kontari. Maltzurren batek esanen zuen baserriko alabengatik joanen zela, baina berak ez zuen berarengatik zentzu horretako inolako hitzerdirik ere entzun, baina bai auzoan oraindik bizi zen bi taldeen arteko leizea kontuan hartuta, bando baten aldeko jarrera zirudielako kritikak. Nolanahi bakoitzak bere irtenbideak bilatzen dizkio bakardadeari eta hark arratseko bisita hori zuen arnasbide esparru txiki hartan ez itotzeko arnasbidea.

Ibonek  gogoratzen du gustuko zuela baserrietara jiratxo bat egitea, bertako nagusiekin hitz egin, kontu zaharrak entzun, … bakardadea hausteko bide bat zitzaion eta aldi berean harreman ezberdinok oxigenatu egiten zuen burua; aitortzen du nekagarria ere bazela.  

 

- Beti nian zeregin bat, sekula ez ninduan aspertu zereginik ez nuelako.

- Hik behintzat trena heukan nahi huenean ateratzeko.

- Eta hik errepidea.

- Bai, baina ia 10 kilometrora lehen herria, bizikletaz egin beharrekoa.

- Egia duk trena zitzaidala arnasbide nagusietako bat: hirira joanen ninduan edozein aitzakiaz, pelikula bat ikusiko nian; noizbehinka igande arratsaldez umeekin irtetea utzi eta pelikula bat ikustera jaitsiko ninduan alboko herrira; udaberritik aurrera inguruko igerilekura joaten ninduan ere, txistua jotzen ikasi nian, nire kasa, tokatzen zenean, igande arratsaldez eta horrelakoetan  gazteek dantzan egin zezaten, eta horrek ere denbora eskatzen zidaan, entretenitzen ere, ikasteaz gain pieza berriak menperatzen.

 

Tren geltokia auzotarren bilgunea ere bazen. Han eginen zuen topo auzoko hainbatekin, lanera- lanetik zebiltzanak, erosketaren bat egitera herri handiago batetara zihoazenak, … tren-ordu guztiak ziren harremanetarako aukera, etxerako bidean ere beti zen bidelagun ugari: tren-gizon denak ziren azkenerako oso ezagun eta ia lagun ere, merkantzia trenekoak eurak ere, tarteka merkantzia-trena ere erabili izan baitzuen alboko herrirako, baita bidean abiadura mantsotu ere nasa antzerako bat zegoen tokian salto egin zezan. Behin loak hartuta heldu zen auzora eta  txartel-zulatzailea etorri zitzaion esnatu eta heldu zela esatera. Ze barreak bai bidaiariak bai geltokian zeuden auzotarrek. Heldu izan zen beranduxe ere geltokira eta zain egoten zitzaion trena, urrutitik ikusten baitzuten bazetorrela. Harreman bereziak ziren haiek. Garaiak ere ezberdinak.

 

- Disko-jogailua ere erosi huen.

- Alboko herrietan eta jaietan “agarrauan”, dantza heldua, egiten bazuten zergatik ez auzoan ere.

- Nik ere jarri nian antzerako zerbait.

- Gogoko zutenean, jartzen zitean diskoak eta kitto; ez huen eskandalurik egon guraso eta nagusien artean.  

- Apaizena zelako dantza helduaren arazoa, ez herritarrena.

 

Gogoratzen dute egin zuten urte erdiko ikastaro luze bat; txandaka, batak egin zuenean bestea zegoen guardian zerbait gertatuta ere auzoan edo herrian, gaixoren bat, … Astea egiten zuten hiriburuan, apaizentzako egoitza batetan lo, eta seminarioan egun osoa gai ezberdinak aztertzen;  astebururako itzultzen ziren parrokiara. Urte erdi bateko ikastaroa. Seminarioko teologia gaiak berriztatuz. Berarekin bizi zen arreba jaiotetxera joaten zen. Arrebak berak ere behar zuen atsedenaldi bat. Ez zen gozoa auzok bakardadea berarentzat ere, laguna eginak zituen arren.  Ez zuten apaizok  teologia asko berritu, baina aste sabatikoak izan ziren, atseden eta giro aldaketa egunak.

 

- Bahituan apaizon artean “obreroak” deitzen genienak, ez lantegi batetan lan egiten zutelako, baizik auzoan hainbat obra egiten zituztelako.

- Abilak hituen erakundeetatik dirua ateratzen, bazekitean aldaba non jo nonbait.

- Gogoratzen Anasena?: ehun mila pezeta eskatu omen zitioan Gobernadoreari herriko ez zekiat zein hobekuntzarako, honek ezin ziola hogei mila besterik eman; galdetu omen zioan sekretarioari gobernadoreak “haserre joan al da apaiz hori?”, “Bai zera!, eskuak igurtziz esan du: ez nuen hainbeste espero”. 

- Krux ere abila huen: diru eske zihoanean, inguruko barazki denda batetan barazki sorta bat erosi eta esaten omen zioan gobernadoreari: “opari hau nire auzoko baserritarren partez, euren baratzekoak dira”.

- Kontratistak hituen, baina inolako irabazi pertsonalik gabe.

- Nik alde egin da gero Anasek egin zian auzorako errepidea.

- Horretarako ere balio egin behar dik.

- Anasek bazizkian hainbat pasadizo xelebreak ere.

 

Barre egiten dute: apaizen apaiztu ondorengo lehen urteetan azterketa batzuk jasan behar izaten zituzten. Aipatzen dute moral arauen inguruan izaten zela gehien bat azterketa, morala zen ardura nagusia gotzain eta enparauentzat teologia eta beste hainbat eguneroko gai interesgarriren gainetik. Behin adin batera ezkero ez zen azterketarik. Gure Anasek gainditu zuen azken azterketa: erosi zuen txanpan botila bat lagun batekin ospatzeko, eskua poltsikoan sartuta muturretik eutsiz sotana azpian zeraman delako botila; herri erdiko zubia igarotzean pretila jo eta hautsi egin zitzaion botila, “zer egin huen?, “geratu zitzaidan botila muturra jaregin eta aurrera segi, ezer gertatu ez balitz bezala,  ez atzeko ez aurrekoei begiratu ere egin gabe”.

