Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Altxa burua!

Asier Arregi 2023/12/22 17:05
Errege, enperadore edo diktadore orok bere menpekoak beti burua makurtzera behartu izan ditu.
Altxa burua!

Burumakur

Burua makurtzea, menpekotasuna onartzeko jarreratzat hartu izan da historian zehar kultura ezberdinetan. Orain smartphone delakoekin, segapotoa alegia (egokiagoa beharbada), era automatiko eta masiboan gorpuzkera sumisoa, subditoa, menpekoarena behartzea lortu dute.

Gainera, telefonoa bera smart da, azkarra, argia, inteligentea, baina erabiltzaileak ordea... Historian lehendabiziko aldiz belaunaldi berrien inteligentzia koefizientea (neurtzen denetik) bere gurasoena baino okerragoa dena baieztatzen duen ikerketa ere badago. Horregatik, Europa iparraldeko eskolatan pantailak ikasgelatatik ateratzen ari dira.

Zenbait herritan Altxa burua mugimendua ari da eratzen, telefono mugikorra nerabeentzat benetako modu inteligentean erabiltzeko edo adin batera arte ez erabiltzeko helburuarekin. Berriki Durangoko Azokan aurkeztu da Nerabeen Garrasia, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalen lan bikaina. Argi agertzen da nerabeen osasun mental arazoen areagotze esponentziala, besteak beste.

Auzi honetan, edukiagatik eta erabileragatik arazo asko sortzen dira. Eduki desegokiak, adikziozko erabilerak, wasap taldeen bitartez egiten diren bazterketak, irainak... Eragin larriak sortuz, bai nerabe eta bai berauen familietan, sarritan gurasoak arduradun zuzenak direlarik. Esaterako, 16 urtera arte, ez da legezkoa wasap erabiltzea.

Eraginak areagotzen ordea, badaude faktore gehiago eta batipat osasunean zuzenean eragiten dutenak. Alde batetik konposatu neurotoxikoak eta bestetik, eremu elektromagnetikoak.

Konposatu neurotoxikoak ugaldu egin dira eta era oso deigarrian, txertoetan daude, aluminio hidroxido eta aluminio oxalato edo fosfato moduan. Seguruak direla diote baina 24 ordutan gernutik bota ezean biometagarriak dira, eta non eta gure garunetan.

Eremu elektromagnetikoen efektuei buruz esateko asko dago. Informatu nahi izan ezkero begiratu Bionitiative elkarte zientifikoaren weborria. Beste efektu askoren artean frogatuak daude nerbio-sisteman eraginak, loaren kalitatean eragina (melatoninaren segregazioa kaltetuz) eta baita, mintz hematoenzefalikoan zulotxoak eragiteko efektua ere (Yuri Grigoriev-en taldeak efektu hau dela eta mugikorra 18 urtera arte ez erabiltzeko gomendioa luzatu zuen Errusiako Erradiazio Ez Ionizatzaileen Babeserako Erakundearen bitartez). Garunetan fisikoki kaltea egoteko, toxiko ezberdinek mintz hau gurutzatu behar dute.

Higiene elektromagnetiko neurriak behar beharrezkoak dira: erabilera denborak mugatu, interneta kable bitartez erabiltzen ikasi (routerraren Wifia deskonektatu daiteke eta kable bitartez erabili mugikorra, tableta edo portatila hegazkin moduan erabilita), hegazkin moduan manipulatu eta idatzi luzeak egin, gauean mugikorrak, tabletak eta abar itzali edo hobeto, logelatatik kanpora atera, eta abar.

Lau-buru Teknologiako sortzaile naizen aldetik, urte asko daramatzat gai hau ikertzen eta ezinbestekoa ikusten dut gure haurren eta geronen zaintzan, neurriak hartzea.

Burua argi.

