Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar

Poeten uharan

Jon Etxabe 2016/12/12 09:12
BIZIMIN

BIZIMIN

 

 

I

 

Alanbrean

Berenez da ekilibrista gizakia

alanbre gainean beti oreka noiz galduko

sarea du azpian batzuetan

zoru gogorra gehienetan

alanbrera berriro igo beharra

hori du patu saihestezina

hori bere unibertsitatea

 

 

Oraindik

Kolorgetua ikusi dut

nire irudia ispiluan

gero eta hutsalagoa

borrokaren zauriak agerian

ordena krak eginda

saihetsak hautsita

baina hor nengoen oraindik

 

 

Egun itoak

Eguna urratzeaz bat

usoak zabaldu ziren zeruan

panterak etorbidean

Eguna urratzeaz bat

ospitaleak kutsatzen zerraien

otsoek jaioberriak jaten zituzten

 

Ezpainak erreak ikusi ditugu

pozoiak lehertutako begiak

paralisiak eragindako tragikomediak

ezpatak moztutako meniak

 

Eguna urratu bezain pronto

ahaleginean jarri gara

burdinazko argiak

oilarrak ito ez ditzan

 

 

Tximeletak

Bizipozaren ahuleziak, bizibeharraren presioak,

politikoen hotsek, medioen hurbiltasunak,

dirudunen bisturiak, ahaldunen kolpeek,

zomorro bihurtu gaituzte gizarte pitzatuan.

 

Eta krisia agertzean

pitzaduraren labar ertzean

eten egin da zomorroaren inertzia

irudimenezko esperantza da

eklipsea bukatzea

 

 

Poxtiña eta besteak

Ziega krudeleko bakardade  ilunera

          etxemina daramaio Magik

aitaren begietako txinparta dakar

          Intzararen itzulerako begiradak

bilduko diren egunsentiko esperantza

          eskaini dio senarrari Jonek

herrimin pizgarria izan da opari

          Juani amaginarrebaren udaberri izpia

 

Bizi-mina piztu behar dugu sakabanaketa ankerrean

          gerra ez da bukatu oraino

          ilargi beteko gaua imajinatzeko garaia da

 

 

Egunsentia

Ziegako atea itxi didatenean

bihotza argitu dit iluntasunak

biriketako leihoak ireki, bizi-mina udaberritu.

 

Bizi gara

 

Herri abestia kantatzen ari da

ezkutuko ahots bat. Egunsentia

iragartzen duen birigarro banda sumatzen dut.

 

 

Hozka

Ilusio bat besterik ez da gizakia

suzko errobera besterik ez izadia

zer dago sentsazio ororen atzean

kimika baino ez da bizipen ederrena.

Heriotzaren geroan zer ote bizi gara

eta ez dakigu zer den sentsazio sinpleena

 

Norabait goazelakoan

zentzumenei lotutako

doberman domatuak gara

tarteka lagunei haginka

 

 

Bertolt

Agitaziorako esaldi profetikoak

izan zen lehenengoz

idatzi erreboltariak

miretsi  nituen gero

antzerki asaldagarria

txalotu nuen behin

argazki  batean aurkitzean

mitoa humanoa egin zen

Bertolt Brecht

 

 

Brecht

Bertolt Brecht

bedi beretzat

begirune beroena

bekio begirada

berebiziko bermea

 

 

Udazkena

Ahalmen berritzailea da gomuta

adina zaio gaitz korrosiboa

Kolorgetzen doan heinean  hasten da

maskaraz mozorrotzen maitasuna

Goiz datorkio bizitzari udazkena

 

Argazki zaharrak salatzen digu

zimurrik ez genuen gaztaroa

Higaduren lausoan, arrakalen lubakian,

hurkoaren lausenguak nahikoa dira

eguneroko komediari aurre egiteko.

 

Maskor polikromatuak gara ametsen apalean

 

 

Zozokanta

Gozoa da zorionaren itzala

zorionekoa zergatietan zapuzten ez dena

Negu gorriak ere baditu 

landa elurtuko lore maitagarriak

 

Helmuga du barraskiloaren joan geldoak

abiatzen ez dena da inora hurbiltzen ez dena

Desesperantzaren hatsak eragiten du

abiadura alferren noraeza

 

Zorioneko egin izan nau

egunsentiko zozo-kantu kiribilduak

 

 

Isil laidotua

Beldurra diogu isiltasunari

     loa, berbak, hurkoa,

edozein ekintza zaigu baliagarri

     isiltasuna laidotzeko

 

 

Barne tolesa

Bere baitara bidaiatzen duenak

alferrik ditu mapa eta bidaia agentziak

bidaia osagarri soilak izanen zaizkio

muturretako demonioak zein alfonbra koipetuak

berak  idatzitako poemak irakurriko ditu

berak eraikitako monumentuak bisitatuko

bere baitan bidaiatzen dakienak

 

 

Inor goian

Atsoak ostikatzen dituzten kankailuei

guk geuk moztu behar dizkiegu hankak

urrutiegi baitago gure arazoetatik zerua

 

 

Jean Cocteau

Itsas hondoko kontuei lotutako

Jean Cocteau argal sudur-luzea

Juanraren poemako bera agian

ezagutu nuen aspaldi telebistan

barealdi urdina eskaintzen zien

kartzela egun gori asaldagarriei

 

 

Betileak jagole

Malko-kutxa sentibera

amets gordailu agian

leun estaltzen dute

betazal obalatuek

begien zirkunferentzia

 

 

Habia

Kartzela bihurtu zaigu

goxoa behar zuen habia

kalera lagunartera

tabernara norabait

ihes egiten dugu orain

ustez askatasunera

 

 

Satorlanak

Bi kopia egiten ditut

     okerrik  bada ere bata

           ezkutatu asmoz bestea

Ez dakit badaezpada hau

     frankismoan ikasia den

          ala demokraziak ezarria

 

 

Ezinak

Bizitza mikaztuz osasunaren birus

tresneria digital berriak

kurloia asfaltoan botata lez utzi ditu

aurrerapen ortopedikoak

metabolizatu ezin dituzten zahar zurrunak

 

 

Ahala

Erresistentzia zela uste genuen

panikoaren aurkako parapetoa.

Hau eta hura idatziko dute

lepoan pausatutako zozoek

edo ostatua eman diegun bakteriek

baina erasoa dela ikasi dugu

existentzia dakarren paradoxa.

 

Esan beharrekoak esanez

ikusiezinak ikusgarri bihurtuz

distantziak laburtuz parapetoen gaindi

egia dugula ezkutu esango dugu

promesa ustelak galera direla idatziko.

Hori da estrategia

Oreka, aizu!.

 

 

INSHA-ALLAH

Abestiko Insh-allah estribilloa

“hil zala” klandestino bihurtuta

ziegaz ziega leihoz leiho hedatu zen

Diktadorearen heriotza aldarrikatuz.

 

Elurretan loreak bilatzen diraugu

basatzan udaberria landatzen

 

Ez gara hil. Insh-allah

 

 

Poema irakurriz

Korapilatuegia doa poema, aireanegi

pintura abstraktua bezala nahasian

koloretsu baina ertz jakinik gabe

marratsu baina elkar joka lez.

 

Hitzak irakurri ahal ditut

baina ezin lerroak elkarlotu

ulermen librez ez bada

 

Hitzak hitz

 

Azkenean frakasoaren zeremoniarekin

deritzodan ifrentzuak idazten ditut

 

 

In memoriam

“In memoriam”

jarri zioten  hilobian

eta ez zuen inork gogoratu

 

“In memoriam”

egin zioten oroitarria

baina inork ez daki nor zen

 

 

Errauts

Zelaian basoan baratzean

zabaldu bitzate nire errautsak

marrubi bila datozenek

gorri eta ezti goza nazaten

 

 

Zorra

Tiranoa hiltzeko prest dagoena

oraindik bizirik da

zorrak kitatzeko dira

 

II

DENBORAZ

Galdu ez dudan denbora,

hori da nire adina

 

Denbora

Egin asmo duzuna

     hori da denbora

egin zenuena

     jada ez da denbora

denbora bi horien artean dago

     grabitatea zabuka

 

 

Ausentzia

Aingeru abandonatu baten antzera

     haizeak ekarritako hostoen artean

     memorian hildako hitzen ausentzian

Alejandraren bila ausartzen naiz

     zertako eta noranzkoen  ikasmin

 

 

Gidak

Museo zifratua bihurtu dugu

bizi garen mundua

 

Giden esku dago orain

zer egia zer gezurra

 

Beraien esku baitago

guztiaren kodigoa

 

 

Zut

Hirurogeita hamasei eraztun ditut

     adinaren enborrean

kontaezin aizkorakada

     ariman zein gorputzean

zut diraut,

    ez naute oraindik eraitsi

 

 

DNI

Polizia-mota guztien kontrolak

errepide baso kale bazter orotan

 

 

Houdiniei

Houdini  iaioek truku maltzurrez

desolazio izena jarri diote esperantzari

herrimina desagerraraziko dutelakoan

baina paradisua dugu oraindik amets

eta tristeziak noiz detonatuko zain

beharko dute jarrai Houdini guzti horiek

 

 

Zurrunbiloan

Agerpen txikietan

egiten digu eztanda

bizitzaren delirioak

 

Ez da gauza gutxi

uneko zurrunbiloan

bizipozari eustea

 

 

Dirdizka

Txingar gorri argitzen da

argindar txinpartez

Peñìscola tontor arrea

eguzkia itzaltzean

 

 

Bihurkin

Helizeak darama hegazkina

helizeak ere itsasontzia

haizea zulatuz batak ura besteak

daratulua egurrean bezala

aurrera darraigu bizitzan 

uneko helizeak xehatzen gaituela

 

 

Bizi

Bizitza eta musuak

heriotzaren hatsa biak

biak gozagarriak

dirauen arteino

emadazu musu bat

bizitzaren zigilu

 

 

Nor heroi

Heroia eta poema

anonimo isilak biak

gizaki hitzen anabasan

norbaitek egun batez

gorapen  edo errimaz

kreatu zituen arte

 

 

Izan

Ginelako gara

garelako izanen

oraina eta geroa

itzulerarik gabeko

gurpil geldiezina

 

 

Emozioen albuma

Nork ez du emozioen bilduma bat

argazki album bat bezala

barne plegu batean gordeta

itsaso gora itolarrian

salbatuko gaituen esperantzaz

 

 

Mailuka

Nire etxean nago

jaioterria da

 

Katez lotu naute

kanpotar bortitzek

 

Mailua hartu dut

burdinak hausteko

 

Odolez gorri daude

beso zein kateak

 

Orain zabalik ditut

esperantzaren leihoak

 

Jaioterrian nago

nire etxea da

 

 

Iraunahia

Egunsentirik gabeko ilunabarrean

autobiografia idaztera eseri ginen

 

 

Poeta

Zorrotzak behar dute

     poetaren aiztoek

estetika apaingarria baino

     bizitza dela jo-puntua

jainkoa  bera ere

     dianan jarrita

 

 

Desolatio

Disney Worlden suzko erroberek

argitu zuten une batez koloretsu zerua

baina herrietako kale lerro ilunek

zurbil diraute betiko desolazioan

 

 

Joanak dirau

Txirrindola, pikondoa, pikoletoak,

Isabel, amona, Mispillibar,

Gerardo, eraztuna, trena,

Brujas, Beraseta, pagadia, ...

Zamora, lana, borroka

apur askoren gomutek

osatzen dute nire iragana

 

Nire memoria da

nire iragana

 

Ametsak ere

nire iragana dira:

berdintasuna, askatasuna, bakea,

arnas garbia, justizia, sasia,

eliza pobrea, mutina, herri-politika, ...

utopia abar luzea.

 

Jada geldiezin

gandu opakoan

geldo galduz doa

nire iragana

 

 

Erantzun bila

Zientziak damait zenbait erantzun

heldulekua besterik ez zen erlijioa

 

 

Arpoidunak

Bale bila nabil

itsaso zabalean

baina jada ez da

arpoitu gabeko

balerik uhinetan

 

 

Bizitza

Bizitza,

gozatzen dudan

         harridura

 

Bizitza,

kosmoseko zati naizen

         bizipena

 

Bizitza,

miresten dudan

        karanbola

 

Bizitza,

eskertzen dudan

        segada

 

 

Kupela

Kanpokoa sagarra

dolarea bertakoa

sagardo mestizoa?

 

 

Tiradera

Ez dut tiraderarik zabaltzen

          hautsa eta iragana

          besterik ez nuke aurkituko

 

Itxita darrai tiraderak

          fosila da joana

          ez du jada arimarik

 

Zertarako zabaldu tiradera?

          hobe dut hondar indarrak

          azken txanparako gorde

 

 

Itoginak

Adinekoarentzat

aterki oro gutxi

 

 

Garmendi

Plaka tektoniko

mugikorren gainean

bizi da betidanik

Euskal Herria

 

 

 

III

 

LIMOIEN AROA

 

Bihotz idorrekoak

ez du barnea limurtuko

bular beroenean

burua gordeta ere

 

 

Bizitza

Ikusezin sarri

askaezin beti

unean uneko

kontaezin harik

ehundutako sarea

zaigu bizitza

tarteka atrapa egiten gaitu

arrainak baikina

bestetan beraz biltzen gara

ehun leuna bailitzan

 

 

Geroa

Zabaldu ditugu leihoak

zabaldu ere ateak

udaberria ekarri nahi dugu

bizipoza berreskuratu

gure etxean etzipenak

jada ez du lekurik

 

 

Garun herdoilduak

Hutsaren iturria da

burua hutsik duena

erlerik gabeko erlauntza

ezti eta denboraz harago

 

 

Haurtzaroa

Inaziok mozten zigun hilea

beheko suko sukaldean

ez zuen labanarik erabiltzen

makinaren tirakadei genien izu

ezer errazik ez zen haurtzaroan

 

 

Zahartzaroa

Ezinen soka da

zahartzaroa

apurka estutzen zaitu

gomutak urkatzeraino

 

 

Biraka

Sateliteak gara gizakiok

mundu amestuen egarri

orbita ezarrietan biraka

 

 

Eman dezagun

Eman dezagun mundu hau guztiona dela

eta gutxi batzuen esku dagoela

 

Eman dezagun gizakion zorion eskubidea

eta irribarrea lapurtu digutela

 

Eman dezagun hartu dugula erabakia

eta abian jartzera goazela

 

 

Hor zegoen

Ehun mila harriren artean

lili bat aurkitu dut

nigandik oso gertu

 

 

Zinkurin

Tximeletaren krisalida

saldo bateko txori

maluta kulunkaz

ardo pizgarri

ke usaintsu

bizitzaren zinkurina da

gizakia

distantzian zein ausentzian

 

 

Usteak

Bada herri herrena garela

uste duenik

Bada abian gaudela itsu denik

soraio ebidentziari

 

 

Sagar erdibitua

Ezinezkoa omen bat egitea

sagar erdibitua

 

Erdibitu gaituztenez

jan dezagun sagarra

 

 

Lurrikara

Zu eta ni

hura zen lurrikara

errepikapenetan

dirauena

 

 

Ahalak

Ahalmen baten jabe

haiek

Herritar ahal gabe

gu

Sakrifikatu egiten gaituzte

 

 

Zahar

Oroitzapena omen gizakia

dementzia beraz zahartzaroa

 

 

Diraunea

Iraupena

errealitate

erlatiboena

 

 

Naramate

Hanka haiek

bizkorrak ziren

gaurko hauek

zurrun daude

baina ez ditut

moztuko

 

 

Kromosoma anonimoa

Desorduko gaixo eta jopu

ur handietan itotako besomotza

damuz zamatutako kromosoma anonimoa

egia inposibleko ezgauza gara

hausnartzeko baina zaurituago

 

 

Apirila

Apirilak busti ez duena

urtaro orotan lehor

 

 

Abiadura

Zer da banaketa oro

abiadura ezberdina baino

 

 

Oskarbi

Kontraesanak kontraesan

gabeziak gabezi

tesia edo antitesia

irribarre egiteko gai denarentzat

ez dago zeru grisik

 

 

Delitu

Norberarenak zein besteenak

akatsak onartzen ez dituenari

deliturik gabeko errugabetzat

bere burua duenari

bizitza bihurtuko zaio

delitu eta akats

 

 

Hustasunak

Ezerezez beteta daude

hustasun gehienak

 

 

Arratsean

Kolesterola

odolbilduak

lodia

ahula

odol minduaren antzerakoak gara

bizitzaren arratsean

 

 

Lausoa

Bizitza

transparentzia

lausoa

 

 

Adio

Ispilu opakoa, marrazo arpoitua,

artxipelago desitxuratutako lur harritsua

anpulurik gabeko soinua

jainko besarkadarik ez duen eremua

espaziorik gabeko leihoa

genealogiako azkenaren desanparoan

bakardadearen tristezian isil

zer egin behar duzu zahartzaro horrekin

 

Zoriona

Ez korapilatzean datza

zoriona

eta korapiloak askatzean

 

 

 

 

Poemarik gabe

ahal da bizi

poesiarik gabe

ez

 

 

Poeten uharan

Jon Etxabe 2016/12/09 10:40
Bizi

BIZI

 

Heriotza

“Hiltzea, ze putada”.

Bizi osoan bidelagun

zaunk-zaunk duguna

ezin da izan putada,

bestela akabo bizitza.

 

Inkizizioa

“Torturatua dena baita bere denboraren jabe””.

Etorriko da eguna noiz

kontatuko den gaur egungo Inkisizioaren

gehiegikeria eta sorgin-ehizak.

Haienak guk ikusten ditugun bezain harriturik

ikusiko dituzte ordukoek gaurko torturak,

laidoa jasoko dute gaurko inkisidoreak.

 

Merkealdia

“Bizitzaz gaindi aritzeko joera hori

eternitatearen merkealdia baizik ez da”.

Bizitza bera zer da

eternitatearen merkealdia baino.

 

Bakardadea

“Telebistaren hotsa lagun”.

Bakardadea ez da

norbera inor gabe egotea,

bakardadea etetea ere ez da

hotsez edo jendez inguratzea. 

 

Mundu zakur hau

“Horren handi, horren lurgoi, horren arrandios”

Mundu zakur honen zaunken zantzuak

han hemenka, mehe edo ozen,

herrialde eta gizarte orotan aurkitzen ditugu.

 

Carpe diem

“Ez legokeela gaizki

beste alde hau

atzean utzitakoengatik ez balitz”.

Atzean utziko dugu

aurrean duguna,   

beraz dugun hori bizi!.

 

 

Poeten uharan

Jon Etxabe 2016/12/05 08:47
Barne solasa - Bidezedarriak - Berdinak

Barne solasa - Bidezedarriak - Berdinak

 

 

BARNE SOLASA

 

Sukarra

Sukar egunotan botikek

ezer gutxi indartzen dute

gorputz zahar-zaharkitu hau.

Hemen nago, gaude biok,

nire sukarraren morroi

Maroko urrunean.

 

Odola

Odola nonahi,

zeinen odola baina

nork isurarazia.

Egungo poeta eta ondo-bizi idazleek

alde bateko minez egiten dute gogoeta,

ia gehienetan, orokor-orokorrean,  

etika interesatu baten eraginez.

Gerra nork, zergatik eta noiz hasi zen ahaztuta.

Busti gabe.

 

Bidaiak

Irudi kolorgetu asko,  sentipen lausotu ugari

geratzen zaigu 10 urteko bidaien ondoren.

Geratzen zaizkigu ere ahanzturaren labarrek

irentsi ez duten oroitzapen maitagarriak,

denboraren osinean erori ez diren sentipen biziak.

Lasaitasun eta patxada orokor batetan bildurik daude.

Ahanzturak eurak ere

bizitzaren liburuan gorderik dagoen

atal gogoangarri bat dira,

jadanik irakurzaila bilakatu bazaigu ere.

 

Ataka

Une historikoak historiko,

sasi itxaropenak itxaropen,

inork ez daki, ez,

irtenbidearen ataka noiz irekiko den.

 

Idaztea

Misterio bat da

idaztearen zertarako eta zergatia

mila azalpen ematen badugu ere

idazten dugun bakoitzak.

 

Bakea

Bakea pairatzen

jarraitzen dugu

euskaldunok.

 

Mutu

Irratia,

kanpora begirako leihoa

atzerrian.

Herriaz isiltasuna  berririk onena

hitzak ausiki amorratuak direnean,

itxaropenerako haizerik gabe

utzi nahi gaituztenean.

 

 

BIDEZEDARRIAK

 

Libre

“Libre jaio naiz, baina

gatibu sentitzen".

Gatibu jaiotzen da gizakia,

gatibu da beti herria.

Zer askoren gatibu.

Kateak haustea ametsa da,  

hausteko lehia da askatasuna.

Besterik ez.

Askatasuna entelekia bat da,

esperantza bat,

loturen aurkako sentipen bat.

Berenez da gatibu gizakia,

edozein izaki bezala.

Ez-perfektua delako.

Ez da izaki librerik.

Jainkoa litzake libre bakarra,

baina jainkorik ba al da.

 

Haizea

Haizea,

uraren anaia bikia,

mundua bizitzaz betetzen duena.

 

 

BERDINAK

 

Zerk ezberdintzen

Herrien politikak dira ezberdinak,

herri guztietako herritarrak, aldiz,

oso antzerako,

berdinak sakonean.

 

 

 

 

poeten uharan

Jon Etxabe 2016/12/02 10:20
ASEEZIN

 ASEEZIN

 

 

AGIAN

Herdoil usaina,

neuk ere ez dakit zerena,

hartzen diet nire hitz idatzioi.

Zertarako idazten dudan

galdetzen diot nire buruari

ordenagailuan jartzean.

Zergatik ez dakidan arren,

idazten hasten naiz,

denbora-pasa zaidalako.

Agian

 

 

JOLASA

Poesia

kearekin jolastea ote,

ikuspuntu ezberdin batetik

bizitzari buruz aritzea da

poesia,

orainari eta geroari begiratzea,

joana den kea, haizeak daramana.

 

 

PARALELOAN

Idazlea eta mundua, bi trenbide paralelo,

bada geltokiren batean errailaz aldatzen denik

hurrengo geltokian lehengo bidera itzultzeko.

Idazle konprometituen idazkiak

paralelo doan treneko bidaiariei eginiko

keinu eta diosalak besterik ez dira.

 

 

POESIA I

Lotsa ematen dit poemak idaztea,

“berunezkoak bailiran  astun” dira,

astunegiak zutik jartzeko.

Txori nahi nituzke nire hitzak,

zeru urdinean zein trumoitsu beltzean,

antzarek bezala beti aitzina 

biziaren lerroak marraztuz.

Erasoa ere izan behar du poesiak

baina batez ere bizitzaren hazia

bizitza berriaren atarian 

oskola puskatu edo mintza urratzeko

eraso emankorra.

 

 

AMIÑI BAT

Patxada puska bat da

behar dudan guztia.

 

 

ILUNABARRA

Eguzkia itzaltzen hasten den adinean ez da ia egunsentira  biderik,

izartxo batzuk besterik ez dira gelditzen zintzilik zeruan,

garrik gabeko txingar bihurtzen doaz maindireak,

eta azkena izanen ote pizten duzu azken aurreko zigarroa.

 

 

MAITASUNA

Definizio anitz du maitasunak,

zer asko da maitasuna,

baina misterio atxiki ezina

jarraitzen du izaten,

bizipen zehatza arren.

 

 

MAITASUNA?

Maitasuna deitzen diote larrutan egiteari.

Jo aurretik kentzen du loa larrua jotzeak,

berehalako logalea dakar ondoren.

 

 

BAKARDADEA

Bakoitzaren barnean dago

bakardadea hausteko giltza,

lagungarria besterik ez da beste dena.

 

 

KANPINEAN

Ttakun, ttakun, ttakun…

tan, tan, tan…,

urezko makila da euri tanta bakoitza

etxatoia  txalaparta edo atabal bihurtuz,

naturaren kadentziak blai uzten gaituela

danbor txalapartaren altzoan.

Badaki euriak oporrak edo asteburuak  zapuzten,

asteburu eta opor ametsak

kafetegira zokoratuz edo guardasolpera mugatuz.

tan, tan,tan tan, tan,tan

ttakun, ttakun, ttakun, …

 

 

KONPAINIA

Konpainia denean,

kide maitagarria da

isiltasuna.

 

 

GAUA

Gaua:

zain duzun amesgaiztoa

lo txarrekoa zarenean.

Gaua: etsipenen errota

goizegi esnatzean.

Gaua: 

kemen hazia

lanen baratzean

Gaua:

egunaren ataria.

 

 

KUKUA

Aspaldian patrikan xemaikorik gabe

harrapatu gaitu euskaldunok kukuak.

Abenduan bizi izan gara beti adineko denok,

bufanda lepoan eta berogailua piztuta,

badaezpada ere.

Baina beti atera dugu patrika barrenetik

hurrengo kuku kantuak

sos batzuekin aurkituko gaituen

itxaropen hondarren bat.

 

 

TENTEKA

Halabeharrez tenteka erori den pospolo-kaxa da Euskal Herria,

halabeharrez erorita tenteka geratu garen pospoloak Euskaldunak,

gora begira jarriak zerua askatasunez argitu ahaleginean.

 

 

IGAROLE

Ez da igarotzeko modu bakarrik:

edo

haizeak bultzatzen duen lainoa zara,

haizearen isurian igarotzen den txoria,

haizearen kontra igarotzen den hegazkina,

edo

sarri, halabeharrez, erorian

 

 

POESIA II

Bidaiatzea bezala da poesia

misterioan barrentzea.

 

 

BIZITZA

Eguneroko zeratxo umil eta ezdeusez osatzen da bizitza,

horregatik dirudite hutsalak lagunarteko solasak,

baina bizitza oso bat gorde eta adierazten dute.

 

 

KALEETAN

Herri xumeetako kaleetan barneratzea

poesia liburu bat  zabaltzea bezala da,

begirada aldatzen dizu, sentipenak edertzen.

 

 

POESIA III

Poesia

negozio, bizibide, apaingarri,

denbora-pasa, egunerokoari ihesa.

Zer da poesia burgesa

edo burgesen poesia?. 

 

 

AURRERAKUNTZA

 “El progreso es un atraso”

 errepikatzen zuen tio Alejandrok.

 

 

POSTONTZIA

Posta gabe geratu da herria udako oporraldian.

Hari gainean balantzaka gaude,

txakurrek ere zaunka egiten digute,

eta egunari hutsunea iluntzen zaio

postontzia zabaltzerakoan.

 

 

PENTSAMENDUAK

Pentsamenduak ere gastatu egiten dira

garunak moteldu edo herdoiltzean,

loa galarazten dute ere goizaldean esnatzean.

 

 

PARTITZEAN

Partitzear, lasai begiratzen dut atzera,

erruak erru, zintzo eta leial jokatu dut,

ez diet beldurrik gepardoen begiradei.

Partitzean, lasai begiratzen dut atzera,

bidea jarraituko duen ume zelatariari

ez diot bide lotsatzekorik utziko.

 

 

AUKERAMENA

Aukera anitz, erabaki bakarra:

aukeratze etengabea da bizitza,

hautaketa besterik ez da bizitza,

uneoro hautatu beharra, 

baldintza kaskarretan gehienetan,

utopiatik urrun, bidegurutze latzetan.

 

Dohaina omen askatasuna.

 

Heltzen zaren lekura heltzen zara,  

nahi ez zenukeen helmugara,

baina zuk zeuk aukeratutakora.

 

Askatasun eskubidearen kontraesanak.

eskubidea ?, dohaina?, zama?

 

 

ASKATASUNA

Hautatzeko eskubidea da funtsean askatasuna,

hautatzea, beste aukera guztiei uko egitea.

itzulerarik ez duen hautaketa beti,

hautaketaren errua hautaketa berri batekin

konpontzen saiatzen bagara ere.

 

Hasi-bukatu, hori da bizitzaren errobera,

zuk zeuk biratzen duzun errobera

hautatze une batean geratu ez dadin,

hautatze ezintasuna da heriotza,

jarraipenik eza, errobera galgatua

 

Baina zure gainetik bada errobera nagusi bat

zure hautaketen gainetik dagoena,

nahitaez eramaten zaituena,

baina, aldi berean, eragiten diozuna.

 

Hirutasunarena baino arazo korapilatsuagoa da

hautatze ahalmen gai hau.

 

 

SOA

Aldatu egingo litzaiguke bizitza ikuspegi zabalago batekin,

zuzenagoak lirateke zenbait hautaketa, lasaiagoak ere.

Hurregi  begiratzen diogu egunerokoari,

agian ezinbestean, bizi-baldintzek hala eraginda.

 

 

ITXAROPENA

Pluraltasunak dakartza gizarteko ezberdintasunak,

ala

bestea baino gehiago izatearen nahiaren lehiak?.

 

Gizartea beti izan dela antzerakoa dio historiak.

 

Arnasa gutxi eskaintzen digu atzera begiradak.

 

 

TALKA

Kontraesanen talkatik dator

berrikuntza

 

 

HALABEHARREZ

Ez dakit zergatik dauden zuhaitzak,

zergatik eguzkia zeru urdinean,

zergatik gu …

baina hemen gaude,

beraz, bizi gaitezen.

 

Boxeo mach bat baino

errekatxo bat bezala zait

bizitza:

itsasora goaz,

berriro iturburura itzultzeko

laino elur euri bihurtuta.

 

Halabeharrez.

 

Ez dut jainkorik asmatu nahi zergatien bila,

nahikoa dut nire joanaz eta inguruaz kontziente izateaz.

 

 

BOLATXOA

Kosmosaren karanbola koloretsu bat naiz,

bolatxo bat gehiago billar mahai gainean

zulotxoan galduko naiz makilakada batez

nire albokoak jabetuko dira joan naizela.

Ez dut gehiago eskatzen, partidak darrai.

 

 

ZENBAKETA

Zerbait horrelakoa da bizitza:

froga bat eta errore bat,

urdin eta gorri nahasturen  

kolore okrea,

beroa eta hotza lehian,

zerbait epela, okre kolorekoa,

ez lo ez erne,  tesia eta antitesia, …

 

Pitzadura asko da adinaren gailurrean,

eta atzera begira zenbatzen hastea

ariketa kontzientea bihurtzen da.

 

 

ADINA

Itsas aurreko joan barean

ibaiak daraman horri ihartuak

hori gara adinekook.

 

 

BETITIK BETIRA

“In aeternum “ dirauke

nire izaki fisikoaren osagaiak,

urrunago hegan eginen dut,

eta gizarteak

bere abia betikoan jarraituko du

nire gaurko presentziarik gabe.

 

Poeten uharan

Jon Etxabe 2016/11/28 08:58
Poeten uharan: argibide gisa

Poeten uharan

 

Poema ez diren poemak, Poema antzekoak,  Sasi-poemak, Kopia ez diren kopiak, Burutapen mozorrotuak, Ifrentzuak, … sail honi ze izenburu jarriko egon naiz; azkenik “Poeten uharan” jarri diet poema-liburuak irakurriz idatzitakoak baitira.

Ez naiz poeta, ez dut gogoko irudi eta goitikako begirada zabalegi, edo lausoegiaz, nire inguruari begiratzea. Gehienetan zuzen, edo zuzenegi, idazten dut. Agian ez.

Baina oso gogoko dut poesia edo poema-liburuak irakurtzea, bizitzari begirada ezberdin batez begiratzea alegia

 

Idatzita ez dauden poemak irakurtzen ditudala uste dut poemak irakurtzean, neuk asmatzen dietela balizko esanahiak, neure poema-itxurako berriak sortuz.

Bizkarroia naizen sentipena ere badut, baina, aldi berean, irakurlea pentsaraztea da edozein izkribu motaren helburuetako bat, eta poetek eragin didaten gogoetak dira poema edo delakook.

Irakurri ahala, poema-liburuek iradoki didaten sentimenduen inguruan idatzitako lerroak dira hauek, besterik ez.

Beraz, aurreko Burutapenen jarraipena besterik ez dira, forma ezberdinez gauzatuak.

Ez dira remakeak,  ez ideietan ez formetan, noizbait ideiaren bat, hitzen bat, forma bera ere jaso dudan arren. Poemen ifrentzu bat gehiago direla esango nuke.

Horregatik, lehenik pentsatu nuen ze poema-liburu irakurriz idatzitakoak diren ez jartzea, ez dutelako antzik haiekin, baina uste izan dut ere norbaitek izan dezakeela datu horren jakin-mina, beraz sarrerako zerrenda orokorrean jarri dut datu hori, ze poema-liburuk iradoki dizkidan gogoetok.

Susmoa dut ere zenbait testu “Burutapenak” sailera pasa nituela bere garaian: bere horretan utzi ditut, errepikapena ez du zertan izan beti aspergarria edo kaltegarria.

 

Bidaietan soilik irakurtzen nituen poemak hasieran, gero egunero; orain, tarteka.

Berandura arte ez nintzen hasi oharrak hartzen edo iruzkinak jartzen; ohitura bihurtu zen, harrapatu egin ninduen zeregin horrek, baina denbora eta arreta larregi eskatzen zidan, ondorioz murrizten joan naiz irakurketok; geldialdia ematen diot poesia irakurtzeari, jolasa zena eta behar zuena lana edo lotura gertatzen hasten zaidanean..