 

- Egon hituen fusilatuak hire auzoan.

- Apaiza, emakume bat eta hiru artzain.

 

Ez zen fusilatuez hitz askorik egiten auzoan. Galdetu izan zien herritarrei gai honetaz, gogoan du hainbat zertzelada zegoela, badaki gai hau argitu eta kontakizunari gorputz bat emateko pertsona ezin aproposagoa zela bera, baina ez zuen egin. Eta orain ahaztuak ditu zertzelada gehienak. Bazuen nolabaiteko jakin-mina, baina, historiarekiko behar adinako erantzukizun eta sentiberatasunik ez.  Tartean zegoen senideei gaia ukitzeko beldurra, minduko ote zituen, ahaztu nahi zituzten gaiak harrotzea ote zen.

Frankismoari buruzko Memorian hutsune bat geldituko da, testigantza zuzenen hutsunea; ez hainbeste bere sentsibilitate ezagatik, bazuela uste dut,  ikuspegi zabal bat ez zuelako, datuok jasotzeak zuen garrantziaz jabetzen ez zelako. Hezkuntzaren hutsunea, esanen luke; Seminarioan latina, zientziak, teologia, erakutsi zieten, baina bakoitzak deskubritu eta erabaki behar izan zuen eliztarren arazoetatik hurbil noraino egon. Ez da izan apaizon arazoa soilik. Egiari zor, urteak behar izan dira gizarteak Memoriarako datuak jasotzearen garrantziaz jabetzeko; oraintsu arte ez da horrelakorik egin, eta historiako zati pila galdu dira eta puzzlea ezinen da sekula osatu.

Herri batekoa du gogoan Paulok:  Udaletxeko ziegan zuten atxilotuta herritar bat gerra hasi berritan. Aita ikustera joan zen semea, oraindik txikia.  “Ikus zak bai, gehiago ez duk ikusiko eta” esan zion zaintzaileak. Ez zuen aita gehiago ikusi ahal izan. Urbasako amildegitik bota zuten. Umeak, ziega-zaintzailearen esaldia gorde zuen betirako buruan.

 

- Bagenian apaizok, formazioz eta aukerez herriko hainbat gorabeheren memoria jasotzeko aukera, baina ez genian egin.

- Teologia eta filosofia asko baina ez gintiztean bizitzarekin zuzenean lotutako horrelako gaitasunetan hesi.

- Badiat horrelako hainbat auzoko gertakizun eta gertakizun jaso ez izanaren pena.

 

- Harreman handia  nian auzotarrekin, dio Ibonek, bakardadea hausteko bide bat zela baserrietara bisita egitea. Baina denak dik bere ertza. “Jauna, berori hemendik?” irribarretsu hartuko nindukean denean, baina ez ninduan sarriegi joaten baserrietara batez ere enbarazurik ez egiteko, batzuk etxeko lanetan eta besteak baserriko mila zeregin ezberdinetan, denbora lapurtuko nien beldur, dena utzi eta apaizari zerbait eskaini behar zitzaioan; gogoan dizkiat hainbat zaharrekin beheko suaren ondoan egiten nituen solasaldi luzeak; une horietan jasotako hainbat eta hainbat zertzelada jaso ezaren pena duk lehen aipatzen niana; asko zaindu behar nian nora nioan, ze gaiez hitz egin, egon zen zatiketa haren ostean alde bietakoetara bisiten oreka gorde behar nian.

- Nik bizpahiru egun pasa nizkian baserri batetan.

- Nolatan?.

-Amona hilzorian zegoela-eta deitu zidatean; badakik, elizakoak eman eta apaiza bertan zela behar huen ahal zela behintzat heriotza. Baserria urruti zegoan, eta bertan geratu behar izan ninduan ia noiz hilko: bizpahiru egun egin zizkian agonian.

- Nik ostera badiak geroztikako arantzatxoa bisiten inguruan: bahuen asko estimatzen nuen emakume bat, nik alde egin eta gero herri nagusira jaitsi zena alabaren etxera: honek esan zitean amak asko estimatuko lukeela bisita, baina bata dela eta bestea dela, nagikeriaz, zereginetatik eta lotsati samarra naizelako ere agian, ez ninduan joan, bisita egin gabe hil huen. Kosk egiten zidak joan ezak hor barrenean auzoko gomutaren bat datorkidanean. Askotan eta pertsona askorekin gertatu zaidak hori bera, lotsakorra naizelako-edo, ez dirudien arren.

 

Ume bat urreratu zaie, seguruenik bere aitona gogarazi diote, hitz jostagarri batzuk trukatu dituzte, gurasoek deituta alde egin duen arte.

- Zenbat ordu eman genien umeei, dotrinan, elizkizunetan eta hortik kanpo ere.

- Errespetu izugarria zor izan zieat beti nik  umeei. Geroaren misterioak eraginda agian. Geroa ezagutarazten denean, gerotasuna galtzen duk. Misterioa, hori duk geroaren erakargarritasuna. Horregatik zaizkidak kilikagarriak umeak, geroa direlako, eta geroak misterioa bilakatzen dituk.  Beraien geroan izan dezakedan eraginagatik zieat errespetua umeei. Hain duk moldaerraza ume bat. Zailena edo bihurrienena ere. Guretzat huskeria den zerbaitek, betirako eragina izan dezakek beraiengan. Zirrara eragin zidaan iloba batek: patinen ilusioa zian, garestiak hituen baina, eta amak ez zizkioan erosten; hain zuzen patin batzuk tokatu zitzaizkidaan zozketa batetan; harro eta pozik eraman nizkion; bere ametsa, baina, lau gurpilak ilara bakarrean dituztenak zitian gogoko, nireak, aldiz, betiko lau gurpilak binaka paraleloan zituenak hituen; ez zitzaizkioan, beraz gogoko; “ba horiekin konformatu beharko zara” edo zerbait antzerako esan omen nioan; oraindik gogoratzen dik gorroto, ezinikusi  edo antzerako niganako sentimendua sortarazi omen ziola nire erantzunak, eta luzaroan iraun ere.