Klima aldaketa eta sena galtzea

Asier Arregi 2023/09/01 18:20
Matthew Liao zientzialariaren proposamenak klima-larrialdia gainditzeko... kriminalak

Sinistu ezinda nabil Foro Ekonomiko Internazionalean zenbait hitzaldi eman dituen Mathew Liao xelebrearen hitzak entzuten. Klima-larrialdia gainditzeko giza-ingeniaritza soluzioak proposatzen ditu, humorista-monologista moduan gainera eta jendeak barrearekin erantzun (oxitozina dosi egokia izango dute beharbada):

  1. Giza genetika aldatzea behikiak ez onartzeko, okelari intolerantzia artifizialki sortzeko. Horrela txuletak, xerrak eta abar jateari utziko diogu, baita behi-esnea edateari ere, CO2 eta metano isurketak gutxitzen. Genetikoki manipulatutako kapar edo akain batekin DNA aldaketa hau egitea proposatu dute (edo txertoekin... auskalo).
  2. Giza genetika manipulatzea, etorkizunean gizaki txikiagoak sortzeko in vitro manipulatuta. Horrela pisu gutxiagorekin garraiotan adibidez, gutxiago kontsumituko dugu. Zapata txikiagoak, erropa txikiagoak...ze ondo!
  3. Jaiotze-tasa murriztea. Antzutasuna sortzea esatea bakarrik falta zaio, beste alde batetik eremu elektromagnetikoekin eta hainbat txertotan aurkitu dituzten gai batzurekin bultzatzen ari direna.
  4. Gizakien arteko kooperazioa sustatzeko oxitozina denentzat, horrela eskuzabalagoak eta enpatikoagoak omen gara eta hori da behar duguna klima-larrialdia gainditzeko. Bide batez, pobreak baina zoriontsuak izango gara.

Hemen umoretsu, proposamen kriminalak botatzen:

Eta hemen serioago Davoseko Foroan:

Holakoak onartuta... sena galdu dugu. Era honetan, gizaki izateari uzten ari gara, beraien plangintza jarraituz.

Giza-arimaren aurkako gerra totala bizitzen ari garela esango nuke. Horretarako fronte garrantzitsuena ingenieritza soziala da, gure burmuinak manipulatzeko darabilten artilleria guztiarekin. Lurretik, airetik eta uretatik datorkigu eraso hau. Ea poliki-poliki kriminal eskuadroi guzti hau agerian jartzen dugun.

Klima aldaketaren narratiba ofiziala iruzurra da

Asier Arregi 2023/08/27 21:55
John Clauser, 2022ko Fisikako Nobel saridunaren baieztapena dugu hau... eta ez berarena bakarrik, puntako zientzialariena baino, orohar

Elite globalak eta bere aliatuek komunikabide korporatiboetan bultzatutako krisi klimatikoaren narratiba engainutzat jo du Nobel Saria irabazi duen zientzialari ezagunak.

John Clauser doktoreak, 2022ko Fisikako Nobel Sariaren irabazleak eta mekanika kuantikoko munduko jakintsu nagusienetako batek, larrialdi klimatikoaren baieztapenei kritika egin die, munduko ekonomia eta milaka milioi pertsonaren ongizatea arriskuan jartzen duen Zientziaren ustelkeria arriskutsua delakoan.

Zentzu komuna, ikerketa eta zientzia dira, inork aukeratu ez dituen Foro Ekonomiko Internazionala eta OME (OMS) bezalako elkarte pribatu globalistetaz defendatzeko behar duguna. NBE (ONU) Nazio Batuak eurak ere, Rockefellertarren eraikuntza baten sortuak izan ziren. Globalismoaren helburuak argiak dira, bere forotan nahiko garbi adierazten dituzte, gero horiek massmediatara heltzen ez diren arren: gizateriaren erabateko kontrola, populazio murrizketa eta transhumanismoa. Totalitarismo global berria. New-nazi batzuk dira, Ekai Centerrek (Adrian Zelaia) aipatzen dituen neonazi posmodernoak (edo sarritan proposatu dudan global-sozialistak).