Azpimarratzen hasi nintzen, gero oharrak hartzen,  azkenez nire sentipenok liburuan bertan idazten.

Nolabaiteko poema jitea eman nahi izan diet, batez ere gogoeton esanahia azpimarratu edo indartzeko.

Nahiz dakidan formak ez duela poema egiten.

 

Lotsa ere ematen didate, hain ikusten ditut kaskarrak, ez dira ez poema ez ezer, nire sentimendu batzuk forma ezberdin batetan bilduak soilik.

Besteengan kritikatu ditudan akats berberak eta handiagoak dituzte, biderkatuta.

Baina, denbora-pasa bat izan direnez,  dibertimendu soila, bere horretan uztea erabaki dut.

 

Berrirakurtzean, zenbait irakurritako poemen estrukturaren nondik norakoa edo zertarakoa ez dut ulertu ere egiten, baina jolas bezala hartu izan dut eta batzuetan irakurritako jite eta egitura berean idazten entretenitu naiz, nahiz orain ulerzailak iruditu.

Uste dut gainera irakurleak osatu behar dituela poemak, nolabait bere poema pertsonala gauzatu, ezin zaiola dena mamurtuta eman irakurleari, poemak iradoki egin behar du.

 

Agian nitaz ari naiz gehiegi sasi-poemotan, ez dut uste egozentrismoa, are gutxiago nartzisismoa denik, zahartzaroak inarrosita bizi naizela baizik. Zahartzaro eta herio gaiaz zipriztinduta daude sasi-poemok, gure adinean hur sentitzen baita Estigia ibaia, eta bertan bestaldera eramango nauen Karonte txaluparia.

Agian ere, gaur egun ez nituzke hainbat iritzi horrela emango, baina uneari zor, idatzi nituen bere horretan utzi ditut. 

 

Poesia  irakurtzen lagundu dit sasi-poemok idazteak. Nahiko. Norbaiti interesatzen bazaizkio, nahikoago.

 

 

Izenburuak eta iturri izan zaizkidan poema-liburuak

01.- Aseezin. Edan ase arte. Mikel Perurena Ansa.

02.- Barne-solasa. Eguraldiaz hizketan. Mikel Perurena Ansa.

03.- Berdinak. Azalaren kodea . Miren Agur Meaberen

04.- Bide-zedarri. Mugaldekoak. Edu Zelaieta.

05.- Bihiak. Alea. Beñat Sarasolaren  

06.- Bizi. Puskak biziz. Juanjo Olasagarre.

07.- Bizimin. Eroriaren logika  Juan Ramon Madariaga

08.- Bizitzaren mekanika. Erlojuen mekanika. Jose Luis Otamendi

09.- Diraut. Adio, Bitoriano Gandiaga

10.- Egunsentiko izarra. Teilatuko lizarra. Koldo Izagirre.

11.- Erraiak koska. Satorrak. Andoni Tolosa.

12.- Erraietatik. Infernuko hesteetan. Cahrles Bukowski.

13.- Esna amets. Zazpi orduak. Miren Agur Meabe

14.- Ezereza. Hutsik.  Peru Magdalena.

15.- Festa airean. Urtebetetze festa. Castillo Suarez

16.- Gorrimin. Rimel. Koldo Izagirre.

17.- Gu gara txoria. Zu zara orain txoria. Mikel Etxaburu.

18.- Haiku zazpikiak. Hamazazpikotan. Karlos Linazasoro.

19.- Hemen bizi gara. Parisen bizi naiz. Koldo Izagirreren

20.- Jitoan. Aingurak erreketan.  Jon Benito

21.- Kateez harago. Katamalo. Gotzon Barandiaran.

22.- Kaxa hutsetan bila. Kaxa huts bat. Beñat Sarasola.

23.- Kopia ez diren kopiak. Babeserako kopiak. Goizalde Landarbaso

24.- Krabelinak. Larrosak noizean behin. Jon Iriberri.

25.- Lauhazka. Zaldi hustuak. Aritz Gorrotxategi.

26.- Lubakitik. Bala hutsak. Castillo Suarez

27.- Lumak. Ezkatak. Leire Bilbao

28.- Mundu nano hau. Soneto hautatuak.  Willian Shakespeare – J.Garzia

29.- Pleguetan gatibu. Katiluaren ipurdia. Martin Etxeberria.

30.- Sourrire. Souvenir. Catillo Suarez.

31.- Troiako zaldia. Souvenir. Catillo Suarez.

32.- Umotuz. Huntza hezur berritan. Juan Ramon Makuso

33.- Uneak. Unearen aldarteak.  Luis Mari Mujika.

34.- Zauriak. Spam poemak. Castillo Suarez.

35.- Zurrunbiloan. Labirintuaren orduak. Amaia Iturbide.

 

Liburuak

Jon Etxabe 2016/11/25 09:35
LiburuakVI. Zenbaoit libururi iruzkinak. Oraingoz azkenak

Liburuak 3 – VI

Satorrak. Andoni Tolosa. Poema-liburua

Satorrak baino lurperago. Pedro Alberdi

Sei arrasto Eskandinavian. Ramon Olasagasti

Septentrio. Aurelia Arkotxa

Soinujolearen semea. Bernardo Atxaga

Soneto hautatuak – Willian Shakespeare. Itz. Juan Garzia. Poema-liburua

Spam poemak. Castillo Suarez. Poema-liburua

SPrako tranbia. Unai Elorriaga

110. street-eko geltokia. Iñaki Zabaleta

Sua nahi, Mr Churchil?. Koldo Izagirre

Tulipa gorria. Gari Berasaluze

Tundra. Igor Estankona. Poema-liburua

Unearen aldarteak. Luis Maria Mujika Urdangarin. Poema-liburua

Van‘t Hoffen ilea. Unai Elorriaga

Venezuela, iraultza isilaren hitzak. Aristi Pako.

Vol de nuit. Antoine Sait-Exupery

“Vredeman”. Unai Elorriaga

Xake mate. Alberto Ladron Arana

Xake nobela. Zweig Stefan

Xveik soldadu onaren menturak.  Jaroslav Hasek

Zaldi hustuak. Aritz Gorrotxategi. Poema-liburua

Zekale artean harrapaka. J.D.Salinger

Zeruko belardiak. Jhon Steinbeck

Zeta. Alessandro Baricco

 

Satorrak. Andoni Tolosa. Poema-liburua

Bizitzari goitik begiratzen daki, ikuspegi orokorra ematen.

Poema hotzegiak, pentsatuegiak.

Freskura falta zaie, ukitu fina, xarma.

Ez dute bizipozik, gehiago dute etsipenetik.

Irudi bila dabil, irudiz hitz egin beharra, printzipioz.

Zerbait esan nahi du, esan nahi duena irudiz biltzen du, baina esanahia azpimarratu  ordez estali egiten du.

Ez da zuzena.

Ez da erraza zertaz ari den igartzea.

Hain goitik begiratzen du, ze difuminatuegi erakusten ditu ikusi beharrekoak.

Irakurleak jarri behar dio gaia, asmatu.

Poesia idazle heldu gabearen itxura ematen du.

Ariketa literario bat osatzen ari dela dirudi, ez barneak eskatuta.

Gazte ausart bat, poesia egin nahi duena,poeta berria.

Irudietan galtzen zaio, aurkiezin, esanahia.

Poeta izan nahi hori da azpimarratzekoa, goratzeko, bere ausardia hori.

ISA: ezin dut irudikatu inolako Isarik, poema irakurri ondoren.

ATERPEAK atala: puzzle bat bezala dira poemok, norberak bilatu behar die lerroei lotura gorpuzteko.

NESTOR BURMA:  kadentzia du, gustura jarraitzen dut irakurtzen, hitz-joko polita zait, baina zertaz ari da?.

Hainbat poemarekin gertatu zait hori bera.

Erritmoa du, hitzen kadentzia, baina ez dakit beste ezer duen.

LARUARENAK dira ulerterrazenak.

Azkena poema ulerterraza eta itxaropentsua da, sikiera.

 

Satorrak baino lurperago.  Pedro Alberdi

Gure gazte garaiko hainbat kontu eta maiseaketa.

Garai hartako zenbait gorabehera ezagutu eta gogoratzeko.

Gaurko hainbat politikoren nondik norako eta itxurakeriak parada eskaintzen du.

Gustura irakurtzen da.

 

Sei arrasto Eskandinavian. Ramon Olasagasti

Bidaia kontakizuna haina da pertsonaien barne azalpena.

Sarri ez du ezer esaten baina liluratu egiten zaitu, gehiago kontaketagatik kontakizunagatik baino.

Pertsonaien barnean sartzen da tarteka.

Bidaiarien zenbait zertzelada psikologikoak dakartza.

Badira bidaiako hainbat datu interesgarri.

Konparaketak, irudiak, azalpenerako maila ezberdinak, ...

Irudimen bizia du morroskoak.

Esaldi dotoreak, abila da idazten.

Idazkera dotorea xume itxurapean.

Idazkera argia.

Zeharkako esaldiez kontatzen du sakoneko gaia tarteka.

Giro poetikoa du.

Goi maila batetara jasotzen du kontakizuna kontaketaren bidez.

 

Septentrio. Aurelia Arkotxa

Oriens

Marco Poloren istorioa oso bitxia da egituraz, originala graduazioz, pausoka eta pixkanaka aurreratuz doa kontakizuna.

Gauza bitxiak kontatzen ditu.

Kontakizuna bera izanik,  zati bakoitza bera da, baina aurrekoari lotua.

Sortaldeko giroa, amets giroa, lortzen du.

Poesia giroa ematen dio, maitagarria egiten du istorio bakoitza.

Atsegina da.

Bitxikeriarik gabe, euskara erakargarria darabil, kontakizunari erabat hertsia.

Ipar Euskadiko euskara ezagutzeko aproposa.

Sine nomine

Historio politak.

Peregrinatio

Hausnarketa interesgarriak, aproposak.

Interesgunea sortzen dute.                                                                                                                    

Mila esaldi ezberdin, beste era batetara, ezberdinki, esaten ditu gauza.

Giro ezberdin bat sortzen du.

Niaut izan dut gogokoen, beste kontakizunek didate egileari sortutako sendimenturik harrotu.

Conchek interesatu nau.

Poesia kutsua dute.

Giro bereziz biltzen ditu euskaldun Ternuako arrantzaleen ibilbide eta itsasertzak.

Mare Magnum fine

Euskal Marinel-arrantzaleen giro magikoa dabil hegan lerrootan.

Magia du, giro bereziak biltzen du.

Ikus arazten dizu une eta leku haien une magikoa.

 

Soinujolearen semea. Bernardo Atxaga

Kezkaz hasi dut irakurketa, Bernardoren Obabakoak eta beste liburuak berrirakurri behar ote ditudan aurrez, gaiak eta pertsonaiak gogoratu,  eta liburu honetaz gozatzeko. Ez dut gogoko konparaketak egiten hastea, nik liburuaz beraz gozatu nahi dut, hor konpon erreferentziak eta idazlearen aurreko teknikak eta idatzmoldeak. Beste liburuak gozamenerako gehigarri badira, bejondeiela, baina nik liburu bat bere baitako ederrean nahi dut, ez erreferentzien eraginez baldintzatuta. Ikusiko.

Deskribapenak dira nagusi, pertsonen eta inguruaren deskribapenak, deskribapen zehatzak.

Ez du ia ezer esaten, deskribatu soilik, hori da lehen sentipena.

Tarteka jartzen ditu hausnarketarako hari muturrak: euskara, heriotza, euskararen galera, eta mila gai gehiago, kontakizuna zipriztinduz, bizituz, borobilduz eta edukiz oratuz.

Josebaren aipamena, Sarrio delakoan nago, oroimen oso polita, irakurleak ere estimatzen duena.

Espainiako gerra zibila, frankismoa, … Sarriok gai bera darabil, eta hainbatek. Nondik edo zergatik dator gai hori berriro. Niri ez dit ezer berririk esaten, agian belaunaldi gazteentzat ari da idazten, memoria galdu ez dadin.

Atxaga ikusi dugu politikoekin agerpen publikoetan, eta espero nuen bezala bere ikuspegia ematen du, beste gai batzuei ez bezala, indarkeriari buruz, militantziari buruz, partzialtasunez, nire ustez, baina berea da liburua. Baina egia da nahiko zintzo gordetzen duela oreka.

Ez dago gai berririk, tartekako hausnarketak dira niretzat gai interesgarrienak.

Ukitu erlijiosoak sarriak dira, “Agnus Dei, Jesus Getsemanin, arkume odola, mana,  eta hainbat, ezustean harrapatu nau.

Ez die gai zitalei heltzen, ekintza armatuak, … ukitzen ditu, hor uzten du gaia eta kitto: ondo deritzot.

Klandestinitatea, biolentzia, … ataka irekitzen die gai horiei.

Giro poetikoa sortarazten du.

Hunkitu egiten du tarteka zenbait pasartek irakurlea.

Ukitu zehatzak ematen dizkio deskribapenari.

Xumea dirudi estiloak, baina erakargarria da.

Gustura irakurtzen da, baina istorioak ez nau harrapatu, ez du niretzat tentsiorik edo interesgune nagusirik.

Irudi zoragarriak darabiltza, irudi pila.

Gure garaiko irudiak dira, antzinako girokoak: erretzeko paperaren ahultasuna, …

Lehen eta bigarren begi, ezpain, … izugarri abilki darabilen baliabide literarioa.

Nekazari aroko giroa eta lengoaia, irudiak, hiztegia, konparaketak, … darabiltza.

Lasai sartzen ditu erdal hitzak, euskara bihurritzen ibili gabe, biribilketarik gabe

Konparaketa darabil kontakizuna edo deskribapena argitzeko.

Intsinuatu egiten ditu gaiak, zirriborratu, frankismo garaiko gaiak.

Arraroak egiten zaizkit hainbat esamolde: “jiratu egiten ziren trenaren gurpilak”, “izua zen nirekin”, … eta hainbat: hala izanen dira, baina ezohikoak egiten zaizkit.

Naturaltasuna falta zaie hainbat esaldiri, artifizialak dira, bortxatuegiak, akademizistak, hotzean asmatuak bezala, paper aurrean, laborategian, freskotasuna falta zaiela, …

Baina ia beti sekulako jatortasuna du bere idazkerak.

Zenbait esaldi oker daudela iruditzen zait, badakit lelokeria bat dela, atrebentzia handia nire partetik, badakit arauak eta idazkera aldatzen joan direla ni geldi nengoen bitartean, baina nire begi zaharroi hala iruditu zaie.

Obabako zenbait pertsonaiak definitu gabekoak iruditzen zaizkit, denbora pasako ez balitzaie bezala, beti berdinak edo antzerakoak diraute, Sebastian, bikiak, Adrian bera,  diseinatu ditu hasieran eta hor diraute ia berdin azkeneraino.

Zerbaiten zain zaude irakurketa osoan, baina ez da sekula ezer gertatzen.

Errepikakorra egin zait, aspergarri samarra ere, bai idazkera bai kontakizuna. Asko luzatzen ditu pasarteak.

Irakurketa bera da gozamena, idazkeragatik. Ezin uka dotorea denik, erabat aberatsa idazkeran eta hausnarketetan.

Beste aro bateko nobela da, gaiez eta konta moldez.

Erreferentzia besterik ez da Obaba, giroa sortzeko, kontakizuna osatzeko, bere baitan osotasuna du kontakizunak.

 

Soneto hautatuak. Willian Shakespeare – Juan Garzia. Poema-liburua

Poema ezberdinak dira euskaratuak, ez dute ia antzik jatorrizkoekin.

Gai berdin-berdinez eginiko poema ezberdinak, berriak.

Bi poema sail ezberdin gai berdinaz erabiliz eginak.

Erabat aldatzera behartu du neurriak itzultzailea.

Neurria gordez euskaraz ere egin baitu itzulpena.

Gustukoagoa dut itzulpen zuzena, nahiz neurriak gorde gabe izan behar.

Gustukoagoak ditut Sarrioren itzulpenak.

Neurriaren ordez giroa eta erritmoa gordez eginiko itzulpenak nahiago ditut.

Ez dut gozatzen euskaratutako hauekin.

Ingelesekoak ulertzen laguntzen dit batez ere itzulpenak.

Trinkoegiak dira, astunak, zurrunak.

Euskarazkoak antz ematen zailak dira, ilunak, pentsatu egin behar duzu.

Igarkizuna asmatzea bihurtzen da euskarazkoa.

Itzulpenak intsinuatu egiten du esanahia, estalia bezala geratzen baita.

Jatorrizko testuak berriz zuzen eta argi esaten ditu gauzak.

Itzulpena irakurriz ez dago antz ematerik zer dioen jatorrizkoak.

Ulertu beharrak ez du barne zirrararako lekurik edo tarterik uzten.

Freskotasuna falta zaie, ez dute xarmarik euskarazkoak.

Ziurrenik itzultzailearentzat bai izan da lan atsegina.

Euskaraz soilik irakurri banitu agian ederrak irudituko zitzaizkidan.

Biak alderatuz eta batera irakurtzean astunak, zailak egin zaizkit, gatza galtzen dute.

Freskotasuna kentzen dio biak elkarrekin egoteak edo batera, norberak ere itzulpen lana eginaz, irakurtzeak.

Itzulpenari buruz gogoeta egitera bultzatzen du.

Literaturgintzan seguru aski ekarpen interesgarria eta aberatsa da, positiboa.

Ziur nago lan aberatsa dela.

Ez dut bat egin ez Shakespearekin ez Garziarekin.

 

Spam poemak. Castillo Suarez. Poema-liburua

Hausnarketarako mila hari-mutur ematen dizkizu.

Pertsonarengan eta gizartean barneratzen da, arimaren barnean.

Bizitza dago poemotan, bizitzako arazo errealak.

Bizitza puskak jalgiarazten ditu paperera.

"Min berri bat egunero", gordina baina erreala.

Ikuspuntu berri batetik begiratzen du bizitza, ikusitakoaz haratago begiratzen du.

Poema inkomodoak dira, ezerosoak.

Zauriei tiritak jarri ordez, jarritakoak kentzen dizkie.

Errutinari astindu bat dira poemok.

Maitasuna du gai nagusi, edo maitasun gaiaz kiribiltzen ditu beste gaiak.

Maitasun eta gizarte gaiak korapilatzen ditu, irudi edo etsenplu bezala erabiliz maitasuna.

Giza, bikote, harremanen inguruan, giza-harremanen labirintoan barna

Sentimendu gorde eta mundu korapilatsuan murgiltzen zaitu, galduta bezala utziz

Sinbologia hutsa dira, deserosoak.

Poema irakur eta ulerzailak egiten zaizkit.

Zaila egin zait irakurketa, ez idazkeragatik.

Oso anbiguo geratzen zaizkit poemok, irakurle soil uzten naute, nahiz kilikatu.

Oso anbiguo da, baina aldi berean oso konkretu, gai konkretuen hausnarketarako hari-puntak direlako.

Ez didate emoziorik sortarazten.

Idazkera sinplea du, era berean konplexua.

Dioena ulertzen duzu, esan nahi duena ez.

Esaldien haratagoko esanahiaz dabil idazteko.

Ez dio zein hari den berea, baina hari asko jartzen ditu.

Ez du hitzekin jolasten, ez dabil hitzak zizelatze lanean.

Prosa tankeran idazten du, prosa erritmo batez ebakita.

 

SPrako tranbia. Unai Elorriaga

Kontakizun, istorio, maitagarria da.

Ez da kontakizun lineala, jarraikia, ez dago ia historiarik, hiru pertsonaien bizitza da, beraien pasarte ezberdinak.

Ez du ezer berezirik kontatzen, kontaera da berezia, giroa, pertsonaiak.

Pertsona bitxiak dira denak.

Istorio eta pertsonaia xumeak dira, baina maitagarriak bere xumean.

Ukitu humano pila.

Mila gai ezberdin ukitzen du, pasadan bezala, bizitzaren ukituak.

Pintzeladaz jositako kontakizuna.

Bereziak dira hiru pertsonaien arteko elkarrizketak.

Harreman maitagarriak dira hiru pertsonaion artekoak.

Zoragarriak dira hiru-lau pertsonaion harremanak, euren arteko giroa.

Ez du pertsonaietan esaldi zuzenez sakontzen.

Ez du ideia teorikoen aberastasunik, hausnarketa filosofikorik.

Nik faltan botatzen dut hausnarketa hori, iritzien errota hori.

Iritzi xumeak konta eta botatzen ditu, baina interesatu egiten zaitu, agian bere ukitu umoretsuagatik.

Hunkigarriak dira hainbat pasarte, esaldi eta portaera, sarri bi hitzetan edo lerro motz batetan azalduta.

Sarria da kritika puntua, fina, zorrotza, ia ohartu ere gabe pasako zaiona zenbait irakurleri.

Oso azalekoa kontakizunaren itxura hartzen du, baina eragingarria da, era berean atsegina.

Argi izpi kolore antzerakoak, baina lilura argitsua bilakatzen direnak.

Egoerek harrapatu egiten zaituzte, idazkerak eta kontakizunak baino gehiago.

Irudimenez asmatu arazi egiten du kontakizuna.

Ezustean harrapatzen zaitu eten gabe, espero ez duzuna aurkituko duzu uneoro.

Estrukturaketa berezia du, berezia,  kapitulu bakoitzaren ostean  gehigarriak ezarriz.

Egitura osoan da ezberdina, berezia behinik behin.

Kapitulu osteko eranskinok ezusteak eta ezohizkoak dira.

Deskribapen zehatzak egiten ditu, ukitu oso konkretuak ditu, koadroa osatuz.

Ukitu fin eta zorrotz ugari, horiek zipriztintzen dute erakargarritasunez kontakizuna.

Zehaztasun handiak ematen ditu deskribapenetan.

Egoera berezia maitagarriz osatua dago.

Umore ukitu fina erakusten du liburu osoan zehar, etengabekoa da umore punttua.

Izugarri erakargarria da umore punttu hori, erabat orekatzen dit faltan botatzen dudan ideia eta gogoeta zuzen falta hori.

Ez du irribarrea uzten, bigun ukitzen du uneoro bihotza irakurketak.

Irudi, konparaketa eta analogia pila ditu, azkarrak, biziak, irritsuak.

Idazkera argia da, zuzena.

Erritmoa du, poesia ukitua.

Errealitatetik haratagoko giroa sortzen du.

Kontaketa xumea dirudi, baina zaila behar du xume itxura hori lortzea.

Ukitu zoragarriz zipriztinduta dago liburu osoa.

Giro bereziak biltzen du kontakizun osoa.

Ez du ezer zehatz harrigarririk, bitxikeriarik, osotasunean da bitxia.

Ez du konplikaziorik bilatzen, ez da esaldi zailetan kiribiltzen, ez da handi-mandia.

Ez esaldien egituran ez hiztegian.

Idazkera ez da galtzen bitxikeriatan, esaldi labur eta zuzenez idazten du.

Erdal esaldiak lasai asko botatzen ditu, euskarazko esaldi bortxaturik egin gabe: niri gustukoagoa zait esaldiok euskal senez  botatzen edo itzultzen ahalegintzea.

Irudimen handiko konparaketak, irudiz eta alegiz eritziak esateko modua erakusten du.

Bada errepikamenen bat, ez dakit zein helbururekin.

Esamolde eta esaldi bereziak daude tarteka.

Ukitu propioa duen liburua.

 

110. street-eko geltokia. Iñaki Zabaleta

Eleberrietatik eta pelikuletatik ezagunak zaizkigun giro eta kontuak.

Istorioa nahiko arrunta da.

Istoriotik at ezer guti esaten du.

Interesgunea sortzen du kontakizunak, irrikan jartzen zitu.

Euskara aldetik esaldi bikain ugari ditu.

Baina irtenbide errazak ere ugari aukeratu ditu.

Baina hainbat esaldik ez naute betetzen, beste hainbat arraro zaizkit eta hainbatekin ez nago ados.

Arraroa eta ezegokia iruditzen zait hainbat hitzen erabilpena.

Ez naute asetzen ez idazkerak ez pertsonaiek.

Txukuna da darabilen euskara, baina ez batere landua.

Nahiko sinplea iruditzen zait egituraz, pertsonaiez eta idazkeraz.

Ez da borobila, ezta landuegia ere.

Baina harrapatu egiten zaitu, istorioan sartzen zaitu.

Badu zerbait berezia, zer den ez dakidana.

Agian horregatik  ditu 21 edizio

 

Sua nahi, Mr. Churchil?. Koldo Izagirre

Gerra zibilaren inguruko gaiak.

Gerra eta gerra ondorengo atal eta osagai ezberdinak azaltzen dira, pertsonai zenbait ere: langile batailoia,  Olaso, Serafin, …

Pertsonaia eta egoera bitxiak

Gerra eta gerra ondorengo historia ezagutzen dutenentzat da, adinekoentzat, irudimena eta oroitzapen propioak behar dira zenbait pasarte eta kontakizun ulertzeko.

Gazteek gutxiago ulertuko dutelakoan nago.

Itsas giroan dabil  uneoro, eta iritzi interesgarriak arrantzale eta itsas gizonei buruz.

“Martiria”, Aitzoli buruzkoa, bikaina.

Ingalaterra, errefuxiatuak itsasgizon bihurtuta.

Ikuspegi ezberdin batetatik begiratuta.

Gaiak eurak ere bereziak, ezohikoak dira.

Zenbat burutapen eta hausnarketa interesgarri eta ezberdin.

Oreka erakusten du iritzietan.

Garratza ere bada zenbait juzkutan.

Kritika zorrotzak, ezkerreko ikuspegitik, pasadan bezala, dejadak txokora eta zabalera.

Ezustez ezuste datoz esaldi finak, esanahi zehatzekoak, bitxiak, jatorrak, …

Poesia giro aparta ematen dio 1. ipuinari, agian gerokoei ere.

Estilo bitxia, labanaz kontakizuna ebakiz bezala.

Zizelatu bezala egiten ditu esaldiak, baina naturaltasunez.

Landua da bere idazkera, baina inola ere ez da estilo behartua.

Esperimentu literarioak egiten ditu: hitzak, esaldiak, egiturak, …

Adjektiboen erabilpen zehatza, osagarri aparta dira.

Ausarta eta berritzailea da hiztegiaz eta orokorki.

Esaldi izugarri biziak.

Erabat ezberdina, beste idazkera ezberdina da berea.

Zoragarria da.

Txatalez jositako ipuina dirudi.

Irudiak darabiltza erruz.

Esaldi ezberdinak egiten ditu, ezberdinki idazten du.

Erabat berritzailea da, hiztegia berritzen eta perpausak osatzen.

Ekarpen aberatsak egiten ditu, zerbait berria dakar.

Lexiko aberatsa du, naturaltasunez ateratzen ditu hitzok, ilustratuaren itxurakeriarik gabe.

Irakurlearen irudimenak egin behar du lan ipuina osatzeko.

Mila ezuste gozo irudi, konparaketa, eta esamoldeetan.

Sarri intsinuatu soilik egiten ditu esanahiak, irakurleak asmatu jaso dezan ezkutuko mamia.

Irudiak, iritziak, .. borobilduz eta osatuz doa.

Esaldi tartekatu batekin, sentimenduen mundu oso bat erakusten du.

Esaldi labur apartak: “bidez eskuinera”.

Hitzei ukitu ezberdina ematen die.

Sintetizatzeko joera du, esaldia laburtuz, trinkotuz.

Kontakizun trinkoak, ezer ez dago soberan, hitz bat bera ere.

Zenbait ideia eta pentsamolde esaldi laburrez azaltzen du.

Irudiz eta bueltadun esaldiz mintzo da, azpiko esanahia igarri behar zaio.

Tarteka konplikatua, eta zaila da bere idazkera.

Jantzientzat idatziak, ez irakurle arruntentzat, zenbait pasarte eta orrialde.

 

Tolerantziaren  gaineko disertazioa

Gai eta tratamendu filosofikoa, erabat teorikoa, abstraktua.

Egunekoari erreferentziarik gabe, gaia egunerokoa bada ere.

Mahai baten aurrean egina, egunerokotik at.

Hainbat autore eta ideiari buruzko erreferentzia. 

Mundu hori gogarazteko egokia.

 

Tulipa gorria. Gari Berasaluze

Umeentzako ipuina.

Ez da nagusientzat liburua, ez kontaeraz, ez estiloz, ez mezua emateko eraz.

Dituen gaiak edonorentzat dira, baina hori edozein gai interesgarrirekin gertatzen da.

Askatasunari buruzko hausnarketa, hausnarketa fina

Demokrazia, politikagintzarako agitazioa, eskubideak, ...

Irudimenez kiribildutako istorioa.

Oso istorio sinplea, sinpleki kontatua.

Istorio barruan baditu beste pare bat ipuin.

Zuzenegia da mezua, ez da subliminala, ezta kontaeran gordea edo ezkutatua.

Zuzenean ematen du ikasgaia, ez poliki, berenez sartuko zaizun eran.

Moralkeria gehiegi du, bistakoegia.

Esaldi literarioak egiten ditu sarri, baina esaldiak konplikatu gabe.

Irudi asko darabil, zuzenean zenbait gauza konta ordez.

Beste pasarte zenbaitetan zerrendan jartzen ditu gaiak testu liburuan antzo.

Deskribapenetan ateratzen zaio irudimena batez ere.

Giza logika darabilte animaliek.

Logikatik at dago kontaketa, behar ere ez da logikarik.

Esplikatu egiten ditu hainbat esaldi, tulipa-musu marka, ez du nonbait umeen irudimenean konfiantzarik.

Liburuxka bat.

Irakurterraza.

 

Tundra. Igor Estankona. Poema-liburua

Gizakion eguneroko arazo pertsonalak, barnekoak, txikiak itxuraz, handiak bakoitzarentzat.

Maitasun inguruko bizipen bitxiak.

Maitasun poemak dira gehienak edo asko, maitasunaren inguruan dabiltzanak.

Egunerokoaren ispilu, bestela esaten ez diren bizipenak, barneko xehetasun isil horiek.

Egilearen bizipenak dirudite askok, bizipen konkretuegiak adierazten ditu.

Ez du sarri sentipen edo iritzi unibertsalik edo orokorrik sortarazten, horregatik ez ditu transmititzen, konkretuegiak direlako, egilearenak, ez gizakiarenak. Beretzat balio dute, irakurlearentzat ez, urrunegi geratzen zaiolako, konkretuegia delako.

Beretzat eta bere munduarentzat eginak dirudite zenbait poemek, ez irakurleari ezer transmititzeko asmoz.

Zenbait poema polita dira, esaldiz, irudiz.

Tarteka indarra duten poema borobilak daude, harrapatzen, bereganatzen zaituztena, konektatzen zaituenak, mailaz eta zentzuz jasotzen, biltzen dutenak irakurlearen begirada.

Mila interpretazio dira posible hainbat poemetan:nire ustez poemak ez du izan behar anbiguoegia.

Zenbait poemak ez dakit zer esan nahi duen ere.

Asko pentsatutako poemak, bilatuegiak, hotzegiak, bortxatuegiak.

Freskotasuna falta zaio.

Erritmoa eteten zaio hainbat poema edo poema zatiri.

Irakurtzen ari zara gustura, eta erritmoaren etena dator, neurrietan, kandentzian, baita esanahian ere.

Irudiek eten egiten dute zenbait poemetan edukiaren joana, zer esan nahi ote irudiok, zertara datozen pentsatzen jartzen zaituzte, edukitik aldenduz.

Irudiek berez jarraitu behar dute ideiaren narrazioaren etorria, korrontea.

Irudi bilatuegiak, edukiaren joanari presa jartzen diote.

Kili-kolo ikusten dut hainbat poema, borobildu gabe, lotu gabe, herren.

Irudi bortitzak dira hainbat, ertz zorrotzekoak, bereganatu baino aldendu egiten dute irakurlea.

 

Unearen aldarteak. Luis Maria Mujita Urdangarin. Poema-liburua

UNE EBAKIAK.

Francoren garaikoak arren, abiapuntu egokiak gertatzen dira gaur egungo egoerari buruzko hausnarketarako.

Existentzialismoaren galderak, nahiko betikoak.

Zirrikituak zabaltzen ditu bizitzaren beste aldearen bila, baina hemen dugu dagoena, hau da duguna.

Legea eta askatasuna, kontraesanean, baina biak elkarlotuak.

Hitz-jokoak gustatzen zaizkio, Gandiren antza du horretan.

Irudi ugari, bide emanez gisa, irudimenaren ziri.

BIDEKO HONDARRAK

Bide erdian geratzen direnen poesia deritzot.

Heldu gabe batena.

Ez dit bizitzari heltzen laguntzen.

Parisen arren, oraindik komentuan dabil poeta.

Gandiagaren poemagintzaren antza hartzen diot honetan ere.

Parisko kaleetan ala Mon Parnasen  bizi zen Luis Mari.