- Ilobatxo bati buruzko bizipenak dizkiat nik gogoan, 15 hilabete besterik ez zituenekoa: denak zitzaizkioan lagun, denentzat zian irribarrea, ez zian mesfidantzarik inorentzat. Pentsatzen nian “ Orain arte denek hartu dute ongi, gizakiarengatik ez du ezer txarrik jaso, ez du zitalkeriarik ezagutu, giro maitekorrean hazi da, animalia maitekorra da beretzat gizakia, oraindik ez du gaitza ezagutu, horregatik maite ditu berak ere beste denak, mesfidantzak ez du beregan hazirik erein oraindik”.

- Buztina bezalakoak dituk nagusion eskuetan eta ez gaituk jabetzen gure jokabide xumeenak ere eragina duela bere etorkizunean.  

- Izugarrizko errespetua zieat umeei.

- Orduan ume ziren haietako batekin egin diat topo berriki. Jardunean atera hituen nire garai haietako umeekiko jokabide anker zamarrak, zigortu nituenekoa.

- Neskatila mantelina bila urritiko baserrira bidali nianekoa gogarazi zidaan.

- Jauntxokeriak ala arauen hizki idatziak gailendu duen sasi buruzagi, edo aginpideak menderatutako satrapa bat bezala portatzen gintuana tarteka, gaur egun emakumeei buruko zapia ezarrarazten dien musulmanen antzera. Ulertezina zaigu arabiar emakumeei buruko zapia debekatu nahi izatea garai honetan, edo/eta kritikatzen dugunean emakumeoi buruko zapia inposatzen zaiela, baina horretaraino heltzen huen apaizon jauntxokeria, aginpidearen gehiegikeria, edo arau batzuen inposaketa. 

- Ez zian gogorkeria gehiago aipatu baina, biziki eskertu nioan pasadizo gogaraztea. Nire kontzientzia kamustuegi zegoan nonbait eta ahaztuak nitian nire jokabide okerrok.  Kontakizunok oreka bat jartzen ziek nire oroitzapenei. Jada ez ditek  balio ez damuek ez antzerako ezerk, ez dik merezi kontzientzia txarrak ere, baina umiltasunez bizitzeko balio dik.

- Jauntxoak gintuan apaizok auzoetan, jauntxokeria askorik egiten ez bagenian ere.

 

Jasan beharreko errealitate inposatu bat garela gu bakoitza pentsatzen du Ibonek. Errealitate ia erabat ezezaguna gainera. Sekretu apur batzuk salbu, besteek badakitela  gutaz guk geuk baino gehiago, gure miseria bakoitzak ezkutatzen saiatuek oihartzun eta isla dutelako gure azaleratzean. Ez dakigula sekula besteek nolakoak ikusten gaituzten. Eskerrak!. Jasanezina litzaiguke bestela bizitza, are gehiago harremana. Uste du apaizen heziketa eta geroko apaizgintza eta bizimoldea abstrakzioan bizitzea edo egotea bezalakoa dela, kanpoko errealitateari ihesean. Beharrezkoa deritzo norbaitek egiak aipatuz errealitatera ekartzea.  Zimiko mingarria eragiten dio oroitzapenean, baina bere miseriak gogarazten dizkio, egun haietako bere jarrerak hausnartzera eramaten du,  gizakiagoa izaten laguntzen.

 

- Ez duk hainbesteraino, motel.

- Ez gintuan, ez, beti jauntxo.

- Elizkizunetan bai. Nire umeekiko zigorrak elizako portaeretatik zetozela uste diat.

Ez zitzaidan batere gustatzen umeak elizan barrezkoa edo jolasean ikustea; agian, elizaren eta elizkizunarekiko baino apaiza berarentzat errespetu faltatzat hartzen nuela uste diat. Barreka, txutxu-mutxuka eta zalapartatsu samar ibiltzen zirela: nola ez hituen ba aspertuko nire sermoi denboran, batez ere sermoiok nagusiei  zuzenduak izanik. Umea berenez sugandilen parekoa, berenez duk geldik egonezina, bizia.  Seguruenik aspertuta egonen hituen eta ez ziaten askorik behar barrerako, elizkizunean partaidetza handirik ez zuten seinale, nire akatsa beraz; elizkizun-partehartzaile ororen partaidetza osoa ez duen elizkizuna herren edo hankamotz zebilek. Abestiez, sermoi-gai interesgarriez, aldare eta  banku, bi plano horien arteko elkarrizketa edo erantzun zantzuko liturgiaz, ahalegintzen dituk apaizak, baina gehienetan, liturgia masiboak direnean ere, eliztarrak pasiboak dituk, ikuskizun bateko ikusle edo entzuleak,  parte-hartze  ahulekoak, meza entzutera joaten dituk ez Eukaristia bizitzera. Bizipen hori nian apaiz lanetan, erabat adoregabetzen ninduena; bizipen bera diat hiletaren batengatik familiako konpromisoz elizaratzen naizenean, nahiz orain ez naizen nahigabetzen, baina parafernaliaz gain ezer gutxi aldatu dela pentsarazten zidak. Aitortu behar diat elizaratu naizen horretan kontzientzia txarrez egoten naizela: ez nikek han egon behar elizkizunok fededunentzat behar diate izan. Apaizek bidali egin beharko gintuzkek fededun ez garenok, edo irteteko eskatu edo aholkua eman behintzat. Elizkizunok ekintza sozial bat direla pentsatuz zuritzen diat nire jarrera.

 

Eta ikasleak zireneko garaietan murgiltzen dira. Irakasle gehienek, ia orok, ikasleen memoria lantzen dute batez ere, memoriaz baliatzeko trebezia. Memoria bada izan, nolabaiteko jakituria. Baina ez dute lantzen sentimendurik, fintasunik, barne dotoreziarik, barne ahalbiderik.  Ez helburu nagusietariko edo nagusien bezala behintzat. Agian tarteka, fortunatzen denean soilik. Irakasleak ez ditu umearen barne aukerak  lantzen. Harri blokeak ebakitzen ditu soilik ikasgelako harrobian. Umea edo gaztea bakardade latzean uzten dute  bere barne aukerak tailatzeko lan eskerga zailean. Astuna, askotan garratza, da gazte eta umearen bakardadea: abentura bakartia gehienetan, zer lortukoaren zalantza. Irakasle, gurasoek zein orokorki nagusiok bakardadean utzi ohi ditugu gazte-umeok: lagunarte zaratatsuan murgildu behar dute askotan bere barne bakardade eta erantzukizunaren kezkari ihes egiteko.

