e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)
Sistema eragileen guda berria
- (Elhuyar aldizkariko 2010eko urriko alean argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)
Ordenagailu pertsonalen sorrera
80ko hamarkadaren hasieran, ordenagailu pertsonala ez zen existitzen, edo ez behintzat gaur ezagutzen dugun bezala. Etxeetan bazeuden egon ordenagailu batzuk (Sinclair-en ZX81-a edo ZX Spectrum-a, Commodore 64-a, Amstrad-a...), baina batez ere gazteek erabiltzen zituzten jolasteko edo informatika ikasteko; gaur egungo kontsolen papera betetzen zutela esan daiteke home computer deritzen hauek.
Lana egiteko ordenagailuak ikerketa munduan, erakunde handietan, enpresetan edo unibertsitateetan soilik zeuden, garestiegiak baitziren. Ekoizle gutxi batzuk menperatzen zuten merkatua (IBM, DEC, Xerox...), bakoitza bere sistema eragile propioarekin (Vax, Unix...). Saiakerak egon ziren hauen partetik ordenagailuak etxeetara eramateko, baina ez zuten benetako arrakastarik izan prezioaren erruz; eta beste ekoizle txikiago batzuk oso zaila zuten merkatu horretan sartzea, beste gauza batzuen artean sistema eragilea garatzearen kostua ere zeukatelako.
Orduan, IBM-k beste saiakera bat egitea erabaki zuen etxerako ordenagailu pertsonalekin, makina berri bat eta sistema eragile berri batekin. Makina PC-a izan zen (Personal Computer), eta sistema eragilea Microsoft enpresa berriari enkargatu zion. Honek MS-DOS (MicroSoft Disk Operating System) egin zion, baina gure mundua den bezalakoa izateko gakoa izan den tratua lortu zuen IBM-rengandik: Microsoft-ek baimena zuen MS-DOS beste ekoizle batzueri ere lizentziatu edo saltzeko. Ondorengoa historia da: ekoizle txiki askok PC-arekin bateragarriak ziren ordenagailuak egin zituzten atzeranzko ingeniaritza erabiliz, MS-DOS sistema eragilea jarri zieten eta kloniko merke hauen bidez ordenagailu pertsonalak guztion etxeetan sartu ziren.
Windows-en monopolioa ordenagailu pertsonaletan
Hasieran MS-DOSek ekoizle handien ordenagailuen eta sistema eragile garestien hegemonia hautsi eta ordenagailu pertsonalen popularizazioa ekarri bazuen ere, denborarekin, MS-DOS eta, batez ere, haren oinordekoa Windows, hegemoniko bihurtu da, ia monopolioa izateraino. Eta egoera hori baliatzen duenez bere beste produktu batzuk inposatzeko (Interneteko nabigatzailea, ofimatika-produktua...) merkatuaren kontrol erabatekoa lortu du, horrek dakartzan eragin negatibo guztiekin.
Bi lehiakide aipagarri soilik ditu Windows-ek. Bata, Apple-ren Macintosh ordenagailua, bere MacOS sistema eragilearekin; bestea, PCetarako Linux sistema eragile librea. Baina nekez egiten diote aurre Microsofti, monopolioak haustea oso zaila izaten baita. Apple-ren merkatu-kuota oso txikia da PCenaren aldean. Gainera, esan daiteke Apple-ren eredua gailenduz gero egoera Microsoft-ekin baino are txarragoa litzatekeela: sistema erabat itxi eta kontrolatua da, hardware oso garesti batekin. Linux-ekin, aldiz, badugu PCetarako alternatiba on eta merke bat, benetako askatasuna eskaintzen duena, baina, zoritxarrez, merkatu-kuota are txikiagoa du. Eta horrela dago egoera azken aldi luze honetan ordenagailu pertsonalen munduan, ad eternum luzatuko dela dirudien guda alferreko batean...
Gailu berrietan Apple eta iOS nagusi
Azken urteetan bi gailu mota berri agertu dira merkatuan, oso azkar zabaltzen ari direnak eta etorkizun hurbilean ia ordenagailu pertsonalak bezain hedatuak egongo direnak: smartphone-ak (Interneteko konexioa, WiFi-a, GPSa, ukipen-pantaila eta beste gauza asko dituzten telefono mugikorrak) eta tablet-ak (taula-itxurako ordenagailu ukipen-pantailadunak). Aparatu mota horiek Apple-k asmatu ez baditu ere, joera-sortzaile handia denez eta diseinu erakargarriak egiten asmatzen duenez, bera izan da lehena arrakasta lortzen, iPhone eta iPad-aren bidez.
Biek iOS sistema eragilea dute barnean, sistema hiperkontrolatu eta itxia: bertan zein aplikazio instala daitezkeen eta zein ez Apple-k erabakitzen du, programazio-lengoaia bakar batean idatz daitezke bertarako aplikazioak... Horrelako sistemak nagusi diren merkatu bat oso kaltegarria da guztientzat.
Baina iPhone-a oso ongi saldu zen 2007an atera zenetik, smartphone pertsonalen artean ia monopolioa izateraino (RIMek ere merkatu zabala du bere Blackberry-arekin, baina batez ere enpresa-erabileretarako). Eta beste lehiakideek oso zail zuten aurre egitea, batez ere euren sistema eragileetarako aplikazio-eskasiagatik. Izan ere, iPhone-rako segituan sortu zen aplikazio pila baten ekosistema aberats bat. Aurkariek, aldiz, hasieran aplikazio askorik ez badute, ez da erraza erosleak konbentzitzea; era berean, ez da erraza garatzaileek aplikazioak egitea merkatu-kuota txikia duen sistema eragile baterako. Nola atera gurpil zoro horretatik?
Alternatiba: Android sistema eragile librea
Google-k ekarri zuen erantzuna 2008aren amaieran: Linux-en oinarrituta, smartphone-etarako sistema eragile bat eta oinarrizko aplikazio-sorta bat garatu zituen, libreak, mugikorren edozein ekoizlek erabil zitzakeenak. Oso denbora gutxian fabrikatzaile askok integratu zuten Android beren smartphone-etan; garatzaileentzat ere plataforma erakargarri bihurtu zen, eta laster milaka aplikazio izan zituen. Android sistema eragilea aplikazio asko eta onak eta askatasun handia dituen alternatiba da gaur egun.
Hala, azken urtean Android-en salmentak %886ko igoera izan du, eta gaur egun Android duten mugikorrak iPhone-ak baino gehiago saltzen dira; jotzen da urtebetean edo bitan Android gehiago egongo direla iPhone-ak baino. iPad-arekin erreakzioa lehenago gertatu da, Android jada garatuta baitzegoen: iPad-a 2010. urtearen hasieran atera zen arrakasta handiz, baina handik hilabete gutxira bazeuden tablet-ak Android-ekin, eta gero eta gehiago daude. Horri guztiari esker, gailu mota berri horietan ordenagailu pertsonaletan baino panorama hobe eta libreago bat aurreikus daiteke.