Zentzu komuna, sen ona edo gutxieneko logika, desagertu egin dira ordea. Ez dakit arrazoi hutsez zerbait aurreratu dezakegun, inokulazio susmagarrien garaian gai izan baitira (eta bereziki unibertsitate ikasketak dituztenei) absurdoetan absurdoenak sinistarazteko. Esaterako, txertatutako pertsona batentzat txertatubako baten presentzia arriskutsua dela. Egon den birus bakarra, neuronala izan dela dirudi (bestea inon aurkitu ez dute eta).

Klima aldaketaren gaira bueltatuz aipagarria oso, CO2 Coalition zientzialarien elkartea, orain berriki Clauser doktorea ere partaide dena.

CO2a orain baino 20 aldiz gehiago ere egon da munduaren historian zehar eta CO2aren igoera ez da planetarentzat kaltegarria; eta are gutxiago, landareentzat, beraien elikagaia baita, CO2tik karbonoa hartu eta honekin bizidunen materia sortuz eta oxigenoa botaz.

Beste Fisikan Nobel saridun batek bultzatuta, Ivar Giaever norbegiarrak, 1.100 zientzialarik baino gehiagok Klimari Buruzko Mundu Mailako Adierazpena (WCD) sinatu zuten:

  • Ez dago larrialdi klimatikorik. Ez dago inungo ebidentzia zientifikorik.
  • Klimaren zientziak politika gutxiago izan beharko luke, eta klima-politikak, berriz, zientzia gehiago. Zientzialariek argi eta garbi egin behar diete aurre berotze globalari buruzko iragarpenen ziurgabetasunei eta gehiegikeriei; politikariek, berriz, grinarik gabe beraien politiken kostu errealak adierazi beharko lituzkete, bai eta beren politika-neurrien irudikatutako onura ere, baldin badago.
Zientziaren izenean gizateria xumearen jardunak klima aldatzen duelako baieztapena egitea iruzurra da. Ez dago ebidentzia zientifikorik. Pseudo-zientzia hutsa, helburu oso argiak dituen talde jakin batek ingenieritza sozialaren bitartez Zientziaren izenean gure burmuinetan inokulatua.


Senator Ron Johnson dixit:

Asier Arregi 2023/08/13 17:50
Covid-19 ak aurre-plangintza bati erantzun dio 2019ko "Event 201" erabilita... bi minututako elkarrizketa zatian gauzak argi lagatzen
Hau da pandemia hasieratik askok errepikatu duguna. Orain zorionez AEBetako senadore batek ere ohartarazten gaitu gertatzen ari denaz.

Gure burujabetza eta askatasunaren aurka doaz, horretarako ondo funtzionatu duen gizarte-ingenieritza erabiliz. Txertatu den pertsona bat txertatu-gabeko baten presentziagatik beldurtzeko gai izan dira, hankarik eta bururik bako logikaz.
Ez dira geratuko...baina ea espabilatzen dugun. Gure esku dago. Oso deskaratuak izan dira. Bestalde, ulergarria denez, biziki gogorra da bertsio ofiziala sinistu duen edonorentzat engainatua izan dela onartzea. Horrek barne krisi batera gonbitea dakar eta ez da erreza holakoei "bai" esatea.
Aldaketa klimatikoa, feminismoa, genero nahasmena,15 minututako hiriak, 2030 agenda, transhumanismoa... era guztiz manipulatuan norbanakoaren askatasunaren kontra darabilte Covid-19a planifikatu duten berdinek.
Helburua oso argia da: erabateko kontrola, norbanakoaren burujabetza deuseztea, populazio murriztea, munduko gobernu bakarra eta abar. Egunez egun, argiago. Konspiranoia eta negazionista tesiak banan banan egia direla onartu beharrean goaz, pausoz pausoz, poliki baina aurrera, begiak eta belarriak ixten ez baditugu behintzat.
Nola da posible oraindik (hiru urte geroago) isolatu ez duten birus baten sinistea? Kutsakortasunean sinistea frogarik egon gabe? Edo eraginkortasunaren inongo froga zientifiko barik musukoa derrigortu izana? Isolamentua? Mugikortasun murrizketak? Azken bi hauek legez kanpokoak gainera Auzitegi Konstituzionaletik pasata. Ez al dute ba gure politikariek dirutza izugarrien kalteak eragin eta gero (kalte emozionalez edo zaharren egoitzetako gerontozidioez aparte) legez kanpoko jardunegatik ordaindu behar? Barkamen eskaera xumeren bat ere ez?
Ez, nahiago dute gezurra inposatzen eta errepikatzen jarraitu. Txertoek bizitzak salbatu dituztela bezelako astakeriak esaten (Urkullu, Otegi eta abar). Eta sheeple gizartearen gehiengoak nahiago du sinisten jarraitu...
Egiaren amildegia, egirantz hegia... salto egin behar... ausartu! Gero eta gehiago gara behean erorketa eutsi ahal izateko trauma handirik barik.