 

- Ez huen erraza dotrina ematea;  Eskola Unitarioa edo Herri Eskola hituen auzo eta herri txikietako eskola haiek. Gela bakarra, adin guztietako neska eta mutil batera.

- Auzoan izan nian umeekin lehen ardura ofiziala: dotrina irakatsi behar niean. Zer eta nola irakatsi. Beti izan zitzaidaan buruhaustea, gerora ere. Garai hartan dotrinako liburuxka besterik ez zegoan, material bakarra, buruz ikasi behar zena, guk umetan egin genuen bezala. Euskaraz irakasten nien dena, zerbait huen hori maistra erdaldun bateko eskolan.

- Ez nian gogoko ezer buruz ikasaraztea, erabat azalean geratzen duk buruz ikasitakoa, ez duk mamitzen bizitzan. Ez dik indarrik edo eraginik heziketan,  bizitzan esan nahi diat. Irakaskuntza ez zagok bizitzan txertatuta, bizitzarako zerbait kanpoko baliagarri bat, itsatsia, hobekiago bizitzen lagunduko dion zerbait, baina ez bere bizitzako haragi izanen dena. Baina nik ez nekian nola gauzatu kezka hori. Nire sermoitxoa botatzen nien, ahalik eta modu asimilagarrienean. Baina hori seminarioko klase bat bezala huen.

- Ni abestien bidez ahalegintzen ninduan dotrina ordu hori eramangarriagoa egiten.

- Seminarioko esperientzia bat nian nik. ez zekiat zein gaiko klaseak ematen ziguan irakasle batek liburu bateko zati bat irakurtzen zigutean klase bukaeran, beti huen gai tentagarria, gainera irakurle profesional baten jitez irakurrita. Donostiako urteetan huen, mutil eginak ginen, baina irakurketa horren irrikaz egoten gintuan umeak bezala.

Zerbait antzerako egin nian dotrinarekin, baina ipuin bat irakurri ordez, abestiak irakasten nizkien. Uste diat dotrina orduaren zain egoten zirela, abestiak akuilu.

 

Ezagutu zituen bi maistrak datozkio gogora, euskalduna bata,  nagusia, ez zuen euskara menderatzen eta gazteleraz hitz egiten zien umeei; zamorarra bestea, gaztea.  Euskaldunak bazekien euskaraz, etxean ikasitakoa zuen, nolabait moldatzen zen, baina ez zuen hitz egiten,  abertzalea eta antifrankista porrokatua zen, hala agertzen zen bere aurrean, baina erdal herri girotik zetorren, ez zien umeei turik ere egiten euskaraz, gaztelera zein beharrezkoa zitzaien azpimarratzen zuen.  Egia da diktadura garaiko urte latzak zirela haiek eta kontuz ibili beharra zegoela; inoiz pentsa izan zuen bere edo familiaren ideiengatik zigortuta ote zegoen emakume hura auzo galdu hartan. Zamorarrak gaztelerazko abestiak irakasten zizkien. Ez daki politikoki zen pentsamolde zuen, ez zuten sekula gai politikorik aipatu. Baina euskarazko abestiak antidoto bat zirela uste du.

Gaur egun gehiago jabetzen da orduan baino, emakume haien merituaz. Gorenengo baserrian egon ziren biak apopilo, baserriko giro petoan, herri handi edo koskortuetatik urruti, sorterri eta ikasturteetako baliabide eta erraztasunetik zurtz. Auzo bakarti mendi zokoan kokatuan. Ordu erditik gorako bidea, aldatzean,  gurdibidez baserritik eskolara. Behiek lokaztutako bidea euria zenean. Ez dakit bokazioa, halabeharra edo nonbaitetik hasi beharra, eskalafoiko lehen pausoak,  baina gogora behar zuen beraientzat baldintza haietan eskola ematea.

 

- Jauntxoak ginela aipatu duk, baina nolako gabeziak gureak ere. Gogoan diat apaizetxeko alboko baserria nola erre zen. Suertez ez huen erre apaizetxea ere, auzotarrak teilatura igo eta teilategalera baldekada ur boteaz, lortu ziaten apaizetxeak surik ez hartzea. Baina noan harira. Familia osoa geratu huen soinean zeukanarekin bakarrik, hutsik zegoen baserri baten sartu hituen: hura huen nire ezintasuna!, benetan mingarria huen; Caritasetik lortu nizkien arropa batzuk, gestio batzuk egiten ere lagundu nien, baina egoera gorrienean geratu eta ezer ezin egin, neuk ere ez nuelako ezer eskaintzeko.

- Niri aldiz eliza erre zitzaidaan, gabon jai batzuetan, jaiotzako zirkuitulabur batek eraginda. Urte batzuen boladan berritu genian eliza. Eta jauntxokeriaz ari garenez kontatuko diat eliza berreraiki ondorengo alkatearena.

 

Frankismo garaia zen, alkatea, beraz, gobernadoreak jarritakoa.  Eliza eraikin publikoa zela eta argi-kontagailua udaletxean jarri zuen, argi gastua eta argindarra bertatik kontrolatzeko. Hala izatera, argi-gastua elizak ez zuela ordainduko tematu zen apaiza, ordaindu zezala udalak. Argindarra moztea izan zen erantzuna. Beraz ilundu ondorengo elizkizunak kandela argitan egiten ziren, hiletak barne.  Hara non hiltzen den alkatearen ama. Argia eman zuen hileta elizkizunerako, baina bukatu bezain laster berriro kendu.

 

- Alkatea, hura bai huen jauntxoa.

- Jauntxoak izango gintuan, baina konfiantza ere sortzen genian herritarrengan.

- Bai, etortzen hituen aholku eske, batez ere testamentua zela eta, nola egin banaketak.

Edo bestelako paper ofizialak ulertezinean laguntza eske, zerbait ulertzen ez zutenean; orduan ez zegoan gaur egungo kontsultategi eta aholkularitzarik. Bestelako kontsulta teknikoagoak: herentziak, norbaitek eginiko kalteren bat, dokumenturen baten esanahia edo zergatia, auzi edo liskarren baterako iritzia, … gure jakituriak, ahalmenak edo zentzuak agintzen ziguan erantzuna edo iritzia emango genioan.

