e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)
Xabiroi aldizkariaren 17. alea eta beste ale berezi bat, kalean
Urrian atera zen Ikastolen Elkarteak ateratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 17. alea, eta azaroan berriz beste ale berezi bat. 17. alean ohiko sailek jarraitzen dute eta ale berezian, ohikoa denez, luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien istorio laburrak.
17. alean ondoko edukia aurkituko dugu:
- Nik neuk egiten dudan Albisteen txokoa
- Manu Ortegaren Haizea banda
- Auzomorro umorezko orri bikoitza, Guaikaipuroren gidoia eta Alex San Vicenteren irudiekin
- Julen Ribasen irudiak eta Iban Zalduaren gidoia duen Azken garaipena sailaren beste 6 orri
- Haur besoetakoa sail berriaren 6 orri, Unai Iturriagaren gidoia eta Alex Sanviren irudiekin (duela bi urteko ale berezian aurkeztu zuten pertsonaia egileek)
- Irune Lasak egiten duen KomikiTAUN elkarrizketen orria, oraingoan Iban Garaterekin
- Asiskoren Hor Konpost banda
- Zaldi Eroaren Arranotxuren beste bi orri
- Dani Fanoren Anubis 3.0 sailaren 8 orri
- Loperen Behien Tarzanen 4 orri
- Olierrek asmatutako eta Markok marraztutako Haratagoren beste orri bat
Eta ale berezian:
- Arthur Suydamen azala
- Harkaitz Canoren Doktor Jeiki eta Mister Jai izeneko orri bateko narrazioa, Dei Gaztelumendiren ilustrazioarekin
- Nerea eta oparia 7 orriko istorioa, Eider Rodriguezen gidoia eta Alex Orberen irudiekin
- Toti Martinez de Lezearen gidoia eta Guillermo Gonzalezen irudiak dituen Indianoa 7 orriko istorioa
- Emakume sugearen misterioa 7 orriko istorioa, Patxi Zubizarretaren gidoia eta Manu Ortegaren irudiekin
- Pako Aristiren gidoia eta Iñaki G. Holgadoren irudiak dituen 7 orriko Zein gaizki zahartzen diren progreak! istorioa
- HiGeldo Antton Olariagaren 3 orriko istorioa
Oraindik garaiz zabiltzate hauek, aldizkariaren beste aleak edo albumak Getxoko komiki-azokan erosteko, Xabiroiren stand-ean!
Getxoko VIII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan
Iritsi da berriro ere Getxoko komiki eta manga azoka. Azaroaren 27tik 29ra bitartean (ostiraletik igandera, beraz) izango den azokak bi gune izango ditu: Areetako geltoki plazako ohiko komikiaren guneaz gain, azken urteetan bezala, mangaren gunea egongo da Erromoko Santa Eugenia plazan.
Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 116 stand egongo dira, 82 komikien gunean eta 34 mangaren gunean, iazko 99en aldean igoera nabarmena. Horrez gain, beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzeak, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 2,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.
Hala ere, euskarak presentzia txikia izango du azokan. Xabiroik mahai bat du bertan eta bere euskarazko produktuak erakutsiko ditu bertan, eta aurtengo azaroko ale bereziaren aurkezpena ere egingo du.
Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.asp.
Omenaldiak
Erakusketak
- Purita Campos
- Juan Carlos Eguillor
- Paco Roca (aurtengo kartelaren egilea)
- Jack Mircala
- Injuve 2009
- Plutón BRB N.E.R.O. komikia
Erakusketak inguruetan
- Algortako erakustaretoan, Laura F. Martín eta Joanna Nieto-ren Princesas. Azaroaren 23tik abenduaren 5era, 10:00-13:00 eta 18:00-21:30 astegunetan eta 10:00-13:00 larunbatetan.
- Erromoko erakustaretoan, Roberto González-en Diez años fuera de juego. Azaroaren 23tik abenduaren 5era, 11:00-13:00 eta 18:00-21:00 astegunetan eta 11:00-13:00 larunbatetan.
- Erromoko Jai Alai kafetegian, Beatriz González "Vhea"ren Wings simplicity. Azaroaren 23tik abenduaren 13ra.
- Areetako Glass kafetegian, Guillerge-ren La trinchera abandonada.
- Areetako La Reja tabernan, Mikel Bao-ren Asuntos pendientes.