Hala ere, oro ez da urre... Android duen smartphone libre bat erosiz gero, nahi duguna egin dezakegu berarekin, baina smartphoneak garestiak izaten dira. Aldiz, telefonia-operadore batek diruz lagundutakoetan bere interesen araberako murrizketak jartzen ditu operadoreak: ezin dira Skype moduko programak erabili, edo mugikorraren Internet konexioa PC batekin partekatu, edo sistema eragilea eguneratu... Murrizketak saltatu daitezke sistema eragilea berriz instalatuz, baina ez dira edonork egiteko moduko aldaketak, eta telefonoaren garantia galdu egin daiteke, gainera. Kontraesankorra dirudien arren, Android-en askatasunaz baliatzen dira telefonia-operadoreak askatasunak murrizteko. Goian ikusi ditugunetan bezala kasu honetan ere, konpainiak beti sistema eragileez baliatzen dira gailuen merkatua kontrolatzeko...
"Preso nago", kartzelatik egindako komikia
Euskal preso eta errepresaliatuen lanak kaleratzen dituen Ataramiñe argitaletxeak Mikel Orbegozo presoaren Preso nago komikia atera du.
Kartzelan bertan egina, kartzelako bizimodua du gaitzat. Gai gogorra izanagatik, umoretik lantzen du Mikelek, biñeta, lerro edo orri bateko istorio laburren bidez. Berak dioen moduan, "ezkutatu nahi den errealitate gordin honen aurrean, bizitzari irrifar batekin aurre egiteak apur bat libreago bihurtzen gaitu".
Komikia euskaraz egina dago baina gaztelaniak ere badu tokirik bertan, kartzelako benetako bizimodua islatuz.
Irungo III. Komiki Azoka
Aurten berriz ere egingo dute Irungo Komiki Azoka, Irungo Udalak, Martindozenea Gaztelekuak eta PokerFace komiki-elkarteak antolatuta. Abenduaren 4tik 6ra egongo da irekita Irungo Zabaltza Plazan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara. Sarrera dohainik da.
Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua. Ikusten duzuenez, Xabiroi aldizkariko bi kide daude egile gonbidatuen artean (Dani Fano koordinatzailea eta Patxi Pelaez). Informazio gehiagorako http://www.komikirun.com.
Erakusketak
- Patxi Pelaez
- Arantza Sentayo
- Dani Fano
- Antonio Altarriba
Proiekzioak
LARUNBATA 4
- 10:00 - 11:00: La Liga de la Justicia: "Orígenes secretos"
- 11:00: Batman "El caballero oscuro"
- 16:00: "El intrépido Batman"
IGANDEA 5
- 10:00: "Superman: el último hijo de Krypton"
- 11:10: "Wonder Woman"
- 12:30: "Superman/Batman: Enemigos públicos"
- 16:00: "Batman Vuelve"
ASTELEHENA 6
- 10:00: La Liga de la Justicia: "Desventurados. La película"
- 11:15: "Crisis en dos tierras"
- 12:30: "Batman: El misterio de la batimujer"
- 16:00: La Liga de la Justicia: "Los valientes y audaces"
Egitaraua
LARUNBATA 4
- 10:00: Hasiera.
- 10:00 - 11:00: Haurrentzako marrazki-tailerra.
- 10:00: Magic - The Gathering jokorako sarrera-partidak.
- 10:00: Zonbiak taula-jokorako sarrera-partida.
- 10:00: Pitch Car jokorako sarrera-partidak.
- 11:00: One Piece mahai-jokorako sarrera-partidak.
- 11:00 - 12:00: Superheroiak birziklatutako materialez sortzeko tailerra (adin guztietarako).
- 11:00: Bisita gidatuak erakusketetara.
- 11:30 - 12:30: Marrazki-tailerra: Zonbiak marraztea.
- 12:00: Bisita gidatuak erakusketetara.
- 12:30: Marrazki azkarreko lehiaketa (20 minutu).
- 14:00: Amaiera.
- 16:00: Hasiera.
- 16:00 - 17:00: Marrazketa tailerra.
- 16:00 - 18:00: X360ko Super Street Fighter IV Torneoa.
- 16:00 - 19:00: Magic The Gathering torneoa.
- 16:30 - 17:30: Abenturazaleak eta piratak birziklatutako materialez sortzeko tailerra (adin guztietarako).
- 17:30: Marrazki azkarreko lehiaketa (20 minutu).
- 18:30: Hitzaldi magistrala eta sinadura eta marrazki saio aparta, azokara gonbidatu diren egileekin: Dani Fano - Antonio Altarriba - Patxi Pelaez - Arantza Sestayo.
- 22:00: Amaiera.
IGANDEA 5
- 10:00: Hasiera.
- 10:00 - 11:00: Marrazketa tailerra: Fantasiazko heroien pertsonaiak diseinatzea: ipotxak.
- 10:00: Plastilinaz modelatzeko tailerra (gazteentzat eta helduentzat).
- 10:00: Carcassone mahai-jokorako sarrera-partidak.
- 10:00 - 13:00: Heroclix-erako sarrera-partidak.
- 11:00: X360eko Naruto - Naruto Ultimate Ninja Storm Torneoa.
- 11:30 - 12:30: Marrazketa tailerra: Dragoiak marraztea (haurrak).
- 11:30 - 12:30: Marrazketa tailerra: Nola marraztu superbilauen morroiak.
- 11:30 - 12:30: Modelatze lehiaketa: Modela ezazu orko baten aurpegia.
- 13:00: Bisita gidatuak erakusketetara.
- 14:00: Amaiera.
- 16:00: Hasiera.
- 16:00 - 17:00: Marrazketa tailerra: Objektu bizigabeei bizia ematea.
- 16:00 - 18:00: GameCubeko Super Smash Bros Melee Torneoa.
- 16:00 - 19:00: Heroclix Torneoa.
- 17:00: Marrazki azkarreko lehiaketa (20 minutu): superbilau baten morroia marraztea.
- 18:30 - 20:30: "PokerFace" aldizkari berriaren aurkezpena, hitzaldia eta sinadura eta marrazki saioak.
- 22:00 Amaiera.
ASTELEHENA 6
- 10:00: Hasiera.
- 10:00 - 11:00: Marrazketa tailerra: Animalia fantastikoak (haurrak, gazteak eta helduak).
- 10:00: Colonos del Catanerako sarrera-partidak.
- 10:00: Heroclix joko libreko partidak.