Arkadiako poemak dirudite, ez atzerrikoak, etorkinen artean eginak.

Ez didate ezar esaten poemok, iruzkinek ez dute inolako sentimendurik, azaletik doaz poemok.

Euskaldunok garai hartan bizi genuen errealitatetik oso urrun bizi da poeta,  ez da inolako oihartzunik poemotan.

ORRI BERRIAK

Atal honetan heltzen die Euskal Herriko gaiei.

Nabarmena da erlijioaren eragina poemotan: gorrotoa, jainkoa, …

Fraide baten kezkak dirudite, non eta Paris bizian.

Gustukoa dut forma: irudiak, erritmoa, egitura, …

Baina oskola deritzot poemoi, ez dakit zertaz ari den, apaiz moral zale baten poemak iruditzen zaizkit.

Komentuko begiradaz ikusitako gizartea.

HITZEN ERTZAK

Natura, kosmosa, poesia, Euskara, …

Machado baino Agirre Ondarrutarra dela esango nuke, berak besterik dion arren.

Ez dute indarrik.

Ez dira burdinazko poemak, berak besterik esan arren.

Agian ez dut jakin poemok irakurtzen, aurreiritziz beteta nagoelako edo.

 

Van´t Hoffen ilea. Unai Elorriaga

Irakurtzean hitzekin jolasteko liburua.

Ironiarekin, umore puntuarekin, ateraldiekin tarte atsegin  bat ondo pasatzeko liburua.

Ez da dionarekin gozatzeko liburua, darabilen erretolika gozoarekin gozatzekoa baizik.

Dibertimendu goxo bat, irribarrean edukiko zaituena.

Umorea , irria, ukitu pikantea.

Egoera xumeenari ere sekulako etekina ateratzen dio.

Asmatzeko eta asmatutakoa borobiltzeko sekulako irudimena du.

Barrokoa da, ez idazkeran, kontakizunari asmatzen dizkion mila ateraldi eta eztenkadagatik baizik.

Ze abilidade duen gauza zailak hain itxura errazean azaltzeko.

Matias da tarteka kontalari, idazlea hurrengo, bikoiztasunaren aringarritasuna.

Erlearenarekin luzatzen da, zehatz ukitzen duen gai bakarra, baina ez dakizu zer den sinestekoa.

 

Venezuela, iraultza isilaren hitzak. Pako Aristi

Venezuelari buruz ari da.

Egin duen bidaian ikusi eta entzundakoak.

Chavez-i ematen dio leku asko.

Mugatuegia deritzot gaietan.

Venezuelan Chavez eta auzoez ari da batez ere.

Harritu nau euskal apaiz misiolariez hitzik ez egitea.

Kontakizunetik at ez du iritzi, gogoeta eta hausnarketa askorik botatzen.

Beste lan batzuetan esan ohi dituen filosofiatxorik ez dago.

Nobela bat bezala irakurtzen da.

Interesa du, jakin-mina sortzen du.

Bizia.

Euskara ona, aberasgarria Pakok ohi duenez.

Baina ez du ene ustez beste lanetan haina landu euskara.

Bakunagoa da lan honetako euskara.

Bidaia ondoren berehala eta presaka idatzia bezala..

 

Vol de nuit. Antoine Sain-Exupery

Garai bateko hegazkinen historia, hegazkinen hastapenak.

Pilotuen bizimodua, sentsazioak, bizipenak.

Poesia kutsua du kontaerak, ikuspegi erromantikoa ematen dio, goxotasunez bere laztasuna bilduz

Horren kariaz, hausnarketa pila baterako  hari muturra jartzen du : aberatsa.

Pertsonaia zehatzak marrazten ditu.

Filosofia interesgarriak gizakien jokabideari buruz.

Hainbat eta hainbat burutapen arrazoitsu.

Buruzagi eta menpekoen arteko harremanak.

Bi mailotako gizakien arteko betebeharrak, ekintzak, giza sentipen kontrajarriak.

Arduraduna izatearen gorabeherak.

Liburu goxoa da, gizakiarengana hurbiltzen du.

Kontakizuna baino askoz gehiago da.

 

“Vredeman”. Unai Elorriaga

Kontakizun arin bat, xumea baina aldi berean xarmanta.

Kontakizun xelebrea da.

Ez da hausnarketa filosofikorik, baina iritzi pila botatzen ditu eta filosofia txikiz beteta dago.

Umorea dario denari.

Ipuin giroa, benetan gertatzen ez diren gauzak, baina aldi berean gertatzen direnak.

Egoera eta portaera ezberdinak, berriak, ezohizkoak.

Egunerokotasunetik harago.

Poesia punttua ere badu.

Hainbat kontagai sartzen ditu, osagai berriak, ezustean bezala, xume, isil, apal, disimuluan lez.

Itxuraz huskeriak diren gorabeheretan korapilatzeko ahalmena du.

Huskeriak dirudite kontakizunok baina pertsonen barrenean sartzen dira.

Pertsonen barne toles-gunetan sartzen da, pertsonei zenbait kontakizunek ihes egiten dieten zirrikituetan barna.

Apala izateak egiten du handi bere istorioa.

Kontaera bera ere xarmanta da.

Gutxien usten duzunean irudi, konparaketa, iritzi, ... espero ez duzuna.

Ezustez beteta dago.

Tarteka inuzenteak diruditen esaldiz erakusten du pertsonaiaren sentipena: "Aurrera begira zegoen ama, sukaldeko hormari. Eta sukaldeko horman ez dago ezer": senarra hil zaio.

Ume baten hizkera du, batzuetan gramatikaz zuzena ez bada ere; nik nahiago nuke zuzenak balira esaldiok.

Asko errepikatzen ditu zenbait ideia, esaldiak ere, umeek egiten duten antzo.

Ume baten hizkera itxuraz xumea, umearen pentsaera, erreakzioak, irudiak, konparazioak, esaerak, batetik besterako jauziak, ...

Ume baten hizkera borobildu gabea, osatu gabea.

Hizkuntza primario balitza bezala, seguruenik lan handia eman dio horrela lantzeak.

Hainbat irudi eta ukitu bitxi ditu.

Bitxia bere idazkera, eta bizia, aparta.

Idazkera ulerterraza, itxuraz xumea, baina dotorea eta eraginkorra.

Esaldi motxez idazten du.

Ez da esaldi korapilatsu eta bihurrietan nahasten.

Xehetasunek egiten dute erakargarria.

Kontakizuna bera da erakargarria, kontaera ere bai, liburua bera da osoki erakargarria.

 

Xake mate. Alberto Ladron Arana

Kontakizun zuzena.

Idazle hasiberriaren itxura du.

Naturaltasuna falta zaio, jite ezberdina eman nahi dio idazkerari eta hoztu egiten du kontaera.

Zenbait koma-arte eta argitze oraindik heldu gabeko batenak dira, sinpleegiak, irakurleak usnatu eta ikusten dituen gauzak dira; ez da umeentzako nobela.

Nolanahi koma-arte gutxi ditu, ez dago hausnarketarik.

Ezer gutxi dago kontakizunetik at.

Axala da kontakizuna, baita trinkotzen den sarea.

Xakearen aldetik eramango duela kontakizuna, hori da uste duzuna, jokoa bera izanen dela tramaren ardatza, eta hor saretuko duela istorioa.

Baina albo bidetik sartzen da.

Baditu pasarte bikainak, xake jokoaren ingurukoak, interesgarrienak, kilikagarrienak.

Ez dio, baina, xake jokoari etekinik ateratzen, asko aipatzen badu ere.

Oso zaila da, eta arriskutsua, bide hori, baina zerbait holako espero nuen.

Premiazkoak ez diren parentesi, hizki etzanak, marra artekoak, sartzen ditu.

Betegarriak iruditu zaizkit hainbat koma-arte baita zenbait pasarte eta zehaztasun ere. Alferrikako gehigarriak ezer berririk edo osagarririk eskaintzen ez dakartelako.

Konparazio eta alegia polit ugari.

Hotzegi eginiko lana iruditu zait, buruarekin landuegia, bihotzaren berotasuna falta zaio, anima edo xarma.

Agian kritika zorrotzegia egin dut, partzialegia.

Istorio polita da, kontakizunak harian sartzen zaitu, irrika sortarazten ere.

Euskara aldetik zuzena da.

Ez zara damutzen eskainitako orduez.

Baina beste zerbait espero nuen, ez dakit espero behar nuen.

 

Xake nobela. Stefan Zweig

Egoera bitxiak azaltzen ditu, eta beraietaz hausnartzen.

Xake jokoaren definizio eta azalpen zehatzak dakartza.

Zenbait pertsona eta izaera ezberdinen deskribapen psikologikoa.

Azterketa psikologiko paregabea.

Barne azterketa.

Euskal presoen egoera ulertzeko gogoeta baliotsuak ditu.

Egituraz oso sinplea da, bakuna, hiru zati nabarmen ditu:

Heren bat xake txapeldunaren kontakizunak kentzen dio; Bigarren heren bat B jaunaren istorioak betetzen du; Hirugarrena barkuko partidan datza

Heren bakoitza maisuki kontatuta.

Intriga du, jakin-mina sortzen du.

Utziezinik irakurtzen da, ia irakurraldi berean.

Itzulpen egokia.

Aberatsa bai esaldi bai hiztegian euskara aldetik.

 

Xeveik soldadu onaren menturak. Jaroslav Hasek

Pertsonen izaera, pentsaera eta jokamolde ezberdinak agertzen dira.

Gizartearen eta gizakiaren aldarte bitxiak erakusten ditu.

Gizartearen kritika.

Giza-politiko egoeraren kritika zorrotza, salaketa gordina.

Politiko, polizia eta militarren izugarrikeria guztiak agerian gelditzen dira, mutatis mutandis.

Gizartearen kontraesan eta zentzugabekerian datoz katean, etenik gabe.

Urte gutxi barru harriduraz irakurriko dira gaur egun bizi ditugun mila zapalkuntza, katramila, eta gorabehera.

Liburuak kontatzen dituenak egiak ziren, gaurko hainbat jokabide egiak dira, biak sinestezinak, baina biak errealak.

Xelebrekeriak bata bestearen ondoren.

Txantxetan kontatzen ditu kontagaiak.

Umore ukitua etengabekoa da.

Ez dut gustuko liburuko hainbat esaldi: “eguzkian zikinak”, “Ileetatik tiraka egingo nuke”,

 

Zaldi hustuak. Aritz Gorrotxategi. Poema-liburua

Odisearen inguruan.

Sentimendu asko eta ezberdinak sortarazten ditu.

Pentsa arazten du.

Ideia asko botatzen ditu.

Itzez eta egituraz irakurterraza.

Baina ez da hain erraza iradokitzen duenaz jabetzea.

Zirrara eragiten dute, bizipoza dute opari.

Hainbat poema bortxatuegiak zaizkit: Odisea, Troia,  Ulises, … lotura handirik gabe.

Zenbait poema airean bezala geratzen dira, loka, zer esan nahiko, …

Zenbait  poema motela dira erritmoz.

Beste zenbait astunak ulertezinagatik, edo erritmo etenagatik.

ZIRRIKITU BAT IZOZGAILUAN, ze polita

DUOMO. Egunsentia fruitu dakarren poema,

 

Zekale artean harrapaka. J.D.Salinger

AEBko gizarte guretzat ezberdina azaltzen du.

Gizartearen ikuspegi ezkorra, gordina, ia tragikoa: hezkuntza, familia, gaztedia, …

Agian azken aurreko atala, hezkuntzari buruzkoa, da gai zehatz bat luzeen aztertzen duena.

Zorrotz aztertzen ditu gizartea eta zenbait portaera.

Ziztadez beteta dago kontakizuna, gogoetaz zipriztinduta.

Zenbateraino da horrelakoa gizarte hura?.

Ume handi batzuk dirudite denak, anormal samarrak ere.

Pertsonaia bereziak, ezohikoak.

Atal bakoitzean pertsonaia bitxi bat dakar.

Egoeran ere bereziak dira, atal bakoitzean bat.

Zehaztasun pila ematen doa kontakizunean zehar, burutapen eta hausnarketa etengabeak.

Gure eguneroko bizipenen akta dirudi, pertsonaiaren barneko kiribiletan sartzen da.

Gizakiaren barne zirrituetan sartzen da, buruan izan ohi diren hari muturrei heltzen die.

Gogoeta bat ekarriko dizu gutxien uste duzunean.

Filosofia zinikoa du bizitzari buruz, zuzena, gizartea biluztuz.

Norberaren burua aztertzera bultzatzen du, beti dago ukitzen zaituen gogoetaren bat.

Kontakizunak hari mehea du, ez da korapilatzen.

Hari mehe horren inguruan doaz gogoetak, jokamoldeak, pentsaerak eta kritikak.

Asko luzatzen da gertakizun edo elkarrizketa bakoitzean, giro berezia sortuz  eta pertsonaiak marraztuz.

Alderaketa, irudi, esaldi, … ugari, asko, datoz, batez ere pertsonaien ezpainetan.

Xelebreak dira elkarrizketak: hain arinak ote hango gizakiak

 

Zeruko belardiak. Jhon Steinbeck

Ezuste izan dut, istorio bakarra espero nuen, eta hamabi istorio ezberdinekin aurkitu naiz, kokagunea zaiela lotura bakarra.

Puzzle bat da, egoera eta pertsona ezberdinen, nortasun ezberdien portaera, gizarte bat marrazten duena.

Hamar istorio latz, nortasun ezberdin baina handiko pertsonaiekin.

Gizakiaren ametsak eta  frustrazioak.

Azken atalak laburbiltzen du, agian, esanahi  dena, zeenbat tragedia eta bizimolde latz hain itxura ederra darion paisaian

Istorio bakoitzak gizakiaren eta gizartearen zati gorde bat azaleratzen du

Umore ukitua ematen die egoera latzenei ere.

Ez ditu printzipio, eta esamolde landu bereziak botatzen, ez dira hausnarketa eta gogoetez betako istorioak, ez du esaldi kopiatzekorik, baina liburuko istorio eta pertsonaia bakoitza tesia sakonena eta esaldi borobilena, eta hausnarketa burutsuena baino mamitsuagoa eta esankorragoa da.

Indarra, nortasuna dute pertsonaiek.

Zehatzak eta indarra dutenak dira deskribapenak.

“garo zurtoinen kizkurtasun suabea”, “gogortasun ezti”, ...sarri horrelako esaldi adierazgarriak

Zenbat xehetasun eta esanahi irudien bidez emateko gaitasuna.

Deskribapenek eurek badute halako zehaztasun hunkigarririk ere.

Hitzak eta adjektiboak metatzeko gaitasuna esanahia zehazteko, esaldia astuna egin gabe.

Ze gaitasun egoera sinpleak, xumeak, zirraragarriak eta eraginkorrak bihurtzeko

 

Zeta. Alessandro  Baricco

Zetaren inguruko kontakizuna, baina sakonean maitasun historia bat besterik ez da.

Istorio maitagarria, historia bera, eta kontaera.

Ez da burutapen edo hausnarketarik, pertsonen jokabidea kontatzen du soilik.

Indar berezia du kontakizunak.

Egitura berezia du kontakizunak.

Baita idazkerak ere

Zenbakidun atal motzetan zatituta dago, irakurketa errazten du.

Barne egitura ere berezia da, bidaien kontaketa errepikakorra, indarra ematen dio kontakizunari.

Eskematikoa da idazkera.

Baina indarra du, bai deskripzioetan bai kontakizunean.

Biluzik bezala doa kontakizuna, edo mailukadaka, esaldi eta atal laburrez.

Tarteka baditu ukitu xarmangarriak.

Esaldi finak sarri, “ezereza baina arinagoa”.

Zehaztasunak ematen  ditu, portaera eta jokabidearen zertzelada xumeak.                                             

Abila da adjektiboak jartzen, gehiegi erabiltzen ez baditu ere, ukitu bereziak ditu.

Ez ditut atsegin nire ustez itzulpenarenak diren hainbat esaldi.

Liburuak

Jon Etxabe 2016/11/21 08:55
Liburuak 3-V. Zenbait libururi iruzkinak

Liburuak 3-V

Negu batez Mallorcan. George Sand

Neguko zirkoa. Harkaitz Cano

No (Poema akrilikoak). Poema-liburua. Patxi Salaberri

Non dago Basque´s harbour. Poema-liburua. Koldo Izagirre

Norbait dabil sute-eskaileran. Harkaitz Cano. Poema-liburua

Ohe bat ozeanoaren erdian. Mikel Hernandez Abaitua

Onan. Aitor Arana

Ostiralak. Jon Arrertxe

Piano gainean gosaltzen. Harkaitz Cano

Postalerako luzezko. Edu Romero

Poza eta gero. Jose Luis Otamerndi. Poema-liburua

Pulp. Charles Bukowski

Puskak biziz  Juanjo Olasagarre. Poema-liburua

Putzu. Txillardegi

Rewbel Mayo Colorado. Pady Rekalde

Rubaiyatak. Omar Khayyan

Rue Morgueko hilketak. Edgar Allan Poe

 

Negu batez Mallorcan.  George Sand.

Iritzi gordinak ditu mallorkarren aurka, gogorregiak hain denbora mugatuan bertan egonik zentzuz eta sakonak izateko.  Hitz-jario arinekoa ote George anderea bera?. Buruarina ere iruditu zait zenbait pasartetan.

Ez da inola ere objektiboa eta inpartziala.

Dogmatikoegia, egia beti berea da.

Nortasun eta erabaki handiko emakumea izanen zen.

Mallorkarrekin jauntxo, handiki, harroputz eta lotsagabea agertzen du bere burua.

Goitik begiratzen die mallorkarrei, gaitzesten ditu, tximino inteligente zamarrak besterik ez dira beretzat, ez dira gizakiak, ez gizaki normalak behintzat.

Mesprezua ez ezik gorrotoa ere badie mallorkarrei.

Eritzi pila botatzen ditu, aberatsa da gogoeta eta iritzietan, ados egon edo ez beste arazo bat da, baina gutxienez eztabaida plazaratzen du, kontakizunaren inguruan.

Gogoeta pila, bidaiatzeari buruz, zein beste hainbat gairi buruz.

Aberatsa eta erakargarria, gauza interesgarriak kontatzen ditu.

Baita eztabaidagarria ere.

Mallorkako bidaiako gorabeheren aitzakiaz eginiko digresioak dira oso interesgarriak.

Inkisizioa, artea, iraultza, desamortizazioa, monjeak, erlijioa, erromatarrak, ... gai pila.

Monjeen iritzi ezkor zatarra du, subjektibotasunak eta aurreiritziek badute hortaz eraginik.

Oso kritikoa da gizarteaz eta zibilizazioaz, sistemaren aurka ageri da.

Frantses ikuspuntutik ematen du bere iritzia, frantses edo europar eredua da bere irizpideen oinarri nagusia, nahiz kritikatu ere frantseskeria zenbait.

Frantses harroa iruditu zait, bera da munduko zilborra, bera eta bere Frantzia.

Hain harroa izanik zergatik ez da baliatu bere izen propioz aurrera egiteko, zergatik ez zen bere emakumetasun eta nortasunaz fidatu, zergatik gizonezko izen asmatuaren anonimatuan ezkutatzen zen idazteko. Bera bilakatu zen arbuiatu, mesprezatu mallorkarra, mallorkarra izan zen idazle bezala liburu honetan.

Idazlearen hainbat iritzi ezkor maillorkarrei buruz ez ote dator hizkuntza arazoetatik, harreman zailtasunetatik?.

Ez da besteen azalean sartzen, kanpoan gelditzen da, kanpotik eta hotzean begiratzen ditu gauzak, gertaerak eta pertsonak.

Ez da besteen mailara jetziko, printzipioz, besteek igo behar dute bere mailara.

Jatorrizko testua beragatik, agian itzulpenagatik, ez da abian eta erraz  irakurtzekoa, idazkeragatik, ez ideia  edo burutapenengatik.

Zaila egin zait hainbat pasarte ulertzea, pasarte ulertezinak ere izan ditut.

Hiztegi nahiko aberatsa.

Zehatza eta argia da deskribapenetan, harridura edo gaitzespena erakutsiz beti.

Itsasertza aurkitzen duten pasartea, erabat bizia, poetikoa da, bereganatu egiten zaitu, deskripzio poetiko - dramatikoa bilakatzen da.

Poetiko erakargarria da ere olibondoen deskribapena, kontatzen duenaren bezain fantastikoa da kontaera.

Azken lerroak ez datoz bat liburuko kontakizunarekin, ez baitzen gai izan mallorkarrekin bizitzeko, kulpa, errua, mallorkarrei botatzen badie ere.

 

Neguko zirkua. Harkaitz Cano

Gogoeta etengabekoen iturri.

Narrazio ezberdinak, ezohikoak, zigilu berria daramatenak, bakoitza bera.

Narrazio eta istorio ezberdinak, ezohikoak, ezberdinki eta ez ohizko eran kontatuak.

Istorio bakoitzak kontaera ezberdina du.

Eskularruarena, burutapen kilikagarriak.

Tanatorioa: hildako judutarrak.

Ahalmena ala azterketa-bilatze lana?, gai aukeratu bati buruz tarteka hainbat gogoeta, iritzi eta ideia bitxi ematen ditu.

Poeta bat da narrazioetan.

Zirrara sortarazten du istorioen irakurketak, poesia bezala da,  mailagoren batetan paseatuz, emozioz bilduta..

Harrigarria gutxien uste duzunean botatzen duen ideia edo esaldi distiratsua.

Ez du bitxikeriarik itxuraz, baina bitxia da bere idazkera.

Abila da maitagarria bihurtuz kontakizun berez laburra dotore luzatu eta kiribiltzen, interesgunea areagotuz.

Nolako zehaztasunez osatzen duen kontakizuna.

Hitz berriak osatzen ditu.

Niretzat berriak diren hitzak asmatzen ditu: “bazterauzo”.

Aditz sintetikoak tarteka: zerizula, zeridan, …

Ez ditu esaldi edo gogoeta zuzen borobilak botatzen, baina esaldi borobil eta sakonenak adina indar dituzten egoera eta portaerak marrazten ditu.

Ze ahalmen duen gauzak argi esateko, zuzenean, inguruka ibili gabe, esaldi trebeak moldatuz.

Zirraragarriak kontakizun bakoitzeko kontakizun osagarriak.

Ze erraz itxuran esaten dituen guri idazteko hain zailak zaizkigun gauzak.

Dantza ekartzen du bai lerroetara, lerro bakoitzean.

Ekarpen aberatsa dakar euskal literatura edo idazteko moldeari.

Esaldi herrikoiak esanahia azaltzeko, “bakailaoa beratzen jarri” tortura adierazteko.

Astiro irakurri behar da, ulerterraza arren, idazkeraz gozatzeko.

Adjektibo zehatz eta adierazgarriak jartzeko ahalmena.

Ez du hitz ezezagun edo aukeratu berezirik erabiltzen, baina oso zehatza da.

Ikusi egiten duzu deskribatzen duen kontakizuna.

Nolako zehaztasunez osatzen duen kontakizuna.

 

No (Poema akrilikoak). Patxi Salaberri. Poema-liburua.

Pentsa arazten duten poemak gaiarengatik eta kontaketa errazagatik.

Erraz irakurtzen da, gustura ere.

Herritarron zenbait arazo, biziki, ezin hobeto azalduta.

Konektatu egiten dut poemokin, "paskalekin sukaldean" lekuko.

Bizitzaren atalak errealitatetik goragoko maila batetatik begiratuta.

Mikatza da amodioari buruzkoa, zimeldutako amodioez ari da, baina lehen amodioa beti zimeltzen da, kolorgetu, jaio den, bizi den,  gauza oro bezala; aldiz, amodio zimeldua beste zerbait ederra eta erakargarria bihur daiteke, eta bihurtzen da. Amodioa bera agian, beste aurpegi eta kolore batez. Udazkena ederra den bezala.

Gai ekologikoak poesiak eman ohi duen doinu berezi ezberdinarekin, prosa balitza bezala, baina dotorexeago.

Ez da irudi, hitz-esaldi korapilatsu, bitxikerietan nahastu eta galtzen.

Ez dut konektatu azken hainbat poemekin, dioena ere ez dut ia ulertzen, ez soilik esan nahi duena, korapilatuegia, oso freskotasunik gabeko lerroak, pentsatuegiak, ...

NATURA BIZIA: zenbat eraso gure gorputzari.

AKRILIKO BUKATU GABEA: ai poesiak bilduko balu gure bizitza, ai poeta bagina, eramangarriagoa litzake gure egunerokoa.

MONOKROMOA: ez diot antzik ematen, emakumeen aurkako bortizkeria, hilerokoa, ...zer den gorri hori.

ITSAS PINTURA: politikoak versus herria, oinezkoon basatzako eguneroko drama.

BIOTOPO UMELA: gizakia bizitzaren zergatiez galdezka; agian ezkorra da, baina agian galderak egitean datza errua, ez galderen formulazioan. 

AIRAIDA: bizitzako kontraesanak, bizitza bera baita kontraesana.

FANTASMA KATEATUA: isilik, zergatik ez.

TAXONOMIAK: ideia interesgarri ugari, baina ez diot ideia orokorra harrapatzen, agian ez du.

HARKAITZETAN: hegaztiak gizakiaren sinbolo, ikuspegi erreal baina ezkorrez

ESKORTZOA: ideia balekoa, baina ez du indarrik.

HARRIEN BAITAKOA: nahastua, ulertezina, irudi ulertezinak, ...

 

Non dago Basque´s harbour. Koldo izagirre. Poema-liburua

Marinel, arrantzale eta nabiganteen mundua, horren inguruko sentipen eta istorioak.

Euskal Herriko historiaren zati bat ere.

Oroitzapenen mundua, zoragarriro ekarria.

Berena dute poemok bizia, taupadok hartzean datza irakurlearen inspirazioa.

Gunterren atala, nahasiena, gutxien esan didana.

Maitasunaren inguruko atala egin zait ulerzailena, nahasia edo bizitasun gutxienekoa, distira punttua falta zaie, egitura ere korapilatsuagoa da, agian ez ditut ulertu.

Idazle baten korapilo askazailak, poemagintzaren arazoak, eta poetarenak.

Euskal Herriaren erreferentzia gordina, irudi eta hitz ederrez arren.

Hainbat norabidera darama irudimena eta hausnarketa, maitasuna, urpekontzia, itsasoa, ...

HARK, hitz jokoaz gain, sakona eta ederra.

Bukatu gabeko esaldiak dirudite, olatuak bezala datoz irudiak, itsasoaren zati, marea osatuz, ... poema bakoitzean.

Idazkera bera da ametsaren irudi, oroitzapenen antzeko.

Ez puntu ez koma, ez aditzik ere sarri, esaldiak bukatu gabe utziz bezala sarri, lerro haserako hizki handia da ezberdintasun bakarra, baina sekulako eragina sortarazten du irakurlearengan esaldirik borobilenak idatziko balitu lez, marka guztiekin, emozio guztiekin.

Bizitzaren puskak bizitzaren erritmoan, norberak bilatu behar dio lotura, norberak eman bizia, mekanoa bizidun bihurtu dadin.

 

Norbait dabil sute-eskaleran. Harkaitz Kano. Poema-liburua

Ez dut gogoko hasera, ez dut konektatzen.

Ukitu berezi hori falta zaio, ez nau inora eramaten.

Erritmoa falta zaio, barne erritmoa batez ere.

Edo neuk ez diot erritmorik hartzen, esanahirik ere ez.

Poemok berrirakurri behar ditut, hirugarrenez eta laugarrenez ere.

Eta horrela behartzen nauen poema ez da poesia niretzat.

Gustatu zaidalako berrirakurtzen dudana dut gustuko.

Kili-kolo dago, ez du segurtasunik.

Ez dut esan nahi duena ulertzen, ezkutuegi dago niretzat poemaren anima.

Korapilatsua gertatzen zait, galdu egiten naiz poema barruan, mila bidezidor ezberdin irekiko balitzaizkit bezala nire aurrean.

Bortxatuegia, hotzegia, behartuegia, ez da barrutik datorkion zerbait.

Kolpeka bezala doa, agian errealitatea horrelakoa delako.

Zizel-kolpeka bezala doa poema bakoitza, pentsatuegia, bortxatua.

Zaila zait bere poemagintza.

Baina gauza politak, interesgarriak, bizitzaren zatiak, azaleratzen ditu.
Esaten ditu gauza interesgarriak, egokiak, ederrak, nola ez

“Kimioterapia”, argazki latza.

“Topa”, errepaso polita gizarteari.

“Teilatuetan”, 41orr, gustukoena egin zait.

Bigarren zatiko poemek lotzen dute bizitzarekin.

Ezkorra.

Gauza asko eta interesgarriak esaten ditu, pentsarazteko erosoak.

Badi irudimena.

Baita iritzi, esamolde eta hitz-joko politak ere.

Nola korapilatzen den sarri, zein egoki, iritzi eta hitzekin.

“Bakarti inpultsiboa”, esaldi bikainak ditu sarri.

Zenbait gogoeta bikain, zuzen, aberats,... jator esanda gainera.

“Gizon bat korrika”, 75orr: bikaina.

“Zentrifugatua”: egoera xume baten haritik tiratzeko irudimena

Irudi pila.

Esaldi indartsuak.

Sarri ez dakit zer dioen, zer esan nahi duen, baina igartzen duzu zerbait esan nahi duela.

Ez da beti erraza esanahia usaintzea irudi artean.

 

Ohe bat ozeanoaren erdian. Mikel Hernandez Abaitua

Betiko arrunkeriak ETA eta indarkeriaren  aurka, ezer eragingarririk ez du, “Galdu egin duzue” da argumentu ia bakarra, eta hiltzearen gordintasuna.

Panfleto bat dira lehen kapituluak eta geroko zenbait pasarte, agerikoegia, intelektual itxurako baten burutapenez rebozatuta

Ausarta da egilea, gai honetaz hain arrunta agertzeko.

Ttanttaka, maltzur, botatzen ditu indarkeriaren kontrako iritziak,  harira etorri edo ez, ez du okasiorik galtzen.

Aurrera doan heinean gai berriak sartzen ditu, indarkeriarekin ahazten ez bada ere.

Errealismoa, fantasia, literatura, betikortasuna, arrakasta, autopista frantsesak, bikotearen arazoak eta haustura, Euskal Herria, bizitza,  ... interesatuentzat gai interesgarriak.

Gogorapenak, aipamenak, ... iritzi piloa botatzen du, interesgarriak batzuk, oldean bezala.

Bidaia bat da kontakizunaren ardatza, baina barne bidaia bat da batez ere

Bidaiak berak ez du interesik, bidaiako datuak ezertara ez datoz, gehigarri hutsak eta hutsalak, nire ustez ez da narratiboa, ez du ezer kontatzen, bidaia ez dela ia ezer, gogoeta xumeak elkarri josiak.

Datu pila gerra eta gerra osteko Gasteizi buruz.

Azaletik ukitzen du dena, baina badira eztabaidarako hari muturrak.

Lagunik ia ez du kontalariak, tipo arraroa da, hezurdura gutxieneko bat, motza.

Barkamena ez da protagonistaren dohainetako bat, indarkeria ere erabiltzen du mendekurako.

Egitura erraza eman dio, gogoeta batzuk egiteko.

Esaldi izugarri luzeak egiten ditu, orri osokoak inola ere ez korapilatsuak, ez dira menpeko perpausak, gertaera, sentipen eta iritziak bata bestearen jarraian, lotura dute izan, gramatika lotura ez bada ere, irakurleak jartzen du lotura.

Kontakizunarekin lotutako estiloa, kontakizuna burutapen eta sentipenekin nahasten ditu, batera doaz.

Idazkera xumea, erraza bete korapiltasunean, ez da esaldi dotoreetan galtzen.

Tarteka aspergarria bihurtzen da estiloa, monotonoa, hurrengo.

“Gogoetez betetako narratiba duk gero eta gehiago gustatzen zaidana” dio. Niri ere, liburu honetakoak topikoak dira baina.

Ondo-bizi batek idatzitako nobela dirudi.

Bizipozik gabeko liburua, bizitzaz erreta dagoen batez hitz-jarioa

Erreta dago mutil hau, bizitzaz erreta, axolarik ez badu ezerk, zertarako bizi.

Pena ematen du tipoak.

 

Onan.  Aitor Arana

Homosexualen hainbat arazo ikusi ahal da.

Homosexualitatearen zenbait plazer posibleen argitaratzea onuragarria da.

Sexu aldetik izan daitezken bizipen ezberdinen berri ematea oso positiboa da.

Badu meritua sexu arazooi euskaraz ere eragitea.

Porno idaztea lortzen du, agian hori da helburua ere, bilduma honetakoa.

Erotikoa ez da, pornoa bai.

Homosexualen sexu jolas eta teknika ezberdinak erakusten ditu.

Trauskilegia  iruditzen zait gaiok azaltzeko era.

Sexu kontuok argitaratu nahi ditu eta zuzenean botatzen ditu, plasta, asmatutako istorioaren inguruan, istorioan gehiegi korapilatu gabe.

Ehiza eta peskarien afankeria zantzua bera dute sexu kontakizunok.