Proiekzioak
- Animazioko zinea
- Komiki film laburrak
- Film laburren entsalada
Mahai-inguruak
- "NOVELA GRÁFICA: ¿Un fenómeno que siempre ha estado ahí?" (hizlariak: Juan Manuel Díaz de Gereñu, Yexus, Antonio Altarriba; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- "DISEÑO, ILUSTRO, GARABATEO VIÑETAS Y LO QUE HAGA FALTA: La profesión de dibujante ayer, hoy y mañana" (hizlariak: Javier Olivares, Luis Bustos, Chema García, Sebas Martín; moderatzailea: Manuel Bartual)
- "RELACIÓN ENTRE PRENSA Y CÓMIC. ¿Quién critica a los medios?" (hizlariak: Santiago García, Oscar Palmer, Koldo Azpitarte; moderatzailea: Ricardo Mena)
- "CÓMICS Y TECNOLOGÍA: Dibujando prodigios tecnológicos con las más modernas técnicas digitales" (hizlariak: Koldo Azpitarte, Paco Roca, Salvador Larroca, Pascual Ferry)
Solasaldiak
- JACK MIRCALA (moderatzailea: Borja Crespo)
- PURITA CAMPOS (moderatzailea: Jorge Iván Argiz)
- DAVE McKEAN (moderatzaileak: Laureano Domínguez, Raúl Sastre)
- DAVID LLOYD (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Raúl Sastre)
- JAIME ROCA
- JUDAS
- BUJINKAN
Nobedade aurkezpenak
- XABIROI: 2009ko Zenbaki berezia (partaideak: Iñaki G. Holgado, Dani Fano, Alex Orbe…)
- "¿QUÉ SIGNIFICA UNDERGROUND?" dokumentala (Guillermo Carandiniren eskutik)
- DOLMEN (Víctor Cifuentes, Enrique Vegas, Jorge Iván Argiz, Víctor Santos)
- GLÉNAT (Félix Sabaté, Pedro Rodríguez, Pablo H.)
- LA CÚPULA (Sebas Martín, Jun Mutsuura, José María Berenguer, Montserrat Terrones)
- ASTIBERRI (Mauro Entrialgo, Santiago García, Pepo Pérez, Chema García, Borja Crespo, Laureano Domínguez)
- "PLUTÓN BRB N.E.R.O." komikia (hizlariak: Álex de la Iglesia, Carlos Vermut, Carlos Areces; moderatzailea: Borja Crespo)
- Libro sobre PACO ROCA (hizlariak: Koldo Azpitarte, Paco Roca, Salvador Larroca, Pascual Ferry)
- "SCHULZ, CARLITOS y SNOOPY" liburua (partaideak: Manel Fontdevila, Pepo Pérez, Óscar Palmer, Santiago García)
- CRETINO CÓMICS (Puño eta Juarma)
- "LA COLECCIÓN DE DISPENSADORES DE CARAMELOS PEZ DE MAURO" (partaideak: Mauro Entrialgo, Ricardo Mena)
Bestelakoak
- Rol partidak (Imagina elkartearen eskutik)
- Komiki-tailerra bi mailatan
- Makilaje eta efektu berezien tailerra
- Manga tailerra
- Graffiti tailerra
- Japoniako kaligrafia tailerra
- Ikebana tailerra
- Origami tailerra
- Fast manga tailerra
- Go tailerra
- Kimono erakustaldia
- Lolita desfilea
- Friki bakarrizketak
- Manga elkarteen lehiaketak (cosplay, karaoke, bideojokoak, jan ken pon, gh, yugioh, gymkana, bikoizketa, softcombat...)
- El Balanzín aldizkaria
Gonbidatutako egileak
- DAVE MCKEAN
- DAVID LLOYD
- PURITA CAMPOS
- JUAN CARLOS EGUILLOR
- PACO ROCA
- SALVADOR LARROCA
- VICTOR SANTOS
- INFAME & CO.
- PEPO PÉREZ
- MANEL FONTDEVILA
- ENRIQUE V. VEGAS
- CARLOS VERMUT
- PASCUAL FERRY
- CHEMA GARCÍA
- LUIS BUSTOS
- JAVIER OLIVARES
- MAURO ENTRIALGO
- BERNARDO VERGARA
- SEBAS MARTÍN
- SANTIAGO GARCÍA
- JUN MATSUURA
- VICENTE CIFUENTES
- JACK MIRCALA
- CARLOS ARECES
- PEDRO RODRÍGUEZ
- PABLO H.