Fernando López Mirones biologoaren hitzaldia

Asier Arregi 2023/06/07 13:29
2030 Agendaren inposaketaren atzean zer dagoen...

 

Plana...Gizateriaren aurkakoa..."Kalentologiaren eliza", komunikabideen manipulazioa, gure osasunaren aurkako legediak, gure askatasunaren aurkakoak... Eta ezin eztabaidatu, debekatua desberdin pentsatzea.

BURUJABETZA: behetik gora eta printzipioekin

Asier Arregi 2023/05/21 20:05
Alderdiek kanpainan jarraitzen dute artifizialki zatitutako pertsona-taldeen ordezkaritza lortzeko.

Burujabetza – Demokrazia Zuzena ekimenaren sorreraren funtsezko oinarria paradigma sozio-politikoa aldatzea da, ALDERDI POLITIKOEI EZEZKOA emanez, eta antolaketa berria eta balizko hierarkiarik bada (demokratikoki adostu edo erabaki daitekeenean soilik) behetik gorakoa izango da, eta goiko eskalara pasatzen diren pertsonak behekoen bozeramailetza eginez, batzarreen antolaketa-oinarria dena Batzar Nagusietara iritsi arte.

Hau horrela izatea ere ezinbestekoa, beharrezkoa eta funtsezkoa da, hasiera hasieratik, Burujabetzarekin landatu dugun hazian sinadurak biltzeko eta herritar subirano gisa aurkezteko mobilizatu diren lekuetan: Antsoain, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Eibar, Zerain, Markina, Lekeitio, Gernika, Zamudio, Zumaia, Aia, Orio, Zarautz, Irun eta Andoain.

Toki gehienetan ez da posible izan denbora urritasuna, sinadura kopuru handia (abalak) hautesle-elkarte gisa aurkeztu ahal izateko, eta hauteskunde-lege bidez NANaren kopiarekin abalatu behar zelako. Lege hau ez da demokrata, partitokrata baino. Hala ere, NANik gabeko sinadurak entregatzea lortu dugu. Legezko mugek eragindako atzerapenengatik eta Markina eta Andoain bezalako udalerrietan udal idazkaritza batzuen trabengatik ez dira hautagaitzak onartu. Andoaingoa benetan tamalgarria izan da, 600 pertsona baino gehiagok babestu baitute Burujabetza - Andoain hautagaitza.

Zorionak Zamudio, Aia eta Zeraini, udal hauteskundeetan izango baitira hautagaitza burujabeekin. Hautesle-elkarteen hautagaitzekin aurkezten diren beste udalerri batzuk ere animatzen ditugu, beharrezko paradigma-aldaketa honen parte izan daitezen, alderdi politiko gabeko antolaketaren bila.

Sortutako talde bakoitza, sortutako herritar-elkarte bakoitza subiranoa da, burujabea, bere buruaren jabea, eta ez dio inori gainetik erantzuten eta ez du gainetik inork koordinatzen. Koordinazio berri bat sortzen bada, behetik gorakoa izango da.