- Konfiantza ziaten apaizarengan.

- Konfiantza edo auskalo zer. Kontatuko diat gertatu zitzaidan gertakizun bat.

 

Ikusi zuen medikua zetorrela goialdeko baserriren batetik. Zain egon zitzaion apaizetxe aurrean, nor ote zegoen gaixo. Halako delako baserrian. Gizon adinekoa. Agertu zen gero apaiza baserrian. Alaba aurkitu zuen sukaldean. Aita ohean zegoela eta igotzeko, sabelaldeko min batez kexatzen zela, botika bat agindu ziola osagileak, anaia joatekoa zela botika bila basotik heltzean. Elkarrizketa hasi bezain laster hara non agertzen dion gaixoak gezurra esan diola medikuari, lotsatu egin zela zeukan gaitza agertzen: barrabilak zituen handituta. Sukaldera jaitsi, eta alabari esan zion deitu ziezaiola berehala anaiari, medikoarengana joan eta egia esateko. Berriro ere atera zitzaion ataurrera osagileari. Lehenengo etorraldian aitortutako sintomen arabera agindu zizkion botikak, hain zuzen behar zituenaz kontrakoak omen ziren. Bost bat kilometro motorrean, ordubete luzeko oinezkoa gurdibidez egin zituen bi aldiz. Etsipenez  baino, pazientziaz hartua zuen bisita bikoitza. Ez omen zen lehen aldia horrelako zerbait gertatzen zitzaiola baserrietan. Kontatzeko daude ere mendi-auzoetako medikoen historiak.

 

- Zenbat horrelako edo antzerako

- Kontatuko diat beste bat.

 

Berarekin ondo konpontzen zen gazte batekin hizketan, neska bat zuen oso gogoko aipatu zion, enamoratua zegoela esango zukeen beste batek. Baina  ez zen ausartzen  neskari bere sentipena agertzen. Apaizak berak mutilaren sentipena neskari agertzea eskatzen zion. Ez zuen lortu berak esan behar ziola konbentzitzea. Esango ziola ba, apaizak. Hitz egin zion neskari. Neska, baina,  beste mutil bati berriki hitz emana zen.  Zirraragarria izan zitzaion mutilaren geroagoko aitormena: min fisikoa sentitzen zuela paparrean ezezkoaren ondoren, sosegatu ezineko urduria, mina, ezinegona, amorrua ere, sentipen kontrajarri sakonak… Neskak utzi egin zuen mutila. Apaiza joan zen mutilarengana: “neska libre zagok, ezin duk aukera hau galdu, baina oraingoan bai, heuk esan behar diok, nik ez diat errekadurik egingo”. Hitz egin zion mutilak neskari, eta bere bidetik joan ziren gauzak.

 

- Psikologo lana ere egin behar izaten genian bai.

- Konfesategian ez ezik hortik kanpo ere, baina batez ere konfesategian.

- Hasi berri utopikoak gu. Aitortza sakramentu bat zela, Kristorekin elkartzeko une berezi bat eta antzerakoak esplikatzen ahalegintzen gintuan, baina hau ez zian inortxok  ulertzen, teoria orokor bat huen, zertara zetorren ulertzen ez zutena, eta egunerokotasun arduretatik urruti gelditzen zena. Bekatuak uste ziren haiek barkatzea huen helburu nagusia, Jainkoaren zigorrik ez jasotzeko. Etsigarria  huen, apaizon ahalegin errepikagarri eta aspergarria.

 - Bekatuen aitortza huen gutxienekoa. Zer hituen ba bekatu denak edo gehienak. Huskeriak . Benetako bekatuak, oker potoloak alegia, ez hituen herriko apaiz ezagunari kofesatzen, kanpoko bati edo santutegiren batera joaten hituenean  baizik.

- Zenbait pertsonekin psikologo  benetako lana egin behar genian, baina zeharka-edo:  batez ere entzun, eta kontseilu lasaigarriak eman. Bahituen pertsonak, emakumeak batez ere, barrena hustu behar zutenak eta konfesategia baliatzen ziaten horretarako. Agian ez zuzenean baizik bigarren esanahi bat zuten egoerak kontatuz: arazo pertsonalak, familiakoak, senarrarekikoak, ausokoarekikoak. Sarri eskrupuloak, auskalo ze apaizek, bekatua gora eta infernua behera,  desorekatuta utzitako pertsonak. Pazientziaz entzun, esan nahi zuena kanporatu zezala, ahal bazen eta egoki bazetorren aholku bat eman, … eta lasaiago bazihoan, hobe.

 

Amonatxoarena kontatzen dio: baserri urrutikoa zen, tarteka soilik etortzen zen, meza aurrean. Beldurra zion amonari, ilara egon ohi baizen konfesatzeko, meza-ordua ere gainean, eta luzatu egiten zen gure amona. Bere barnea hustu beharra ekartzen zuen: etxeko gorabeherak, erreinarekikoak, … psikologo gela bat bihurtzen zen konfesategia; entzun soilik egiten zion, eta nahiko denbora joan zela uste zuenean hiru agur maria errezatzeko esan eta bidaltzen zuen. Hurrengora arte lasaiago joaten zelakoan dago. 

 

- Bazagok kontu bat gure arteko solasaldietan ere ia aipatu ere egiten ez geniana, ezta izaten genituen bilera eta elkartzeetan ere. Hileroko bilkuretan bertan ere aipamen teoriko orokorren bat, eta kito. Serioski ukitzen ez geniana, ez behintzat betiko txiste,  ipuin, erraizun  edo gertakizunen batez harago.  Sexu kontua. Nola moldatzen ginen  bakoitza bai sexu arazoez, bai maitasun edo emakumeekiko sentipenei buruz.

- Hala duk: eta arazoak bagenizkian, sexuak bere legeak dituelako, baita emakumeekiko grinak edo berezkotasunak ere.

- Bakoitzak nire ustez konfesatzen zen lagunarekin konponduko zizkian arazoak.