- MARK BUCKINGHAM
- BORJA CRESPO
- IÑAKI G. HOLGADO
- ALEX SANVI
- ALEX ORBE
- ASISKO
- LOPE
- DANI FANO
Komiki-guneko egitaraua
OSTIRALA 27
GOIZEZ
- 11:00: Azokaren hasiera
- 11:15: Proiekzioa: CINE DE ANIMACIÓN: "ESPECIAL CONFLICTIVOS" (10 años de animación con plastilina)
- 12:45: Proiekzioa: "SPACE GHOST COAST TO COAST"
- 13:45: Proiekzioa: ANIMAZIO ZINEMA + KOMIKI FILM LABURRAK ("La maldición de los hombres triángulo, "Videoclub", "Dos manos zurdas y un racimo de ojos manchados de gris"…)
ARRATSALDEZ
- 17:05: Proiekzioa: ANIMAZIO ZINEMA + KOMIKI FILM LABURRAK ("Zombies & Cigarrettes", "Manual práctico del amigo imaginario"…)
- 18:00: PURITA CAMPOSi eta JUAN CARLOS EGUILLORi omenaldiak
- 18:30: Aurkezpena: XABIROI: 2009ko Zenbaki berezia (partaideak: Iñaki G. Holgado, Dani Fano, Alex Orbe...)
- 19:00: Aurkezpena: "¿QUÉ SIGNIFICA UNDERGROUND?" (dokumentala Guillermo Carandiniren eskutik )
LARUNBATA 28
GOIZEZ
- 11:05: Nobedade-aurkezpena: DOLMEN (Víctor Cifuentes, Enrique Vegas, Jorge Iván Argiz, Víctor Santos)
- 11:30: Nobedade-aurkezpena: GLÉNAT (Félix Sabaté, Pedro Rodríguez, Pablo H.)
- 12:00: Solasaldia: JACK MIRCALA (moderatzailea: Borja Crespo)
- 12:30: Solasaldia: PURITA CAMPOS (moderatzailea: Jorge Iván Argiz)
- 13:00: Mahai-ingurua: "NOVELA GRÁFICA: ¿Un fenómeno que siempre ha estado ahí?" (hizlariak: Juan Manuel Díaz de Gereñu, Yexus, Antonio Altarriba; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- 14:00: Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA (Sebas Martín, Jun Mutsuura, José María Berenguer, Montserrat Terrones)
ARRATSALDEZ
- 17:05: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI (Mauro Entrialgo, Santiago García, Pepo Pérez, Chema García, Borja Crespo, Laureano Domínguez)
- 17:30: Aurkezpena de cómic: "PLUTÓN BRBN.E.R.O." (hizlariak: Álex de la Iglesia, Carlos Vermut, Carlos Areces; moderatzailea: Borja Crespo)
- 18:30: Solasaldia: DAVE McKEAN (moderatzaileak: Laureano Domínguez, Raúl Sastre)
- 19:15: Solasaldia: DAVID LLOYD (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Raúl Sastre)
- 20:00: Mahai-ingurua: "DISEÑO, ILUSTRO, GARABATEO VIÑETAS Y LO QUE HAGA FALTA: La profesión de dibujante ayer, hoy y mañana" (hizlariak: Javier Olivares, Luis Bustos, Chema García, Sebas Martín; moderatzailea: Manuel Bartual)
IGANDEA 29
GOIZEZ
- 11:05: Aurkezpena: Libro sobre PACO ROCA + Mahai-ingurua : "CÓMICS Y TECNOLOGÍA: Dibujando prodigios tecnológicos con las más modernas técnicas digitales" (hizlariak: Koldo Azpitarte, Paco Roca, Salvador Larroca, Pascual Ferry)
- 12:00: Omenaldia CHARLES SCHULZi (bere heriotzaren 10. urteurrena) + Liburu aurkezpena : "SCHULZ, CARLITOS y SNOOPY" (partaideak: Manel Fontdevila, Pepo Pérez, Óscar Palmer, Santiago García)
- 12:45: Mahai-ingurua: "RELACIÓN ENTRE PRENSA Y CÓMIC. ¿Quién critica a los medios?" (hizlariak : Santiago García, Oscar Palmer, Koldo Azpitarte; moderatzailea: Ricardo Mena)
- 13:30: Nobedade-aurkezpena: CRETINO CÓMICS ("Noches de DMDA y Rosas-Tebeítos de Ultrarradio" y otros) a cargo de Puño y Juarma
- 14:00: Proiekzioa eta Aurkezpena: "LA COLECCIÓN DE DISPENSADORES DE CARAMELOS PEZ DE MAURO" (partaideak: Mauro Entrialgo, Ricardo Mena)
ARRATSALDEZ