Egiazko antolaketa burujabe berri baterako, abiapuntuak garbia izan behar du, Printzipioa edo hasierari, eta printzipioei edo baloreei zor zaien errespetutagatik. Ezin da deitu eskualdeko batzarretara, alderdidun auzokrata berriak tematzen diren bezala, tokiko batzarrerik ez dagoenean. Ezin da ere ez, euskarari zor zaion begiruneagatik “batzarre" hitza arinki erabili, berau desitxuratuz. Ezin da hasi jarduera goitik behera eginez, behetik gorakoa aldarrikatuz. Erabat kutsatuta dago horrela, goitik hasita, alderdi politiko batekin eta ezagun duten kontrolaren obsesioarekin. Burujabetzaren proposamena norbanakoaren eta taldeen behetik gorako burujabetzan oinarritzen da. Beraz, gutxi batzuren eskuetan dagoen alderdi baten eskutik joatea erabateko kontraesana litzateke.

Horregatik guztiagatik, nahiz eta paradigma-aldaketa nahiko genukeena baino motelagoa izan, oinarrizkoa da ALDERDI POLITIKOEI EZETZ esatea, baita haien eginkizun garrantzitsuenari ere, pertsonak zatitzeari, ezezko borobila. Era berean, ez dugu sistema ustel honetan sinesten hauteskunde espainol batekin gainera, baina mezu argia dugu garai hauetan hain beharrezkoa den paradigma-aldaketa honetarako: BOTO BALIOGABE BURUJABEA, behetik gorako antolaketa baten alde: Burujabetza – Demokrazia Zuzena.


BURUJABETZAREN BOZKA PAPERAK


Aiako alkategaiari elkarrizketa:





Zeraingo alkategaiari elkarrizketa:

 

Aldaketa klimatikoa eta botatzen digute kaka

Asier Arregi 2023/04/12 16:55
Chemtrailak euria sortzeko, lehortea sortzeko...Eta nanoteknologia gure airean zabalduta...GOBERNUAK ONARTUTA!!

Konspiranoikoak ginen hau esaten genuenok. Orain zer?

Alderdi politiko bakarra ere ez dago hau salatzen duenik. Alderdi politiko bakarra ere ez dago Covid-19arekin egin diguten manipulazioa salatzen duenik. Edo txertoen eragin negargarrien aurrean gure osasunaren alde egiten duenik.

Gure airea kutsatzen inongo kontrolik gabe eta eguraldia artifizialki kontrolatzen... Eta politikari guztiak mutu.

 

Zer egingo dugu? Tontoenen pare begira gelditu?

Gure burujabetzaren alde zerbait egiten badugu?

Murtziako kooperatiba bateko lagun nekazari batek, 2011 urtean hegazkinen lerrokadura kimiko ugarietatik beraien lurretan eroritako hautsa (traktore, negutegi eta beste gainazal batzuetako laginetan) jaso eta laborategira eraman zuen....Eta metal koktel izugarria, seguraski lehortea sortzeko. Tartean aluminio ugari.

Klinghardt doktorea entzuteak, merezi du:

ALTERNATIBA SOZIO-POLITIKOA

Asier Arregi 2023/03/24 17:55
Demokrazia Zuzenean oinarrituta gure sistema politikoa norbanakoaren burujabetzatik hasita antolatzeko aukera daukagu, Batzarreen bitartez, alderdi politiko barik

Ez da utopia bat. Gure DNAn oraindik ere gordea dagoen funtzionatzeko modu naturala da, Herri Batzarreetan antolatuz. Eraren baten Suitzan jarraitzen duten sistema da eta ezin esan gaizki dihoakienik sozio-politikoki.

Alderdi politikorik gabeko politika nahi dugu, boterea benetan herriari baitagokio, demokratak izango bagara behintzat.

Atzo Bilboko Hika Ateneoan, prentsaurrekoa.

Apirilaren 4tik aurrera herri bakoitzean sinadurak biltzen hasi beharra dago, era independentean, burujabeki, herri plataforma bitartez udal hauteskundeetara aurkezteko. Ez da denbora askorik egongo, apirilaren 24rako hautetsien zerrendak eta sinadurak aurkeztu beharra dagoelako.