- 10:00: Yu-Gi-Oh! jokorako sarrera-partidak.
- 11:00 - 12:00: Marrazketa tailerra: Borroka libreko pertsonaiak marraztea.
- 12:00 - 13:00: Eszenografia tailerra: nola egin dekoratuak zure taula-jokoetarako.
- 12:00 - 13:00: Fantasia animaliak birziklatutako materialez sortzeko tailerra (adin guztietarako).
- 12:00: Marrazki azkarreko lehiaketa (20 minutu): Marraztu ezazu zeure borroka libreko pertsonaia.
- 13:00: Bisita gidatuak erakusketetara.
- 14:00: Amaiera.
- 16:00: Hasiera.
- 16:00 - 17:00: Marrazki tailerra: Dekoratuak.
- 16:00 - 18:00: Colonos del Catán Torneoa.
- 16:00: Heroclix joko libreko partidak.
- 16:00: Magic - The Gathering joko libreko partidak.
- 16:00 - 18:00: GameCubeko Super Smash Bros Melee Torneoa.
- 16:00 - 19:00: Yu-Gi-Oh! Torneoa.
- 17:00: Manga marrazki-tailerra: Sortu ezazu One Piece munduko zeure pirata.
- 18:30 - 20:30: Galdera-lehiaketa.
- 22:00: Amaiera.
Getxoko IX. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan
Iritsi da berriro ere Getxoko komiki eta manga azoka. Azaroaren 26tik 28ra bitartean (ostiraletik igandera, beraz) izango den azoka Areetako geltoki plazako karpan soilik egingo da aurten; azken urteetan Erromoko Santa Eugenia plazan jarri izan den mangaren gunea ez da aurten jarriko, dena batean egongo da.
Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 80tik gora stand egongo dira. Horrez gain, beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzeak, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 1,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.
Ohi bezala, euskarak presentzia txikia izango du azokan. Xabiroik mahai bat du bertan eta bere euskarazko produktuak erakutsiko ditu bertan, eta aurtengo azaroko ale bereziaren aurkezpena ere egingo du.
Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.asp.
Omenaldiak
- El Jueves aldizkaria
- Pompas de papel Radio Euskadiko irratsaioa
Erakusketak
Erakusketak inguruetan
- Algortako erakustaretoan, ZÓCALO FANZINE. 15 AÑOS DE CÓMIC. Azaroaren 22tik abenduaren 4ra, 10:00-13:00 eta 18:00-21:30 astegunetan eta 10:00-13:00 larunbatetan.
- Erromoko Jai Alai kafetegian, JAVI KINTANAren KHOJINIADAS. Azaroaren22tik abenduaren 13ra.
- Areetako Glass kafetegian, IÑAKI G. HOLGADOren HOLGADOSPECTIVA. Azaroaren22tik abenduaren 13ra.
- Areetako La Reja tabernan, AMAIA BALLESTEROSen ESCALERA DE COLOR. Azaroaren22tik abenduaren 13ra.
- Bizkaia Zubian, FRIGO FINGERS 2010: WHEN THE APES MET (taldekako erakusketa). Azaroaren22tik abenduaren 13ra.
- Torrene Aretoan, INJUVEREN 2011ko KOMIKI ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETAn saritutako artistak. Azaroaren 22tik abenduaren 16ra.
- Torrene 2 Aretoan, EL JUEVES ALDIZKARIAREN 25 AZAL ONENAK. Azaroaren 22tik abenduaren 9ra.
Bestelako ekitaldiak
- Rol partidak
- Komiki tailerra (bi maila)
- Makillajea eta efektu bereziak
- Manga tailerra
- Graffitiak
- Proiekzioak
- Lehiaketak
Gonbidatutako egileak
- GILBERT SHELTON
- FREDERIK PEETERS
- PACO ROCA
- ANTONIO ALTARRIBA
- KEN NIIMURA
- ANGEL UNZUETA
- STUART IMMONEN
- KATHRYN IMMONEN
- RAFA SANDOVAL
- RUBÉN PELLEJERO
- VÍCTOR SANTOS
- JESÚS ALONSO IGLESIAS
- MANEL FONTDEVILA
- ALBERT MONTEYS
- ENRIQUE V. VEGAS
- JOSÉ LUIS MARTÍN
- JAVIER DE ISUSI
Komiki-guneko egitaraua
OSTIRALA 26
GOIZEZ
- 11:00: Azokaren hasiera
- 11:15: Proiekzioa: ANIMAZIO ZINEMA: "VICENTA" + KOMIKI FILM LABURRAK: "Planeta Z", "Torbellino de hostias", "El artefacto", "Sweet Blood", "Wrong Way"
- 12:30: Proiekzioa: "ENSALADA DE CORTOMETRAJES"
ARRATSALDEZ
- 17:05: Proiekzioa: KOMIKI FILM LABURRAK: ESKORIA FILMS ("Impacto nupcial", "Bridgeblood", "Bricokiller"...)
- 18:00: Proiekzioa: "ENSALADA DE CORTOMETRAJES"
- 18:00-19:30: Sinatze-txanda: GILBERT SHELTON (La Cúpularen postuan)
- 18:45: Mahai-ingurua: "EL JUEVES: AYER, HOY Y GOIZEZ" (Los entresijos de la revista que sale los miércoles). Hizlariak: Albert Monteys - Manel Fontdevila - J. L. Martín - Mayte Quílez. Moderatzailea: Borja Crespo
- 19:00: Sinatze-txanda: VÍCTOR SANTOS - JESÚS ALONSO IGLESIAS (Dolmenen postuan)
- 19:00-20:30: Sinatze-txanda: FREDERIK PEETERS - RUBÉN PELLEJERO - JAVIER DE ISUSI (Astiberriren postuan)
- 20:00: Omenaldiak: EL JUEVES aldizkariari eta POMPAS DE PAPEL irratsaioari (Félix Linaresekin eta Enrique Martínekin)
LARUNBATA 27
GOIZEZ
- 11:05: Nobedade-aurkezpena: XABIROI
- 11:05-13:00: Sinatze-txanda: ALBERT MONTEYS - MANEL FONTDEVILA - J. L. MARTÍN (El Juevesen postuan)
- 11:20: Nobedade-aurkezpena: DOLMEN. Partaideak: Victor Santos - Jesús Alonso Iglesias - Jorge Iván Argiz - Enrique V. Vegas
- 11:30: Sinatze-txanda: STUART IMMONEN - ÁNGEL UNZUETA - KATHRYN IMMONEN - RAFA SANDOVAL (sinatze-gunean)
- 11:30-12:30: Sinatze-txanda: JAVIER DE ISUSI (Astiberriren postuan)
- 11:35: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI. Partaidea: Laureano Domínguez (argitaratzailea)
- 11:50: Nobedade-aurkezpena: PANINI Partaidea: Julián M. Clemente, Panini Cómics Españako argitaratzailea.