- 17:05: Proiekzioa: "CORTOS DE TEBEO" ("Las increíbles aventuras de Paquito y Flecha", "Macho Alfa en el gabinete del Dr. Tirano", "El ataque de los robots de Nebulosa-5", "Die Schneider Krankheit", "Made in Japan", "Maquetas…)
- 18:30: Proiekzioa: "CORTOS DE TEBEO" saio berezia: Chaparra Entertainment + "Space Monster"
- 20:00: Proiekzioa: "Ensalada de cortometrajes" ("Marisa", "Abimbowe", "On the line", "Pim, Pam, Pum", "18 segundos", "Cotton Candy", "Porque hay cosas que nunca se olvidan", "Como conocí a tu padre", "Rutina"…)
Manga-guneko egitaraua
OSTIRALA 27
GOIZEZ
- 13:00-14:00: IKEBANA TAILERRA
ARRATSALDEZ
- 17:00-21:00: ORIGAMI TAILERRA
- 18:00-19:00: JAN KEN PON
- 19:00-20:00: LOLITA DESFILEA
- 19:00-20:00: IKEBANA TAILERRA
- 20:00-21:00: EUROBEAT FESTA + GH LEHIAKETA
LARUNBATA 28
GOIZEZ
- 11:00-13:00: YuGiOh KARTAK
- 11:00-14:30: FAST MANGA eta GO TAILERRAK
- 11:00-14:30: GYMKANA
- 12:00-13:00: BIKOIZKETA LEHIAKETA
- 13:00-14:00: HITZALDIA: JAIME ROCA
ARRATSALDEZ
- 17:00-21:00: ORIGAMI TAILERA
- 17:00-21:00: GYMKANA
- 17:00-18:00: HITZALDIA: JUDAS
- 18:00 - 19:00: KIMONO ERAKUSTALDIA
- 19:00-20:00: COSPLAY LEHIAKETA
- 20:00-21:00: COSPLAY LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
IGANDEA 29
GOIZEZ
- 11:00-13:00: YuGiOh KARTAK
- 12:00-13:00: SOFTCOMBAT
- 13:00-14:30: HITZALDIA: BUJINKAN
- 12:00-13:00: IKEBANA TAILERRA
- 13:00-14:00: KALIGRAFIA TAILERRA
ARRATSALDEZ
- 17:00-18:00: FRIKI BAKARRIZKETAK
- 18:00-19:00: BIDEOJOKO LEHIAKETAREN FINALA
- 19:00-20:00: KARAOKE LEHIAKETA
- 20:00-21:00: KARAOKE LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
Sinatze-txandak
OSTIRALA 27
ARRATSALDEZ
- 18:00-19:00: DAVE McKEAN - PACO ROCA - MANUEL BARTUAL (Astiberriren postuan)
- 18:00-19:00: BERNARDO VERGARA (Diábolo) (Zincoren postuan)
- 19:00-20:00: MAURO ENTRIALGO - PEPO PÉREZ - SANTIAGO GARCÍA - CARLOS VERMUT (Astiberriren postuan)
- 19:00: PURITA CAMPOS (Sinatze-gunean)
LARUNBATA 28
GOIZEZ
- 11:30: DAVE McKEAN - DAVID LLOYD - MARK BUCKINGHAM (Sinatze-gunean)
- 11:30: PURITA CAMPOS (Glénaten postuan)
- 12:00-13:00: SEBAS MARTÍN - JUN MATSUURA (La Cúpularen postuan)
- 12:30: PEDRO RODRÍGUEZ - PABLO H. (Glénaten postuan)
- 12:30-13:30: DAVE McKEAN - CHEMA GARCÍA - BORJA CRESPO - PACO ROCA (Astiberriren postuan)
- 13:00: PURITA CAMPOS - PACO ROCA - JACK MIRCALA (Sinatze-gunean)
ARRATSALDEZ
- 17:00: SALVADOR LARROCA - PASCUAL FERRY - PACO ROCA (Sinatze-gunean)
- 17:00-18:00: LUIS BUSTOS (Dibbuks) (Jokerren postuan)
- 17:00-18:00: BERNARDO VERGARA (Diábolo) (Zincoren postuan)
- 18:00-19:00: MAURO ENTRIALGO - PEPO PÉREZ - SANTIAGO GARCÍA - CARLOS VERMUT (Astiberriren postuan)
- 18:00-19:00: SEBAS MARTÍN - JUN MATSUURA (La Cúpularen postuan)
- 18:30: CAMPOS - PEDRO RODRÍGUEZ - PABLO H. (Glénaten postuan)
- 18:30: MANEL FONTDEVILA - JAVIER OLIVARES - LUIS BUSTOS - BERNARDO VERGARA (Sinatze-gunean)
- 19:00-20:00: DAVE McKEAN - PACO ROCA - MANUEL BARTUAL (Astiberriren postuan)
- 19:30: ÁLEX DE LA IGLESIA - CARLOS VERMUT - CARLOS ARECES (Sinatze-gunean)
IGANDEA 29
GOIZEZ
- 11:30: DAVE McKEAN - DAVID LLOYD - MARK BUCKINGHAM (Sinatze-gunean)
- 12:00-13:00: MARTÍN - JUN MATSUURA (La Cúpularen postuan)
- 12:00-13:00: LUIS BUSTOS (Dibbuks) (Jokerren postuan)
- 12:30-13:30: CHEMA GARCÍA - BORJA CRESPO - MANUEL BARTUAL - MAURO ENTRIALGO (Astiberriren postuan)