Homosexualez at, zaila da joko sexual hori ulertzea.

Sexua besterik ez dela dirudi munduan.

Hain sexura mugatuta, irreal eta sinestezin bihurtzen du istorioa.

Ondorioz sexu mundu hori bera ere.

Ez da sinesgarria sexu kontu hori, ez behintzat hain erraza eta horrelakoa denik onartzekoa.

Sexu mundua, beste era bateko mundua da, orokorrean.

Zerbait bitxi, berezi eta ezohizkoa denaren sentipena ateratzen da.

Baita homosexualena ere, halako praktikak egin egiten badira ere.

Badirudi homosexualek ez dutela arazorik.

Homosexualentzat dena dela gozamen, plazer erraza.

Idealizatuegia, sinesgaitza.

Ez dut uste inor irabaziko duenik nobelen homosexualenganako.

Nobelak ez du girorik sortzen, erabat hotz gelditzen da, biluzik, ez du ingururik gertatzen.

Euskara aldetik ez du ekarpen aberatsik.

Baina baditu esaldi peto jatorrak.

Sexu munduko hiztegia ez da zabalegia, baina bada zerbait.

Nolanahi oso positiboa deritzot gaiok plazaratzea, eta horrela, gordin, egitea.

 

Ostiralak. Jon Arretxe

Istorio bakunak, kontakizun soilak.

Kontakizunak edo istorioak berez duen filosofia besterik ez du.

Ez du sartzen burutapen edo iritzirik istoriotik at..

Ez dago filosofia txikirik, bai biziera filosofiak.

Bizitzako hainbat jokabide, ezberdin eta bitxiak.

Istorio atseginak: kontatzen diguna ere bizitza baita, sarri ezezaguna zaiguna.

Jon Arretze hau ausart bat da.

Egin ote zuten « Tubabu » eta «Tuparen seme-alabak» kontakizunetako bidaiarik?.

Ez ote informazioa jaso eta irudimenez ehundutako istorioak?.

Nire ustez ez du ekarpen handirik ez gai aldetik ez literatura aldetik.

 

Piano gainean gosaltzen.  Harkaitz Cano

Irudimen eta sentiberatasun pixka bat besterik ez da behar liburu bat idazteko.

Egilearen New York-eko bizipen batzuk besterik ez dira.

New York-eko atzerritarren giroa ezagutzeko balio du.

Interesgune bihurtzen ditu eguneroko gertakizun eta esperientziak.

Txukun idazten du.

Euskara atsegin eta finean.

Baina ez du bitxikeriarik idazkeran.

Indar berezia ematen die eguneroko gertakizun arruntei.

Erraza bihurtzen du idazkera.

Irakurterraza.

 

Postalerako luzezko.  Edu Romero

Lehen pertsonan idazten ditu zenbait gertakizun.

Taldean ez balebil bezala, taldeak ez du parte-hartzerik

Nahasi zamarra du idazkera.

Esaldi politak egiten ditu.

Ez da batere preziosista.

Asko mugatzen da bidaiako koadrilara, lagunen kritikara gehienetan.

Ez da ikusitakoaz luzatzen.

Taldekide oro erdeinatzen du, izanen bakarren bat dezentea!.

Baditu kritika eta burutapen interesgarriak ikusitakoaren inguruan.

Ez nau liluratu, ez dut oso atsegin izan.

 

Poza eta gero.  Jose Luis Otamendi.. Poema-liburua

Bizitzako gaiak, sarri ez bada ere erraza zertaz ari den jakitea.

Galdera pila bizitzari buruz.

Poema tristeak. Ez al da poema alairik Euskal Herrian, bizitzak ez al du ezer pozgarririk?.

Sarri ez dakit nondik dabilen ere, are gutxiago zer esan nahi duen.

Irudien eta hitzen joko soila iruditzen zait, nahiz ez hutsa, herriko taupadak izan nahi dute baina hotz eta urrun geratzen zaizkit.

Egitura ezohikoa, esaldi trabatuak dirudite, bukatu gabeak, aditzik gabekoak.

Baina xarma dute, erakarri egiten dute.

Barneko tolesgunetan bihurritzen zaizkizu, bere trakets itxuran ere.

Iradokitzaileak dira, asko intsinuatzen dute.

Irudimentsua, zeuri ere irudimena eskatzen dizu dioena asmatzeko.

Indio-euskara dirudi, aditzik gabe, edo aditz laguntzailerik gabe.

Zartadaka bezala idazten du, aizkorakadaka bezala, errealitatea ebaki nahiz edo, ...

Aizkorakadaka ateratako ezpalak, norberak enborra asma dezan.

Mahai inguruan jarri eta hotzean eginak dirudite, sentitu gabe, gai bat hartu eta irudiak bilatzen hasi, ...

Neurrika, moldatu beharrak, ... jaten dio bihotza poemari.

Pausaldirik ez du.

Irudiak darabiltza eten gabe, baina gehienetan ez dakit zertaz ari den.

Irudi soilak dira poema asko,iradoki eritu egiten dute, baina hor airean gelditzen dira.

Ez dut baina gustuko, ez naiz eroso sentitzen, ez gaiagatik, idazkeragatik baizik, formagatik.

Gauza sinpleak esateko esamoldea korapilatzea, hori ez da poesia; dena irudiz esan beharrak ez du zirrararik sortarazten, irakurlea nekatu besterik ez du egiten.

Poesiak beste maila batera eraman behar du irakurlea, nahiz hitz lauez hitz egin.

 

Pulp. Charles Bukowski

Bitxia: pertsonaiak, idazkera, dioena, ...

Amerika ezezagun bat.

Beste mundu, gizarte,  ezberdin batetan bizi behar du horrela idazten duen berak ere.

Ez dakit adarjotzen dabilen, detektibearen parodia egin nahi duen, ...

Zenbat iritzi botatzen dituen kontakizunean tartekatuz.

Zenbat gogoeta bitxi, baina erreal eta zentzuzko.

Ideien ereintza bat da bere kontakizun guztia.

Bere iritziak zabaltzen doa, bere estilo garratz eta itxuraz arduragabean.

Kritika zorrotzak, horzkadak, botatzen dizkio zenbat iritzi, zenbait gogoeta, zenbat filosofia, ... bizitzari buruz

Mota askotako hausnarketak eta gaiak tartekatzen ditu, pila, baina luze edo astun edo aspergarri egin gabe kontakizuna.

Gizarteko hainbeste gauzari, portaerari, ikusmoldeari, ...

Ia inor sartzen ez den tolesgunetan sartzen da, gehienak ausartzen ez diren barne zirrikituetan.

Moral, etika berezia erakusten du.

Beste mundu ezezagun eta ezberdina dakar lerrootara.

Gizarteak debekatuak dituen  gordinkeria, esaldi eta gaiak.

Esaldi “berdeak”, ziztada gordinak, burutapen lizunak, tartekatuz doa kontakizunean.

Teoria eta hausnarketa bitxiak esaldi eta konparaketa bitxiekin.

Tipoak, pertsonaiak, egoera bitxiak dira denak eta bakoitza.

Esaldiak ere normaletik haratagokoak dira, bereziak, guretzat argot erabat ezezaguna.

Elkarrizketak beste gizarte, mundu, batekoak dira.

Euskara arraroa egiten zait, hainbat esaldi arraroak zaizkit.

Ez dakit esaldion nondik norakoak, jatorrikoaren araberakoak ala itzultzailearen eraginez, itzultzaileak idazkera jatorrizkoarenak gorde behar izan dituen

Lexikoko zenbait hitz ez zaizkit egokienak iruditzen, beste zen.bait aukeratuko nuke nik, baina agian jatorrizko nortasunak behartzen du hitzok aukeratzera

 

Puskak biziz. Juanjo Olasagarre. Poema-liburua

Baditu gai politak.

Gogoeta ugari, hausnarketarako aukera anitz.

Onanismoa, homosexual izaera, maitasunaren porrota, ... gogoko dituen gaiak dira.

Gaien alderdi tristeak dakartza.

Hausnarketarako bidea jartzen du. Tristura nekea, etsipena, dario denari

Zuzen dabil baina ezkorregi, bizitzak baditu oraindik bizitzeko puskak, puskak bizitzen hasten muga hor nonbait badabilkigu ere.

Bizitzari zer eskatzen zaion, ze bizitza puskak nahi ditugun, puzzlearen zatiak ze puzzle motatan osatu nahi ditugun, ... Maitasuna, sexua, gaupasak, bizitasuna, ...horretara mugatzen ditu pusken nolakoa, baina bada oraindik bizi daiteken puskari, puzzleak badu bestelako zatirik, ... edo bizitzak badu beste puzzle  ezberdinik.

Non jarri zientzialari, politiko, ikerlari, idazle, irakasle, artista eta hainbat gizakien bizi puskak. Mugatuegiak dira Juanjoren liburuan bizi dituen bizi puskak. Horregatik hasten da berrogei puskok bizitzen.

Badakit eskubide osoa duela bizi puskak mugatzeko. Beste batzuek kontatzen dizkigutela bizi puska ezberdinak.

Zer esanik gabe gelditzen naiz poemon estruktura, egitura, hausnartzean. Erritmoa, neurria, irudiak, .. Prosa antza du, goragoko maila edo jite ezberdin bat hartzen duen prosa, estilo zuzenean emandako hausnarketa, irudietan eta zirrikituetan, tolesgunetan galdu gabe. Gustukoa dut.

Erritmoa dute poemok

Estilo zuzena, zapla botatzen ditu arazoak eta iritziak. Baina txukun.

Ez da hiztegi berezietan galtzen, ezta irudi bila ere gehienetan

Estilo xumea du, ia prosa da bere poesia, baina kadentzia eta erritmoz idazten du, maila berri bat ematen dio, giroa sortzen du.

1.ª - Etsipena dario, ez du bizipozik, tristea da. Agian bizitza ere hala da.

2.ª - Definiziorik gabekoa, aurrekoaren antzekoa giroz. Zaila irakurtzeko. Diona bera ere nahasia delako. Ezer guti begiratzen du aurrera. Agian errealitatea hala da, baina erabakikortasuna dut nik gustuko eta hemen ez da ageri.

3.ª - Tristea izaten darrai. Erritmoa du, poeman sartarazi egiten dizu, barneratu egiten zaitu. Giroa du. Zu zeu jartzen zaitu poemaren barnean, zuk zeuk osatu behar duzu erantzunak airean bukatu gabe utzi duena.

4.ª - Gogorra. Baina ez al dio sexuak esperientzia onik eman?. Tristea haiz Juanjo. Erritmoa du, kontakizuna giroz barneratzen du poemak.

7.ª - Istorio kuttuna. Erritmo egokia.

8 - 10.ª -  Ze pesimista Juanjo!, bizitzaren alde ezkorrak begiratzen ditu.

11.ª - Gazteek inbidia ematen didate, beraien akats guztiekin ere udaberria dira.

12.ª - Oso gogorra, bizitza bera hala da eta. Hitz-joko politak. Euskal egoerari erreferentzia etengabeak: “Nik adiskidetarako nahiago ditut biziak”. Defentsa gisa diola dirudi.

14.ª - Oso ederra, baina ez al da beste poema-liburuko berdina, edo oso antzerakoa?.

15.ª - Gai gogorra: “egia bakar bat ere gabe bizi daiteke”, izugarria da. Erritmoa du, giroa sartzen du.

16.ª - “Gutxi-grabeherakoarekin bizitzan”. Hala doa gizartea!..

20.ª - Borobila da lehen zatia. Ez du errematatu. Ideia bera argi ez dagoelako ala Juanjo bera argitzen ez delako?.

22.ª - Patuak ere zikintzen du.

26.ª - Hautsi egiten zaio bai gaia, bai erritmoa bai giroa. Tarteka gertatzen da poemotan.

27-30.ª - Ez ditut gogoko. Bizitzak baditu puzka gozoagoak ere. Juanjoren bizi honek ez du inondik ere merezi. Eskerrak zoriontasun puskak ere  badituen bizitzak.

31.ª - Heriotza ez da ezer holako. Hiltzen ez gareneko autuak dira horiek.

38.ª - Plantxarena. Sikiera poema bat positiboa, alaia.

39-40.ª - Etxe tresnena ere: erratza, hautsontzia.

41.ª - Bueltatu da giro hitsera.

44.ª - Deskribapenak, ... gustukoak ditut nahiz eta nahiko hits eta zurrunak izan.

45.ª - Heriotzari poema. Ederra da, baina erabat hankamotz gelditzen da: 1. Oso negatiboa da, bizitzak bere zikloa bukatzea, natura bere ..., kondena eta gaitz bezala jartzen du, eliza katolikoaren tesia da. 2. Ez da inola ere inon ageri gizartearekiko harremana, lana, gizartea hobetzeko lilura, ..., gizona bere bakardadean dago, ez dago gizona gizartean; oso ikusmira kamutsa iruditzen zait, tristea, hertsia gizarteari buruz; erabat indibidualista, berekoia, ...

46-47.ª - Ironia puntua.

50.ª - Pesimismoa dario, ez du bizipozik.

51.ª - Gogoetarako bide zuzena, baita eztabaidarako ere. Borobila atera zaio. Baina ez du esperantzarik, zapaltzaileena da etorkizuna nonbait.

52.ª - Gaurko bizipenetatik neurtzen du aurreko gizaldietako bizitza, eta hori faltsua da. Bost mende geroago gizakiak berdina esango du gaurkoongatik.

53.ª - Tetrikoa da. Labanarena.

57.ª - Oso kontzeptuala, korapilatsua.

58.ª - Kontzeptuala. Egokia eztabaidarako. Nerbioa, indarra, gatza du.

60.ª - Eternitatea gaia berriz ere, iraunkortasuna: bizitzako puskak.

61.ª - Buelta asko ematen dizkie ideiei, itzuli-mitzulika dabil ideia beraren inguruan. Sarri irudi pila jartzen ditu ideia bera bilduz, esanahia sakonduz, zurrunbiloan barrenduz bezala

63.ª - Liburuaren klabea edo esanahiaren giltza

64.ª -  Filosofiaren historia filosofoen zerrendaren bidez, bizitzari buruzko gogoeta. Nahasia eta iluna egin zait, agian ahsatueak ditudalako filosofiok eta filosofook, azpaldikoak zaizkidalako.

65.ª - Azken muturreraino eramana dago, baina zerbait halako da.

66.ª - Bakardadea. Berez ez da txarra, Jakin egin behar da bakarrik bizi izaten. Gizarte honek kalean, tabernan edo lagunekin soilik egoten erakutsi digu, ez digu erakutsi bakarrik egoten

67.ª - Izugarri gogorra, baina hala da

Fintasun puntua falta zaio. Latza da, ez du goxotasunik. Juanjo ordea fina eta goxoa da. Agian zurrunbiloak eragiten dio barrendik.

68.ª - Azkena. Ederra da, landua, borobildua konposaketan eta erritmoan, hitz jokoak, hitz errepikatuak, kadentzia, bertsoa berez bezala doakio gaiez eta egituraz, zati bakoitzak segida eskatuz, zati bakoitza aurrekoaren ondoren halabeharrez bezala.  Ideia eta joskeraren eraginez. Baina tremendista da, patuaren mende, ez du bizipozik, ez du idealismorik, ez du ezertaz sinesten, ... baina bizitza nolabaiteko utopia, sinesmen, fede, bizigogo, bizipoz, aurrerabegiradarik gabe ez da ezer. Epikureismo hutsa da, panta rei, baina ibaia hor dago, ibaiko harriak kutsatuago, garbiago, borobilago,  zorrotzago, ... ago, aldatuta,  uzten ditugu. Uneko unean bizitzea, uneko aukerak erabiltzea soilik ez da bizitza. Oso motz, itsu, lainobeltz, etorkizunik gabeko zeruertza erakusten digu, geroari buruzko zirrikiturik ez duen bizitzak ez du zorionik. Zirrikitua bilatzen du edonistenak ere. Bizitza orok du zirrikituren bat, egiazkoa edo amestua.

Baina neuk ere sarri esan eta pentsatu ohi dut, nire azken txanpa honetan, une-uneko bizi puskak bizi behar direla, gutxien ustean banoalako, gizarte eta Euskal Herri honi buruz oso ezkor nagoelako. Nire gaztetako ametsek ustel atera direlako, nire lanak antzuak izan diren bizipenaren harrak atximurkatzen nauelako sarri barrendik.

Oso tristea eta gogorra da liburua, irtenbiderik gabekoa. Biluzik uzten zaitu.

Bizitza bera ere agian horrelakoa da.

 

Putzu. Txillardegi

Karlistadako gorabeherak eta istorioak.

Hain ezagunak ez zaizkigun hainbat zehaztasun datoz.

Harrapatu egin nau karlisten gaiak, interesgarria gertatu zait.

Zerk bultzatu zituen gazte haiek borrokara. Ez daki.

Euskal Herri osoak sinetsi zuen karlismoan.

Gerra osteko zatia ez zait interesgarria gertatu, Putzuren maitasun istorio tristeok.            

Ipar Euskadiko herri asko deskribatzen du, baita beste herri zenbait ere batez ere Nafarroa.

Euskal Herria osotasunean ezagutarazi asmoz edo.

Hainbat esaldi herrikoi esaldi bezala dakartza, kurtsibaz, zergatik solasaldi osoa ez?. Ez diot zergatiari antzik ematen.

Hiztegi ezberdina darabil.

Euskara erraza darabil, ez ohi izan duen konplikatu zamarra.

Ulerterraz idatzita.

Zaila da gerrako gertakizunak garai gunean kokatzea, zer noiz, ze tartez gertatua den..

Gertakizunak geografikoki kokatzea ere ez da beti erraza.

 

Revel Mayo Colorado. Pady Rekalde

Edatea da istorioaren lotura, denek edaten dute, beti daude edaten.

Ez du burutapen eta filosofia txikirik, tarteka bai pertsonaien ahoan, bizitza azaltzen du ia soilik eta hori da hausnarketarako hari muturra, baita pertsonaien filosofia txikiak ere.

Tarteka botatzen ditu hainbat iritzi motz batzuk.

Hainbeste edan eta ez dira mozkortzeen, taxuz hitz egiten dute behintzat eta etxera heltzen dira, normal portatzen dira.

Ezer gutxi esaten dit Irlandako pasarteak, tarteka badaude ere une erakargarriak, zirraragarriak ere, ezagutzen ez ditugun historiak. Agian horrek soilik merezi zuen liburua, Irlandako euskal gudarien pasadizoak.

Poeta da bere gordintasunean ere.

Zirrara eragiten du.

Idazkera fina du.

Idazkera itxuraz traketsa du tarteka, kalekoa, aldi berean zuzena eta zehatza.

Jauzika doa, bi istorio daude, bi istorio paralelo, ia erabat independenteak, azken bi orritan lotura ematen badio ere. Literarioki ez dut gustuko, nahiago ditut bi istorioak kiribiltzen doan narrazioa, baina hori nire arazoa da.

Istorio bat kontatzen du lehen erdian eta beste bat bigarrenean, azkenean lotura bat emateko.

Atal osoko narrazioa sartzen du, polita berez, baina betegarria besterik ez da, ez du loturarik istorioarekin.

Sexu bila dabilen Irlandako emakume aberatsaren istorioa ez dator ezertara, geroko Jonen ezbeharren kausa den puta bera izan balitz, …

 

Rubaiyatak. Omar Khayyam

Xumeak diruditen gogoeta eta hausnarketak, baina oinarrizko gaiez.

Bizitzari buruzko patxadazko filosofia.

Erantzunik gabeko betiko galderak, pentsamolde ezberdinez eginak.

Gizakiaren betiko kezkak, irudi eta hausnarketa molde ezberdinez jarriak.

Bizitzari eta jakituriaren inguruan dabiltza bere hausnarketa asko.

Fatalista eta hedonista da neurri handi batetan.

“carpe diem”aren sortaldeko bertsioa, sarri.

Zoriona,  unean unekoa gozatu beharra.

Dena erlatibizatzen du.

Mesfidantza osoa du pertsonengan, oso indibidualista da.

Determinismoa da erlijio gehienen arma: zugandik kanpoko batek gidatzen zaitu bizitzan.

Naturari buruz eliza beste gauzetan bezain zurrun, dirijista eta ikaratzailea da: zergatik pentsatu behar dugu gaztetxo baten begi ilauna zapaltzen dudan ez dakit zer.

Gure hautsetatik loreak sortuko direla ideia errepikatzen du.

Patuarena, gai errepikatua.

Zerua eta infernua, gero zer?, behin eta berriro.

Bizitza laburra da, “panta rei”.

Ardoa da zoriona, gai nagusiena.

Zoriontasuna.

Zertarako jaio nintzen.

Heriotza.

Meditazio liburua litzake askorentzat.

Liburu Saindu, arima, kristautasunarekin, ... baditu hainbat lotura.

Goibela eta garratza ere bada, agian bizitza bera horrelakoa delako sarri.

Ardoa doa atseginarekin lotuta, atsegina aldiz ondo bizitzearekin, eta azken hau zorionarekin.

Xinplea hizkuntza aldetik, itzulpenera mugatuz behintzat.

Loren irudia usu darabil.

Loren antroformismoa sentipenetan.

 

Rue Morgueko hilketak. Edgar Allan Poe

Mila gogoeta ezberdin kontakizunaren harian, tantoka bezala, labur baina zorrotz eta argi ematen ditu hainbat burutapen.

Dedukzio metodoari buruz ari da eten gabe.

Sarrera bezala, haserako dedukzio, indukzio, … ez buruzko gogoetak kilikagarria dira.

Egiari buruzko gogoetak pizgarriak dira.

Ze gaitasun hausnarketan korapilatu eta luzatzeko: haserakoa kasu

Dupin bera hasi aurretik irakurlea bera hasten da, lekukoen aitorpenen harira, hilketen nondik norakoa asmatu nahian.

Berez dator jakin-mina, aurrez dakizulako misterioa argituko dela.

Nolanahi, agerikoa da idazkera eta kontaera gaurkoengandik ezberdina dela,  beste giro eta aro baten bezala aurkitzen zara.

liburuak

Jon Etxabe 2016/11/18 08:49
Liburuak3-IV. Zenbait libururi buruz iruzkinak

Liburuak 3 - IV

Joan-jinaren labirintoan. Juan Anjel Irigaray. Poema-liburua

Kartzelako lanak. Jon Etxeandia

Katiluaren ipurdia.  Martin Etxeberria Garro. Poema-liburua

Kaxa huts bat. Beñat Sarasola. Poema-liburua

Kolosala izango da. Joseba Sarrionandia

Kontatzeke lagata.  Edu Romero

Ilunbeen bihotzean. Joseph Conrad – Iñaki Ibañez

Larrepetit. Pello Lizarralde

Larrosak noizean behin. Jon Iriberri. Poema-liburua.   

Lazarraga. Ernazimendua euskaraz.  Pruden Gartzia

Letra txikiaz bada ere. Joan Mari Irigoien. Poema-liburua

Libreta horiko poemak. Pako Aristi

Lile. Peru Magdalena

Lurrunak ez du oraindik kristalik estali. Eneko Barberena. Poema-liburua

Magiaz blai. Angel Larrea. Poema-liburua

Mahatsaren begia. Eneko Bidegain

Mailu isila. Juan Kruz Igarabide.  Poema-liburua

Mandarin zaharra. Eça de Queiros

Mexikotik barrena. Gurutz Garmendia

Mugaldekoak. Edu Zelaieta. Poema-liburua

Mugarri estaliak. Castillo Suarez. Poema-liburua.

Munstro abertzalea. Ignazio Aiestaran. Poema-liburua

 

Joan-jinaren labirintoan.  Jose Angel Irigaray. Poema-liburua

Ulergaitzak egiten zaizkit hainbat esaldi, kiribilduegiak

Literalki dionena ulertzen diot, zer esan nahi duen ere bai, baina zertaz ari den ez

Zer esan nahi du, ze gertakizun konta nahi digu,

Ideia batek ala errealitate konkretuek bultzen dute poema idaztera, ezin diot antzik eman

Ez didate laguntzen bizitzarekin topo egiten

Ez dut bizitzarekin topo egiten urrun geratzen zaizkit poemok, ez dute niretzat bizitzaren taupadarik

Azken poemak, poesia zer den, oso gustuko zaizkit

Ez naute harrapatzen, gutxiago liluratzen

Nork jakin zertaz ari den sarri, esaldiaz borobiltzeaz gain

Poema bakoitza da labirintoa, bere konplexutasunean ere, bizitza errazagoa da

Labirinto zaizkit poemok

Zurrunegiak dira, pentsatuegiak

Baina hitz joko politak ditu

Ariketa literarioa iruditzen zait

Hitz berri asko asmatzen du, osatu, bi hitz ezagun lotuz, egoki, premiaren arabera

Atal bat: bidaia konkretuen edo bidaiatzearen ikuspegi, bizitze,mamitze, digeritze eta kontatze  era ezberdin bat, poetikoa?

“Joan zen jin” atala, jostailutxo atsegina

Aditzik gabe idazten du sarri, insinuatu egiten ditu esanahiak

Borobildu gabeko poemak iruditzen zaizkit batzu, kadentzia edo erritmoa moztu balie lez, bai gaiez, bai terminologiaz, ...

Iparraldekoa ote Jose Angel, ala Iparraldeko hiztegia hartzen du eta bertako euskararen giroa ematen sarri?

Hiztegia

Bergisan, jare, izarbelar, argisentia, kanpoeder, barnehuts, marro, ments, sudun, aldikal, zuhaurre, itsas hegi, nare, jabal, burkaitz, osin, uhalde, zehiar, enpo, belagi, ahuen, hitsdura, aiduru, alderrai, endekatu, urraidea, atalasa, xerka, aldarri, abentxu,

 

Kartzelako lanak. Jon Etxeandia

Indarra dute zenbait poemak.

Kartzelako taupadak

Kartzelari buruz dakizkigunak, esperientziatik begiratuta.

Bizi izan dituenak kontatzeak ematen dion indarrarekin.

Hiztegi eta idazkera aldetik ulerterraza, xumea.

 

Katiluaren ipurdia. Martin Etxeberria Garro. Poema-liburua

Gai xumeak, eguneroko gorabehera meheak kontatzen ditu poemetan.

Eguneroko bizitza beste begirada batez ikusten laguntzen du.

Bizitzaren ikuspegi ezkutua.

Aitatu ere egiten ez ditugun intimitate horiek.

Lagunartean esateko eta aitatzeko ere merezi ez duten kontakizunak.

Norberarekin soilik izaten ditugun elkarrizketak.

Anputatu gabe esanak.

Baina jator eta zintzo.

Bizitza osatzen duten eguneroko puzzle zatitxoak.

Bizi-bizi eta goxo-goxo irakurtzen dira.

Agian norberaren bizitza zatitxoak edo antzerakoak direlako.

Bizitzako zatitxoak eta guneak, bizitza bera bezain xumeak.

Egunerokotasunaren tolesak askatzen ditu, azalerazten.

Bizitza tolesgabea erakusten du.

Gatz-kontrabandista, poetaren definizio polita.

Pentsarazten du, zergatik ote dioen dioena, ...

Barnea harrotzen du.

Gauzak, egoerak zein pertsonak deskribatzeko era bitxia du: “panazko ipurdia”.

Errealitate baldarrei ere ukitu fina ematen daki, irriñoz begiratzen.

Erritmoa dute poemok.

Irakurterrazak dira.

Xumetasunak, gaietan zein idazkeran, egiten du erakargarria poema-liburu hau.

Tarteka behartuegia da bere poesigintza, sentitua baino zurrunegia, hotzegia, pentsatuegia, latzegia, poesiaren ukitua falta zaio.

 

Kaxa huts bat. Beñat Sarasola. Poema-liburua

Oso laua dirudi diona, eguneroko xumea,  baina kritika sakonak egiten ditu.

Tarteka ez duzu ulertzen zer esan nahi duen esaten duena ulertzen baduzu ere.

Bizitzako, eguneroko, mila zertzeladei buruz hausnarketarako hari muturra jartzen du.

Askoren kezkak zorrotz eta era bereziak planteatzen ditu.

Gizarteko hainbat arazoren erreferentzia, etengabe dator poemetan.

Kritikoa da, ziztadak dira hainbat esaldi, baina erreferentzia bezala soilik, azkenean esanahi nagusi bat azpimarratzeko.

Estilo ezberdin bat du, egunerokoari lotuta.

Eguneroko gure kezka, bizipenak eta osagaiak sartzen ditu jokoan.

Bizitzarekin, gizartearekin lotzen ditu poemak.

Bizitzarekin aurrez aurre jartzen zaitu, baina lilura ukitu hori falta zaio, ez zaitu barnetik astintzen.

Begirale bezala azaltzen ditu arazoak, barnera sartu gabe.

Ez dit sentimendurik sortarazten, ez nau arazoen barnean sartzen, azalean uzten nau, burura eragiten dit soilik.

Tarratada bat da poema bakoitza, baina ez du bizipozik sortarazten.

Prosa itxura dute poemek, ez formetan, giroan eta esamoldean baizik.

Baina bizitzari begiratoki zabalago batetik begiratzen dio.

Erritmoa du, erraz eta gustura irakurtzen dira poemok.

Ez da esamolde eta hitz zailetan nahasten.

Baina tonu bestelako bat du.

 

Kolosala izango da. Joseba Sarrionandia

Gerra garaiko kontakizuna eta giroa.

Istorioa bera xumea da, narrazio bat, ez da kontakizunean korapilatzen ez katramiletan nahasten.

Mutiko baten bizipenetan eta herri bakar batetan kateatzen ditu gerra zibilari buruzko ezagunak zaizkigun hainbat zertzelada.

Jite ezberdineko pertsonen jokamoldea.

Deskribapena, sinbolismoz bilduta.

Giro berezia sortzen du.

Zehatza da idazten.

Idazkera goxoa du.

Dotoretasuna du bere xinpletasunean.

Zenbat ukitu xarmant!, literarioak zein kontakizunekoak.

Herri esaldi pila.

Irudi pila.

Batua da baina aldi berean herri hizkera ere.

Idazkera xumea, erraza dirudi, baina zaila eta landua behar du izan, idazkera hori lortzeko.

 

Kontatzeke lagata. Edu Romero

Ikus “Postalerako luxezko” liburuxkari buruzkoak.

Eritze berdina sortarazi dit.

 

Larrepetit. Pello Lizarralde

Detailez, zehatz, narratzen ditu kontakizunak, ezer berririk azaltzeko ez bada ere, agian pertsonaiak marrazteko izan daiteke.

Erabat luzatzen da deskribapenetan, ezer ez esateko.

Zehaztasun pila ematen ditu, begi zorrotzeko tipoa da Pello hori.

Ihesean dabiltzan bi pertsonaien ibiliak.

Ez du ezer sakontzen ez argitzen.

Bizitzatik nahiko urrun.

Uneoro uste duzu zerbait gertatuko dela, datuek zerbait horrelako intsinuatzen dute.

Baina ez da ezer gertatzen.

Kontakizun bakoitza, zati bakoitza, puzzlearen osagai bat izan behar duela uste duzu.

Baina hor gelditzen dira ia inolako loturarik gabe.

Ez ditu pertsonaiak sakontzen, beraien ibiliko mila zehaztasunetan galtzen da.

Pertsonaiek ez dute nortasun sakonik, beraietaz mila zehaztasun esaten badigu ere, oso azalean geratzen da.

Tentsioa sortzen du, jakin-mina, zer gertatuko ote ganorazkorik mamitzen ez bada ere.

Hutsera ibilia, ezerezera, da kontakizuna.

Azkenean, baina, etsipena edo hutsunea uzten dizu, ez da ezer gertatzen.

Esaldi laburrak egiten ditu, bizitasuna ematen dio kontaketari, eta irakurketa erraztu.

Euskara bortxatuegia iruditzen zait, pentsatuegia, ia laborategikoa zenbait gauza.

Ez da Euskara freskoa, behartua baizik.

Esaldi propioak ere baditu, eguneroko hizkeratik ezberdinak.

Ukitu poetikoak ere ditu, ukitu literario finak ditu han-hemenka.

Esaldi berri pila, edo herrikoiak.

Kontakizun, ariketa literario bezala interesgarria da baina ezer gutxi esaten du.

Jolas literarioa.

Hiztegia

Trostan soslai, atzerako ispilua, pentzea, eskinoso, ingerada, morkotz, alondegi, gorape, aiher, pizarra, antxumatuta, legarra, igan, urrunxko, zirta, bidazti, hurrandu, areka, izarniadura, hurrupa, zezeldu, atalasa, erditzala, beharrik, ganbela, behaztopatu, mazela, margul, zutargia, hazkorkorra, irribera, inarrosi, beratsa, haizetakoa, hebaindua, legar, breaztu, murrikaz, eskudela, heskai, zalu, lastaira, ezponda, argidura, luzetsita, azantza, taxu, begietsi, hede, maletategi,

Esaldiak

Kasu eman, begi argiz behakoa, orpoa eman, hik eta biok, hazta egin, bazter utzi, laguna eta biok, zerura egin ditu begiak, ikuspegian izan, lehor du, hazta egin, xafle txiki bat kalkoa bermatzeko, esnagailuaren tiki-takak aldizkatzen, eskuin jo, ager bat egin, bulkoa egin, kasu eman, deustaz oroitu, ostatuz egon, ezker bihurtu burua, atxikia utzi, hitza ebaki, erdiz erdi behatu bi begiei, darizkion, begiak mendi aldera egin,

 

Larrosak noizean behin. Jon Arretxe. Poema-liburua.