 

Luzatu egin dira sexu kontu horrekin. Orain askeago sentitzen dira hitz egiteko, gaia tabu izateari utzi ez badio ere naturaltasun handiagoz aipatu daiteke:

Ez du inork apaizen kastitateaz sinesten, sekulakoak eta bi ere asmatu izan dira, inork frogatu ezin dituenak, eta  gezurtatzea alferrikakoa dena: halako apaizek bi seme zituela eta halako baserritan bertako seme bezala daudela kontatu izan zioten biotako bati berak jakin arren esamesa besterik ez zela, ... Inork ez du apaizen kastitateaz sinesten baina apaizen baten gona kontu benetakoak suertatzen direnean sekulako eskandalua pizten zen, eta oraindik pizten da.

Apaiz asko sekulartu da. Ikergai interesgarria litzake zein izan da apaizgoa uztearen zio nagusia: maitemintzea, sexua, bakardadea ala fedearen porrota. Lehen hiru eragingileok, sarri laugarrena ere, daude seguruenik elkarlotuta. Egia da gaur egun erraza dela sekulartzea;  lehentxeago prozesu zaila eta luzea zen; antzinago legenardun bat bezala markatuta uzten zuen pausoa zen. Izugarrizko drama pertsonalak egon behar ziren kleroan, arrazoi bata edo bestea dela, sotana utzi nahi eta ezinaren inguruan. 

Ez zen beti erraza emakumeekiko tira hori gainditzea; gainera emakume eta neskekin tratu sarria eta intimoa ere, intimoa ez sexu kutsuko harremanengatik, baizik  beraien era guztietako arazo askoren gordailu zirelako. Pentsa nahi dute gaur egungo apaizak gaindituta izanen dutela beraientzat tabua zen emakumeekiko sexu harremana; baina isilgordean ibili beharko dira gaur egun ere, oraindik ez delako onartua; gutxienez ez dute eramango behintzat bekatuaren zama; masturbatzearena irtenbide logikoa eta morala izanen al zaie. Beste gauza bat da zelibatoa, apaiz izan eta aldi berean ezkondua, ezinezkoa da gaur egun, baina luzeago baino orainago espero dute posible izanen dela, elizarentzat ongarria, eta askori lasaitasuna eta bizipoza ekarriko diola, lanerako kemena ere handituko.

Beraien garaian sekulartzea ia ezinezkoa zenean, elizak ia inoiz onartzen ez zuelako, edo herriak begi txarren ikusten zuelako, zein zen apaizgoa utzi nahiko zutenen jarrera eta jokabidea?. Ez dakite. Ez dute ezagutu kinka horretan zegoenik, baina ziur daude egon zeudela, seguruenik inguruko lagunen artean ere. Agerikoa egiten bazen arauz aurkako  sexuzko jokabideren bat  Gotzaindegiak herriz aldatuko zuen apaiza, herriak isilduko zuen, ... agian horrelako gertakizunetatik dator apaizek zelibatoa gordetzen ez dutela eta emakumeekin dabiltzanen fama. Edo agian gizon ezkondu edo ezkongabeen maitasun eta sexu arazo propioengatik, ezinezkoa iruditzen zaielako gorde daiteken zerbait dela kastitatea, ezin dutelako onartu mental eta fisikoki hezi daitekeela  gizakia sexurik eta emakume gabeko bizitzara. Ezkondu zein ezkongabe beraien esperientzia etsigarria egon daiteke apaizenganako sexuari buruzko jarrera ezkor horretan.

Elizak jarritako zigorrek adierazten dute hor zegoela arriskua. Bekatu mortalean ezin zen mezarik eman, masturbatzea bera bekatu astuna zen; bestalde herritxo batean ezin zenuen meza ematea utzi, igandean batez ere,  beraz masturbatzen bazina apaiz bila joan behar zinen, aitortzera, eta ezin bazen, damua erakutsi behar zitzaion jainkoari  meza aurretik, meza bekatu astunean zeuden kontzientzia txar jasanezinarekin eman, eta ondoren lehenbailehen apaiz bat aurkitu. Egoera pertsonal larria zen. Kriston dramak.  Gauez hazia berenez isurtzen zenean, baina esnatu eta azken uneko plazera sentitu, askori geratzen zitzaien duda plazer hura onartu zuten ala ez. Kafkianoa dirudi guzti honek, askok barre ere eginen dute, baina egoera erreala zen, arazo izugarri latza askorentzat.

Oraindik latzagoa zen emakumeekin eginiko hutsegiteak: zuk ezin zenuen emakume hori konfesatu bion arteko harremanik izan bazen: eta musu emate soila bekatu mortala zen!. Emakume edo neska hori ezin zen beraz zurekin konfesatu, auzo sakabanatuetan ez zen erraza herritik irten eta apaiz bat aurkitzea, jaunartze maizkoa bazen eta igandean jaunartzen ez bazuen erraza zen besteengan galderak piztea, are gehiago apaizarekin tratu hurrekoa ohi zuen emakume bat bazen… Emakume hori konfesatzeak zigor izugarri gogorrak zituen: automatikoki meza emateko eta inor aitortzeko lizentziarik gabe geratzen zinen, ezin zenuen mezarik eman ez konfesatu. Automatikoki, inongo epai edo zigorrik gabe. Gainera bekatu hori Gotzainak soilik barka zezakeen, eta Erromako baimenarekin soilik. Drama izugarriak bizi izan ziren.

Beraz, neurriok darakuste  arazoa egon bazegoela,  eta noizbait arazo maiztua eta hedatua egon zela.

 

- Eta heu, zerk eraman hinduen apaizgoa uztera?.

- Ez naik hasiko aitortza publikoa egiten, baina bai, arazoak izan nizkian apaiz jarraitzeko.  Ministerioaren antzutasunak arrakalatu zian lehenengo nire apaiz lanerako grina, nire sermoiek, nire aholkuek, nire era guztietako lan eta ahaleginek ez zitean eraginik nire eliztarrengan, bere bizitzak berdi-berdin jarraitzen ziaten, ez nian eraginik gizartean; bestalde eliza oztopo huen beste jarrera erradikalagoak hartzeko; aldaketa ideologikoa ere etorri huen gero, aurrekoaren eraginez ziur aski, jendearen alde, herriaren onerako beste bide batzuk eraginkorragoak zirela, alegia; horrek bai seminarioko eta bai ondorengo dogma guztiekiko krisia ekarri ziaten, fedea ahuldu lehenengo, galtzea gero; eta guzti horrekin batera maitasun, sexu eta sentimenduen krisia mamitzen joan huen, ideologiak porrot egitean kastitatea eta zelibatoari eusteko bizipozaren porrota etorri huen. Maitasun eta sexutik baino, edo haina, edo batera, funtzionatu ziaten zergatiok. Nolanahi hiru planoak biltzen dituk  azkenean, edo batera biltzen zoazak.