- 13:00: VICTOR SANTOS - ENRIQUE V. VEGAS - VICENTE CIFUENTES (Sinatze-gunean)
- 13:00: PURITA CAMPOS - PEDRO RODRÍGUEZ - PABLO H. (Glénaten postuan)
ARRATSALDEZ
- 17:30-18:30: PÉREZ - SANTIAGO GARCÍA - CARLOS VERMUT (Astiberriren postuan)
DRM, "pirateria"ren aurkako bataila teknologiko galdua
- (Elhuyar aldizkariko 2009ko iraileko alean argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)
Musika eta filmak lagunekin partekatzea ez da fenomeno berria. Kasete eta VHSekin ere asko grabatzen genuen lagunena eta lagunentzat. Azkenaldian horri delituzko izena (pirateria) jarri dioten arren, ez da derrigorrez ilegala. Herrialde askotan (Espainian, adibidez), kultura partekatzea legala da, irabazi-asmorik ez badago, eta beste herrialde askotan ere ez dago argi legearen aurkakoa den. Edozein kasutan, eduki audiobisuala kopiatzeak posible izan beharko luke, norberak erosi duenaren kopia pribatuak egiteko eskubidea baitu, erositakoa kotxean entzuteko, adibidez.
Helburua, kopiak saihestea
Hala ere, eduki hori digitalean gordetzen denetik eta, batez ere, Internet existitzen denetik (era masiboagoan partekatzea ahalbidetzen baitu, eMule bezalako P2P programei esker), ekoizleek DRM (Digital Rights Management) izeneko sistemak txertatu dizkiete produktuei, kopiak saihesteko sistemak, finean.
Sistema horien adibide ezagunenetakoak DVDetan erabilitako CSS (Content Scrambling System) edo ondoren Blu-ray eta HD-DVDetan erabilitako AACS (Advanced Access Content System) sistemak dira: horietan, bideoa enkriptatuta dago, eta, ikusi ahal izateko, desenkriptatzeko kodea behar da; ekoizleek lizentzia bidez ematen diete kode hori irakurgailu-fabrikatzaileei (hardware- nahiz software-fabrikatzaileei), kopiak egitea ez uztearen baldintzapean. DVDen eskualde-kodeak ere ezagunak dira: eskualde baten kaleratutako DVD film bat soilik eskualde horretako erreproduzigailuetan ikus daiteke, horrela munduko toki ezberdinetan estreinaldiak garai ezberdinetan egin ahal izateko. Horrelako sistema "estandarrez" gain, konpainia jakin batzuek inplementatu dituztenak daude; Apple-k bere iTunes musika-dendan erabilitako FairPlay sistema, adibidez: sistema hori duten abestiak Apple-ren erreproduzitzaileetan soilik entzun edo kopiatu daitezke, eta kopia-kopuru jakin bat egin daiteke, gehienez.
Dena alferrik
Baina sistema horiek alferrikakoak izan dira, beti hautsi izan baitira. Bereziki amesgaiztoa izan da DRM sistementzat Jon Lech Johansen norvegiarra, "DVD Jon" ezizenez ezagutua: 1999an, 16 urte soilik zituela, CSS sistema hautsi zuen, eta 2005ean Apple-ren FairPlay. AACS sistema ere, aurreko CSS izenekoa baino askoz seguruago omen zena, atera eta gutxira hautsi zuten.
DRM sistemak hautsi beharrik gabe ere, modu batera edo bestera, beti lortzen dute abesti edo film ezagunenek Interneterako bidea egitea. Hollywood-eko pelikula asko barne-filtrazioen bidez agertu dira P2P sareetan, batzuetan estreinatu aurretik. Gainera, DRM sistemak beti gaindi daitezke zulo analogikoa delakoaren bidez: gailu batean erreproduzitu daitezke, eta audio-grabagailu edo bideo-kamera baten bidez berriz digitalizatu, kalitatea pixka bat galduta ere. Estreinatu eta gutxira zinema-aretoetan grabatu, eta film asko jartzen dituzte horrela Interneten.