Esan beharra, barruan daramana kanporatu beharra nabari zaio.

Goxo edo ezberdinki bizi ditu barnean gaiok.

Beste mundu batera egiten du jauzia.

Begirada ezberdin batez egiten dio so inguruari.

Sentipen ezberdinez bizi du ingurua.

Ilusioz idazten duen gaztea ikusten dut poema ostean.

Barne ezinegona nabari zaio.

Irudi pila.

Irudimen bizia du egileak irudiak aurkitu eta erabiltzeko.

Erritmoa du, sarri heldu gabea oraindik halere.

Agian hotzegia da.

Abilezia eta finezia ditu esanahi bera ezberdinki azaltzeko.

Biribildu gabeko poemak iruditzen zaizkit.

Atseginez irakurtzen ditut, baina zaila zait ezer orokorrik esatea.

Esaldi banan banako oharpenak besterik ez dizkit  sortarazten.

Poteolariarena oso polita da, irudiz, iritziz, idazkeraz, armoniaz, ...

 

Lazarraga. Ernazimendua euskaraz.  Pruden Gartzia

Gai berria niretzat, interesgarria, ez diot ahaleginik jarriko, baina eskura ezkero, irakurriko dut gaiari buruz, jakin-minez.

Hitzaldi ezberdinak dira.

Osagarriak, zehaztasun batzuek, agian, errepikakorrak.

Eztabaida puntu interesgarri asko.

Euskara Araban, Euskara 1500 urteetan, Euskara Espainiako Gortean, Euskaldunak Madrilen, …

 

Letra txikiaz bada ere. Joan Mari Irigoien.  Poema-liburua

Mila gai ezberdin orokorrak eta gaurkoak bost zatitan banatuta.

Irudimena du poema bakoitzaren antolaketan ere, hizkien eta kokalekuaren erabileran.

Iritzi burutsu, atseginak eta interesgarriak esaten ditu.

Zorrotz dabil politikaz eta politikoez, burutsu eta zuhur.

Azken zatiak bere pentsaera politikoaren berri emateko balio du.

Baina zati politikoari lehen zatiaren freskura falta zaio: politikak dena kakazten du.

Oso kritikoa da denekin eta denarekin.

Busti egiten da arazoei buruz, arazo gordinei buruz ere, askori gustatuko ez bazaio ere.

ETAri buruz arrunkerietan sartzen da, ondo-bizi eta mas mediako guztiek esaten dituzten betikokerietan.

Gandiri buruz ere zerbait gehiago esan behar da, zerk eta zeinek bihurtu zuen mito, zer eragin izan zuen bere garaiko borroka armatuak eta talde gerrillariek?. Topikoa iruditu zait Gandiri buruz diona.

Ez da hain sinplea ezta hain garbia borroka armatuari buruz dionena.

Beste burutapen batzuk behar ditu.

Ez du irtenbiderik ematen, denen kontra egiten du.

Ez da alternatibarik.

Atal honek ematen du eztabaidarako eta gogoetarako bide franko.

Esandako dena jartzen du zalantzan azken poeman.

Dotore eta era xarmatan botatzen ditu eritziok.

Halako fintasun bat erakusten du ideietan zein idazkeran.

Magia du, edertasunez janzten du dioen dena, xumeena ere liluraz biltzen du.

Nobela bat bezala irakurtzen da.

Nobela bat bezain interesgarria egin zait.

Hitzak josi eta esaldiak zizelatzeko abilezia, esanahi ezberdinak nahastu eta kontrajarriaz, kolpetxo batez esanahi berria ateriaz.

Hitzen tamainaren funtzionaltasuna hitzen esanahiarekiko amarru gozagarria bilakatzen du.

Ohiko hiztegia darabil, ulerterraza, sinonimoen hiztegian galdu gabe.

Hiztegia

Gelbera, txairo, hertzireki, ments,

Esaldiak

Ailitez, zerraiola,

 

Libreta horiko poemak. Pako Aristi. Poema-liburua

Bizitzari buruz hausnarketa ezberdinak.

Gogoeta eta eztabaidarako gaiak.

Bizitzako ardatzak, oinarriko gaiak gehienak.

Eguneroko meditazio edo gogoeta laiko baterako gaiak.

Batzuk, etsaiarena  (66), sekulakoa da.

Hausnarketa sakonak, gupidagabea sarri.

Zartatekoa da poema bakoitza, gure eguneroko lasaitasunari ukabilkada.

Zauriak irekitzen ditu irakurlearengan.

Oso pertsonala dirudi, baina denok hor barruan ditugun bizipenak dira.

Maitasuna eta sexua dira gai sarrienak, etsipenaren ondorioak dirudite, zauri zornatuak.

Sexu frustrazioren bat du Pakok, maitasun hutsuneen bat ere.

Oso ezkorra da.

Ez du ukitzen bizitzaren alderi goxo, alai edo baikorrik, pasadan ez bada.

Liburu tristea da, eta bizitza orokorrean argia delakoan nago.

Bizitzaren ze iritzi ezkorra!.

Petralduta bizi den mutilzaharra dirudi.

Bizitzea bera positiboa da, horregatik lekuz kanpo uzten naute sarri poemok.

Bada bizitzan berak baloratzen ez duen bizitzaren zatirik.

Dirua, txirotasuna, …. Beste ikuspegi batetatik begiratzen dio bizitzari.

Bizitzaren beste aurpegi bat, baztertua duguna, erakusten du, filosofia ezberdin bat.

Egia ezin borobilago eta gordinago pila botatzen ditu geure buruari ezkutatzen dizkiogunak.

Betiko ideiak dira asko, baina eroso, argi eta zorrotz esanda.

Ez dira gai berriak, ezta originalak ere, sarri lagun artean aipatzen ditugun gauzak dira, egunkarietan agertzen direnak, …

Bitxia da norbaitek gaur egun hori dena hain gordin eta zuzen botatzea, poema formaz bilduta.

Aitortza bat dirudi, irakurlearen aurrean biluztea.

Agian pertsonalizatu egiten dut nik neu irakurketa, baina hala idazten du berak.

Agian amarru literarioa besterik ez da, baina ez dirudi.

Defentsiban ikusten dut Pako poema askotan, besteen jokabidearekin berea alderatuz, bere jokabidearen egokitasuna egiaztatu nahian, … gabezien seinalea iruditzen zait.

Erruduntasun sentipena dario, bere bizitza esplikatu eta justifikatu beharra, bere jokabideaz seguru ez balego bezala.

Bizitzarekin, munduarekin, gizartearekin haserre balego bezala idazten du, agian dago,  haserre eternoan, egonezinean, … eta hori oso tristea da.

Sexua, alkohola, idaztea, … ihesbidea dirudi, bizitzari iheska dabilela.

Luzera ezberdineko lerrotan mailakatuta, erritmo propioa hartzen du, prosa ere dirudien arren.

Prosa berezi baten itxura du, ez dira ohiko poemak

Zuzen hitz egiten du, edo idazten.

Ez dago irudirik, ez dago lirikarik, ez du zeharka edo irudiz hitz egiten, ez da toles-gune literarioetan gordetzen, ez da beste maila batetara igotzen handik azaltzekoak.

Neurriaz harantz, barne ukitu berezi batek oratzen ditu poemok.

Erritmoa dute horrek bihurtzen ditu poema.

Hiztegi ulergarria darabil, ez da esamolde kiribilduetan galtzen.

Baina aldi berean dotorea da.

 

Lile.  Peru Magdalena

Kontakizun ezberdinak, laburrak, oso laburrak batzuk, elkarrekin loturarik gabe, gai ezberdinez

Lileren kontakizun bakan tartekatuak, edo Lileren aipamen soilak, dira istorioen eta kontakizun ezberdinen lotura. Lile izena bera zergatiarik gabeko aipamen alferrikakoa da zenbait ataletan.

Egunerokotasunaren flash errealistak

Pertsona mota ezberdinen barnera murgilak

Oso kontakizun politak dira batzuk: matxinsaltoarena, …

Musika taldearen deskribapena bikaina da. Erreala?, agian. Musika talde bat eta beraien musika barnetik edo beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera.

Ikuspegi bitxi batez eginiko kontakizunak dira batzuk: ZUTUNIK NAGO, …

Ariketa literarioak dira atal gehienak, edo denak, tratamendu estetiko ezberdinez eginak, estilo berri bat erabiliz bakoitzean.

Parentesien atala bitxia da, ideia berri pila botatzen ditu baliabide horren bidez

Atal batzuk hutsalak dira, ez dute ezer, literarioki ere

Poemak tarteka, nahiko nahastuak eta ulerzailak: ez naute liluratu

Kleorekin harremanen  atalak zirrara sortarazten du: bakardadea, …

Hainbat ideia berri kontakizunarekin batera

Idazle heldua  iruditzen zait tartekako hausnarketengatik

Irudi asko eta usu sartzen du esanahia indartzeko, aspimarratzeko.

Irudimen bizia, ezer esaten ez duten istorio xumeak  kontatzeko eta kontakizun itxuran ezereztxoetan korapilatzeko gaitasuna: “Eta haize bolada”, …

Abilezia du ezereza den gaia luzatu eta kiribiltzeko

Esaldi politak, borobil samarrak

 

Lurrunak ez du oraindik kristalik estali. Eneko Barberena. Poema-liburua

Gazte ezinegon kontziente baten egunkaria

Gaurko gizarteko bizitzaren flasha da poema bakoitza

Gazte sentibera eta zintzo baten hausnarketa xumeak

Gazte fin baten bizitzaren zipriztinak

Eguneroko errealitatearen puskak

Erritmo ezberdina duten hitz lauak dirudite

Narrazio laburrak dirudite

Ez dago poesian ohiko diren irudi, konparazio, hitz-joko, …

Hitz-joko abilak errealitate latza azalduz

 

Magiaz blai. Angel Larrea. Poema liburua

Ikuspegi ezberdin batetatik begirada Euskal Herriari.

Etnologian ibilbide bat.

Dima-Arratia  inguruko antzinateari errepasoa.

Mundu berri bat.

Ikuspuntu magikoa bilatzen du.

Magiak, xarmak bustitzen dituen gaiak.

Xarmaz begiratutako gaiak.

Xarma ukitu hori badute poemok baina ez magiaz blaitzeko haina.

Zerbait magiko dute baina zerbait falta zaie.

Poetak ez du nahikoa jauzi egin ikuspegia zabaltzeko.

Lurrari lotuegiak geratzen dira Magiaren atarian edo sarreran geratzen dira

Magia hitza bera darabil poema oro baina “magia” “magiko” hitzek soilik ez du magia egiten. magia adierazi besterik ez du egiten hitzak, magia sortu egin behar da hitzen bidez.

Gauzen, izakien egoera aldaraztea da magia.

Gaien pertsenzioa bai aldarazten dute poemok, baina goi maila batera iritzi gabe.

 

Mahatsaren begia. Eneko Bidegain

Kartzela kontuetatik joanen zelakoan, bide ezberdina hartzen du,mila adar ezberdinetatik zabalduz

Gai ezberdinak ukitzen ditu, batzuk pasadan, zenbait luzeago, azaletik, sakonago, ...

Eritzi eta gai ezagunak, egunkariak ia egunero dakarzkienak.

Agian zenbait irakurle interesatuarentzat oso balekoa da horietaz aritzea. 

Laneza, lanaren betebeharra, lapurreta, maitemintzea, gazteen arazoak, ikasketak, dirua, sexua, harreman isilekoak, , HIESA, homosexualitatea, ...

Esan nahi duen gai zerrenda bat egin eta kontakizunean sartzen joan dela dirudi.

Panfletotxoak bezalakoak botatzen ditu, ohiko jardunak hurrengo.

Gai berak, sentipen berak, pentsakizun berak, ... behin eta berriz errepikatzen dira, ideia berririk erantsi gabe, sakontasun gehiago ezarri gabe,zurrunbiloa estutu gabe.

Ez dute bizitasun berezirik erretolikok, ez dute indarrik, arrunt arruntak dira erranak eta erran moldeak.

Hotza da kontaketa, ez du xarmarik, anima falta zaio.

gaia hain sentibera izanik ez du sentipen bizirik sortarazten.

Indar gutxi du.

Bukaerak hartzen du indarra, bukaera ezustekoa delako.

Kontakizuna bezain amaiera latza eman dio istorioari.

Bukaera ausarta, hori da liburuaren balio nagusia.

Bizitza bera bezala, leunkeria errazera jo gabe

Asko luzatzen ditu zenbait atal eta pasarte, inolako jakin-minik sortarazi gabe, ezer minik gabe, kontakizun arruntean.

Atalka bezala doa kontakizuna, saltoka, sare nahasi bat bezala, loturarik ez baleuka bezala, azkenez dena lotzen da baina.

Korapilatuagoa espero nuen.

Astuna egiten da, gozatu gabe, lehenbailehen bukatu nahi duzu.

Ez du aparteko ahaleginik jartzen kontakizuna dotoretzen.

Idazkera xaloa.

Bukaerak egiten du balekoa liburua.

 

Mailu isila. Juan Kruz Igerabide. Poema-liburua.

Badirudi parabeluma dela arazo bakarra gizartean, balaz hildakoak besterik ez dela.

Berriemaileen ikuspuntutik gorago ez du begiratzen Juan Kruzek bere balak jaurtitzean.

Balak dira bere hitzak ere, intentzio txarreko balak, eta bala denek hiltzen dute,marka dute bere balek ere.

Hildakoak dira arazo bakarra, ETAk hildakoak soilik, ez da beste hildakorik munduan, ez beste arazorik poetarentzat.

Sistemaren mailu ozena da liburua, sistemaren aurkako mailua izatea da arriskua gaur egun gizarte honetan, sistemaren aurka idazteagatik kartzela zoaz bizitza osorako,; bala arriskua politiko aktibo ankerrek dute soilik, ez ideiek.

Ezin eskatu oreka inori, ezta zentzurik ere, ezta Juan Kruzi ere, denok gara norbaiten edo zerbaiten morroi, eta berak ere bere nagusia du.

Bide errazena hartu du, korronteari jarraiki.

Heldutasun gehiago eskatu behar zaio poeta bati, poeta bada, ez hitzekin jolasten duena soilik.

Krabelin lizunduak dira poemok.

Lau ideia fixoren ziegan bizi da apopoeta.

Betiko arrunkeriak, beste paper mota baten bilduta.

Azaleko azaleneko mintza harrotu besterik ez du egiten, mintz hori mingarria eta krudela dela ezin uka, baina sakonago jotzen ez duenak ez du zauria sendatzeko biderik jartzen.

Leninen karikatura egitean ere arinkeria errazenera jotzen du, tira ba!.

Poetek, poliziek bezala, dena dute libre gaur egun.

Utopiari buruz ari da utopia galdu duena,  hori da hustasun nagusia, beldurrarenak ez dira herri honen hesi nagusiak.

Ze iheslariz ari da?.

2.zatia

Zer esan nahi du?. Orokorregia da.

3. zatia

Lotzen dut zati honekin, bertako gaiekin.

Bizitzako zipriztinak, egunerokoak, denok bizi ditugun halako hausnarketa, burutapenak, ...

Oso gauza politak esaten ditu eguneroko bizipen eta gauzei buruz.

Barne sentipenak, eguneroko hausnarketa xumeak

Hainbat aldiz burutik pasatzen zaizkigun burutazioak

Eguneroko normaltasunetik haratago, giro ezberdin batetan esanda

Aurrekoak ere nire arazoak ziren, baina ate faltsu bat zabaltzen zidala uste nuen, benetako atea bilatzeari iheska, ataka interesatu batetik.

Hain absolutua zena lehen zatiak, erlatibizatzen ditu bestelako bizipen eta gauzak orain.

Zergatik ez zen hain dudakorra, zergatik ez du zalantzarik lehen zatiko poemetan indarkeriari buruz..

Oso tristeak, ezkorrak dira, ilunak, itxaropenik gabeak.

Heriotza dago beti presente poemotan.

Heriok ez dio aurrea hartzen inori ez ezeri, bere orduan eta garaian dator, naturak eta bakoitzak jarritako koordenadak gurutzatzetan.

Erritmoa dute, prosak ez duern giro bat sortzen du.

Alegoriaz eta sinboloz ari da.

Prosa dotorexeago bat iruditzen zait zenbait poema.

Irakurterraza.

Baina ez dut zenbait poema ulertzen.

 

Mandarin Zaharra. Eça de  Queiros

Irudimenezko, asmatutako,  bere kontakizun bakarra omen

Eztenkada politak tarteka, Jainko eta Deabruarena esaterako

Gizakiaren grina zitalak ezin hobeto marrazten ditu, zekenkeria, harropuzkeria,

Sentipenak deskribatzen ditu egoerak deskribatuz

Kritika zorrotzak , pasadan, zeharka, gizarteko hainbat taldeei buruz, …

Inziso pozointsuak botatzen ditu

Ideia ugari kontakizunaren harira

Irudi eta hausnarketetan bihurritzen da tarteka,bihurrika bezala

Pekin eta Txinako deskribapenak, mundu berezi bat, mundu ezberdin bat, bertako bizimodu, ohitura eta egoera

Deskribapen irudimentsuak dira

Irudiez baliatzen da naturaltasunez

Iritzi ezberdin pila: interesgarria

Deskribapen zehatzak egiten ditu gustagarriak

Deskribapen sentikorrak

Zehatza eta aberatsa deskribapenetan

Umore eta zinismo puntua

Kulturadun baten idazkera,mitologiaren erreferentziak, …

Pertsonaia historikoei buruzko erreferentziak ere usuak dira

Esaldi bitxiak tarteka: “gutxiago balio du harri txintxar batek zakur gosearen ahoan baino”.

Gustukoak ditut bere ziztadak, baina ate gutxi irekitzen dit hausnarketarako

Kontakizuna interesgarria da

 

XX. Mendeko poesia kaierak. Iñigo Aranbarri. Poema-liburua

1985

Uholdean datoz irudia eta konparaketak lerro bakoitza da gutxienez irudi bat.

Irudiz hitz egiten du Iñigok.

Zaila zait sarri poetaren asmoa edo irudion esanahia asmatzea edo ulertzea.

Irudi bakoitzaren indarra nabaria den arren.

Asko izateaz gain, indar handiko irudiak dira.

Norberak lan egin behar du, nahitaezkoa da irakurlearen konplizitatea.

Bizpahiru aldiz irakurri behar dira poemok, nondik doan antz emateko, ondoren beste hainbat aldiz poemoz gozatzeko.

Puzzle zaila da Iñigoren poesia hau, eredurik edo alboko irudirik gabe  osatu behar duzun puzzlea: irudi eta esaldi  bakoitza ondo begiratu lehenengo, koadro osoa irudimenean osatu gero eta zati bakoitzari bere lekua bilatzen ahalegindu azkenez.

Ez zait praktikoa iruditzen, bihurriegia, nahasiegia, ... lan gehiegi eskatzen dio irakurleari.

Hotzegia dirudit, pentsatuegia, artifizialegia

Bide berriak jorratzen ari dela iruditzen zait, ohizko ildotik atera nahi du, soro berriak goldatu: hori beti da ongarri, bidezko eta abaerazgarri.

Lorelei: ulerzaila egin zait, baina hainbat errepika ondoren ederra egin zait, musoka poemak berak darama barnean.

1989

Irudiz gainezka darrai.

Mila sentipen iradokiz eta harrotuz.

Giro sentibera sortuz.

Baina ez dakit zertaz ari den, hainbat egoera eta bizipen izan baitaitezke poemon baitakoak.

Badu zerbait egileak buruan idaztean, baina ez diot antzik ematen nik irakurtzean.

Baika gogoko ditut irudiok.

Hainbat sentipen, barne giro eta burutapen sortarazten dizkit.

1998

Izugarri iradokitzen du, maila ezberdineko giroan.

Baina esan, ez dakit zer esan nahi duen hainbat irakurraldi ostera arte.

Zuk zeuk barnean duzun hainbeste sentipen papereratzeko ahalmena du Iñigok.

Zuk zeuk ia ezagutu ere egiten ez dituzun zeure sentipenei hautsa kentzen die, agerian utziz.

Barneko tolesdurak irekitzen dizkizu.

Dotore, irudiz, goi-maila ezberdin bateko giroan.

 

Mexikotik barrena. Gurutz Garmendia

Bidaiariaren pasarte bitxi batzuen inguruan doa kontakizuna, horiek dira kontakizunaren ardatz.

Pasarte horien inguruan azaltzen du mexikarren arima.

Ez du ezer berezirik kontatzen Mexikori buruz, Mexikori buruzko betiko topikoak.

Baina Mexiko eta mexikarren sena goxo eta klarki azaltzen du.

Irakurriz ez dirudi idazleak berak bizi-ikusi duenik Mexiko, edozein liburu edo pelikulan irakurri-ikusitako topikoak dira dakartzanak.

Ez da bidaia liburua, bidaia aitzakiaz idatzitako liburua baizik.

Bidaia gai bezala hartu duen lan literarioa da, ez da bidaia bati buruzko lan literarioa.

Bizia da kontakizuna, baina hotza.

Ez du bidaiaren taupadarik.

Oso urrun geratzen da idazlearengandik kontakizuna, ondorioz irakurlearengandik ere.

Arimarik gabeko bidaia herri baten arima azaltzen badu ere

Idazkera arina, bizia.

Estilo xumea, bitxikerietan nahastu gabe.

Errepikagarria gertatzen da kontaera azkenerako.

Beste bidaia mota bat da hori, ez batek bizi izandako bidaia.

Ez du aparteko ekarpenik idazkera aldetik.

Ez dit ezer berririk erakutsi, bidaiariaren zenbaitetako adorea eta patxada ezik.

Bidaiariak biztanleekin geratzeko eta hitz egiteko ahalmena izan zait erakargarriena.

 

Mugaldekoak. Edu Zelaieta. Poema-liburua

Zentratu ezinik uzten naute poemok.

Frustrazioaren poemak iruditu zaizkit, nik bizitzaren poemak maite ditut.

Heldutasun falta nabari zaio

Zerbait falta zaien sentsazioa uzten dit.

URRATUAK atalean sentitu naiz poemotatik hurbilago, bizitzatik hurbilago.

Hasi berri baten poemak.

Borobildu gabeak.

Ertz asko ditu, min egiten dute literarioki.

Ezkorra: maitasuna, bizitza, haizea, ... ri buruz.

Zailak egiten zaizkit poemok.

Poemok sortzea kosta egin balitzaio sentipena uzten dit, ahaleginaren puruz ateriak.

Pentsatuak gehiago dirudite, sentituak baino.

Hausnarketa gehiago dira bizitzaren zatiak baino.

ez naute harrapatu, ez dakit zergatik.

ez didate inolako argirik piztu barnean.

Ez naiz poetarekin gurutzatzen, paraleloan goa, ezer trukatu gabe.

 

Mugarri estaliak. Castillo Suarez.  Poema-liburua

Giza arazoen ukitu bizia dute olerkiok.

Giza sentimenduak biziki presente daude.

Burutapen interesgarri ugari botatzen ditu .

Bizitzako puskak.

Ulerzailak egin zaizkit zenbait maitasun poema.

Badirudi esperientzia pertsonalaren ondorena direla, eta zaila egin zait konektatzea.

Egilearen barne konplexua edo tormentatua adierazten didate poema zenbaitzuk.

Maitasuna zaila da, mingarria sarri, zalantzaz betea... baina baita ederra ere, amets huts gelditzen bada ere sarritan: poemotan ez da ageri maitasunaren alde goxorik, ez da ageri goxotasunik.

Garratzak direnik ere ezin esan, orokorrean.

Etsipena eta sufrimendua gailentzen dira.

Ez dut poemotan ez Castillorekin ez bizitzarekin konektatzen.

Ez dut asmatzen “deskodetze prozesua”.

Konplexuegiak dira poemok, trinkoegiak, erresuminduegiak.

Eta nik erantzun sinpleagoak ditut gogoko, bizitza bera ere sakonean oso sinplea delako.

Eguneroko bakoitzaren bizipen, kezka, menpekotasun aunitz azaltzen dira.

Konektatzen du bizitzarekin.

Mingostasuna darie poemoi, egilea bera ere mingots dagoen sentipena sortarazten dit.

Zenbait poematan erabat hausten du gaia, giroas eta barne erritmoa.

Zenbait poema bortxatuegiak dira, pentsatuegiak, txertatuegiak.

Tarteka eten egiten da poemen erritmoa.

Iritzi berri batek dakar etendura.

Tarteka egiturak berak ere bai, erritmoa aldatu egiten da.

Barne doinuan edo eritzien etorrian daramazun kadentzia moztu egiten da, aldatu.

Musikaltasuna eten egiten da noizbehinka.

Hiztegi aldetik nahiko sinplea da, ez du apartekotasunik.

Egituretan ere ez da sartu bihurrikerietan.

 

Munstro abertzalea. Ignazio Aiestaran. Poema-liburua.

Maitagarria egiten zait hasera, harrapatu,bereganatu egin nau.

Diona, sortzen duen giroa, lerroen mailaketa, kadentzia, erritmoa, ... gustuko ditut.

Nire gogoetak gogarazi, pentsarazi.

Kaustikoa.

Zirikada zorrotzak, ernagarriak, ...

Probokatzailea da.

Hausnarketarako abiapuntu.

Zuzenegia da, ez du iradokitzen, pentsarazten badu ere.

Ez da gauza eta arazo konkretuetan bustitzen, orokortasunean galtzen da.

Zeren alde dago edo zeren kontra, bera?.

Zu azkenean zeunden tokian uzten zaitu betiko zure galderekin.

Ezer berri gutxi eskaintzen du.

Ekintza zehatz bakar batetan hartzen du postura, eta bera ofizialtasun dotrinaren ildotik.

Gustukoak ditu hitz-jokoak, hitz jolas politak gehienak.

Oso iritzi errazak botatzen ditu, hitz-joko errazegiak egiten ditu hain egoera zailarentzat.

Badirudi bromaz hartzen dituela hainbat egoera eta gertakizun gordin.

Arinegia iruditzen zaik hainbat poema.

Esaldi merke pila, hitz-joko merkeak, poesia itxuran.

Egi borobilak botatzen baditu ere tarteka.

Prosa ez den puntua du,lerro sailkapenetik at, erritmoagatik, ... baina poesiaren anima falta zaio,irudien eta sinboloen xarma.

Poesia da, ala prosa dotoreago bat, erritmo ezberdin batekin idatzitako prosa, saiakera  bat, saiakera trinkoa.......

Epilogoa, Joxe Azurmendirena

Liburuaren herena.

Euskaldunon gaien inguruan gabiltzanon kritika egiten du, baina bera ere gai bereaz ari da Euskalduna izatearen hausnarketa.

Euskal Herriko arazo nagusiez sakontzen du.

Mestizaia, Unibertsaltasuna, Globalizazioa .... gai horien inguruan dabil hausnarketa.

Poesian gai horiek izan duten laburpen antzerakoa ere egiten du.

Senghor aitatzen du sarri, kritikoki eta miresmenez.

Poeta zer den ...

Zoragarria da poetari buruzkoa.

Ze iritzi interesgarri botatzen dituen, zentzudunak.

Zenbat zehaztasun irrikagarri.

Unibertsaltasunari buruzkoak errealak dira, gordinak ere.

Gozagarria  irakurketa, gure eguneroko arrunkerietatik, betikoetatik, gorago egiten du hegan, pentsalariak egin behar duen bezala. Eta poeta batek egin behar duen bezala.

Pentsalariak, eta poetak, gure eguneroko errealitatea beste modu batetara begiratzen lagundu behar digu, eguneroko kezkak eta arazoak, eta pozak eta gozamenak ere, beste ertz eta maila batetatik begiratzen, zirrikitu berriak ireki behar dizkigute, hauspo berriei eragin, arnasa hartzen lagundu. Eta hori egiten du Azurmendik. Baita Aiestaranek ere.

Egi borobilak botatzen ditu.

Oilo ipurdia ateratzen zait zenbait pasartetan.

Nobela bat bezala irakurtzen da, utzi ezinik jarraitzen da irakurtzen, hain da interesgarria.

Azurmendi estimatzen dut, bere liburuak eta artikuluak ere, baina hemen timo bat da.

Hori pentsatu nuen hasieran,  baina epilogoak soilik ere merezi zuen liburua erostea

Liburuak 3-III

Jon Etxabe 2016/11/14 09:15
Liburuak 3-III. Zenbait libururi buruz iruzkinak

Liburuak 3 – III.

Gainbehera dator dena. Chinua Achebe

Gainontzekoa, Kontuak dira. Karmelo C. Iribarren. Poema-liburua

Galera errepikatuak. Juan Ramon Madariaga. Poema-liburua

Galtzontziloak autobusean zintzilik. Aritz Gorrotxategi

Gauzen presentzia. Pablo Sastre

Gure ametsen gerizan.  Luigi Anselmi. Poema-liburua

H. dossierrak. Ismail Kadare

Hamabost zauri. Karmele Jaio

Harri hautsiak. Gabriel Korta. Poema-liburua

Harry Potter eta sorgin-harria. J.K. Rowling

Hartzak Pirinioetan XXI. Mendean. Migel Mari Elosegi

Henriren irudia. Pablo Sastre

Hezur gabeko hilak. Xabier Montoia

Hiltzaile baten aitormena. Joseph Roth

Hiru arkuko zubia. Ismail Kadare

Hitzezko Zubia. Euskal Poesia 1990 –2000. 20 poeta. Poema-liburua

Hoteleko kontuak.  Asier Serrano

Hyperion. Friedrich Hölderlin

Idi orgaren karranka. Victor Hugo

Iñigo Aranbarri. XX. Mendeko Poesia Kaierak. Poema-liburua

Ipuin batean bezala. Joan Mari Irigoien.

Iraultzen maratoia. Joxe Iriarte “Bikila”

Itxoidazu Cafè de Passy-n. Xabier eta Martin Etxeberria.

 

Gainbehera dator dena. Chinua Achebe

Gizon zuria herri beltzera joan eta bere kultura inposatzen dueneko istorioa.

Zapalkuntza baten narrazioa, herri baten bortxaketa, zibilizazioaren izenean herri batek bestea menderatzen duenekoa.

Erlijio ezarriak talka egiten duenean herri bateko aurrekoen erlijioarekin.

Nigeria herrixkako iboen gizarte egitura, ohiturak, legeak, bizimodua, … alez ale pasarte bakoitzean.

Zuzenean kontatu gabe, lerroz lerro, kontakizunean bertan agertzen da  naturaltasunez  istorioarekin batera, ,kontakizunak eskatuta.

Aldaketa garaietako giro nahasia.

Giro berezia, bizimodu maitagarria bihurtzen du gizarte hura, bere arau gogorrekin ere.

Sakonean, mendebaleko gaurko gizarte aurreratuan eta Afrikako aspaldiko auzo batean, funtsean jokamolde berdinak daude,.egitura berak, formak aldatzen dira: indarkeria, aberatsak, boterea bakar batzuen eskuan, erlijioaren eragina, emakumearen zapalkuntza.                    

Emakumearen menekotasuna, behin eta berriz, baita bere zeregin eta eragin soziala ere.

Herri asanbladaren garrantzia, indarraren garrantzia, naturarekin lotura, …

Kontakizun xumea dirudi, baina indarra du.

Oso erraz irakurtzen da.

Kultura hartako hitzak, … sartzen ditu: hiztegi bat ere badakar.

Itzulpena: naturaltasuna du, -ez dakit nola den jatorrizkoa-,  hitz ezohiko asko baina jatorrak, hitz konposatu eta asmatuak itzulpenak eskatuta, …

 

Gainontzekoa, kontuak dira. Karmelo C. Iribarne.  Poema-liburua

Bizitzako taupadak, eguneroko arnasa, eguneroko bizitzaren pusketak.

Egun eguneko gaiak, bizitza-bizitzakoak.

Zuk zeuk bizitako gertaerak dirudite.

Zeuk bizi izandako sentipenak.

Sintesia.

Jaso dezakeenak  har dezala.

Lasai irakurtzekoak, azpitik doanaz ezin baita bestela jabetu.

Diona baina ez diona da garrantzitsuagoa.

Mezua ez dago zuzenean, hitzetan, isilunetan baizik.

Bizitzarekin hertsiki eta biziki lotuta dago poematxo bakoitza.

Laurrak dira luzeran, sakonak sustraietan.

Ezkor eta etsi samarra.

Erraz irakurtzekoa bai gaiez bai kadentziaz.

Ez darabil irudirik.

Zuzen idazten du, hitzetan oinarrituta soilik.

Forma eta erritmo ezberdinak darabiltza.

Azalekoak dira gaiez, egituraz eta irudiz.