- 12:05: Topaketa GILBERT SHELTONekin + Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA (partaidea: Josep María Berenguer argitaratzailea)
- 12:30 - 13:30: Sinatze-txanda: PACO ROCA (Astiberriren postuan)
- 13:00: Topaketa: JAVIER DE ISUSIrekin. Moderatzailea: Infame&Co.
- 13:00: Sinatze-txanda: GILBERT SHELTON - FREDERIK PEETERS - RUBÉN PELLEJERO - KEN NIIMURA (sinatze-gunean)
- 13:45: Topaketa: con KEN NIIMURA. Moderatzailea: Borja Crespo
ARRATSALDEZ
- 17:05: Sinatze-txanda: EL JUEVESeko egileak (sinatze-gunean)
- 17:05-19:00: Sinatze-txanda: ALBERT MONTEYS - MANEL FONTDEVILA (El Juevesen postuan)
- 17:05: Topaketa: ÁNGEL UNZUETArekin (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- 17:30-18:30: Sinatze-txanda: PACO ROCA (Astiberriren postuan)
- 18:00: Topaketa: STUART IMMONENekin (moderatzailea: Jorge Iván Argiz)
- 18:00-19:00: Sinatze-txanda: GILBERT SHELTON (La Cúpularen postuan)
- 18:00: Sinatze-txanda: VÍCTOR SANTOS - JESÚS ALONSO IGLESIAS (Dolmenen postuan)
- 18:30: Sinatze-txanda: PACO ROCA - ANTONIO ALTARRIBA - JAVIER DE ISUSI - KEN NIIMURA (sinatze-gunean)
- 19:00: Topaketa: FREDERIK PEETERSekin. Moderatzailea: Alberto García (Entrecomics)
- 19:00: Sinatze-txanda: ENRIQUE V. VEGAS (Dolmenen postuan)
- 19:00-20:00: Sinatze-txanda: RUBÉN PELLEJERO (Astiberriren postuan)
- 19:30: Sinatze-txanda: GILBERT SHELTON - VÍCTOR SANTOS - JESÚS ALONSO IGLESIAS - RAFA SANDOVAL (sinatze-gunean)
- 20:00: Mahai-ingurua: EL ARTE DE VOLAR. Hizlariak: Antonio Altarriba - Paco Roca - Rubén Pellejero. Moderatzailea: Borja Crespo - Koldo Azpitarte
IGANDEA 28
MANGAREN EGUNA
GOIZEZ
- 11:30-13:30: SUPER STREET FIGHTER IV LEHIAKETA
- 11:30: Sinatze-txanda: STUART IMMONEN - KATHRYN IMMONEN - ÁNGEL UNZUETA - JAVIER DE ISUSI - FREDERIK PEETERS (sinatze-gunean)
- 12:00:13:00: Sinatze-txanda: ALBERT MONTEYS - MANEL FONTDEVILA (El Juevesen postuan)
- 12:30-13:30: Sinatze-txanda: RUBÉN PELLEJERO - PACO ROCA (Astiberriren postuan)
- 13:00: Sinatze-txanda: EL JUEVESeko egileak (sinatze-gunean)
ARRATSALDEZ
- 17:30-20:30: COSPLAY ETA KARAOKE LEHIAKETA
Web mugikorretik, nabigatzeko modu berriak: Geokokapena eta atzipen multimodala
- (Elhuyar aldizkariko 2010eko uztaileko eta iraileko argitaratutako artikuluen jatorrizko extended bertsioa)
Weba sortu zenetik oraintsu arte, nagusiki ordenagailu arruntetan erabili da, Internetera konektatzeko kable bidezko konexioa behar izaten baitzen. Baina azken urteotan, WiFi edo telefonia mugikor bidezko konexioak ugaritu direnetik, web mugikorra deritzon fenomenoa sortu da, edozein tokitan gaudela gailu mugikor bat erabiliz nabigatzea, alegia. Horrelako gero eta gailu mugikor gehiago dago: ordenagailu eramangarriak, netbook edo ultraeramangarriak, nabigatzeko gaitasuna duten telefono mugikor edo smartphoneak, Apple-ren iPad-a eta haren arrakasta aprobetxatuz berpizten ari diren tabletak... Mugikortasunak berak eta gailu hauek dituzten ezaugarriek aukera berri ugari sortu dituzte nabigazioan, eta gailuen ekoizleak eta zerbitzu-emaileak hasi dira nabigazio-aukera berriak ematen. Baina gauza guztien hasieretan gertatzen den bezala, bakoitzak bere modura egiten du, eta horregatik ari da W3C horiek estandarizatu nahian, edozein zerbitzu-mota edozein gailutan erabili ahal izateko.
Geokokapena: gauden tokiari egokitutako zerbitzuak
Gailu mugikor batek baditu bideak zein koordenatu geografikotan dagoen jakiteko. Gailu batzuek GPS sistema daukate txertatuta, eta horren bidez zehaztasun handiz jakin dezakete kokapena. Telefonia mugikorreko sarearen bidez konektatzen direnek, hurbilen dituzten telefonia mugikorreko antenen triangelaketaren bidez ezagut dezakete posizioa. WiFi bidez konektatzen direnek, berriz, hornitzailearen IP helbidea eta Interneteko datu-baseak erabil ditzakete gutxi gorabehera non dauden jakiteko. Gaitasun horri geokokapena deritzo.
Gailu mugikorretako hainbat aplikaziok erabiltzen dute jada posizioa informazio hobea emateko. Esate baterako, errealitate gehituko aplikazioentzat funtsezko informazioa da hori, ikusten ari denaren inguruko informazio gehigarria emateko (ikus 2009ko abenduko artikulua).
Baina Interneten nabigatzen ari garela ere oso baliagarria izan daiteke informazio hori: gure nabigatzaileak web-zerbitzu bati non gauden esaten badio, informazio egokitua eman ahal izango digu web-zerbitzu horrek. Adibidez, Googlen edo beste bilatzaileren batean "jatetxeak" bilatuz gero, gugandik hurbil dauden jatetxeak erakutsi ahal izango lizkigukete; nahi izanez gero, haietaraino dagoen distantziaren arabera ordenatu ahal izango lirateke emaitzak, eta nola iritsi ere adierazi ahal izango ligukete. Publizitatea ere fokatuagoa eta baliagarriagoa egin ahalko lukete: gaur egun ikusten ari garen web-orri baten gaiarekin lotutako publizitatea erakusten diguten bezala, etorkizunean inguruan ditugun dendena erakutsi ahal izango ligukete.