Erabiltzaileen eta ekoizleen kalterako
Alferrikakoak izateaz gain, DRMek arazoak ematen dizkiete sarritan erosle zintzoei ere. Adibidez, erreproduzitzaile merke edo zahar asko DRM estandarrenentzat soilik daude prestatuta, eta DRM propioa erabiltzen duten konpainien musika entzutean arazoak izan ditzakete. Edo Linux erabiltzaileek ezin dituzte DVDak ikusi, jendeak egindako sistema eragile horren atzean ez baitago desenkriptazio-lizentzia erosi ahal izango duen konpainiarik (hain zuzen ere, DVD Jon errugabe jo zuten CSS hausteagatik egindako epaiketan epaimahaiak ulertu zuelako eskubidea zuela erositako DVDak Linuxen ikusteko). Eta horrelako adibideak milaka dira...
Horrez gain, batzuetan urrunegi joaten dira ekoizleak DRMaren kontuarekin. Esate baterako, Sonyk 2004 eta 2005 urteen artean hainbat CDtan DRM sistema bat jarri zuen, zeinak Windows ordenagailuetan programa espioi bat instalatzen baitzuen, eta Windows aldatzen baitzuen hura detektatu ez zezan. Beste kasu batzuetan, on line denda bat desagertu izan denean, han erositako musika guztia erabilezin gelditu izan da.
Azkenean, jende asko P2P sareetara pasatu da, horietan lortutako film eta abestiek erositakoek baino arazo gutxiago eta erabiltzaile-esperientzia hobea ematen zutela ikusita, eta DRM sistemek lortu nahi zutenaren kontrakoa erdietsi dute.
Gerra galdua
Gaur egun esan daiteke DRMa hilik dagoela. DRM sistemetan egindako inbertsio ikaragarria alferrikakoa eta kaltegarria ere badela konturatuta, sistema horiek baztertzen joan dira pixkanaka ekoizleak. Apple-k kendu du FairPlay bere iTunes dendatik, eta on line musika denda ia guztiek DRM gabe saltzen dute gaur egun. Bideo-industriari dagokionez, DVD edo Blu-ray diskoak DRMarekin doaz oraindik, baina aspaldi hautsitako DRMarekin; eta ez dirudi on line salmenta garatzean bide horretatik joko dutenik.
Bada beste eduki kultural mota bat oraintsu arte analogikoan soilik banatu dena eta digitalerako eta Interneterako lehen pausoak ematen ari dena: liburuak. Ikusi beharko da ea argitaletxeek musikaren eta filmen industrietatik ikasiko duten edo DRMaren beste berpizkunde bat ikusiko dugun (edonola ere iragankorra, ziur). Oraingoz, liburu digitaletan esperientzia gehien duena, Amazon, bere Kindle irakurgailu elektronikoarekin, DRMaren bidetik doa, baina kritika askorekin eta eraginkortasun txikiarekin...
Bataila teknologikoa galduta, ekoizleak beste bide batzuetan ari dira jartzen indarra kopiatzeen aurkako gerra honetan: euskarri digital guztien gaineko kanonak, edukiak partekatzeagatik Interneteko konexioa moztea ahalbidetzen duten legeak, komunikabideen kriminalizazioa, hezkuntza-sistemaren bidez txikitatik kontzientziatzea eta abar. Ez dakit ez ote zen hobea beste bidea...
Pololoak 3: The making of
Patxi Gallegoren Pololoak komiki-trilogia (zeina sarritan izan baitugu blog honetan hizpide) komunikabideetan daukagu berriz ere, atzo bertan estreinatu zen antzezlana dela-eta, eta ziur aski gehiago izango dugu hurrengo asteetan, egun gutxi barru Elkarrek Pololoak 3 - Atxeritoko balada trilogiaren azken alea kaleratu behar baitu.
Horri buruz idazteko Patxiri komikiaren azala eskatzeko atrebentzia izan nuen, bera aspalditik ezagutzen baitut. Horren ordez, Patxik etxera gonbidatu ninduen, liburuaren sorkuntza prozesua bertatik bertara ezagutzera!
Esperientzia ikaragarria izan zen. Han nintzen ni, komikigilearen santutegian, nire komikirik gustukoenetako baten jaiotza sortzaileak berak xehetasun guztiz azaltzen zidala! Pololoak 3-ren sorreraren testu, zirriborro eta original mordoa erakutsi zizkidan, paperean eta ordenagailuan (horietako hainbati argazkiak atera nizkien, 1, 2, 3, 4, 5 eta 6), eta komikiaren sortze-prozesua azaldu zidan: nola dena akuarelaz koloreztatu duen, nola orri berezi bat erabili behar izan duen bestela akuarelak tinta korritzen zuelako, nola Mari ongi ateratzeko ia obsesionatu arteko probak egin zituen... Azkenean baztertutako azalak ere erakutsi zizkidan (bat ezkerrean azal definitiboaren azpian daukazuen Batman-en omenaldia, eta bestea hemen ikus dezakezuena).