 

Aipatzen dute apaiz asko aitortu izan zirela beraiekin, eta emakumeak eta sexua ez zirela apaizon arazo nagusia. Agintekeria, gailenkeria, nagikeria, zekenkeria, norberekoikeria, … eta horrelako bekatuak ziren okerrenak, sekula edo gehienetan aitortzen ez zirenak, errutzat hartzen ez zirelako, baina kleroaren bekatu nagusiak zirenak.  Ez dute ukatzen tarteka norbaitek laprast egingo ez zuenik emakume gaietan, ukitu edo laztanen bat, zirriren bat, kanpai-jotzeren bat, desioa, ... baina ez zela objetiboki hori apaizen arazo nagusia, nahiz subjektiboki izan.

Ez dute gogoratzen emeekiko bortxakeria edo gehiegikeriez buruz ageriko ezer egon zenik.

 

- Hik nolabait konpromisoa aipatu duk, nolabait herrian eragitea. Gure garaian batez ere, bizimodua norberak lantegian  irabaztea huen konpromiso horren adierazpen handiena. Baina oso gutxi izan hituen bide hori hartu zutenak. Etsenplua huen jendearentzat, baina dudan jartzen diat eragin handirik zuen, ez eliztarrengan ez gizartean; liderra izan behar duk eraginkorra izateko, eta hori ez dik ematen apaizgoak, berezkoa izan behar dik, nahiz landu daiteken.

- Ez diat uste gaur egun ere egoera aldatu denik, apaizak apaiz lanetik soilik bizi zarete gure garaian bezala.  

- Hala duk bai.

- Herriak ordainduta, nahiz altxor publikotik.

- Lan publikoa egiten diagu.

- Baita beste erlijioetako buruzagiek ere, baina ez diate laguntasunik jasotzen.

- Eztabaida luzea zagok gai honetaz.

- Nolanahi, eragin gehiago izan genian egoera soziopolitikoan. Jendeak ere horretan elizako gauzetan baino kasu gehiago egiten zigutelakoan nagok.

- Gogoan duk 332 apaizen dokumentu hura?.

- 334 izan gintuan, zeren hik eta Josek ere izenpetu zenuten, baina berandu heldu hituen zuen firmak. Neurea ere ozta-ozta heldu huen, zerrendako azkena izan ninduan.

- Probintzia bazter batetan bizitzearen ondorioak, urruti eta harreman gutxirekin gainera, ez ginelako ibiltari edo ipurtarinak agian, geureari lotuegiak seguruenik.

 

Gogoratzen du  auzoko semea eta inguruko auzo bateko apaiza zena azaldu zitzaiola behin jaiotetxera etorri zen batean. Uste du kezkaz etorri zitzaiola nola erreakzionatuko ote zuen, ez baitzuten sekula elkarrekin politikaz hitz egin. Apaiz talde batek frankismo edo diktadura salatuz  atera nahi zuten dokumentu bat erakutsi zion, izenpetuko zuen galdetu, jaiotetxetik bueltan etorriko zela erantzun bila. Gogoan du sekulako arnasa eta poza hartu zuela, egoera politiko zapaltzaile haren aurka zerbait egiteko aukera zuelako.  Gehiago luzatu gabe, kanpoko atean bertan izenpetu zion.

Hurrengo egunean bertan alboko bi parrokietako apaizengana joan zen firmatuko ote beraiek ere: ez zekien zein erantzun izango zuten, baina beraiekin zintzo jokatu behar zuela uste izan nuen, lagunak zirelako, ezin zien ezkutatu zer zerabilen tartean. Biek izenpetu zuten ezbairik gabe. Ahalegindu zen lehenbailehen firmok bidaltzen baina berandu heldu ziren.

Izugarrizko ekaitza sortu zen: egunkarietako lehen orrialdea eta barneko hainbat orri bete ziren aferarekin, Gotzainak, frankozale amorratua, meza eman eta aitortzak egiteko baimena kentzearekin mehatxatu zituzten, batzuei zigorren bat eman ere bai.  Ekaitza baretuz joan zen, askenez  bertan behera geratuz.

 

- Gogoratzen nauk bailarako apaizen artean sortu zen zurrunbiloa. Jakin nahi ziaten nortzuk izenpetu zuten, dokumentuak zer zioen. Baziaten gure artean ere egonen zela sinatzaileren bat sospetxa. Dokumentua eraman genien bilera batetan, izenpetu genuela esan eta irakurri genien, gogoratzen?. “Errazoia duzue” izan huen denen erantzuna. Baina ez zekiat firmatuko zuten garaiz eskatu izan bagenie.

- Antifrankistak gintuan, nik uste, denok, ez zekiat zenbateraino abertzale, ez baikenian politikaz askorik hitz egiten.

- Dokumentuaren ondoren, publikazio bat argitaratzen huen, gogoratzen haiz, erabat klandestinoa; eskuz esku banatzen genian, batez ere izenpetzaileen artean; orri berdeak hituen, aldizkaritxoa, eta diktaduraren  gehiegikeriak eta eskubide zapalketen berri ematen zian, salatzen eta gaitzesten. Biziki irrikaz egoten gintuan orri berdeon zain.

- Hori izan huen nire diktaduraren aurkako lehen pauso ekintzailea.

- Nik altxor bat bezala gordeta izan nizkian aldizkariok. Askoz gerora, ia oraintsu, lagun  batek eskatuta apaizoi buruz lan at prestatzen ari zela-eta, utzi nizkioan. Utzi nioan nire altxor berdea. Ez zidaan sekula itzuli, eta ez nian gehiago bere berririk izan. Hola galdu huen nire altxor berdea.