 

Galera errepikatuak. Juan Ramon Madariaga. Poema-liburua

Oso poema etsiak, etsipenez beteak.

Poema tristeak, desesperatuarenak, poemotan ez da bizipozik.

Heriok biltzen du bere poema oro.

Erraz irakurtzen dira poemok.

Gogoko ditut, hiztegia dela-eta erdiak ulertzen ez baditut ere.

Atzera begira, iraganari begira, idatzita dago poema oro.

Bizitza gordina du gai.

Morboa du.

Bizitza ez da goibeltasuna bakarrik, irria ere bizitzaren osagaia da.

Berak zuzenean dioena baino bitartekoez harago hausnartzera bultzatzen du, hitzen, hitzen esanahiez,  nondik norakoa aztertzera.

“Dies irae, quantus tremor, ...”  hiletetarako poemak dira izan ere.

Erritmoa du.

Sendotasuna dute poemok.

Hiztegi aberatsa, ulertezina sarri, hiztegia behar da ulertzeko, edo hitzon sustrai bila hasi.

Hitz ezberdin pila.

Badirudi sinonimoen hiztegiarekin, euskalkiren bateko gramatikarekin, eta aspaldiko autoreen  irakurketatik ateratako hiztegia eta idazkeraz egiten dituela poemok.

Hitz asko asmatuak direlakoan nago, eratorriak asko: irudimena eta ausardia erakusten ditu.

Euskaldun berria izateko, edo euskara berrikasitakoa izateko, euskaldun sen sakona erakusten du.

 

Galtzontziloak  autobusean zintzilik. Aritz Gorrotxategi

Ez dakar ezer berririk..

Agian hiru gazteren mundua, adinekoontzat nahiko ezezaguna: bada zerbait.

Gazteen mundua, edo mundu horren zati bat.

Oso azaletik doa kontakizuna.

Ikusitakoak, parajeak, monumentuak, paisaiak, arin eta azaletik pasatzen ditu.

Arrunkeria piloa esaten ditu.

Ez dira tipo definituak, landuak, hiru bidaiariok.

Irakurketa aurre atala gustukoagoa egin zait, taldearen barnean dabil kontakizuna, ez da galtzen kanpoko turismo iruzkinetan, gazteon barnean murgiltzen da.

Taldearen barnera bidaia bat da, ez turista baten azaleko bidaia.

Gazteok bizi dituzten bizipenak eta gorabeherak kontatzen ditu batez ere.

Inkomunikazioa, gazteen komunikatzeko zailtasunak, ...

Baditu pasarte onak, diskotekakoa, kontaketa, edukia, bere hausnarketak, ..

Hausnarketak zentzudun interesgarriak egiten ditu kontakizuna aurrera doan heinean.

Oso kexatia da janariaz gure morroskoa.

Oso ideia europarrekin, mendebalekoekin, idazten du, beti aurrez dituen ideiekin alderatuz idazten du.

Euskal ume petral ondo-bizia dirudi, dena da kexa.

Kontakizun xumea da, aspergarria eta monotonoa ere.

Elkarrizketak oso behartuak dira, ez dira naturalak, jatorrak, ideia bat botatzeko asmatuak direla igartzen zaie.

Sentipen kontrajarriak sortarazi dizkit liburuxkak, aldiz ona iruditzen zait, aldiz arrunta.

Zuzenbide ikasketak bukatutako hiru gazte horrelakoak izatea oso gogorra egin zait, inolako heziketarik gabeko hiru gazteen portaera iruditzen zait. Garagardoa edan beste helbururik ez dute, beste zereginik ere ez, orduak eman gelan, edaten dantzalekuan, hondartzan. Ez da ia beste inolako kezkarik, ez daude herriko jendeaz, kulturaz, arteaz, ohiturez, ...

 

Gauzen presentzia. Pablo Sastre

Eguneroko xehetasunez ari da, esku artean darabilzkigun trastu eta gauzei buruz informazioa eta hausnarketa eskainiz.

Gizartearen aurrerapenak, kulturak, …

Gerra, merkatua, irabazi-bidea, etekina, ejertzitoa, monopolioa, moneta, …

Gizartearen mendekotasunak, funtzionamenduen ardatzak, …

Progresoa, aurrerapenak, aurrerabideak, gizarte barneko klaseak, pobreak, …

Niretzat aurkikuntza diren bitxikeria asko kontatzen ditu.

Egi borobil asko botatzen ditu.

Baina baita eztabaidagarriak diren iritziak ere, matizatu, zehaztu, beharrekoak.

Idealizatuegiak dira hainbat ikuspuntu eta iritzi.

Erdi Aroko nekazari idiliko horrek zenbat zerga ordaindu behar zien jauntxoari, elizari,… bizitza zakurra zen hura ere.

Oso konplexua nahasia dirudi Pabloren burua.

Kezkatua edo nahastua bere izaera edo pentsaera.

Estilo, idazkera bere-berea du, propioa, kolpeka bezala idazten du, esaldiak ebakiz, irakurleari osatzeko zeregina utziz, horretarako parentesiak erabiliz edo komatxoez laburbilduz.

“Txokatzen gaituzte”, eta antzerako mila esaldi eta idazkera: ausarta da idazkeran-

Idazkera funtzionala darabil, erdarari kasu eginez sarri, arau ofizialak gaindituz, herri hizkerara joz-

Esamolde berri asko du, ezberdinak

Ausarta da hitzak asmatzen, funtzionalki, ez asmatu-asmatzearen-

Ezustekoz beteta dago liburua: espero ez dituzun ideia, hausnarketa eta datuak eskaintzen dizkizu, ustekabeko ezusteak, …

Nahastua uzten du irakurlea: mugan dabil, hegian, aiztoaren ahoan, alde bietara so, Pablo bera ere aske izan nahian eta “zibilizazio” honek harrapatuta-

Urduritasuna sortzen du, egonezina ere, dionaz ez ezik idazkeraz ere: non dago egia, zein da bide zuzena, bada araurik?, egon behar du?, …

 

Gure ametsen gerizan.  Luigi Anselmi.  Poema-liburua

Bizitzako puskak urrutiagotik begiratuta.

Eguneroko gertakizun txikiak.

Gertakizunon atzean dauden sentipen, jokabide eta antzerakoak.

Egunero kezkatzen gaituzten pentsamendu politak.

Gizakion sentimenduekin lotzen du.

Poema bakoitza da norbere barneari ukitu bat.

Nire arima biltzeko gaitasuna dute.

Oso erraz lotzen dut poemon muinarekin.

Bizitzarekin baketzen nau irakurtzen ari naizen goizero.

Pentsarazi egiten du.

Irudi atseginak, egokiak, esanguratsuak egoera agertzeko.

Halako giro ezberdin bat dute poemok.

Oniriko geruza batek biltzen ditu.

Tarteka pesimista da: “Urzoak.”

“Nola ez dira, bada / ilun izanen olerkiok”.

Ilunak badira bai, etsipendunak ere, garratzak tarteka.

Latzak ere badira zenbait poema.

Egilea erreta dirudi tarteka.

Gustura irakurtzen dira poemok.

 

H. dossierra.  Ismail  Kadare

Homeroren Iliadaren inguruan dabil, kontakizunaren aitzakia bezala: zer den, nolakoa izan zen garai hura, orduko kontalari edo rapsoden  giroa.

Ahozko transmisioaz ari da batez ere.

Iliada nola sortu zen, nola transmititu zen.

Homero rapsoda ala erredaktorea  soila izan zen.

Poema epikoa nola sortzen den.

Albaniako giro politiko nahasia.

Herri giroa

Politika, politikari,  eta estatuari buruz eten gabeko ziztada, iritzi, eta hausnarketa iheskor laburrak, esan gabeak bezala.

Pertsonaien barne pentsamenduetan eta sentipenetan korapilatzen da.

Albania deskribatzen doa, poliki poliki, lerro artean, kontakizunaren harira.

Espioitza, salakuntza giroa, zelatariak, …

Agintekeria.

Zurrumurruak.

Irakurzaila hasieran, nahasia, korapilatsua, agian itzulpen zailtasunagatik.

Umore ukitua du, sarkasmoa ere tarteka.

Sakonean irri egiten dio Albaniako politikari.

 

Hamabost zauri. Karmele Jaio

Egoera arruntak nola eragiten diguten bizitzan irudimenaren erruz.

Egoera bitxiak dira denak, baina egunerokoak, gizartearen ispilu, bizi-puska sorta.

Ezuste bat da kontakizun bakoitza.

Bizi-puska bat da narraio bakoitza.

Istorio garratzak dira, ezerosoak.

Kartzelakoa, polizia-etxekoa,… zauri hunkigarria da.

Zauri biziak, irekiak, …

Puzzle bat bezala, norberak osatu behar du bizitzaren koadroa.

Bikoteen istorioak dira denak.

Ispilu baten aurrean jartzen zaitu kontakizun bakoitzak.

Giza sentimenduak, portaera ezberdinak, kontraesanak, jarrera kontrajarriak, gizakion jarrera konplikatuak, sentimenduen arteko borroka, bizibeharra, …

Ez da hausnarketetan nahasten edo kiribiltzen, ez da esaldi sakonak botatzen arduratzen, baina istorioak berak, osotasunean biluzik uzten zaitu, zeure aurrean.

Kontakizun oso motzak dira, erraz bukatzen dituzu eta hurrengoaren irrikaz uzten zaitu bakoitzak.

Hasieran ez zidaten ezer aipagarririk eragiten kontakizunok, hutsalak iruditu zaizkidan  linealegiak bezala, azalekoak, kontakizunean soilik geratuko balira bezala, hausnarketarako esaldi eta gogoetak  tartekatzen dituztenak gustatzen zaizkidalako agian, betegarriz luzatuko balitu bezala kontakizunok, ezer ganorazkorik esan gabe istorioaren zehar.

Aurreratu ahala erabat aldatuz joan zait iritzia:

Ezin ukatu narratzeko duen trebetasuna .

Bizitzako xehetasun ezberdinen erreferentziak ia etengabeak dira.

Aberatsa da esaldietan, abila kontakizuna luzatzen, osatzen eta borobiltzen.

Primeran deskribatzen du gertakizuneko inguru fisikoa zein pertsonaien barne egoera, zertzelada  motzekin, tantoka utziz datu ezberdinak.

Hainbat zertzeladaz -hitz bakarra sarri- borobiltzen du kontakizuna .

Antzematen diozu aurrez amaiera ezustekoa izanen duela eta jakin-min horrekin mantentzen zaitu azkeneraino, azken lerroraino sarri. 

Irudi asko darabil kontakizuna indartzeko, ia esaldioro: hitzak txintxetaz idatzi, …

Iluntasuna ikusi, … esaldi aukeratu landu asko.

Aberatsa da kontakizuneko zehaztasunetan, mila zertzeladaz aberasten du kontakizuna.

Ez du idazkera konplikatzen, ez da hizkuntza-bihurrikerietan sartzen, ez da alferrikako dotoretasun eta esaldi handikietan korapilatzen.

Hotz samarra iruditzen zait, akademikoegia, oso landua, freskotasuna edo irakurlearentzako gertutasuna, herri kutsua, falta zaio idazkerari.

Aldi berean erraz irakurtzen da, errazegi agian, kontakizunak harrapatzen zaitu, ez dizu hausnarketarako, patxadaz gogoeta bat egiteko lasaigunerik eskaintzen. 

Ekinaldi baten irakurtzen duzu istorio bakoitza, ia liburu osoa.

 

Harri hautsiak. Gabriel Korta. Poema-liburua

“Udazkenean abestu behar genuena / udaberria abestuz, …”, lekuz kanpo bezala dabil poeta, horregatik du artifizialtasuna, hori da poesiaren arerioa, akats nagusia sarri.

Bere baitan idatziak, tristeak.

Gogokoa dut, egunerokoarekin lotzen dut, sentipenak sortarazten dizkit.

Poema maitagarriak dira, atseginak.

Bizitzaren izpiak.

Maitasun bizipenak.

Neuri ezagunak, zaizkidan egoera, gertakizun eta bizipenei buruz ari da, horregatik ezer gutxi esaten dit zenbait poemak.

Pertsonalegiak iruditzen zaizkit, ikuspegi zabalago batetik, behatoki garaiago batetik aritu behar du poetak, errealitatetik maila bat gorantz beti.

“Poemario laburra”, ze ezkorra.

“Gatazkaren fruituak” atala: hitzen estetika, jolas polita, baina asmatu egin behar zaio zer esan nahi duen, agian anbiguotasun horrek berak pentsarazten du.

“Kale biluzian”, deskribapen dotorea

“Negua eta poesia” eguneroko gauzen begirada xumea.

Borobildu gabekoak iruditzen zaizkit hainbat poema, erritmorik gabekoak, inspiraziorik

Gabekoak.

Tarteka, saltoka, eginak dirudite zenbait poemak, bukatu gabeko esaldiz eginak, asmatu egin behar duzu, eta gutxienez intsinuatu egin behar luke behintzat zer esan nahi digun.

Gustura irakurri ditut,erritmoa dute, musika jartzeko gogoa ematen dute, abestekoa.

 

Harry Potter eta sorgi-harria.  Rowling J.K.

Xumea dirudi idazkeraz eta kontakizunez.

Umeek erraz eta gustura irakurtzeko pentsatua.

Irudimenez idatzia.

Suspense punttua du

Agian ondo saltzeko asmatua.

Hari-punta asko uzten ditu segida izateko.

Gustura irakurtzen da.

 

Hartzak Pirinioetan XXI. Mendean. Migel Mari Elosegi

Hartzei buruz, izen buruak dioenez.

Ez du ezer berririk.

Komunikabideetako eztabaidetan hainbat aldiz agertutako gaiak sailkatuta.

Bada non aurkitu datuak gaiaz interesatzen denarentzat.

Gerorako proposamenak lirateke ekarpena.

Erdian geratzen da, zentzuz arrazoia emanez alde bietakoei, dutenean.

Ez diote kasurik eginen baina hor gelditzen da  iritzia.

 

Henriren Irudia. Pablo Sastre.

Garratza historia!.

Historiatxo arina, arin idatzia, hizkuntza lantzen zaildu gabe.

Demontre ze bukaera!. Ez diot zentzu handirik aurkitzen baina tira!.

Ez diot logika handirik hartzen.

Agian ez du logikarik behar ere.

Ez dut gehiegirik ulertu zertara datorren istorioa.

Pabloren egonezin eta bizitasunaren ondorioz, bizia eta bihurria behar du izan berez ere.

Ausarta ere bada iistorio honetan

Pertsonaia errealak deskribatzen ditu, denok ezagutu dugu Lazaro zein tabernako koadrilako edonor.

Egoeraz ere ezagunak dira: gaupasa horiek, ...

Kontakizunetik at ez dago ez burutapenik ez iritzirik.

Kontakizun edo istorio biluzia.

Ez du filosofia txikirik botatzen, ez bere iritzirik ez pentsamendurik.

Pertsonaietan eta egoeretan daude  filosofia, pentsamoldeak, jokabide eta bizierak.

Idazkera bizia.

Elkarrizketa bat narrazio itxuran emana: interesgarria.

Olgetan bezala idatzitakoa dirudi, denbora pasa, gozatuz.

Badu irudipena egoerak asmatzeko.

Bide zail eta ahalegin neketsuetan sartu gabe.

Ez da gehiegi ahalegintzen esaldi dottoreak moldatzen.

Gaztelera kutsua du, nahiz esamolde zuzenak izan.

Ez da ahalegindu ere egiten Euskara jitea ematen esaldiei, borobiltzen.

Ez da ahalegintzen euskaraz ematen gaztelerazko esaldien pentsamoldea.

Erdal kutsuko hainbat esamolde hala jarri nahi dituelako daude horrela, ala horrela ateratzen zaizkiolako?. Eztabaida baten ondorioa ala halabeharrezkoa.

Ez nago batere ziur zuzenak ote diren gramatika aldetik hainbat esaldi.

Guk herri Euskaran inola ere egingo ez genituzkeen esaldiak botatzen ditu.

Esaldi asko okerrak iruditzen zaizkit: “errebeska begiratu”, ...

Aldrebeskeria deritzot hainbat esaldiri: euskaldun gaiztoek esaten dituztenak edo gaztelaniak erabat kutsatuta daudenek..

Hainbat zalantza uzten dit esamoldeei buruz: erdal esamoldeak dira euskaratuak, edo erdal eragin bortitza dute, Euskaraz itzulpen eta esamolde zuzen eta jatorra den arren, esan nahi den hori bera azaltzeko. Zergatik kopiatu gaztelania, eta zergatik erabili ez Euskara?.

Kaleko gazteen gaueko Euskara egin nahi du agian, herri arruntaren Eus.kara, Euskaraz eskolatu gabeen zenbaiten kale euskara. Oker dabilela deritzot, Euskara bide jatorrera eraman nahi badugu. Berez etorriko da koine-euskara, guk bultzatu gabe

Euskara ikasia duenaren jitea hartzen diot, umetan eta etxean eta lagunartean euskaraz egin ez duenaren itxura.

Txikigarria darabil oso maiz, kontakizuna eta pertsonaiak erakargarriagoa egiteko edo.

Hainbat esaldi berri dakartza, herrikoak: aberatsa da horretan.

 

Hezur gabeko hilak. Xabier Montoia

Garratza, marrazten duen egoeragatik zein bi lagunek diotenagatik.

Garratza, gordina, baina egiazko erreala.

Bakoitzak bere hitz-jario teorikoa botatzen du.

Iritzi-molde politiko ezberdinak, elkarrizketetan sailkatuak.

Hainbat iritzi, gaur egunerako zertaz  pentsatu ematen dutenak.

Oso iritzi interesgarriak dakartza.

Egia borobilak.

Oso zehatza.

Hitz gutxitan iritzia azaltzeko abilezia du.

Hotzegia da, bere berotasunean ere.

Ipar Euskadiko euskalkian daude protagonisten elkarrizketak: aberasgarria.

Herriko esaldi jator pila.

Pertsonaiek eurek ez dute hitz egiten.

Antzerki batean bezala, tokatzen zaion zeregina betetzen du, bere esaldiak botatzen.

Pertsonaiak ez dira bete-beteak, borobilak, nortasun handikoak.

Irudimena du, zenbait gauza gogarazteko.

 

Hiltzaile baten aitormena. Joseph Roth

Istorio latza, gogorra, pasadizo gordinekin.

Giro garratza marrazten duena.

Gizarte eta bizimolde guretzat ezberdin batetan doa kontakizuna.

Hausnarketa asko dago kontakizunaren harira.

Hainbat hausnarketa hainbat gauzari buruz: amodioa, tzarra, polizia, emakumea, ...

Eztabaida sor dezaken irizpide asko dago.

Iradoki gehiago egiten dute, zuzenean esan baino.

Poliziaren kritika zorrotza.

Errusiako politikaren kritika.

Errusiarren ohitura eta jokamolde guretzat bereziak.

Pertsonaiaren barne tolesduretan sartzen da, errukirik gabe.

Biluztu egiten da pertsonaia.

Esan ohi ez ditugun sentipen eta bizipenak agerira ateratzen ditu.

Errukirik gabe aztertzen du pertsonaia.

Deseroso uzten nau istorioak.

Bere suspensea du.

Hitz niretzat ezezagun berri asko ditu, arrastorik ere ateratzen ez dietenak.

Esaldi mordoxkak harritzen nau, ezohikoak dira niretzat, zuzenak diren duda egiten dietenak.

Itzulpen arraroa du tarteka, jatorriko testuak behartzen du, gehienetan bezala

 

Hiru arkuko zubia. Ismail Kadare

Istorio bitxi bat kontatzen du, xehetasunengatik batez ere.

Garai bateko Albaniako bizimoldearen berri ematen du.

Historiako aldaketen bidegurutzeko une bat, otomanoen hedatzea, ...

Beste aro bateko gizarte bat, ohitura eta bitxikeria asko ematen ditu azaltzera.

Garai hartako gizartea eta historia.

Elizaren eragina, elizaren erabilpena, rapsodak, jauntxoak, hormaratzearena, komunikabideak, ...

Magia ere badu, aldi hark.

Aparta eta zehatz  deskribatzen ditu leku konkretuak.

Zehaztasunez eskaintzen dizkizu kontagai denak.

Ez dute berenez garrantzirik zehaztasunok, baina erakargarritasuna damaiote kontakizunari.

Umore punttua du beti.

Bi pintzelada ematen dizkizu, jabetzen zara.

Oso esaldi eta hitz zehatz ederra darabiltza, agian itzultzailearen meritua da.

Gauzak esateko era bitxia erakusten du, ezohiko esaldiak darabiltza.

Hiztegi aberatsa, erabilpen arruntetik haratagoko hitz asko, ez dakit jatorrezko bertsioarena ala itzultzailearen meritua den.

Oso itzulpen zehatz eta aberatsa deritzot jatorrizko bertsioa ezagutzen ez badut ere.

 

Hitzezko zubia. Euskal poesia 1990 – 2000.  20 poeta.  Poema-liburua

Bitxia da portugesera itzulpenari begiratzea.

Edo hiztegia ordez portuges itzulpena erabiltzea zenbait esanahi zehazteko.

Poesia orok beti dakarren emozioa.

Bestalde, poeta eta poesia ezagunak ditut

 

Hoteleko kontuak.  Asier Serrano

Hasieratik du poesia giroa, egunerokotasunetik at kokatzen da.

Istorio xumeak, itxuraz xume kontatuak.

Istorio motz-motzak, baina ez hain motzak edukian.

Gelen asmakizuna du nolabaiteko lotura emateko istorioei.

Denek dute ukitu fina

Badira poemak ere tartean.

Poemok gazte baten bizi puskak dira, puzka biziak, Juanjok  lioken bezala.

Gaztetasuna eta gaurkotasuna dute poemok.

Giro bitxi bat erakusten dute, misterio kutsua dute, ezustea, bukatzean ia zer gertatuko sentipena duzu kontakizun bakoitzean, irribarretxo bat orrialde bakoitzean.

Irudimen bizia eta argia bai egoerak asmatzeko bai egoerok azaltzeko.

Kontakizunetik aparte ez du ezer esaten, ez du gogoetarik edo burutapenik azaltzen.. Ez da sartzen iritzi, digresio, hausnarketa eta pentsakizunetan.

Kontakizuna da bere esanahia eta mamia, kontakizunak azpian daramana.

Ezuste tragikoak harrapatzen zaitu: zergatik urkatu ote du 512. gelakoa?.

Zuzen eta xume idazten du, esaldi potolo handikietan sartu gabe, baina aldi berean dotore, dotoretasun faltsurik gabe. Ez da idatzi-bihurrikerietan sartzen, farfailkerietatik libratzen da, ez da itxurakerietan kateatzen.

Poesia punttua, irudien ukitua, goxotasunaren epela ematen dio tarteka.

Umore ukitua beti, tragiko - dramatikoa bada ere sarri umore hori.

Asko gozatu dut bai istorioekin bai poemekin.

 

Hyperion. Friedrich Hölderlin

Istorio bat da, eleberria izan daiteke,

Baita poesia liburua ere.

Tonu eta estilo epikoa darabil.

Aspaldiko moldea.

Dionak indarra galtzen du nire irakurketan, nire gustuaren arabera.

Aire poetikoa du.

Hainbat burutapen eta hausnarketa oinarrizko ideiei buruz, gaur gaurkoak, baliagarriak.

Estatua, maitasuna, jakinduria, artea, filosofia, poesia, askatasuna, konkistak zertarako, bortizkeria, ...

Gizakiaren betiko galdera nagusiei erantzun nahian dabil.

Grezia, Atenas,  ... i buruz miresmenez ari da, mito bilakatzen ditu.

Bukaeran gupidarik gabeko kritika alemaniarrei, ...

Eztabaidarako, oldozterako  abiapuntu izan daitezken mila hausnarketa eta esaldi, ...

Mila zehetasun eder eta argigarri eskaintzen ditu.

Ñabardura finak, eten gabe, irudietan zein ideiei dagokionez.

Irudi asko darabil, eten gabe, irudiz azpimarratzen ditu esanahiak.

Konparaketa pila mamiaren azalpen.

Oso barrokoa, loretsua, apainduraz beteegia, ... sublimazioa bat.

Zehatza deskribapenetan, natura zein gizakien gaietan.

Harritu egiten nau irudi eta hitz jarioaren erraztasunak.

Inguru berean inguruka eten gabe horrek abilezia izugarria erakusten du.

Ezin uko poesia dela, sortzen duen giroagatik, irudiez hitz egiten duelako, maila ezberdin batetan idazten duelako, ...

Ez dut izan gustuko hasieran, gero estuago atxiki natzaio.

Baina nahiko urruti uzten nau, ez nau harrapatu, bereganatu, bildu.

Irakurle baino gehiago ikusle izan naiz, urruti gelditu naiz.

Ez nau antzezle edo partaide izatera bultzatzen.

Ez dut miresten ere.

 

Idi orgaren karranka. Victor Hugo

Gai ezberdinetan, gai bakanei buruzko oroitzapenen inguruan banatzen ditu atalak, kontalaria eta bidaiako lekuak dira atalon lotura bakarra. Atal bakoitza, berez, independientea da.

Istorio edo kontakizun ezberdinak dira, ataletan banatuta.

Hausnarketarako abiapuntu dira bere iritziak, hariltzen jarraitzeko matazaren hari puntak.

Tarteka berak ere hausnarketa zorrotzak eta zirraragarriak egiten ditu.

Zirraragarria da marrazten duen Euskal Herria, atzeratua eta hitsa, laudorioak luzatzen badizkio ere.

Ze gutxi aldatu den funtsean egoera, gerrarena, Espainiarekikoa, bi bandoena, ... itxurak eta azaleko mintza,  oskola,  aldatu da soilik.

Iraultzaileak ez dira izan ez Espainia ez Frantzia,  delako atalean dion bezala behintzat

Luze deskribatzen ditu egoerak,gertaerak, zenbait pertsona ere.

Maisu da deskribapenetan.

Ez nuen espero narrazio molde hori, agian erromantikoen ezaugarria edo moda da, eta nik ez dut ezagutzen.

Hausnarketa kilikagarriak egiten ditu kontakizunaren harira

Kontatzailea da egilea, deskribatzailea, batez ere; hausnarketa gutxi ditu.

Kokalekuagatik, Iparraldetik hasten delako, edo idazlea frantziarra delako, Iparraldeko euskararen arrastoa du itzulpenak.

 

Ilunbeen bihotzean. Joseph Conrad

Europarrek Afrikan marfil bila eginiko basakerien azalpena.

Giza barrena ere sakon arakatzen du.

Egoera ezberdinak, natura, pertsonak, sentipenak, ... deskribatzen ditu, batzuetan luze eta sakon, beste zenbaitzuetan hitz gutirekin baina argi.

Zentzuzko iritzi pila botatzen ditu.

Ez ditu zuzen eta borobil botatzen, kontakizunean, zeharka lez agertzen dira eritziok.

Izugarria da deskribapenetan.

Itzulpena ez zait batere gustuko.

Zenbait esaldi ilunak gelditzen zaizkit.

Ez dakit zeinen okerra den, inprimategiko akatsak agian, huts ugari dagoelakoan nago..

Agian itzulpen akatsak dira

Erritmoa eta logika falta zaie zenbait esaldiri: itzulpenaren akatsa agian.

Itzulpen traketsa delakoan nago.

Baita ere ditu esaldi jatorrak.

Itzulpenak behartuta, edo itzultzaileak berenez, hitz asko asmatu behar ditu, sortu.

Baina ez dut uste zuzenak direnik sarri hitz asmatuok.

Adjektibo askok ez dut uste fidagarritasun handirik duenik eman nahi dion esanahian.

Atzizkia darabil ugari hitzak sortzeko, baina ez naiz fida atzizkion erabilpena zuzena edo jatorra den.

Euskara aldetik desatsegina ere bada itzulpena.

Badira ia zentzurik ere ez duten esaldiak.

Ulertzen ez dudan esaldi ugari ere.

Desatsegina egin zait euskaragatik, zaila.

 

Ipuin batean bezala. Joan Maria Irigoien

Heroinaren gaia sakon jorratzen du

Baita maitasunarena ere

Maitasun historia  da drogaren gaia azaltzeko ala drogaren historia da maitasunaren gaia tratatzeko?.

Bada jippien eta drogaren arteko lotura bat historian, arriskutsua. Argitu beharrekoa.

Esango nuke drogaren gaia hartu duela eta historia gai hori sakontzeko asmatu

Eta horregatik dela behartua nobela dena, hotzegia, fabrikatuegia

Historia behartua da haserakoa, freskotasuna falta zaio

Arrunta da kontakizuna hasieran

Ez du kontakizunetik haratagoko iruzkinik egiten, ez da kontakizunetik at bestelakoetan galtzen. Hasieran hori iruditu zait, gero hainbat egien ditu.

Frankoren garaiko kontakizunak oso arruntak dira, ezdu ezer berririk esaten, gainera modu arruntean esana, ez bere idazkera dotorean.

Ezer berririk, erakargarririk edo ganorazkorik ez dakarren orri asko ditu

Ikuspuntu eta hausnarketa politak dakartza, umorearena adibidez

Gai eztabaidagarriak ere sartzen ditu, marxismoarena, adibidez

Hainbat iritzi, hausnarketa eta kontakizun paralelo edo osagaiez aberasten du kontakizuna

Baian iritzi eta hausnarketa asko eta asko nahiko arruntak dira

Eta ez dira garai batetan haina, oraingoan irakurlearen arduran uzten du lan hori

Mila aldiz entzun eta esandako gauzak errepikatzen ditu, orijinaltasunik gabe, ohiko gaiak  eta iritziak dira, ez dute erakargarritasunik esamoldean ere, 

Tarteka baditu betiko bere distirak, dionean eta esteko eran

Txistez arintzen du historiaren laztasuna

Pantxika, Sara, Ander, pertsonaia beteak, borobilak dira, zehatz marraztutakoak

Faltsuak dira elkarrizketak, naturaltasuna falta zaie, behartuak direlako

Historiako lehenengo pasarte ezberdinak , ez dute naturaltasunik, sinesgaitzak dira errealitatean finkaturik dauden arren: 9 urterekin amaren magalean amets egiten!

Gertakizun, paraje, ... gauza ezagun asko dakartza, ezer berririk erantsi gabe: nik ez dut hori gustuko, alferrikako lerroak zaizkit literarioki erakargarriak edo bitxiak ez badira.

Moralista iruditzen zait hainbat iritzi edo aholkutan

Osagilerena polita da, goxoa, maitagarria

Alpujarretakoa gordina, baina erreala

Oso zaharra da euliaren txistea

Gustukoak ditu hitz jokoak: hats – hitz

Badarabiltza atsotitz eta errefrauak, baina ez lehengo aberastasun eta maisutasunarekin

Herri esaldiak ugariak dira, ohi duenez

Baina nobela honetan askoz idazkera apalagoa du, ez da bestetan bezain aberatsa, ez du garai bateko filigranarik, hitz-jokorik, ideia suspergarririk, ezusterik, ...

Baina dionaren izugarria, dramatikoki nabarmentzen du

Aditz sintetikoa sartzen du maiz, dotore eta egoki, dotoretasuna, neurria eta erritmoa emanez

Baina atsegina da orain ere bere idazkera

Oso egoki josten eta korapilatzen ditu puzzlearen zati ezberdinak, bai mamia eta bai kontakizunaren zatiak

Azken zatia osoa monotonoa da, aspergarria, planoegia, interesgunerik gabe

Azken zatiak, sermoia edo panfletoa dirudi

Tentsioa eta jakin-mina, azken ezustea edo ziria, aregotu ordez, galdu egiten du intentsitatea.

Ogibidez idatzitako nobela iruditzen zait, obligazioz, eginbeharrez

Aurreko liburuen xarma falta zaio

Ez du aurrerako liburuetako bizipozik, ez esaldiak borobiltzeko joerarik, ia bere esaldi, frase bakoitza errefraua bilakatzen zuen abilezia hura ez du hemen erakusten. Agian horrela nahi duelako da, bere bilakaera da, berezko eta beharrezko aldaketa, baina nik gustokoagoa nuen beste hura.

Lehengo dotorezia punttu hura falta zaio, baina oraindik baditu ikutuak, zenaren zantzuak.

 

Iraultzaren maratoia. Joxe Iriarte “Bikila”

Historian zehar izan diren borroken kontaketa

Arinak kontakeran, biziak, xumeak, goxoak

Lehen kilometroa zaila egin zait irakurtzea, bai gai aldetik bai euskara aldetik; gai aldetik ez dakit ze ikusi duen korrikarekin, forzatuegia dago korrikalariarena, euskar aldetik fortzatua eta traketza irudi tu zait.

Hurrengo kilometroetan bikain dabil, gai aldetik zein euskara aldetik

Azken zenbait kilometroetan, Euskalerriaren hainbat kilometrotan berriro astuna egiten zait, txapa sartzen duelako. Espainiako gerrakoak, Asturiaskoa bera.