Gainera, Pololoak-en lehen libururako egin zituen proba eta zirriborroak ikusi nituen, Xabinaitor superheroi klasikoago, gihartsuago baten gisan irudikatzen zuenekoa. Eta izenaren probak ere bai!
Horiek guztiak ikustean jabetzen da bat zenbat lan suposatzen duen komiki bat egiteak. Pololoak-en bezalako trilogia baten kasuan, obra faraoniko bat da. Eta euskara merkatu txikia izanik, ez da posible euskarazko komikigintzaz soilik bizitzea, eta ordu horiek guztiak jaten ematen duen laneko orduez gain egin behar dira. Patxik, eta komikiak euskaraz egiten ari diren beste jendeak ere (Xabiroikoak, Ihes Ederrakoak, Numenakekoak, Gartxotekoak...), kristoren sakrifizioak egiten dituzte komikiei eta euskarari dieten maitasunagatik... Hauek bai benetako superheroiak!
El Supergrupo is back!
Jan marrazkigile handiaren Superlópez da niri gehien gustatzen zaidan komikietako bat, Supermanen parodia aparta. Lehenengo 9 albumak, La gran superproducción arte, bikainak dira, nahiz eta ordutik aurrerakoek ez duten ezer balio (hau ez da nire ustea soilik, jende askok pentsatzen du horrela). Eta 9 horietan onenetakoak dira El Supergrupo eta ¡Todos contra uno, uno contra todos!, 2. eta 3. albumak hain zuzen ere. Francisco Pérez Navarro Efepéren gidoia duten abentura hauetan Supergrupo izeneko superheroi-taldearen kide gisa agertzen da Superlópez, Capitán Hispania, El Bruto, La Chica Increíble, Latas eta El Mago lagun dituela, Marvel-eko hainbat pertsonaiaren parodiak.
Kontua da Francisco Pérez Navarrok dituela talde horretako pertsonaien eskubideak, eta berak eta Sergi San Julián marrazkigileak, Glénat argitaletxearen eskutik, Supergrupoaren album berri bat atera behar dutela, fan ugarion gozamenerako! Eta beste era batera izan ezin zenez, buruzagi berriaren bila ari dira! Proiektua oraindik hastapenetan zegoela, martxoan Sergik berak esan zuen bertan behera gelditu zela, baina urrian Glénatek iragarri du albuma bidean dela.
Gustuko komiki, liburu edota filmen jarraipen edo bigarren parteekin desengainua eraman ohi badut ere, Superlópezen spin-off honek ilusionatzea ezin dut ekidin. Batetik, gidoia Efepék berak egingo duelako, Supergrupoaren jatorrizko istorio bikainak egin zituenak, eta ez da zaila izango Superlópezen azken abenturak baino askoz hobeagoa izatea. Eta bestetik, Sergik irudiak Janen estilo bikaina imitatuz egiteko asmoa du, eta oraingoz erakutsi duenagatik, oso ongi egiten du gainera. Ezin dut itxaron...
"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
Bizilagun berriak ditugu auzoan. Euskarazko komikigintzara argitaletxe berria bildu zaigu, Alberdania hain zuzen ere, eta baita egile berriak ere, Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutia. Ihes ederra izeneko nobela grafikoa (edo, euren hitzetan, irudi-eleberria) atera dute duela gutxi.
Zuri-beltzean dagoen 175 orriko komiki mardul hau ukronia bat da, hau da, gertaera historiko bat beste modu batera gertatu izan balizko garai alternatibo bat. Zehazki, irudikatzen du orainaldi bat non Espainiak Frantziaren aurkako 1808tik 1814rako Iberiar Penintsulako Gerra galdu zuen eta Euskal Herria Frantziaren barruko errepublika askeetako bat den. Egun errealitate alternatibo horretan bizi den bikote baten bizitzaren bitartez, Joanes Apaolaza argazkilariaren eta Olga Perls irakaslearen arteko harremanaren bitartez, politika, maitasuna, gizartea, sexua eta historiari buruzko hainbat gogoeta kontatzen zaizkigu.