- Dokumentua ekarri zidan apaiz hura gerran ibili huen, behartuta, andari edo erizain-laguntzaile lubakietan. Aipatu izan genian idatzi behar zuela esperientzia  hari buruz, egoera hura azaldu. Baina ez zekiat ezer egin zuenik. Hil huen. Oso gutxi idatzi duk, idatzi zitek protagonistek, edo argitaratu duk, frontean ibili ziren apaizgai haien bizipenez. Frontean apaiz lanetan ibili ziren apaizez ere. Historiaren zati interesgarri bat galdu duk. Nolanahi  beti gogoratu diat esker onez eskaini zidan aukera hura, nire geroko bizitzarako erabaki erabakigarrietan lehen pausoa izan zelako

 

- Garai hartan bakarrik bizi hintzen, pisu etxebizitza batetan, norekin bizi haiz orain.

- Arreba batekin, jubilatu huen eta elkarrekin bizi gaituk.

- Ni emaztearekin bizi nauk, noski, baina neu ere arrebarekin bizi izan ninduan auzoan egon nintzen bost urteetan.

- Batzuk apopilo bizi hituen baserriren batetan, beste batzuk familiako bat eramaten ziaten laguntzaile: izeba, arreba, iloba, … ba hituen ere emakume fixoa zutenak; txiste batzuk gorabehera ez huen egoten esamesa handirik emakume bat zutenei buruz. 

- Amakasa deitzen ziotean.

- Nondik eta nola sartu ote huen gaztelerazko hitz hori euskaraz egiten zen garaian.

 

Antzinako gomutan murgiltzen da berriro Ibon. Aipatzen dio bera baino lau urte nagusiagoa zela arreba, ezkongaia eta ezkongairik gabea. Bizitzan asko ikasia: hamalau urterekin joan zen baserri batera eskola urruti zegoelako inguruko baserrietako umeei eskola ematera; lau urte egin zituen, ez zen ia etxera etortzen, ez baizen erraza egun bateko irteera baserri urrun hartatik. Bainuetxe batean egin zituen urte asko harrera harremanetan: aberatsen zurikeriak, eskuzabaltasunak, zekenkeriak eta ustelkeriak ezagutu zituen.

Egin zituen lagunak auzoan, bera baino gazteagoak baziren ere. Igande eta jaiegun arratsetan lagunekin joten zen trenez inguruko herriren batera. Jostun ona zen eta josten erakusten zieten nahi zuten neskei, abade-etxean bertan, sukaldean. Doan, noski. Beretzat ere lagungarria zen auzoko nesken konpainia, bakardadeari eusten laguntzen zion, deserriratze hura eramangarriagoa egiten. Sarri samar atera behar zuenez ordu asko egin behar zituen bakarrik. Berandu etorriko zela zekienean, batez ere neguan azken trena gauez izango zen,  bakardadeko inguru ilunpe hartan geratzea gogorra egin behar zitzaion: horrelakoetan berarekin josten ikasten zebiltzan neskak geratzen ziren konpainia egitera. Bazuen lotara baserri batera joateko aukera, denak neskak, lagunak, … baina nahiago zuen etxean egin gaua. Egunetarako ateratzen zenean anaia, jaiotetxera joaten zen, ama eta familiarengana.

Baina halabeharren batengatik berandu etorri zen egunak ere asko izan ziren: ezin zitzaion abisatu ez baitzegoen telefonorik auzoan, eta bakardadean egon behar izaten zuen. Ez zion aitortzen, baina beldur asko pasa behar zuen, etxe handi hartan, beheko oiloen zaratak, kanpokoak ere bai, … gogorra izan behar zuen. Ahalegintzen zen garaiz etortzen, baina behin baino gehiagotan lagunartean berandura arte geratu zen kontzientzia txarra duela aitortzen dio lagunari.

 

 

- Urte polit bezala gogoratzen dizkiat haiek, ez diat esango zoriontsuak, lasaiak ere ez, esperientzia gutxiagatik edo, baina han heldu gintuen pertsona bezala, 12 urte apaiztegian egin ondoren,  gure burua hainbat jakingaiez hornituta, inola ere ez hainbeste bizitzarako hezita, genituen urteak baino gazteago heldutasunez, … asegarriak ez baina emankorrak izan hituen urte haiek.

- Gaurko esperientziarekin bai izanen hituen gozagarriak.

- Ez huen faltako arantzarik lorategi horretan ere.

- Orduko arantza zenbait geratu zaidak nolanahi niri, eta tarteka ziztatzen naitek.

- Esaterako?.

- Sermoiak gazteleraz egin izanaz  lotsatzen nauk; euskaraz egiten nian normalean, baina familia erdaldun bat bakarra zegoela-eta egiten nian gazteleraz ere.

- Ez huen erraza euskaraz egitea, teologia, filosofia eta giza-zientzia asko, baina euskaraz analfabeto atera gintuan herri euskaldun batean murgildu behar ginenok. Bakar batzuk bere kasa landu ziaten euskara, baina gehienok ez genian jaso ez klase ez ordu bakar bat ere euskarari buruz.

- Elizaren kontraesan esanguratsuenetariko bat.

- Eta hori  apaiz-irakasle asko abertzaleak zirela.

- Baina gotzaina eta berak jarritako buruak ez.

- Luzea huen frankismoaren besoa.

- Luzea eta sakon eragiten zuena.

 

Herriko ohiturak, gertakizunak, entzundakoak, hainbat istorio, … baldintza berezietan bizi zen gizarte berezi baten altxor bizia jaso ez izanaz luzatu dira. Apaiza ba zen izan lan hori egin zezakeen pertsona gaitu eta aproposa, baina ez zekarten kezka hori, jainkotasuna zen erein eta landu behar zen hazia; altxor horiek jasotzeko zergatia eta zertarakoa ere ez zen bizi edo ez zen ikusten, eta altxor handi bat galdu zela uste dute, beraien erruz, baina baita ere  eman zieten heziketarengatik, kamuts geratu zitzaien mota horretako sentiberatasunagatik. 

 

 

Luze jarraitu zuten oraindik tertulian. Hurrengo urterako jarri zuten hitzordua eta besarkada batez banatu ziren, oraindik oroimenen lurrinez bilduta.

 

 

 

 

 

Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.