Maratoiaren kilometroa dotorea da, kontakizunaren estrategiarekin zein literarioki,

Espartakoren kilometroak ederrak dira

Saharako kilometroan aldiz, denok dakiguna kontatzen digu, ez da tximeletarik lerrootan, ez da dejadarik txokoan.

Azken kilometroetan uzten du berriro txapa, eta interesgarria bihurtzen da irakurketa: datuak, pistak, ematen ditu, hariaren muturrak, hariari norberak tiratzeko, mataza norberak aska dezan

Idazle politikoaren kutsadura du, artikulu baten tankera hartzen zaie zenbait kilometrori

Artikulu historiko-teorikoak dira zenbait kilometro, hoietan freskura galtzen du eta panfleto bihurtzen

Txapa sartzen duenean okertzen zaio kontakizuna

Txapa gai gehienak iritzi jakinak dira, arrunkeriak ia, mila aldiz entzunak, errepikagarriak, historiak duen lilura galtzen du Kilometro horietan ez du ukitu poetikorik, ez bizitasunik, ez ezusterik, ez erakargarritasunik

Hori dena du, aldiz hainbat kilometrotan

Zenbait kilometrotan ez du sartzen ia txaparik, kontakizuna eskaintzen du, hortik aurrera irakurleak atera behar ditu ondorioak

Idazleak irakurlearengan sinetsi behar du, ezij dio ume bati bezala ondorioak, kode morala, ere eman.

Historia bera ezagutzeko edo ikertzeko irrika sartzen du zenbait kilometrotan jakin-mina sortzen du, txaparik gabe gertakizunaren muina soilik kontatzen duenean

Ez ditu hainbat kapituluko historia eta pertsonaiak borobiltzen, beharrik ere. Gutxieneko bat bota, besterik ez, baina jakin-mina sortaraziz.

Dejada egiten du txokoan, nahi duenak jaso dezala pilota

Mezua txaparik eman gabe erein behar da, horretan datza idazle onaren abilezia

Arrastoa eman, besterik ez, hortik aurrerako bidea irakurleak berak egin behar du; eskema eman behar zaio bakarrik irakurleari, irakurleak berak osatu dezan; irakurlea kulturadun norbait dela sinetsi behar du idazleak, gaiaz interesarazten badu, irakurleak berak hausnartu, ikertu eta osatuko du irakurritakoa. Irakurlea abian jarri, bultzatu, zirikatu, hori da idazleak egin behar duen

Horregatik ez da txaparik bota behar

Txaparik gabe dabilenean idazkera bera ere jatorragoa da, borobilagoa, errazago dabil

Euskara bizia.

Era berean dotorea, bitxikeriarik gabe arren

Ez da korapilatzen euskararekin, handimandikeriarik gabe estilo xumea darabil

Herri esaldiak sartzen ditu sarri, aberatsa da esaldiotan

Konparaketak, irudiak,

Liburuan esaten dituenak esanda ulertezinak dira Bikilaren gsur egungo artikuluak egunkarietan, Euskal Herrian indarra politikan erabiltzeari buruzko bere eritziak alegia.

Merezi du liburuak

 

Itxoidazu Cafè de Passy-n. Xabier eta Martin Etxeberria.

Bi istorio edo kontakizun elkarri lotuta eta paralelo, tartekatuz

Anai bien artekoa zait inozoena, ez dit eskaintzen ezer berririk edo erakargarririk

68ko Maiatzaz nahiko luzatzen da, borroka armatuaz, jansenismoaz,… Lehen bi gaiei buruz eztabaidarako gai eta iritzi interesgarriak ditu, abiapuntu bezala

Hainbat gai gehiago: Parisen iheslarien giroa, ikasleena, Burgosko epaiketa,  eta hainbat gai txiki.

Garai bateko giroa, 70ekoa

Hainbat hausnarketa, gai pila, … pasadan azaletik.

Kritika zorrotza du hainbat gaiez

Gaiok ukitu besterik ez ditu egiten, mintza harrotu, hari punta eskaini tiratzeko

Kontaera bizia du

Herri esaldiz aberatsa

Irudi askokoa

Zeharkako adierazpen ugari

Azken zatian suspensea lortzen du, gaia bera muturrera eramanez, kontakizuna luzatuz

Liburuak

Jon Etxabe 2016/11/11 10:25
Liburuak 6. Zenbait libururi buruzko iruzkinak. Liburuak4 izenpean, batera joan ziren emanaldi ezberdinetan sarean jarri nahi nituen atalak. Irakurleak, zorrotza denez, jakinen du zenbakioi ordena zuzena jartzen.

Liburuak 6

Ahotsik behartu gabe. Poema liburua. Bitoriano Gandiaga.

”Ai, hau pena”??

 Babeserako kopia. Goizalde Landarbaso.  Poema-liburua

Bidean gaude, aurrera goaz, jan zirenekin. Ibon Muñoa

Bost truke. Jon Sarasua

Errege izateko zen gizona Ruadyard Kipling

Estolda jlasak. Jon Aretxe

Farorantz. Virginia Woolf

Gure Jerusalen galdua. Erresuma eta fedea III. Aingeru Epaltza

Heriotza Venezian. Thomas Mann

Hondamendia. Xabier Montoia

Kearen fiordoa. Iñaki Petxorroman

Kometaren eraginpean. Jon Bilbao

Lapur banda baten etika ala politika. Joseba Sarrionandia. Saiakera

 Lili eta biok. Ramon Saizarbitoria

Metamorfosia.  Franz Kafka (Anton Garikano)

Mis memorias. SantiagoArizmendiarrieta

Sumisioa. Michel Houellebecq

Watsondarrak. Jane Austen

Zirkulua. Andoni Urzelai

Zoririk ez. Imre Kertèsz

Zu. Anjel Lertxundi

 

Liburuak 12

Ahotsik behartu gabe. Bitoriano Gandiaga

Lehenengo sailari naturaltasun falta aurkitzen diot: ez dut gozatu, buelta asko eman behar diet poemoi ulertzeko.

Lehen poemok ebakiegiak dira, behartuak bai hiztegian bai egituran: gaztarokoak agian.

Golpeka tailatutako harriak dirudite, leundu gabeak, latzak, ertz bizi ugarikoak, oso kontzentratuak.

Intelektualegiak, landuegiak, hotzegiak, buruarekin eginak, sentimendu gutirekin.

Taila ederrak baina hilak. Zurrunak, bizitza galdu arterainokoak ia.

Erritmoa dute, bihotzik ez.

Sarrerak poemak bezain gustura edo gusturago irakurri ditut.

Politak dira, hor aurkitzen dut Gandiaga.

"Ta aurrean udazken": gerra aurreko klasikoen taxua du, gaian, konposaketan eta idazkeran.

"Ni naizen", hizjoko polita:  filosofo existentzialista da Gandiaga bertan.

"Geldi ta itsu": aditz trinko sorta. Pesimista.

"Bakartade": deskribapen fisikoa, bizia eta ederra.

"Zein laster", ze polita.

"Amak "zatoz" esan eustan":  gauza politak ditu.

"Iru torreak": errepikapenak bereak ditu poemotan.

"Eta goian": hitz-jolas polita, barne egoera definitzen duena.

"Zuriak": hitz jolas polita.

Monastegiko sentipenak mundutik kanpokoak dira, bizitzako garrastasunik gabe, heriotzaren garraztasunak ez badira. Idilikoak, sublimatuak. Ez dira bizitza honetakoak, beste mundu batetara jauzia dira.

Gera aurreko poeta klasikoen antza dute.

Nekazari girokoak dira.

"Bakazioak": itxuraz xumea baina ze hitz-jokoa!.

"Urtarrila": errepikapenaren polita!.

Zati hau mardulagoa da, sendoagoa, eginagoa, da hemen Gandiaga, ez ideetan poema egituraz ari naiz.

Sentziloagoa, naturalagoa, leunagoa.

Errementeriarena ze polita, orekatua, logikoa.

     

”Ai, hau pena” - ??

Sarrerak izugarri gustatu zaizkit, halako giro berezia ematen dio, antzinakotasuna ere, eta kontakizuna kokatzeko bide aparta da

Oso istorio erakargarriak dira, jakin-mina sortarazten dute

Euskarak segurtasuna ematen du, niri behintzat, gramatikalki ondo dagoen bermea.

Hikako elkarrizketak oso aberasgarriak dira, ekarpen oso baliagarria

Suspensea du Gurdikamarenak, baita hurrengo istorioa zein izango ere,

Une batzuetan iruditu zait lagunen arteko nork ze istorio kontatu lehia hori bigarren mailara pasatzen den pentsa izan dela, nahiz azkenean zentratzen den.

Ez izan errukirik jorraketekin, kontakizuna arindu eta borobildu egiten du.

Herri-herriko esamolde asko dago, oso aberatsa da.

Bizitzari buruzko ideia interesgarri asko dago: azken zatiko heriotza, elkarbizitza, ...

Beste elkarrizketa batzuk aldiz arruntegiak dira gaiez zein kontaeran, astunagoa egiten du irakurketa  eta moteldu istorioa, batez ere lau lagunak hizketan jartzen direnean. Nik uste borobildu egin behar direla elkarrizketok, zorrotzagoak egin, zerbait berria eskaini dezatela, ...

Herri giroa falta zitzaiola irudipena ere izan nuen hasieran, eta giro hori izan beharko lukeela lotura eman beharko liokeena kontakizunari, baina aldatu egin dut iritzi hori. Nolanahi izan nuen lehen iritzi hori ere. Uste dut herri giroa oso ondo ageri dela.

Lirismo edo xarma ukitu apur bat falta zaiola sentipena izan nuen hasieran, idazkera zurrunegia zela, idazkera hotza, akademikoegia, edo forzatua, baina aurrera egin ahala ez dut sentipen hori bera izan.

Lehenago eta gehiago identifikatu beharko litzake kontalaria, besteengandik nabarmendu; lehenago ere aipatzen da, baina ni Aita Domingo atalera arte ia ez naiz jabetu Bixente dela kontalaria: lehentasun handiagoa emango nioke, baina ez nago ziur, irakurketa jarraituz, orekatuago eta garbiago ikusi dudalako kontalariaren afera hau.

Pieza solteak nolabait elkarri lotuak iruditu zitzaizkidan lehen atalean, zatiak lotuz joango balira  bezala, barne loturarik gabe.

Garai hartako giro politikoa azaltzen du, esan beharra zegoen; agian nik entzun izan ditudan beste kontu batzuk ere falta dira, …

Jeltzaleen orduko joerak gaurkoaren kontrastea dakar: irakurleak eginen du

 

"Eupadak".

Panfleto ondo idatziak: arazoez ari da, iritziak ematen.

Ideiak dira azaltzen direnak.

Poesia erreala, ez du aurrekoen ukitu poetikorik.

Taupadak: euskarari buruzkoa: polita, indartsua, egokia, erakargarria.

Euskara talde batek karteletan jartzeko esaldiz blai.

Dotorezia idazkeran dago, ez sentipenetan, barne fintasunetan.

Erritmoa dute poemok.

Zein dotore jolasten duen hitzekin!.

"Honetaz behar huke idatzi":  baina ematen die bai erliebea bere hitzei, demontre, ez da hain apala, ale!.

"Inperioa": Euskara, askatasun tresna, egin euskaraz!.

"Ez dut nahi": askatasuna, gai labaina.

"Badaezbadako", hitz-joko abila.

"Poz" "bizi" hitzekin darabilen jolasa ze polita!.

Hitz lauz idatziak dirudite, baina edertzen duten doinu eta erritmoz.

Prosa bezala irakurtzen da, ikutu poetikoz gaia gainditu eta orokortu egiten badu ere.

Sail honetan gustukoagoak ditut poemak sarrerak baino

Oso elizkoi eta fraide, gizatasun elizkoia.

Gabonak eta Jainkoa gai sarriak ditu Gandiagak.

Baina sortzen du giro subliminal, gain-giroa.

Mezu sinple, biziak, eguneroko filosofia txikiak gozo esanda.

Oso ezkorra da Gandiagak hemen.

Erritmo aldetik tradizionala, ohizkoa, polita

Bitxikeriak dira hitzen erabilera, armonia eta erritmoa.

"Errekan behera": ze dotore jolasten duen "Z"rekin bai sarreran bai poeman.

Suarena: diona, nola dioen, poema bera garra bezala luzatzen.

Sarrerak eta poemak denak dira politak eta gustagarriak hemen.

 

Bidean gaude, aurrera goaz, jan zirenekin. Ibon Muñoa

Ibon bere estiloan

Gai ezberdinak

Bertso neurri ezberdinak: oraingoa ez dio zer neurri eta doinu duten

 

Bost truke. Jon Sarasua

Euskara eta hezkuntza gaiaren inguruan Sarasuak egin dituen bidaietako bere burutapenak

Mundu ezberdin batzuetara darama

Gai interesgarriak jorratzen ditu gai nagusiaren inguruan batez ere

Kolonbia

Ze adinetan irakatsi umeei irakurtze-idaztea

Indigenen kulturak ala geroak du lehentasuna

Bertako kultura jarri ardatz ala unibertsitaterako prestaketak du lehentasuna

Zaharren lekua gizartean

Bolibia

Meatzarien kooperatibak, Enpresa publikoen kontraesanak, Sindikatuak,

Guarani hizkuntza eta transmisioa, Aimara, ketxua, … hizkuntzak

Evo Morales

Kurdistan

Errefuxiatuen kanpamenduak, gerra, Sozialismoa, …

Hezkuntza, Dantza, Hizkuntzaren transmisioa, …

Ekuador

Ketxuera, Hizkuntza politika, Zonifikazioa

Eskubidea eta sinesgarritasuna

Correaren politika, errealitateari itsatsitako politika, …

Herri mugimenduak, indigenen sentipena eta hizkuntza erabilpenaren arteko kontraesana,, kontzientzia linguistikoa, hizkuntza eta identitatea,  …

Hezkuntza elebiduna, Lege berri baten sorkuntza, Kitxuaren gabeziak, …

Hizkuntza gutxituen eta txikien mundua, Lana eta borroka, …

Urbano aldatu da nekazaria zen indigenen herria, hizkuntza kolokan jarriz

Euskararen kokagunea hizkuntzarekiko: kooperazioa

Helburu zabalak eta jarrera eraginkorrak, Hizkuntza ala erakundea helburu erreala?, …

Hainbat pertsonaia ezberdin, beraien jarrera eta bilakaera

Kito hiria

Chaves, Correa, Morales, … politikaren eragina erresistentzia eta borroken harago

Unibertsitatea

Servia, Kooperatibak

Bortxakeria, garbiketa etnikoak, gerra historia errealaren ezagupena, gerra zibila, …

Giro ekonomikoa, lantegiak eta bilakaera, Tito,

Sozialismo erreala, Kooperatibak, langileen eta teknokraten kudeaketa, joera industriala, Lan erregulazioa, funtzionaketa, ……  

Autoeratzea-autoeraketa,

Idatzondokoak

Identitatea, egoera, nola sortu gaur eguneko pentsamolde eta arau ideologiko eraginkor asegarriak, modernitaten bidean eraiki, …

Autoritatea, boterearen arriskuak, helburua non, hizkuntzaren galera eta alternatibak, …

Ortzi-mugaren nolakoa, lausoa ala zabala, non jarri, ze baliabide edo osagai, …

Ezkerreko gerrillariak eta mugimendu indigena

*Gai ezberdinak zatika bezala osatuz doaz, irakurleak osatu behar du puzzlea.

Idazkera zalua, erraz eta gustura irakurtzen da

Esaldi herriko asko

*Sentipen mingotsa uzten du

 

Errege izateko zen gizona Ruadyard Kipling

Bi tipo berezi ezagutzen ditu narratzaileak, errege izatea nahi eta arabakitzen dute biek

Lortzen dute errege izatea, erregetzako gorabeherak eta porrota

India Ingalaterraren kolonia zenean kokatutako istorioa

Indiako zenbait lurralde ezberdinetako bizimoldea kontatzen du, bertako hainbat zertzelada

Indiako etnia ezberdin, eta beraien arteko borrokak.

Arraza arazoak: ingelesak, bertakoak, musulmanak, beltzak, zuriak, …

Apaizen boterea, …

Bertako deskribapen laburra edo aipua egiten du: giza talde eta jende ezberdina, karabanak, trena, …

Egoera xelebreak, umore ukituarekin

Masoien zenbait aipamen eta zantzu ere bada

Marrazkiz osatuta dago kontakizuna, trazu sendo, kolore nahastu gabeak, xaloak, … istorioaren taxukoak

Denborak ez du garrantzirik

*Idazkera erraza, paragrafo luzeak egiten baditu ere

Berak ez du egiten kritika zuzenik, kontatu egiten du , irakurleak aterako ditu ondorioak

Gutxi erabiltzen diren hainbat hitz, itzultzailearen filosofiagatik edo jatorriko testuak behartuta?

Bada esaldi berezirik

Erraz eta gustura irakurtzen da

 

Estolda jlasak. Jon Aretxe

San Frantzisko Bilboko kaleko giroa,atzerritarrak, hilketa bat, Ertzaintza, Bamako-Mali, mafia, …

Bamaco-Mali-Afrika: mafia, ustelkeria,

Mali: Bi kontakizun: narratzailea, hirugarren pertsonan, eta istorioa bizi duenarena, tartekatuta.

Oso modu xumean ari da Afrikari buruz: pertsonaiek hitz egiten dute batez ere, egintzek ere bai, noski.

Kritika puntua du kontakizunak.

Moraltasun kutsua du pertsonaiak Afrikari buruz ari direnean.

Bizitzak ezer gutxi balio du Afrikan

Hai gai gordina eta gogorra izanik, maitagarria egiten dira etorkinak, Afrika, … sortzen duen giroa bera

Liburu xumea da edukiz era idazkeraz , baina zuzena eta ziurra.

Ez du hain gustuko ditudan hausnarketa eta burutapenik

 

Farorantz. Virginia Woolf

Familia bat itsasertzeko  etxe baten bizi da, farora txangoa proposatzen dute, eguraldiagatik utziko dute eta liburuaren azkenean, urteetara, gauzatuko dute.

3         zatitan  banatua, eta zati bakoitza zenbatutako atal laburretan, atal bakoitzean pertsonaia edo ekintza ezberdina nagusitzen dela.

I. LEHIOA

Ramsey andre-gizonak, seme-alaba piloa: Paul, Minta, Andrew, Nancy, … eta inguruko zenbait lagun (Lily, Bankes, Tansley, Railey, farora bidaia proposatzen da, baina eguraldiagatik baztertzen da asmoa.

Etxe barruko gorabeherak,  lorategia, paseoak, gelara joango da ama, jantziak, hondartzara doaz gazteak, afaria, gosariak,

Pertsona, leku eta ekintzen deskribapenak: etxea, laguna, lorategia, … xehetasunak, pentsamenduak, elkarrizketak, irakurtzen dute,

Farora txangoari buruzko aipamena tarteka nolabaiteko lotura emanez kontakizunari

II  DENBORA AURRERA      

Etxeaz arduratzen den neskamearen inguruan doa kontakizuna

Neskamearen, etxearen eta familiaren berri ematen du: etxea utzi zuten, Londresera joan ziren, neskame izandakoak du etxeko ardura, familiako batzuk hil dira(etxekoandre, seme bat gerran), ezkondu ziren gazteak banatu dira,

Etxearen berri ematen du, giro erabat goibela, hitsa, dena dago hondatua

Etxea txukuntzen dute, bukaeran Lily eta Carmitxel, aurreko zatiko pertsonaiak, etxeko lagunak, datoz bertara: esperantza izpi bat

Aurreko jite eta estilo berean kontatzen ditu zati honetako gorabeherak ere.

III.FAROA

Lily bakarrik etxean bere oroitzapen eta egoerako gorabeherekin,

Ramsey jauna eta hiru seme-alaba ere bertan dira …

Lily pintatzen badiara begira txalupari begira, iraganeko oroitzapenak hausnartzen, alboan Carmitxel.

Txalupa badian: aitaren jarrera, hiru seme-alaben aitarenganako sentipen kontrajarriak, …

Tragedia kutsua hartzen du, baina heltzen dira farora, Lilyk bukatzen du koadroa.

*Gizakien arteko komunikazio berezi ezkutua,

Gizatalde eta gizakien harreman-mundu berezi bat marrazten du, eta

Guzti horretan kiribiltzen da, engranaje batek bezala zer batek bestera darama, iritzi  pentsamendu edo gogoeta batek besta bat dakar ondotik berari lotuta, jauzika doa gai batetik bestera, …

Zehaztasunetan finkatzen du begirada

Pertsonen barnera sartzen da, beraiengan biltzen: isil barne pentsamenduak, gogoetak, asmoak, … ezkutuenak ere, azaleratzen ez direnak.

Pertsoen berekiko kontraesan eta kontrasteak.

Une bakoitzean ia ezinezkoa da esanahiaz edo muinaz jabetzea, hain dabil jauzika, baina begirada edo orokortasuneko sentipenea gelditzen zaizu pertsonaiekiko eta bizitzarekiko iritzi nahiko zehatza.

Mila gai ezberdin, mila ukitu, burutapen eta iritzi kilikagarri, kontakizun osoan daude barreiatuta, ereinda, apurka, …

Aitortu eta azaldu gabeko sentimenduak,

Pertsona ezberdinen galeria, bakoitzaren barnea arakatuz

* Harrigarria da idazlearen imajinazioa, etorria, irudimena, hausnarketa ezberdinak korapilatzeko ahala.

Ez du zuzenean esaldi borobilik botatzen, baina jardunaldi luze eta borobil batek adina edo gehiago esaten du osoki hartuta.

Bigarren mailako osagaia da denbora kontakizunean, ia ez da existitu ere egiten; denbora lasai mantso doa kontakizunean, baina bizitza hor dago,

Paragrafo luzeko parentesiak

Proust, Joyce, Joxe Agustin Arrieta , Amurizaren, … ildo bera: estiloa gustukoa duenak disfrutatuko du

 

Gure Jerusalen galdua. Erresuma eta fedea III. Aingeru Epaltza

Hiru liburuki idatzi ditu, hau hirugarrena eta azkena da

Bi pertsonaia nagusi, Joanes Mailu, nafar noblea, eta Pedro Agerre elizgizona: bi horien bitarteaz doa garaiko historia kontatzen

Gerra erlijiosoak, Frantziako eta Nafarroako erregetzaren gorabeherak, Iruña, Paris, hainbat hiriburu ezberdin, garaiko gertakizunak, …

Enrike Nafarroako eta Frantziako erregea, Margarita erregina,

Higanotak, papistak, Ligakoak, erreformistak, frantsesak, espainolak, kalbinistak, …

Erresuma ezberdinetako jauntxoak, …

Gai historikoekin eginiko eleberri guztietan bezala, hemen ere gauza bera gertatu zait.

Aldi bateko giroa erakusten du, baina egiaren arrasto bat besterik ez da historiarik ez dakien irakurlearentzat..

Zein da errealitatea?.

Bukaeran, Gibel-solasean, argitzen ditu gauza asko. Hasieran irakurtzekoa da, irakurlea zentratzeko.

Gizarte eta giro gordina, hitsa, hilketak, gezurrak, saldukeriak, azpilana, gehiegikeriak, gosea, esplotazioa, handikien nagusikeria,  …

Denak dira berdinak, alde batekoak zein bestekoak., euskaldunak ere, zer esanik ez.

Kartzelak, gizarte sailkapenak, jantzi bereizgarriak, galerak, galerianoak, elikadura pobreena zein aberatsena, liburuak, idazteko baldintzak, …

Pertsona, herria, leku, gaztelu, aro, gertakizun, … nahasmen batean aurkitu naiz, labirintu batean bezala

Sarri ez dakit zer esan nahi duen esaldi batek, nahiz literalki ulertzen dudan, galduta bezala.

Tarteka ez dakit inprenta akatsak diren ala ezagutzen ez ditudan arau berriak, … segurtasuna kentzen dio irakurleari, fida daiteken idazleaz, ….

Latinezko zita asko, agian kontaketa girotzeko, nire latina gogarazteko balio izan dit, ariketa ezberdin bat.

Oso aberatsa da esaldi ezberdinetan, herri esaldiak, …

Hiztegi aberatsa du, nahiko zaila edo ezezaguna, ez dakit batua diren ala Iparraldeko euskaratik hartuak

Idazkera zaila egin zait, Aingeruren gauzak esateko modu korapilatsua

Aldi berean idazkera aberatsa, ohikotik ezberdina, ohikeriarik gabe, idazkera propioa du, alde horretatik aberasgarria

Oraingoz ez ditut aurreko biak irakurriko, agian hisorian bai begiratuko dut, edo liburu historiko zenbait begiratuko

 

Heriotza Venezian. Thomas Mann

Bost ataleko kontakizun laburra da

Pertsonaia aurkezten du, ondo-bizia, adinekoa,  poeta ere, bere biziaro ezberdinak,Veneziara doa, hotelean zirrara eragiten dion gaztetxo bat ikusten du, hondartzara doa batez ere gaztetxoa ikusteko irrikaz, Gehienez begirada iheskor bakarren bat gurutzatuko du, Venezia uztea erabakitzen du eguraldiagatik batez ere, damutu egiten da eta hotelera itzuliko, egun gozagarriak pasako ditu gaztetxoarekin liluratuta bere hurbiltasunagatik, beraz maitemintzen da, izurritea, gure protagonista hondartzan hilko da gaztetxoari begira.

Pertsonaiaren burutapenen barrena dabil, bere barneetan, bere sentimendu eta gelditu eta sakonduz.

Pentsamenduei emana, gai ezberdinak jorratzen ditu: bidaiatzea, pertsonaia ezberdinak, izurritea, ametsa, poesia, gogoeta kate etenik gabea. uhol

Hausnarketa da, ulerzailak sarri, idazlearen egitura mentalarengatik zein egitura literario ezberdinez emanak daudelako, jarraipen logiko zailekoak sarri.

Protagonista dabilen inguruak deskribatzen ditu, deskribapen zehatzak dira: Munich, bidaia, Venezia, gondola, kanalak, hotela, hondartza, 

Giro berezia sortarazten du umela, beroa, misteriotsua, iluna eta aldi berean argia.

*92eko itzulpena da, ez dakit horrek eragin edo ezberdintasunik duen, gaurkoekin alderatuz

Perpausak ez ezik esaldiak ere luzeak egiten ditu.

Esaldi bihurriak dira bere esanahia agertzeko

Hitz berri niretzat ezezagun asko, jatorrizkoek eraginda, giroa sortarazteko

Hiztegi berezia da, aberatsa, aldi berean edo horregatik irakurketa zailtzen duena, hitz berria sortarazten ditu,

Adjektiboak usu eta zehatzak, esanahia zehaztu eta borobiltzeko

Gaztelerazko hitzak ekiditen ditu, oso gutxi darabil, atzizki bide egiten ditu hitz-joko ezberdinak

Bitxia egiten da hiztegia eta esaldien egitura bera

Poeta samarra ere ba da, giro liriko bat sortarazten du sarri, egoera, leku eta pertsonaien inguruan.

Idazkera mitiko, mistiko, ia epikoa ere hartzen du tarteka, mito grekoen erreferentzia, …

Moldiztegiko hutsak daudelakoan nago, eta tarteka ez dakizu huts bat den ala hitz ezohiko horietako bat.; tarteta “eta” bi alaldi jarraian datoz “eta eta” ez dakit huts bat den ala esanahia azpimarratu nahi duen.

Irakurketa zaila egin zait, hitzengatik, atzizki bidez hitzei esanahi zehatzago ia ezberdina ematen dielako, ezohiko eran.

Diona soilik ez ezik esaldiak ulertzeko zailtasunak era zailtzen du irakurketa, ariketa zaila bihurtuz tarteka.

Liburu edo kontakizun arraroa egin zait, atsegina eta zaila aldi berean, sentipen kontrakarrez irakurri dut.

 

Hondamendia. Xabier Montoia

19 ipuin hiru ataletan banatuta,

Gibel begirada: Harpeetako gizakia / meteoritoa erori zenekoa / gosetea / Agirre traidorea / Bartzelona 37an / Jokalariak / Hitler / bonba atomikoa.

Aitzin soa: untxi izurrite bat irlan / neskatoa eta balizko osaba / poliziak Jesus hiltzen du Vatikanoan / semea ehorzteko dirurik ez zuen emakumea / amona hitz-lapikoa eta semea bila datorkion ama / Noe modernoa, Bibliakoa ez da bete / putakumeak ikertzera etorritako estralurtarra / homosexual kantaria, bikotea eta tabernaria / etorkinak itsasoan poliziak  erasota /

Etorkizuna: bikotea seme-alabekin basamortu bihurtutako eremuan mamuak noiz helduko / arabiarrek gerran bahitutako hiru kazetarien amaiera. Liburuaren izen buruak adierazten duen bezala gizarte eta historiako gertakizun latzak dakartza, inguruko osagai eta baldintza gordinenekin

Hondamendia diren egoerez ari da, kontakizun bakoitza da egoera ezberdin bat, beti muturreko latza.

Erakusten duen sakoneko egoera bezain latzak dira sarri istoriook, edo sakonean nabari den egoera latza izugarrizko kontrastea da konta-moldearen  dotoreziarekin.

Hausnarketa eta burutapen bipilak ereiten doa kontakizunak

Suspensea sortarazten du, baina misteriorik gabe bukatzen. 

Ironia eta kritika ukitua dario kontakizunari

Hitzari buruzko hausnarketa erakargarria kontakizun batetan

Hunkigarria ere bada tarteka

Gordina eta latza askotan

*Astiro irakurri behar da, nahitaez, idazkera landuak behartzen du horrela egitea, baita gaiaz jabetzeak ere, esanahia dosifikatuta baitoa

Gaiez gain idazkera da batez ere erakargarria egiten dituena ipuinok, kontaera, hausnarketak, …

Poesia kutsua du gai latzak arren

Esaldi laburrak egiten ditu, paragrafoak ere laburrak dira, orokorrean baina badu 7 orrialdeko ipuin bat paragrafo bakarra, komak besterik ez dituena, eta erraz eta ondo irakurtzen da segida duelako, beste ipuin bat paragrafo ezberdin oso luzeez osatua, baina puntuak jarriz.

Abila osagai ezberdinak, zehaztasunak, pertsonaiak, non, nola, … dosi txikietan ematen, istorioa osatu eta borobiltzen. 

Elkarrizketa laburrak, inolako bereizketarik gabe, tarteka paragrafo barruan, baina erraz jabetzen da irakurlea, narrazioaren jarraipena bezala dira.

Originala da, ezustean harrapatzen zaitu gehienetan

 

Kearen fiordoa. Iñaki Petxorroman

Baleazaleen jardunaren testigantza XII. Mendearen hasieran. Islandian kokatuta.

Ontzien antolamendu eta hornitzea, bidaia, Islandiako deskribapen fisikoa zein biztanleriarena, baleen arrantza, Islandiako antolamendua, baleei etekina, bertakoekiko harremanak, Euskara eta Islandiaren arteko sinbiosi edo hizkuntz trukaketa, oztopoak, tirabirak, bertako jauntxoen interes politiko eta ekonomikoa, Danimarkako erregearen jarrera, kortsarioak eta esklabo tratanteak, …

Ekaitz batek neguan bertan geratzera behartuko ditu.

32 baleazale hilko dituzte, gutxi batzuk lortuko dute itzultzea.

Maitasun istorioa bat ere sartzen du

Niri ez dit ezer berririk erakutsi; gaiari buruz ez dakienarentzat oso aberasgarria izan daiteke, batez ere delako hilketari buruz.

Geratzen zaizun betiko galdera, zer da datu erreala, zer osagaiak lotzeko asmatutakoa. Nolanahi sinesgarritasuna erakusten du.

Erraz eta gustura irakurtzen da. Ez du inolako zailtasunik. Intriga puntua du, batez ere azken zatian.

Euskara landua, bermea eskaintzen duena. Baina ez da apaingarri bitxietan sartzen ez egituretan, ez esaldietan, ez hiztegian.

Ez du burutapenik, hausnarketarik, kritikarik, … istorioa kontatzen du eta kito, irakurlearen esku geratzen da guzti hori.

Izan eta Edun aditz laguntzaileei buruz sortu dizkik galderak, badaude arau berriak edo eztabaidak, … trantsitiboa eta intrantsitiboa nola jokatu, …

 

Kometaren eraginpean. Jon Bilbao

8 ipuin edo narrazio dira

Andre.gizon bikote batek auzoko familia espiatzen du / Aldi baterako etxea alokatu zuen neska / Bikote bat eta umea hondartza batera doaz eta bertan bale bat hilda aurkitzen dute / Bikote batek itotzetik salbatzen du txakur bat / Albaitaria, senarra eta honen amorantea / Zentral termikoa / Ume bat desagertzen da eta bila dabiltza / Kometa bat agertzen da eta eremu zehat bat ez argi, ez ur ez …. uzten du.

Betegarri bezala zenbait gai ezberdin aipatzen ditu tarteka.