Web mugikorrean ez ezik, ohiko ordenagailu finko bateko nabigazioan ere erabil daitezke zerbitzu horiek. IP helbidearen metodoaren bidez jakin daiteke gutxi gorabehera, non gauden eta bilaketa baten emaitzak edo publizitatea gure herrikoak soilik izatea ere posible da.
Estandarra definitzen
Aipatutakoak eta beste asko errealitate bihurtu ahal izateko, W3C erakundean lantalde bat dago, helburutzat daukana "kokapena kontuan hartzen duten web-aplikazioetarako interfaze bat definitzea, segurua eta pribatutasuna kontuan izango duena, bezeroak geokokapenaren inguruko informazioa erabili ahal izateko". Hau da, geokokapenerako API estandar bat definitzen ari da, guk hala nahi badugu web-zerbitzuek non gauden jakin ahal izan dezaten. 2009ko uztailean aurkeztu zuten azken zirriborroa, eta orain gomendio bihurtzeko prozesuan dago.
Hala ere, nabigatzaile batzuek jada inplementatua dute geokokapeneko APIa (Firefox 3.5 edo berriagoa, Google Chrome 5.0 edo berriagoa, iPhone 3.0 edo berriagoa eta Android 2.0 edo berriagoa). Horietako bat baduzu, jada erabili edo probatu ditzakezu geokokapena erabiltzen duten hainbat web-zerbitzu edo demo, adibidez http://diveintohtml5.org/geolocation.html (Google Maps-en erakusten dizu non zauden), http://www.beowulfe.com/oil/ (BP-ren petrolio-isuriaren orbana mapa batean kokatzen du zu zauden tokian zentratuta, bizi zaren lurraldearen tamainarekin konpara dezazun) edo http://www.html5rocks.com/samples/geolocation/trip_meter/ (ibilitako distantzia neurtzen doana).
Ziurrenik, laster gaur egun existitzen diren web-zerbitzuek aukera berri oso interesgarriak emango dituzte geokokapena erabilita, eta horretan oinarritutako zerbitzu berriak ere sortuko dira.
Zer da atzipen multimodala?
Atzipen multimodala deritzo sistema batekin modu askotara elkarrekintzan aritu ahal izateari. Ordenagailu arruntetan teklatua eta sagua erabiltzen dira normalean, baina badira beste baliabide batzuk ere, hala nola urrutiko aginteak, ukipen-pantailak, ahotsa... Eta ikerketa-mailan badira beste batzuk ere: begien, buruaren nahiz gorputzaren mugimenduak, zeinu-hizkuntza, burmuineko seinale elektrikoak...
Atzipen-modu horiek, sarritan, erabilgarritasuna hobetzen dute: adibidez, sofatik bideo-grabagailu batekin elkarrekintzan aritzeko, egokiagoa da urrutiko agintea teklatu eta sagu bat erabiltzea baino; edo telefono mugikor batean aritzeko teklatu txiki horiek baino egokiagoa izan daiteke ahotsaren bidez aginduak ematea. Baina urritasun edo minusbaliotasun kasuetan irisgarritasuna hobetzeko ere balio dute: ahots bidezko interfaze baten bidez, itsuak ordenagailu bat erabil dezake; edo elbarritasun sakonen kasuetan, begien mugimenduak edo burmuineko seinale elektrikoak erabil daitezke interfaze gisa.
Egon badaude gailuak horrelako interfazeak inplementatzen dituztenak, baina software berezia behar izaten dute gure aginduak interpretatu eta bidaltzeko, eta software horrek ez du sistema guztietarako balio. Horregatik ari da W3C atzipen-modu batzuentzat protokoloak estandarizatu nahian, nabigatzaileek protokolo estandar horiek inplementatu ahal izateko eta, hala, edozein gailutan nabigatzean atzipen-mota berri horiek erabili ahal izateko.
Ahots bidezko nabigazioa
Telefono mugikor batekin elkarrekintzan aritzeko eta Interneten nabigatu ahal izateko, oso egokia izan daiteke ahotsaren bidez aginduak ematea. Batetik, telefono guztiek badute mikrofonoa, eta berarekin ahotsa erabiltzera ohituta gaude. Bestetik, gailu txikiak dira eta teklatu txikiak dituzte; edo zenbakizko teklatuak soilik, eta tekla asko zapaldu behar dira letra bakarra idazteko; edo ukipen-pantailan gainjartzen diren teklatuak txikiak eta ezerosoak dira (letrentzat, zenbakientzat eta ikurrentzat teklatu batetik bestera aldatzen ibili behar da). Azkenik, gailu aurreratuenek GPS moduko aplikazioak ere badituzte, non nahitaezkoa den eskuak libre izatea.
W3Ck badu estandar bat, VoiceXML deritzona, ahotsezko aplikazioetarako balio duena eta ahots-nabigatzaile baten bidez interpretatzen dena. Aplikazio asko ditu: call-centerak, garraio-enpresetako paketeen segimendua, ahots bidezko posta elektronikoa... Baina estandar horrek soilik ahotsa erabiltzen du, ahots-ezagutzarekin ematen dira aginduak eta ahots-sintesiarekin erantzunak.
VoiceXML horren azpimultzo batean eta HTMLn oinarrituta, XHTML+Voice protokoloa definitu zuten IBMk, Motorolak eta Operak, ikusmenezko eta ahotsezko web-aplikazioak egin ahal izateko, eta W3C erakundeari bidali zioten, estandar gisa onartzeko. Oraingoz ez dago onartuta, baina ikusita HTML5-ekin web-aplikazioak ikusmenaren eremutik haratago doazela, baliteke etorkizunean onartzea. Edonola ere, Opera nabigatzaileak inplementatuta dauka; beraz, jada, posible da nabigatzaile hori darabilten telefono mugikor edo ordenagailuentzat ikusmena eta ahotsa integratzen duten web-aplikazioak egitea.
Esku-keinuak
Bestalde, gailu mugikorrek ukipen bidez nabigatzeko modu berriak ere ekarri dituzte. Orain arte, saguarekin egin izan diren ekintzak, funtsean, klik egitea, klik bikoitza egitea eta arrastatu eta askatzea izan dira. Eta ukipenezko pantaila gehienek ekintza horiek berak interpretatzen dituzte. Baina iPhone-ak esku-keinu deritzenak jendarteratu zituen: atzamarren mugimenduaren arabera ekintza desberdinak egin ahal izatea, hala nola argazki bat biratu; eta atzamar bat baino gehiago erabili ahal izatea, adibidez batera dauden bi atzamar banatzen joatea zoom egiteko. Interneten nabigatzeko balio duten gailu mugikor gehienek ukipen-pantaila dutenez, eta etxeko ordenagailuetan edo aisiarako bestelako aparailuetan ere gero eta gehiago ikusten direnez, oso interesgarria litzateke web-aplikazioetan horrelako keinuak erabiltzea. Bestalde, saguarekin ere erabil daitezke atzamar bakarreko esku-keinuak.
