Xabiroi aldizkariaren 17. alea eta beste ale berezi bat, kalean
Urrian atera zen Ikastolen Elkarteak ateratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 17. alea, eta azaroan berriz beste ale berezi bat. 17. alean ohiko sailek jarraitzen dute eta ale berezian, ohikoa denez, luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien istorio laburrak.
17. alean ondoko edukia aurkituko dugu:
- Nik neuk egiten dudan Albisteen txokoa
- Manu Ortegaren Haizea banda
- Auzomorro umorezko orri bikoitza, Guaikaipuroren gidoia eta Alex San Vicenteren irudiekin
- Julen Ribasen irudiak eta Iban Zalduaren gidoia duen Azken garaipena sailaren beste 6 orri
- Haur besoetakoa sail berriaren 6 orri, Unai Iturriagaren gidoia eta Alex Sanviren irudiekin (duela bi urteko ale berezian aurkeztu zuten pertsonaia egileek)
- Irune Lasak egiten duen KomikiTAUN elkarrizketen orria, oraingoan Iban Garaterekin
- Asiskoren Hor Konpost banda
- Zaldi Eroaren Arranotxuren beste bi orri
- Dani Fanoren Anubis 3.0 sailaren 8 orri
- Loperen Behien Tarzanen 4 orri
- Olierrek asmatutako eta Markok marraztutako Haratagoren beste orri bat
Eta ale berezian:
- Arthur Suydamen azala
- Harkaitz Canoren Doktor Jeiki eta Mister Jai izeneko orri bateko narrazioa, Dei Gaztelumendiren ilustrazioarekin
- Nerea eta oparia 7 orriko istorioa, Eider Rodriguezen gidoia eta Alex Orberen irudiekin
- Toti Martinez de Lezearen gidoia eta Guillermo Gonzalezen irudiak dituen Indianoa 7 orriko istorioa
- Emakume sugearen misterioa 7 orriko istorioa, Patxi Zubizarretaren gidoia eta Manu Ortegaren irudiekin
- Pako Aristiren gidoia eta Iñaki G. Holgadoren irudiak dituen 7 orriko Zein gaizki zahartzen diren progreak! istorioa
- HiGeldo Antton Olariagaren 3 orriko istorioa
Oraindik garaiz zabiltzate hauek, aldizkariaren beste aleak edo albumak Getxoko komiki-azokan erosteko, Xabiroiren stand-ean!