Harat hona dabil ezer funtsezkorik esan gabe

Ez dago hausnarketarik, zuzenik behintzat, ez du esaldi filosofiko teorikorik egiten

*Gazteleratik itzulpena da

Erraz irakurtzen da, paragrafo motzak egiten ditu eta horrek asko laguntzen du irakurketa.

Tentsio puntua mantentzen du ipuin bakoitzean, zerbaiten esperoan dauka irakurlea, nahiz azkenean ezer ez den gertatzen: hirugarren kontakizunetik aurrera trikimailu horrek ez du balio, badakizu ez dela ezer gertatuko, eta beste zerbaitetan jarri beharko duzu interesgunea.

Denbora pasarako ipuintxoak

Dosika, aipatuz soilik,  ematen ditu kontakizuneko osagai, argibide eta ezaugarriak

Azkenez lotuko diren bi istorio edo gertakizun paraleloa erabiltzen du narrazio zenbaitetan.

Elkarrizketak sartzen ditu, era berezian, inolako ikur edo berezigarririk gabe, baina ondo ulertzen dira elkarrizketa bezala

Hiztegi berezi bat darabil tarteka, hitz niretzat ezezagunak, zail samarrak batzuk erdal hitzak ekiditeko edo.

Hitz asko bihurtzen ditu aditz

Ez dit ezer eskaini, denbora tarte bat pasatzea besterik, erabat hotz utzi nau denbora galdu izanaren sentsazioz.

 

Lapur banda baten etika ala politika. Joseba Sarrionandia. Saiakera

Euskal Herriaren bilakaera urrundik nola ikusten duen galderari erantzuna

Josebak Mondragon Unibertsitaterako idatzitako saiakera da lehen zatia; bigarrena, bertako zenbaitek eginiko iruzkinak, asko, testua argitzen dutenak, eta Josebaren erantzunak.

Lapur banda, komenentziaren araberako etika duena, konbentzimenduaren etika menderatuz eta baztertuz,

Ezker Abertzalearenganako kritika zorrotza baina aldi berean baliagarria, positiboa.

Perezagua eta Ulazia alderdietatik boteak,

Gai pila ukitzen ditu: errealitate politikoa, sektarismoa, politika zer den, estatua-nazioa, nazio ezaren motiboak, iraultza, ezkerra, kapitalismoa-alternatiba, ezintasunak, jarrera politizatuak, karlistak, bandoak,  gerra, kultura, lengoaia, eskubideak, Gure Esku dago, bertsolaritza, zinea, …

Kritika, aldi berean proposamenak: gerora begira nola eta zer, idealismoa: gauzak idealizatu egiten ditugu gabeziak ezkutatzeko edo zerbait aldatu nahi dugulako, bilerak, agintariak, obeditzaile asko, partidu politikoak, kritikaren premia, ETA sortzearen zergatia, biktimismoa,  ETA eta Estatuaren biolentzia, kartzela, tortura, legea-justizia, egia, biktimak, memoria, erantzukizuna, plaza hutsa-demokrazia, askatasuna, euskara, lapur banden interesen arabera funtzionatzen du sistemak, medioak politikan, iraultza okerbidetik doan egoera geldiaraztea, erabakitzeko eskubidearen lorpenak salbatuko luke, …

Subjetibitate politikoa: gai nagusia, herriak egin behar du politika, herritarrek, ahalegin kolektiboa, eraikitze lana, geu subjektu izan, …  

Berrikuntza teknologikoen eta berrikuntza politikoen sinesgarritasun eskasa, …

Bakoitzaren egunerokotasuna  politika da, kontzienteki egitean dago gakoa, mundua berrosatu behar da, plaza hutsa, bidea bilatu behar dugu,

Oinazera abiatu eta Ganboara heldu ez gaitezen

Itota bezala uzten zaitu, pentsatzen duguna jartzen digu aurrean, pentsaraztera bultzatzen du, urduri jartzen zaitu, galduta,

Argia da ideien azalpenetan

Euskara aldetik ohi duen bezain aparta.

 

Lili eta biok. Ramon Saizarbitoria

Faustino da pertsonaia nagusia, adinekoa, idazlea, psikologo ohia; Lili gaztetxoarekin topo eginen du Ana lagunaren bidez, gizona eta neskatila elkartuz doaz kontakizunaren barnean, elkarri mila kontu kontatuz, dramatikoak asko; paraleloki, edo korapilatuta beste bi istorio nagusi doaz: Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren gorabeherak, eta gerra garaiko istorio bat: falangista eta neska baten arteko harremanak zeinei lotuta emakume bati eta bere senarrari buruzko ia obsesioa sortzen zaion protagonistari, nobela posible berri baten ardatza ere ematen doa; guzti honekin harilkatuz mila zertzelada eta istoriotxo ezberdin, kontakizun ardatzaren barnean,  albo edo zeharkako kontakizunetan nahastu, kiribildu edo galtzen da, bestelako istoriotxook txertatuz. Txakur bat ere bada tartean, zein ia pertsonaia nagusietakoa bihurtzen den, istorioko lotura bezala.

Tarteka kontakizunaren laburpen bat ematen du, eta honek asko laguntzen du irakurlea galdu ez dadin, beharrezkoa ere bada..

Pertsonaien pentsamendu eta sentipenetan kiribiltzen da, korapilatu ere, gerra garaiko oroitzapen, bizipen eta sentipenak..

Pertsonaia eta gertakizun historikoen kontakizuna  dago bilbe nagusiaren barnean, labur, flash bat askotan

Pertsona eta egoeretan barneratu eta korapilatu nahi du, baina errepikagarri astuna gertatzen da, sobera dauden sentipena sortaraziz, .

Iritzi, burutapen eta oroitzapenez zipriztinduta dago

Memoria historikoari buruz ironiaz ari dela dirudi, batez ere forenseari buruz, pertsona konkretu bat duela buruan dirudi, …

Gai ezberdinak bata bestearen ondoren, etengabe, pila: Gerra Zibileko hainbat pasadizo eta izugarrikeri lirateke eduki nagusienetarikoa, , zaharren heriotzari beldurra, poetak, ikastea, suizidioa, psikiatria,  matematika: numeroak -memoria, pixa-poltsaren erabilera eta ondorio psikologikoak, prostitutei buruzko hausnarketa, koldarkeria, prostituzioa, pixa poltsa, txakurrak, emaztearekiko tratu txarrak, elkarbizitzaren gorabeherak, literatura eta memoria historikoa, liburuak norbaiti uztea,  …

Melodramatikoa, trukulentoa ere, bilakatzen da tarteka istorioa.

Memoria historikoa berreskuratzeko ahalegin bat ere bada, isileko hainbat gertakizun agerian utzi edo gogaraztea..

Donostia deskribatuz doa, bertako eraikinak eta pertsonaiak, historia, kaledia eta bertako eraikinak, …

Paisaia ezberdinak deskribatzen ditu, baserriak, etxeak, ….

Pertsona ezberdinen aipamen eta zehaztasunak: Aitzol, Urkixo, Munibe, Pañafloridako Kondea, S. Juan Lizarralde, Larramendi, B.Etxeberri, Cobreros Uranga, Lauaxeta, …

Idazleak, filosofoak, politiko, … en  zitak, nobela titulu asko, …: irakurlea aberasten baino idazlea bere burua lustratzen ari dela iruditzen zait, moda antzerako bati jarraiki.

Interesgune handirik ez dakarte pasadizo gehienok.

Betiko arazoa: zer da errealitatea, zer asmatua, edo egokitua, zer egia, zer zurrumurrua.Zenbait pertsonaia ez dakizu errealak ala asmatuak diren,

Interesgarria bihurtuko zaio tartekako istoriotxo horietaz interesa duenari

*19 kapitulutan sailkatuta

Pertsonaia ezberdinen solasaldiak dira kapitulu ezberdinetan istorioen zertzeladak argitzen doazenak.

Eten gabe dabil handik hona, baina dion asko betegarria iruditzen zait, interesik gabekoa.

Badakit gramatikako eta bestelako desadostasun iritzi ezberdin asko dagoela Ramon eta beste zenbait idazle, gramatikari eta hizkuntzalarien artean; ez dakit zertan datzan ezberdintasun horiek, nik naturaltasun osoz irakurtzen dut azpiko desadostasunok non dauden antz eman gabe, nahiz zenbait esaldi arraro edo ezohiko  iruditzen zaizkidan. Eskertuko nuke norbaitek nonbaiten ezberdintasun horiei buruz idatziko balu, asko ikasiko genuke irakurleok.

Errepikamen asko, gehiegi,

Proust, Joice, …  imitatu nahi ditu baina bide erdian gelditzen da.

Ez du interesgune nagusirik sortarazten, ezusterik ere ez du, une batez zerbait gertatu behar dela badirudien arren, edo azkenean istorioa ezusteko batekin irauli egiten duen arren: ez du indarrik.

Ezer esaten ez didaten pasarte asko, nahiz kontakizun orokorrari lotuta dauden, betegarri iruditzen zait, literarioki soilik izan ditzake interesa, gauza pila errepikatzen ditu, korapilatu, irakurlea nahastu, .. ezer berririk ez eskaintzeko, entretenimendurik ere.

Barrokoa da esaldia korapilatuz, gaiak nahastuz, pilatuz, dotoretasunez,

Paragrafo luzeak egiten ditu

Deskribapen laburrak ere badaude, flash bat diruditenak, apartak, …

Tarteka bere idazkeraz gozatzen ari dela dirudi, nartzisismo literarioa.

Lasai eta geldi irakurtzekoa, kontakizuna korapilatzen delako, burutapen pilaz zipriztintzen duelako, euskara trinkoa darabilelako

Lasaitasuna eskatzen duenez irakurketak, lasaigarria bihurtzen da

Zehatz deskribatzen ditu egoerak, pertsonak, …

 “a” artikuluaren erabilpenak ere tarteka deskolokatzen nau, dudaz betez, arau berriak ez ditut ezagutzen, iritzi okerrak ditut, edo eztabaidan dauden iritziak dira.

Hiztegi nahiko berezia, hitz ez asko erabiliak, hitz berriak ere sortzen ditu atzizki eta batuketekin, hitzak aditz bihurtuz,

Gaztelerazko hitzak lasai darabiltza eta aldi berean euskarazko hitzekin jokatzen du konposaketa eta atzizkien bidez  gaztelerazkoak ekinez.

Esaldi deigarriak ere egiten ditu

Umore puntua

Elkarrizketa gutxi

Erdira laburbildu balu asko irabaziko zuelakoan nago.

Bere nobela justifikatu nahi dituela dirudi tarteka, desenkusatuz bezala.

Idazkeraz gozatzen duenak irakurriko du liburu hau

 

Metamorfosia.  Franz Kafka (Anton Garikano)

Hiru zatitan banatutako kontakizuna.

Ezustea izan da, oso aspaldi irakurri nuen, eta gerora entzundakoekin uste nuen gorputzaren eraldaketa kontatzen zuela, baina aldatuta esnatzen da eta ondoriozko gorabeherak dira kontakizuneko ardatza eta mamia.

Aldaketak beregan eta besteengan duen eragina kontatzen du: psikikoa emozionala ekonomikoa …, pertsona ezberdinen sentipenak, pentsaerak, jarrerak, …

Zomorroaren eta pertsonen izaera, pentsaera eta jokamolde ezberdinak, kontrasteak, …omorroa hiltzen da eta lasaitasuna dator etxera

Saltzaile bidaiari bat zomorro bilakatuta esnatzen da, zomorro gorputza du baina gizaki bezala pentsatzen. Egoera berriko gorabeherak: komunikatu ezina, ezinak, egoera berrira egokitzea fisikoki eta mentalki, lehen esperientziak, etxekoak hor daude beraiengandik gorde beharra, pentsamenduak, …  azkenik gelako atea irekitzen du.

Egoera berrira egokitzen da, etxekoekiko harremanak, etxekoekin aurrez aurre jartzen da, neskamea izutzen da, … zomorroaren bizimodua aldatuz doa

Neskame berri bat, hiru maizter, … etxeko giroa zitaldu egiten da, ezinezkoa bihurtzen da elkarbizitza, lehertu ere.

Normaltasun osoz kontatzen du egoera sinestezina,  errealismoz pertsona normalak bailira.

Oso mantso eta zehaztasunez, batez ere modu errealean kontatzen du istorioa, …

Egia da harremanak zehatz kontatzen dituela, jarrera ezberdinak, …

Huts egin dit liburuak, desengainatu, beste zerbait espero nuen, pertsonen eta egoeren beste erabateko tratamendu bat, sakonagoa, agian teorikoagoa, …

Ez nau inondik ere harrapatu, interesatu ere, are gutxiago liluratu-

Denek horrela goraipatu eta goraipatzen dutenean nik ikusi ezin ahal izan dudan beste zerbait du.

 

Mis memorias. Santiago Arizmendiarrieta

Santiren Espainiako gerra zibilari buruzko oroitzapen eta iritziak dira, esperientzia gogor baten testigantza zuzena, urte haietako argazkia..

Xumea kontaeran baina sakona eta gordina edukian eta esanahian.

Biziraupena dago jokoan, gizakiaren irauteko sena ageri da lan osoan.

Bi zati ditu: atari gisako hiru hitzaurre ezberdin eta Santiren testua: honek ere bere sarrera laburraz gain hiru atal ditu, Eibarko gorabeherak gerra hasi zenean, kontzentrazio eremuko zertzeladak eta Ondarretako kartzelakoak.

Sarrerak:  Lehen atarikoak historiagilearen koordenadetan kokatzen ditu oroitzapenok, hauek eskaintzen duten ekarpena; bigarrenak, nahiz gaztelaniak idatzita egon oroitzapenok,  euskararen ikuspuntutik begiratzen dio, Eibarko euskararen erabilpena, berezitasunak, gazteleraz arren euskararen eragina, … asko baitira euskarazko esaldiak, baita dakartza Santiren nortasun eta izaerari buruzko hausnarketak ere; hirugarrena Toribio Etxeberriarekiko harremanei buruz ari da.

Atarikook irakurketa osatuagoa egiten laguntzen du, irakurketan oharkabean pasatuko liratekeen hainbat ikuspuntu eta ezaugarriak azpimarratu eta ohartarazteko. Oso baliagarriak dira.

Santirenak:

a.- Gerra garaiko Eibarko giroa, antolakuntza, alderdi politikoak, pertsonaiak, frentea, bonbardaketa, iheslariak, errefuxiatuak, … Maltzaga, Eibar,  Bilbo, … Hunkigarria egiten zaigu nagusioi, giro hori bizi izan baikenuen, agian Eibarren ginen ihesi egun horietako batean. Oroitzapen lausoari gorputza ematen die, errealak bilakatzen, oso antzerakoan izan zirelako

b.- Kontzentrazio eremuak, Langile Batailoiak: eremu, toki, eta lan ezberdinak ageri dira

d.- Ondarretako kartzela: kartzela hartako giroa, zenbait pertsonaia, kantua, … oso gutxi kontatzen du.

Harritu nau ez duela islatzen han bizi izan ziren drama izugarriak: fusilatzera atera zituenak, libre utzi, atean hartu eta hil zituztenak, …  ez da inolako aipamenik eta han barruko horri buruzko girorik agertzen, erabat harritzen nau.

Testigantza zuzena, zehatza, egoera giroa, gertaerak argi jabearazten dituzten deskripzioak.

Ohitura bizimolde, eta bizikidetzako hainbat zehetasun interesgarri.

Pertsonen portaera ezberdinak, presoenak eta zaindarienak, militarrenak, ….

Bere iritzi eta hausnarketak: zenbait agian eztabaidagarriak, …

Kontraesan zantzuak bezala daude tarteka pentsaeran eta jokabidearen artean, interesgarria da joko hori.

Arrunta dirudi tarteka, baina hunkitu egiten du, bizitzaren muina baitago bertan.

+Ponposoa da tarteak , bai esaldien egituraketan, bai zenbait hitzeen erabilpenean, bere idazkera, agian bere gazte garaiko hezkuntza eta irakurketen ondorioa da, agian idazkera oso landuegia ez zuelako ere. Irakurketa bai.

Euskaraz pentsatzen du eta hori nabaria da

Ez nuen pertsonalki Santi ezagutu, ni kartzelatik irten berri-berri hil zen. Alabarekin nuen harreman estua eta honek eskatuta ni izan nintzen hilkutxa eraman zuenetariko bat.

 

Sumisioa. Michel Houellebecq

Huysmans idazlearen inguruan dabil etenik gabe, bere pentsaera eta lanak aipatuz, berari erreferentzia eginez

Narratzailea Parisko Unibertsitateko irakasle bat da eta beraren bilakaera kontatzen du gaztetatik berriro katedradun bihurtu arte; giro politikoak eta beldurrak eraginda alde egiten du, itzultzen da eta musulman bihurtuko da. Bi aro ezberdin bai Frantzian, batez ere Unibertsitatean, bai Europan.

Etorkizun oso hurbileko balizko bilakaeraz ari da, Pariskoa eta Europa osokoa, Islamismoa indartuz doa eta nagusitzen da, giroa erabat aldatuz doa, modu baketsuan baina bere arauak inposatuz, Europako Batasuna mantenduz,  Unibertsitateko aldaketa, Arabia Saudiko dirua dabil Frantzian, sexu kontuak tarteka nahiko gordin sarri, askok musulman eginen dira irakasle lana izateko,  

Frantziako egoera politikoa, hauteskundeak, Frantziako alderdi politiko ezberdinak, Parisko kale istiluak (Maiatz batean kokatzewn ditu ere), hezkuntza eta erlijioa, giro oso nahasia, musulmanak, judutarrak, katolikoak, politikaren tratukeria,  abertzaletasun frantsesa, produkzio sistemaren aldaketa,  distributismoa: familietan oinarritutako produkzioa, musulman pentsaeraren eragina, poligamia, Korana, fede berrira konbertsioa,  sexu gaia oso presente dago,hinkutza frantsesaren loraldia etorriko da,  …

Islamimsmoaz luzatzen da azken atalean

Giro intelektuala du kontakizun osoak, hausnarketa teorikoak politikari buruz, Filosofo eta idazle askoren erreferentzia etenik gabea, izenak eta lanak, Bloy, Peguyren poemak, jende ikasiaren giroa,

Frantziako historia eta literaturaren gutxienezko ezagupen bat behar da kontakizuna jarraitzeko.

Pertsonaia ezagun ezberdinen aipamena

Irakasleen mundua: bikoteak - ondo-biziak, ,

Monasterio bateko giroa,

Barne sentimenduetan sartzen da, xume itxuraz baina sakon, gizarte eta pertsonekiko zertzelada ezberdin asko emanez,

Sarri ez dakizu ironiaz ari den, kritikotasunez ala benetan.Gogoeta erakargarriak egiten ditu

*Paragrafo luzea egiten ditu, eta paragrafo bakoitzean esaldi luzeak sarri.

Liburu bitxi samarra da, arraroa, idazkeragatik, gaiagatik, freskotasun bat du

Deskribapen dotoreak egiten ditu pertsona zein tokienak, Errepikakor samarra ere gertatzen da tarteka

Atzizkiak darabiltza asko itzultzaileak, batez ere  –tsu.

Ez da sarri erraza irakurtzeko, gaiagatik eta paragrafo eta esaldi luzeko egituragatik.

 

Watsondarrak. Jane Austen

Watson izeneko familia txiro bateko alaba bat etxera bueltatzen da 17 urte kanpoan egin ondoren, bere harremanak etxean eta ingurukoekin

Ingalaterrako landa giroko herri bat, XVII-XVIII. mendea izan daiteke,  familia txiroak eta ondo-biziak, aristokratak eta handikien mundu eta manera hanpatuak, bakoitzaren bizimoldea, ohiturak, beraien arteko zertzeladak, asperdura, harremanak, dantza, bisitak, txutxu-mutxuak, maiseaketak, ezkontzak, nesken  senar-egarria eta ezkondu beharra, distira, garraioak, arinkeriak, …

Pertsonaia ezberdinen galeria bat, jiteak, handiki eta pobreen moldeak, portaerak, solasak, konplimenduak, aurkezpenak, hitz hutsalak, … gizarte baten argazkia.

Oso azaletik, baina orokorrean garai hartako egoera nahiko osatua ematen du.

Umore puntua, ironia, …

Elkarrizketa dira liburuaren egitura erdia

Esaldi asko ulerzailak dira, ez dakit itzulpenagatik ala jatorrizko idazkeragatik, korapilatsua da tarteka,

Ez naiz fidatzen esaldi askorekin, ezberdin edo arraroak egiten zaizkit, ereduak aldatu dira, inprenta-akats dira, zuzenketa hutsak,, …

Kuriositatez irakurri dut, aldi berean gustura, mundu ezberdin baten murgilduta, laburra da oso.

 

Zirkulua. Andoni Urzelai

ETAren aurkako borrokan, talde parapolitikoak borroka propioa hasten dute, pertsona normalen hilketak gauzatuz,  herria izutu eta horrela talde armatua isolatu eta ahultzeko

Argumentu txepela da, nahiko sinesgaitza, nolabait, erreala arren, burutapenetan diluitua

Etenik gabeko hausnarketak, labur, iheskor, pilotak dejadak bezala “harrapazak”.

Mila gai ukitzen ditu hausnarketotan: perfumeak, polizia, isileko polizia, pertsonen izaera ezberdinak, telebista, gizartea, gerra zikina, Ertzaintza, ETA, Estatua, psikologiari buruzko gogoeta ugari, heriotza, militarrak, Bilbo, kazetariak, gizarteari kontrola,

Pertsona eta egoeren deskribapen zehatzak egiten ditu

Deskribapen eta hausnarketotan harilkatuta doa kontakizuna: hausnarketok garrantzia handiagoa hartzen dute ia beti kontakizunak baino.

Burutapenotan kiribildu eta luzatzen da, kontakizunetik aldenduz

Tankera berdinekoak dira hausnarketok, ia galdu egiten da haria eta horrek eta horrek ia interesgunea kontakizunetik desbideratzen du, jakin-mina ahultzen irakurketari, galdu egiten da hitz jarioan.

Erdialdetik aurrera hartzen du interes gehiago kontakizunak bertara gehiago biltzen delako.

Kritikoa da, ironiaz darabil batez ere.

Idazlearen iritzi garbirik ez dago, ez da konprometitzen, intsinuatu besterik ez, denak zirikatuz.

* Trama arina, hari gutxiko ehuna, amaiera ahul eta lausoarekin

Atal bakoitza pertsona batetan zentratzen da batez ere, une batez nahiko nahasketa sortarazten du, baina azkenerako irakurleak ezgutzen du pertsonaia bakoitza

Bigarren pertzonak hizketan hari dira pertsonaia ezberdinak, bere buruari zuka.

Ez da korapilatzen esaldi dotoreak egiten, edo hiztegi konplikatua edo aberatsagoa erabiltzen, lexiko xumea du.

Irakurterraza da

 

Zoririk ez. Imre Kertèsz

Hungarian kokatua, Budapesten.

“Kontzentrazio-esparruetako zorionaz” mintzo da.

1.- Familia judu bat, 15 urteko semea da liburuko narratzailea. Juduen bizi-giro eta baldintzak. Aita lan-eremu batera deitzen dute, agur aurreko azken eguna, familia osoa ezagutzen dugu, judutar izaera, paparreko izarra, … 2.- Semea lantoki batera deitzen dute, neska judu batekin maitemintzen da, solasak, judutartasuna eta ondorioak. 3.- Gaztea eta halduagoen talde handi bat autobusean lanera doazela bahitu eta giltzaperatzen dute. 4.- Atxiloketa orduetako gogoeta, jarduera, portaerak, fedea, zain daudeneko harremanak, galderak, … Lanera joateko eskaintza egiten diete, izena ematen dute, zer gertatuko ote, ezjakintasun totala, jendarme hungariarren jarrera soldadu alemanena baino bortitzagoa da, ... Trenean sartzen dituzte, merkantzia trenean, ganadua bezala, denak pilatuta, egunetan; bidaiako bizipenak, iritzi ezberdinak, zer gertatuko ote, ezbaiak, alemanekiko iritzi kontrajarriak, … Lau eguneko bidaia.  Auschwitz-Bikernaura heltzen dira, lanera doazela uste dute. Lehenengo harremana esparruko kontzentratuekin, han ere engainatu egiten dituzte, banatu, biluztu, garbitu, sailkatu; oraindik ez dute susmo txarrik, pausoka-pausoka, ia ustekabean, protokolo dena pasatuko dute eta kontzentrazio-eremuan aurkituko dira bete betean. Kontzentrazio-eremuko zehaztasunak, errausketak, Mutiko gazteak kontzentrazio-eremua deskubritzen du. 3 egun egiten ditu Auschwitz-Bikernaunen. 5.- Buchenwald kontzentrazio-eremua, Zeitz lan-eremua. Merkantzia batetan eramaten dituzte, 80 lagun bagoi batetan.Hausnarketa burutsuak bizipenei buruz, lagunkoiak bezala baina tragikoak errealitatean. 6.- Zeitz lan-eremua. Presoen filosofia, iraun bizibeharraren trikimailuak, Pertsonen barnean sartzen da, eremuko bizimodua xehetasunez kontatzen du, mintzagaiak, sentipenak, harremanak, jipoiak, harremanen bilakaera, elikadura, bizi-baldintzak, talde ezberdinen banaketa izarren kolorez eta hizkiz eginda, suizidioak, ihesak, zigorak, oinetakoak, merkatu beltza, … mila zertzelada ezberdin. 7.- Eremura egokitzea, bertako bizimodura jartzea, nolabait onartzea ere, plazer txikiak, aldi berean etsipena, suminkortasuna, desesperazioa. Gaixotasunak, erietxea, arkakusoak, zauriak, … Erdi hilda bizi, kontraesanak: sumindura-poztasuna, … 8.- Buchenwalden berriro. Erietxea, osagileak, eremuetako bizitza sozial ezberdinak. Presoen sailkapena: izarren kolorez, adinez, nazionalitatez, betebeharrez, ofizioz. Bertako egoera izugarria. Esparruko azken egunak, urduritasunak eta askatasun lehen orduak. 9.- Etxera itzulera. Urtebete egin zuen kontzentrazio-eremuetan, bueltako bidaia, bere aldaketa, herrien egoera, bere herria, herritarren jarrera ezberdinak, jendeak ez du ulertzen gertatutakoa, ia sinesten ere, harrera kontrajarriak, … Esparruak zer diren azaltzen doa, sakontzen,  hausnartzen, horren berri eman behar den ala ez, preso ohi baten sentipen eta bizipen kontrajarriak, egokitze zailtasunak, … Bere etxera itzulera, aita hilda -kontzentrazio-eremu batetan-. Azken hausnarketak esparruei buruz zirraragarriak dira, bizitzari buruz orokorrean ere jendearen zailtasunak eremuen arazoa ulertzeko.

“Bizitza jarraiezina  bizitzen jarraituko dut”

*Xehetasunez kontatzen ditu gertakizun, zertzelada, eta gorabehera guztiak

Gazteak bere gaztetasun eta ia axolagabetasunetik giro jostari batetan kontatzen du dena, ez da gertatzen ari denaz jabetzen.

Dramatismo gabe kontatzen du, xume, naturaltasunez bezala, garraztasunik gabe, alemanen aurkako sentipenik gabe, ironia ukituz, baina kontatzen duen errealitatea, gertakizunak, izugarri dramatikoak dira

Gauza jakinak dira, baina bizi izan duen batek kontatuta, unean uneko bizipen eta burutapenak, 

Gatibuaren barne zirrikituetan sartzen da, gizakien onbide eta miseriak, … kontraesan oro agerian utziz.

Azkenean egoera gorrien eta latzenetara ohitu egiten da.

*9 kapitulutan banatuta, bakoitzean kontzentrazio-eremuko zati ezberdin bat kontatzen du

Erraz irakurtzen da, batzuetan ez den arren erraza zenbait esaldiren esanahiaz jabetzea.

Ez du apartekotasunik, ez esaldi biribilik, … baina euskara seguru eta sendo baten sentipena uzten du.

Gai hain gordinak eta latzak,  kontatzeko modu itxura arina, edo sumindurarik gabea,  litzake estiloan deigarriena.

 

Zu. Anjel Lertxundi

Bikote heldua, emazteari minbizia sortzen zaio, senarrak gaixotasun aldiko gorabeherak eta zertzeladak kontatzen ditu, prozesuaren pauso ezberdinak.

Minbizia, osasuna, osatzea, kimioa,

Burutapen, hausnarketa, oroitzapen, … kontaezinak, pila gai ezberdinei buruz, gaixotasunaren inguruan gehienetan.

Ez du inolako iritzi kritikorik kimioari buruz, nahiz zerbait adierazten duenm berdin sendabide alternatiboei buruz, nahiz horri erantzuten dion zeharka.

Gai ezberdinak kontaezinak dira, bakoitzean sakondu gabe, azaletik, batzuk gehiago edo asko errepikatzen dira –oinazea- baina ideia kilikagarriak eta pentsaraztekoak dira denak.

Kontaezin gai ezberdin: bizitza, argitaletxeak, idaztea, koldarkeria, abandonua-ihesa, gaixoa ulertzea, isiltasuna, animoak ematea, Arantzazu, Josu Uribeetxeberria, liburuak, oinazea, kazetaritza, senideen barne egoera, fedea, medikuntza, osasun-zerbitzua, suizidioa, idaztea, aitortza, hitzaldiak, norberarekin hitz egitea, jainkoa, gaixoari zor zaion egia, teknologia, depresioa, erizainak, tragedia-zigorra, samina-jainkoa, ustelkeria, mina-sufrimendua, artista eta ospea, alzheimerra, kanpaiak, heriotza, enpatia, barne bizitza, tuberkulosia, protokoloa, iazle baten kezka eta dudak, negarra, Elena Asinen obra baten esperientzia, medikuntza eta literatura, bidaiatzea, matrimonioa, bizitza kalitatea, memoria, tortura, Ars moriendi, tanatorioa, duin hiltzeko eskubidea, denbora fikziozkoa eta erreala, … et ita porro.

Bikotearen elkarbizitza ia idilikoa marrazten du, gaixotasun  larri eta egoera gordinean arren, bikote elkarbizitzaren zailtasunak jakinda, faltan botatzen dut bikotearen arteko haserre puntuak, zailtasunak, … hutsune horrek fikzio kutsua damaio beste guztiari, gauza askoren sinesgarritasuna galtzen du.

Asimilatu ezineko ideia eta hausnarketa zaparrada da, gainezka egiten dizu, labainduz bezala pasatzen zaizkizu, …

Egile askoren zitak, pentsarazten dutenak. Baina zita uholdea.

Beste zenbaitzuetan zitei pedante kutsua hartu izan diet, baina hauei ez, agian lotuta doazkien hausnarketengatik.

Autobiografiatik asko daukalakoan nago, egilearen aitortza bat dirudi. Azkan zatian badio dietario edo saiakera bat bezala ere ba bezala dela, .

Une batez liburua idaztearen zergatia justifikatu nahian bezala dirudi, defentsiban, emaztearen gaitza erabili izana, ...

Lertxundiren katarsi bat dirudi

*Oso trinkoa da zita, hausnarketa eta burutapenen sarea: nekatu egiten du irakurlea, ez dio atsedenik ematen irakurleari, kontakizunak oso leku gutxi hartzen du.

Beti gai beraren inguruan, aldizka monotono, astun, errepikakor, aspergarri zamarra ere, bilakatzen da, agin horrela delako gaixotasuna bera ere.

Atal motzetan idazten du: narratzaile baten kontakizunak eta senarraren sentipenak eta burutazioak  tartekatuz doaz; liburu, pertsonaia eta gertakizun askoren zitek ere osagai garrantzitsuak dira.

Trikimailu literario edo teknika ezberdinak darabiltza kontakizuna arintzeko mezua edo esan-beharrekoa azaltzeko, baina arifizial jitea hartzen du, naturaltasuna falta zaio, …

Pasarte edo atal askok, nahiz gai nagusiari lotuta, betegarri itxura dute, gehigarri bat bailitz, txatal bat ezarria, nahiz dotore, badirudi esan nahi dituen iritziak direla eta baliatzen dala gaiaz horretarako.

Badirudi bere karpetan dituen burutapen eta oharrak ateratzeko baliatu duela kontakizuna

Tarteka gehiago dirudi saiakera bat, batez ere bigarren kapituluan,  gai ezberdinak aletuz doa, ia narrazio edo deskripziorik gabe.

Artifizial edo akademiko jitea hartzen du tarteka gai ezberdinok erakutsi beharraz

Nire buruari galdetu diot

Sarri, Lertxundi izugarri asko dakiela, rabat batean arrazoitzeko izugarrizko gaitasuna duen,

Ala zita eta gogapenen bilduma izugarria egin duen eta hori dena erabiltzeko gaitasun eta abilidadea den.

Nola nahi irakurketari zukua ateratzeko gaitasun izugarria da eta irakurritakoe inguruan hausnarketa egiteko gaitasuna erakusten du

 Zuzenean idatzi gabe tarteka ideia, metafora edo errekurtso berriak bilatuz idazten du.

Esaldi bikainak, idazkera erabat dotorea

Hitz joko pila

Erraz irakurtzen da

 

 

Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.