W3Ck badu estandar bat InkML deitzen dena. Jatorrian marrazteko tableten sarrera deskribatzeko hizkuntza da, baina ukipen-pantaila batean egindako keinu eta mugimenduak deskribatzeko ere balio du, gero mugimendu horiek interpretatu eta ekintza bihurtzeko. Oraindik behar adina garatu ez bada ere, W3Cren estandar bat denez, logikoa da etorkizunean estandar hori nabigatzean ere erabili ahal izatea, eta, beraz, nabigatzaileetan ere esku-keinuak erabili ahal izatea.
W3Cren lan-ildoak ikusita, badirudi etorkizunean gero eta gehiago ikusiko ditugula Interneteko nabigatzaileetan web mugikorretik etorri diren joera horiek, ahots bidezko nabigazioa eta esku-keinuak alegia. Hori gertatzean, Interneten ibiltzeko esperientzia Minority report filmean ikusten denaren antzekoa izango da.
Donostiako VII. Komiki-Jardunaldiak
Urriaren 30etik azaroaren 5era izango den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Asteak antolatuta, Donostiako VII. Komiki-Jardunaldiak egingo dira urriaren 29tik abenduaren 4ra. Aurtengoan Euskadi Fantastikoa VI programan Dani Fano eta Guillermo Gonzálezen erakusketa bana egongo da, eta horiez gain Salvador Larroca eta Isabel Mancebo Baldari ere dedikatuko zaizkie erakusketak. Jarraian duzue egile eta erakusketa bakoitzari buruzko informazio gehiago.
Dani Fano
Dani Fano, 1968an Donostian jaioa, komiki marrazkilari jorienetakoa da. Bere binetak askotan ikusi ahal izan ditugu, besteren artean, Mutxo, Elhuyar, Ipurbeltz, Ardi Beltza eta Kale Gorria argitalpenetan. Hala ere, azken urteotan, Xabiroin argitara eman du bere lan handiena, bere bi lan garrantzitsuenak barne, gidoiak berak idatzitakoak izanik: TeleATOI eta Anubis 3.0.
Urriaren 30etik abenduaren 4ra, Udal Liburutegi Nagusia
Guillermo González
Guillermo González (Bilbo, 1971). Animazio tradizionalaren eremuan lan egin izan du batik bat, storyboardak, layoutak eta abar marraztuz. Xabiroi aldizkarian istorio laburren bat egin ondoren, aurten, ipotxen unibertsoari buruzko liburu bat argitaratu du Frantzian (L'univers des nains), Tolkienen munduaren ondorengo den fantasiazko literaturaren topikoetan murgilduz. Liburu hau arrakasta handia izaten ari da eta, ondorioz, ilustratzaile handienen artean aurki dezakegu orain.
Urriaren 29tik abenduaren 4ra, Okendo Kultur Etxea
Salvador Larroca: Filmeetako super heroiak
Salvador Larroca (Valentzia, 1964) super-heroien munduko marrazkilari famatuenetakoa da. Gaztetandik izan zuen super-heroien komikietarako zaletasuna eta hainbat ilustrazio eta istorio argitara atera zituen Planeta DeAgostinin, 1994an Marvel Comicsen filial britainiarrarekin hasi aurretik. Hurrengo urtean Amerikako merkatuan hasi zen lanean, eta bertan izan zen Ghost Rider, The Fantasic Four, X-Men, Spiderman eta azkenaldi honetan Iron Man (lan honetan azkeneko hiru urteotan daramatza lanean) komikien arduradun.
Amerikako merkaturako daramatzan 17 urteotan ez du behin ere huts egin irakurleekin duen harremanean, hilero bere lana zabalduz eta berrituz. Izan ere, bera izan da Eisner saria jaso duen aurreneko espainiarra (Oscar sariaren baliokide komikiaren munduan), Iron Man bere oraingo lan honetan egin duen ekarpenagatik.
Urriaren 29tik abenduaren 4ra, Okendo Kultur Etxea
Isabel Mancebo Balda: Miragarriak
Isabel Mancebo Balda Iruñean jaio zen 1971n. Oso gaztetandik hasi zen margoak, argazkiak, collageak eta zaharberritze lanak egiten, baina batez ere, marrazten, etengabe marrazten. Obsesio antzeko bat. Orain, Pasaian (Gipuzkoa) bizi da, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren eta hainbat eta hainbat lekutan ikerlanean eta bizitzen egon ondoren. Arte nagusitzat du marrazkigintza, ez bakarrik trantsizio tresna gisa. Tintak, errotulagailuak, paperak, hosto lehorrak, zura… konbinatzen ditu. Arreta handiz egindakoa eta preziosista da bere lana, umore sena nagusi dela. Trazuarekin, lerroarekin eta irudiarekin erakarri nahi izaten du ikuslea. Edizio honetan, Allá: Ciudades y gentes bere aurreko erakusketaren ondoren, izaki bereziak, dibertigarriak eta maltzur xamarrak ezagutzera eman nahi dizkigu. Miragarriak lan hau modan eta zineman inspiratutako bestiario bat da eta animaliekin, piztiekin eta hain piztiak ez diren horiekin zerikusia duen mundua erakusten digu. Hala, Miragarriak liburuan, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Aste honetan argitara emandakoan, agertzen diren pertsonaiez gozatzeko aukera ematen digu.
Urriaren 30etik abenduaren 5era, Príncipe zinemak
"Okatxu - Hegal egiten", artzainen munduaren inguruko komikia
Gaur goizean aurkeztu dute Baionako Elkar Megadendan, eta Lurrama azokaren egitarauaren barruan, Okatxu - Hegal egiten komikia.
Argiak argitaratu du komikia, Euskal Herriko Artzainak elkartea eta Kukuxumusurekin elkarlanean. Mattin Irigoienek egin du gidoia, Asisko Urmenetak irudiak jarri ditu eta Adur Larreak koloreak. Okatxu arkume gaztearen istorioa kontatzen du, bizitza deskubritzen doan bitartean. Artzainen mundua ezagutarazi nahi du komikiak, umorez betetako istorio baten bitartez.
Ongi etorria ba, euskarazko komiki berri hau. Egileak ezagututa, aparta izango da dudarik gabe!
Komikien inguruko ekitaldi gehiago Bilboko Alhondegian
Urriaren amaiera honetarako, eta astebete eskaseko tartean, komikien inguruko bi ekitaldi antolatu ditu Bilboko Alhondegiak, blog honetan sarritan aipatu dizuegun AlhóndigaKomik programa aberatsaren barruan.