Apustu arriskatua da egileek eta argitaletxeak Ihes ederra honekin egiten dutena. Komiki bat euskaraz ateratzea berez da ekintza ausarta eta txalogarria, baina areago, kasu honetan bezala, ohiz kanpoko gai eta moldeekin egiten bada. Ez da ohiko fikzioa ez slice of life tipikoa. Kontatzen den istorioaz harago, pentsarazteko eta hausnarketarako helburua duela esan daiteke. Kontaezinak dira eleberri grafiko honetan agertzen diren pertsonaia eta erreferentziak, egungoak, historikoak nahiz fikziozkoak. Iban Zalduaren hitzaurrea ere jeniala da.
Telebistak eta zinemak, zalantzarik gabe, gero eta digeritzen errazagoak diren lanak ematen dizkigute, eta literaturaren infantilizazioari buruz ere gero eta gehiago entzuten da azken aldian. Baina nahiz eta publiko zabalaren irudiko haurrentzako generoa izan, komikiak (edo komikiaren munduaren zati handi batek behintzat) merkantilismotik at jarraitzen duela esango nuke, oso lan gutxiren salbuespenarekin komikia ez baita negozioa egiteko modurik onena. Euskarazko komikigintzak ere, orohar, bide hori jarraitzen du, eta esango nuke azken urteetan, gainera, heldutasunera iristen ari dela. Lan gero eta kalitatezkoagoak eta sakonagoak ikusten ari gara (Gartxot, Pololoak, Saiak, Piztia Otzanak, Numenak...), eta hau ere hori konfirmatzera dator.
Hala ere, argitaletxeak bere promozio orrian eta egileek eurek elkarrizketaren baten Ihes ederra hau euskarazko lehen nobela grafikotzat saldu nahi izan dute, eta honekin ez nator batere ados, uste baitut goian aipatutako horietako asko ere (eta baita aurretiko beste batzuk ere) nobela grafikoak direla. Hala esan nien egileei beraiei ere Oreretako Mikelazulon egin zuten aurkezpenean, eta eztabaida polita izan zen eleberri grafikoa kontzeptuari buruz. Tira, eleberri grafikoaren definizio oso murriztaile baten arabera (gai serioduna, irudi errealistarekin eta abar) izan daiteke... Eta agian horrela deitzeak balioko die, estrategia komertzial gisa, komikietara hurbilduko ez liratekeen hainbat irakurle/erosle lortzeko (eta hala bada pozten naiz beraiengatik), baina komikizaleei orokorrrean ez zaigu izendapen hori gustatzen, bestelako komikienganako suposatzen duen mespretxuarengatik... Edozein modutan, horretara jartzekotan, lehenengo nobela grafikoa baino, lehenengo saiakera grafikoa edo olerki grafikoa dela esan dezakete, ze nire ustez kontatzen den istorioak berak baino garrantzia handiagoa daukate istorioa inguratzen duen testuinguruak (bikotearen istorioa bera ia anekdotikoa da) edo kontatzeko moduak berak (narratiboki nahiz grafikoki asko esperimentatzen dute).
Azkenik, benetan aipagarria da komiki honetan web-ak eta sare sozialek duten garrantzia (guztiz normala bestalde, egileak gazteak izaki horiek beraien bizitzaren parte izango direla suposatzen dut), eta berauek paperezko argitalpen baten integratzeko egindako saiakera eta ahalegina. Batetik, orriaren ertzetan, bertikalean, diskoak, liburuak edo URLak sartzen dituzte noizbehinka komikian egiten diren erreferentzia askori buruzko informazioa osatu ahal dezagun, web orrietan estekekin egiten den gisan. Bestetik, Joanes Apaolaza nobelako protagonistak blog bat (http://joanesapaolaza.wordpress.com) eta fotolog bat (http://www.fotolog.com/joanes_apaolaza/) izan ditu azken urte osoan, eta besteen blogetan erantzunak uzten aritu izan da (nirean pare bat aldiz erantzun zuen!). Oso originala iruditzen zait fikziozko pertsonaia baten bizitza benetakoa balitz bezala kontatzen duten gune horiek sortzearena (edo agian hor fikziozko pertsonaia baino gehiago egileen alter egoa islatu da?), eta txalotzekoa horrek eskatzen duen lana ezagututa. Berriki, gainera, Twitter kontua ere ireki du Joanesek, @joanesapaolaza! Eta followatzen nau! Una ilu!
Ongi etorriak ba, Hedoi, Alain eta Joanes, eta zorionak apustuan erakutsitako ausardiagatik!
Fitxa |
---|
Izenburua: Ihes ederra Gidoia: Hedoi Etxarte Irudiak: Alain M. Urrutia Argitaletxea: Alberdania Urtea: 2009 ISBN: 978-84-9868-086-7 |