Alderdiek aspalditik ez gaituzte ordezkatzen, inoiz egin badute.

Ordua da partitokraziatik egiazko demokraziara jauzia emateko. Informazio gehiago: BURUJABETZA.EUS

Kissinger Txostena, txertoak eta gehiegizko heriotzak

Asier Arregi 2023/03/07 13:20
Larunbat honetan denok Bilbora! Gehiegizko heriotzak daude, pandemian baino gehiago eta inork ez daki zergatik. Aski da!

Munduko populazioaren murrizketa botereko Agendan aspaldidanik dago. Bill Gates gizateriaren etsaiak ere horri buruz antologikoak bota zituen TED hitzaldi baten.

Kissinger txostenak argi lagatzen du helburu hau, baita feminismoaren erabilpen maltzurra bide honetan. Emakumetasunaren aurka, feminismoa boterearen gol haundi bat izan da. Adrian Zelaiak jasotako datuekin Independentean publikatutako artikulu bikain hau irakurtzea, guztiz gomendagarria:

1974an, Estatu Batuetako Estatu Sailaren dokumentu konfidentzial batek «MUNDUKO BIZTANLERIAREN HAZKUNDEAK ESTATU BATUEN SEGURTASUNAREN ETA INTERES OROKORREN GAINEAN DITUEN ONDORIOAK» aztertu zituen, Henry Kissingerrek koordinatuta. «Kissinger Txostena» edo «200 Memoranduma» izenez da ezaguna dokumentu hori (NSSM 200. National Security Study Memorandum 200) (U.S. Department of State, 1974). Dokumentu konfidentzial hori ez zen desklasifikatu 1989ra arte.


Bien bitartean, gehiegizko heriotza tasaren datuak ikaragarriak izaten ari dira mundu osoan zehar. Gazteen heriotza tasa 8 aldiz biderkatu da. Komunikabideen isiltasuna, tamalgarria. Pandemian baino heriotza gehiago daude baina ez dakigunez zergatik... ba pozik, osasuna kaltetzeko eta komunikazio normala mozteko erabili den musukoa kendu ahal izateko balio izan duelako txertoak. Ez dago froga zientifiko bakarra musukoak Covid-19 gaitza murrizteko balio duenik demostratzen, bakarra ere ez (bide batez...ezta txertoak ere).

Gure Lau-buru Teknologiako gailuen eraginkortasuna ikertzen momentuz publikatu ezin ditugun ikerketatan gabiltza. Eremu iluneko mikroskopioan txertatutakoen odolari begira, ukaezina dena da ikaragarri kaltetua dagoela. Horretara, iktusak, tronboak, minbizi galopanteak, miokarditisak, bihotzekoak...oso ondo arrazoitzen dira. Ez da askorik behar hau ikusteko. Ez-ikusiarena egiteko ahalegin gehiago egin beharra dago. Gehienbat ospitaletan lan egiten dutenen aldetik. Aski da!

Larunbatean Bilbora!!!

 

Raymond Montercy, in memoriam

Asier Arregi 2023/02/22 14:35
Agur eta ohore

Otsailaren 3an zendu zen gure maisua izan den Raymond Montercy. Mundu mailan Antzinako Obra Maisuen Geometria ulertu, landu eta irakatsi duen maisurik handiena, ezpairik gabe. Hileta hunkigarria, hilaren 10ean Toulousen (egun idiopatikoki dauden gehiegizko heriotzek errausteko eragindako atzerapenagatik).

Frantziako tolosarra, umilla, umoretsua eta zorrotza. Berari buruz gehiago...HEMEN

Infinituki eskertua nago Raymond ezagutu izanagatik, bere ikasgaiak jaso eta hauek eguneroko lanetan aplikatu ahal izateagatik. Berak landu eta transmititutako jakituria izan da Lau-buru Teknologia garatu ahal izateko oinarria.

Agur eta ohore haundi!!!

 

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02