Batetik, larunbat honetan, urriak 23, 12 komiki-ordu izeneko tailerra egingo da. Goizeko 9tan hasi eta gaueko 9ak bitartean, Clara-Tanit Arquék eta Martín Romerok, AlhóndigaKomik bekaren lehenengo bi lehiaketen irabazleek, komiki bat 12 ordutan nola marrazten den irakatsiko dute hasiberrientzako ikastaro moduko honetan. Parte hartzearen prezioa 30 eurokoa da.
Bestetik, hurrengo ostegunean, urriak 28, arratsaldeko 7tan, El Secreto de la Alhóndiga liburua aurkeztuko da. Liburuak Alfonso Font, Daniel Torres, Miguel Ángel Martín, Raquel Alzate, Laura Pérez-Vernetti-Blina, Santiago Valenzuela, Paco Roca eta David Rubín egileen binetak ditu, eta Alhondegiak komikien inguruan eskainiko dituen ekitaldien garrantziaren isla izan nahi du, originaltasuna eta xarma erakutsiz. Aurkezpenean komikiaren inguruko zuzeneko ekitaldia egongo da, Laura Pérez-Vernetti eta Javier de Isusi komikigileen eta Mikel Andueza saxofonistaren parte-hartzearekin.
Segi dezala Alhondegiak komikien inguruko programa oparoa antolatzen! Baina, ahal izanez gero, euskarazko gauza gehitxoagorekin...
Komikien munduko hainbat berri
Post honetan, komikien munduen inguruko hainbat berri dakarzkizuegu denak batera, blog honetan ohitura bihurtzen ari den gisan.
Batetik, Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin, Galtzakomik lehiaketa antolatu du. Hiru kategoria daude, bakoitza bere sariekin: 12 urtetik beherakoak (komiki-bilduma, marrazketarako materiala eta argitalpena), 12tik 18 urtera artekoak (400 euro eta argitalpena lehenarentzat, 200 euro eta argitalpena bigarrenarentzat) eta adinez nagusiak (600 euro eta argitalpena lehenarentzat, 400 euro eta argitalpena bigarrenarentzat). Lanek euskaraz izan behar dute eta azaroaren 19ra arte bidal daitezke.
Bestetik, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP) Euskal Irudigileen III: Topaketak antolatu ditu (gaztelania hutsean daude bi estekak). Larunbat honetan izango dira, urriak 12, goizeko 10etatik aurrera, Bilboko Yohn Jauregian. Gaia ingurune digitala eta egile-eskubideak izango da, eta hau da egitaraua (dena gaztelaniaz izango da):
- 10:00: Los retos de la creación en ilustración ante los nuevos soportes de comunicación. Hizlaria: Gemma Cortabitarte, kazetaria eta APIC-eko gerentea (Asociación de Ilustradores de Cataluña).
- 11:00: Atsedenaldia
- 11:30: La legislación ante el entorno digital. Hizlaria: Javier Gutiérrez, abokatua eta VEGAP-eko zuzendari orokorra.
Azkenik, Bilboko Alhondegiak antolatutako Komik Online lehiaketaren lehenengo edizioaren irabazlea aukeratu du Antonio Altarriba, Leandro Alzate eta Juan Berriok osatutako epaimahaiak: beste 68 lanekin lehiatu ondoren, Francisco Valentín Sordo Artarazen Opiniones lana saritu dute komiki-sorta batekin.
Bilboko barrea, bihartik igandera
Irailaren 22tik 26ra, hau da, bihartik igandera, ospatuko da Bizkaiko hiriburuan Bilboko Barrea jaialdia, umorezko literaturaren eta umore grafikoaren lehen nazioarteko astea. Beronen barruan hainbat mahai inguru, erakusketa, emanaldi, aurkezpen eta sinadura-ekitaldi egingo dira, egile eta pertsonaia ezagunen parte hartzearekin: Forges, Michel Houellebecq, Tom Sharpe, Antonio Altarriba, Kirmen Uribe, Gallego & Rey, Jon Arretxe, Félix Linares, Rafael Reig, Zulet... Jarraian duzue programa zehatza.
Mahai inguruak
IRAILAREN 22a, ASTEAZKENA (Arte Ederren Museoko Entzunaretoa)
- 19:30: Mahai-ingurua. La literatura de humor, ¿un género menor? Juan Basek moderatu eta parte hartuko du. Gonbidatuak: Rafael Reig eta Fernando Iwasaki.
IRAILAREN 23a, OSTEGUNA (Euskalduna Jauregia. A3 aretoa)
- 19:00: Mahai-ingurua El humor inglés y el resto del mundo. Pablo Martinez Zarracinak moderatuko du. Gonbidatuak: Luis Alberto de Cuenca, Felipe Benitez Reyes eta Jorge Herralde.
- 20:30: Cesar Cocak elkarrizketa egingo dio Michel Houellebecqi.
IRAILAREN 24a, OSTIRALA (Euskalduna Jauregia. A3 aretoa)
- 19:00: Mahai-ingurua. El humor que burló a la censura. Felix Linaresek moderatu eta hitz egingo du. Gonbidatuak: Ramon de España eta Antonio Altarriba.
- 20:30: Jorge Herraldek elkarrizketa egingo dio Tom Sharperi.
- 21:00: BBK Bilboko Barrea Saria emango zaio Tom Sharperi.
- 21:30: Wilt filmaren proiekzioa.
IRAILAREN 25a, LARUNBATA (BBK aretoan)
- 18:00: Mahai-ingurua. El humor gráfico como sátira política. Jesus Zuletek moderatu eta parte hartuko du. Gonbidatuak: Forges eta Gallego & Rey.
Erakusketak
IRAILAREN 22tik 26ra (Arenala)
- 22tik 25era 11:00 - 21:00, 26an 11:00 - 14:00: FORGESen erakusketa, "LOS FORRENTA AÑOS" obrari buruzkoa.
IRAILAREN 17tik URRIAREN 5era (BBK aretoan)
- 10:00 - 14:00, 16:30 - 21:00: LA CODORNIZ umorezko aldizkariari buruzko erakusketa.
Emanaldiak
IRAILAREN 22a, ASTEAZKENA (Arenalean)
Karpa nagusia
- 11:30 - 13:30: Kukubarre Jazz Quartet
- 13:00 - 14:00: Animazioa Renatoren kontura
- 17:00 - 18:00: Animazioa Renatoren kontura
- 18:30 - 19:30: Kukubarre Jazz Trio
- 19:30 - 20:00: Musika-animazioa
Ipuin-kontalarien karpa
- 12:00 - 13:00: Kandelen argipean ipuin-kontalari taldea (La risa también cuenta, Ez ez ez Ines aldrebes, Kontalariak: Pedro Ruiz eta Begoña Gómez)
- 18:00 - 19:30: Kandelen argipean ipuin-kontalari taldea (Chupeteando, Eta hala bazan ala ez bazan, La risa también cuenta, Kontalariak: Joaquín Ponte, Pedro Ruiz eta Anabel Muro)
IRAILAREN 23a, OSTEGUNA (Arenalean)
Karpa nagusia
- 17:00 - 18:00: Animazioa Renatoren kontura
- 18:30 - 19:30: Kukubarre Jazz Trio
- 19:30 - 20:00: Musika-animazioa
Ipuin-kontalarien karpa
- 12:30 - 13:30: Kandelen argipean ipuin-kontalari taldea (Monstruo beldurgarria???, Contemos juntos. Kontalaria: Begoña Gómez)
- 17:00 - 17:45: Magia
- 18:00 - 20:00: Kandelen argipean ipuin-kontalari taldea (Ceniciento; Ez ez ez Ines aldrebes; Chupeteando, Elkarrekin konta dezagun, Kontalariak: Joaquín Ponte eta Begoña Gómez)
IRAILAREN 24a, OSTIRALA (Arenalean)
Karpa nagusia
- 17:00 - 18:00: Animazioa Renatoren kontura
- 18:00 - 19:00: Kukubarre Jazz Trio
- 19:10 - 19:40: Musika-animazioa
Ipuin-kontalarien karpa
- 12:00 - 12:30: Magia
- 12:45 - 13:45: Kandelen argipean ipuin-kontalari taldea (Eko-ipuinak (Kamishibai saioa) Érase una vez, un colorín colorado, Ceniciento, Senarra etxean, Kontalariak: Pedro Ruiz , Anabel Muro, Joaquín Ponte eta Begoña Gómez)
IRAILAREN 24a, Ostirala (Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa)
- 21:30: Wilt filmaren proiekzioa
IRAILAREN 25a, LARUNBATA (Arenalean)
Karpa nagusia
- 11:00 - 12:00: Animazioa Renatoren kontura
- 13:00 - 14:00: Kukubarre Jazz Duo
- 17:00 - 18:00: Animazioa Renatoren kontura
- 18:00 - 19:15: Kukubarre Jazz Quartet
- 19:15 - 19:45: Musika-animazioa
Ipuin-kontalarien karpa
- 11:00 - 11:45: Magia
- 12:00 - 14:00: Kandelen argipean ipuin-kontalari taldea (Chupeteando, Monstruo beldurgarria???, Ceniciento, Elkarrekin konta dezagun, Kontalariak: Joaquín Ponte eta Begoña Gómez)
- 17:00 - 17:45: Magia
- 18:00 - 20:00: Kandelen argipean ipuin-kontalari taldea (La risa también cuenta, Zenbat ipuin!!!, Érase una vez, un colorín colorado, Eta hala bazan, ala ez bazan, Kontalariak: Anabel Muro eta Pedro Ruiz)
IRAILAREN 26a, IGANDEA (Arenalean)
Ipuin-kontalarien karpa
- 12:30 - 14:00: Kandelen argipean ipuin-kontalari taldea (Ceniciento, Eko-ipuinak (Kamishibai saioa), Chupeteando, narradores: Joaquín Ponte eta Pedro Ruiz)
Liburuak sinatzea
IRAILAREN, 22a, ASTEAZKENA (Arenalean)
- 19:30 - 21:00: Fernando Mariasek, Lola Beccariak Kirmen Uribek beren liburuak eta aurkeztutako liburua sinatuko dituzte.
IRAILAREN 23a, OSTEGUNA (Arenalean)
- 19:30 - 21:00: Fernando Iwasakik, Rafael Reigek eta Manuel Manzanok liburuak sinatuko dituzte.
IRAILAREN 24a, OSTIRALA (Arenalean)
- 19:30 - 21:00: Martin Amisek, Felipe Benitez Reyesek, Luis Alberto de Cuencak, Michel Houellebecqek eta Raul Argemik beren liburuak sinatuko dituzte.
IRAILAREN 25a, LARUNBATA (Arenalean)
- 19:30 - 21:00: Liburuak sinatuko dituzte: Tom Sharpe, Ramon de España, Antonio Altarriba, Fernando Trias de Bes eta Toni Batllori idazleek
Liburu aurkezpenak
IRAILAREN 22a, ASTEAZKENA (Arte Ederren Museoko Entzunaretoa)
- 18:30: Bilboko Barrea bildumako lehen kontaketa-liburuaren aurkezpena. Fernando Mariasek aurkeztu eta hitz egingo du. Gonbidatuak: Lola Beccaria eta Kirmen Uribe.
IRAILAREN 23a, OSTEGUNA (Arenalean)
- 12:00: Fernando Mariasek Manuel Manzanoren El hombre de plastilina eleberria aurkeztuko du.
IRAILAREN 24a, OSTIRALA (Arenalean)
- 12:00: Jon Arretxek Raul Argemik haurrentzako idatzitako bi umorezko eleberri aurkeztuko ditu: Ladrones y Paraguas eta Bandidos y dragones.
IRAILAREN 25a, LARUNBATA (Arenalean)
- 12:00: Aldi bereko aurkezpena: Forgesek Jesus Zulet umorista grafikoaren Black & White aurkeztuko du, eta Juan Basek, berriz, Fernando Trias de Besen eta Toni Batlloriren Mil millones de mejillones umorezko saiakera.
Bestelakoak
IRAILAREN 23a, OSTEGUNA (Euskalduna Jauregia. A3 aretoa)
- 20:30: Cesar Cocak elkarrizketa egingo dio Michel Houellebecqi.
IRAILAREN 24a, OSTIRALA (Euskalduna Jauregia. A3 aretoa)
- 20:30: Jorge Herraldek elkarrizketa egingo dio Tom Sharperi.
- 21:00: BBK Bilboko Barrea Saria emango zaio Tom Sharperi.
IRAILAREN 25a, LARUNBATA (BBK Aretoan)
- 19:30: Rodrigo Fresanek elkarrizketa egingo dio Martin Amisi.
- 20:45: Omenaldia Forgesi.
IRAILAREN 26a, IGANDEA (Arenalean)
Karpa Nagusia
- 12:30: La Risa de Bilbao / Bilboko Barrea umore-mikroipuinen lehiaketako ebazpena. Finaleko hamar ipuinak eta irabazlea irakurriko dira. Eroski Bidaiak saria emango zaio
IRAILAREN 26a, IGANDEA (BBK Aretoan)
- 12:00: La Codorniz aldizkariari buruzko hitzaldia, Fernando Garcia Garretaren eskutik. Fernando Garcia Garreta gaian aditua eta erakusketaren jabea da.